Tratamenduaren arduraduna | ELIKA / NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN SEGURTASUNERAKO EUSKAL FUNDAZIOA Posta-helbidea: Granja Modelo z/g, 01192 Arkauti, Araba Helbide elektronikoa: berri@elika.eus Telefonoa: 945 12 21 70 |
Nola lortu ditugu zure datuak | Interesdunak emanda: Dagoeneko gure bezeroa/hornitzailea bazara (egungoa edo izan daitekeena) edo gure aplikazioaren erabiltzailea bazara edo guk antolatutako ekitaldiren batera etorri bazara, zure curriculuma bidali badiguzu gurekin lan egiteko, zuk eman badizkiguzu datuok offline edo online gure zerbitzuak eskatzean zurekin harremanak eta komunikazioa izateko, eskatutako zerbitzuak eskaintzeko, zure curriculuma kudeatzeko edo, dagokionean, zurekin kontratuzko harremana mantentzeko. Datu pertsonalak ematen dizkiguzunean, informazio hori emateko gaitasuna duzula bermatzen diguzu eta egiazko informazioa dela, zehatza eta eguneratua, ez dela isilpekoa, ez duela kontratuzko inolako murrizketarik hausten edo hirugarrenen eskubiderik ere ez, eta hitza ematen duzu ez dituzula beste erabiltzaile batzuk ordezkatuko. Automatikoki lortu gure webgunean sartzean: Zure datuak webgune honen bidez eman badizkiguzu, informazioa biltzen dugu, esaterako, orrian sartzean, datu pertsonalekin inprimakia betetzen duzunean, edo gurekin posta elektronikoz zuzenean harremanetan jartzen zarenean. Gure webgunean sartzen zarenean, zure nabigatzailetik gure zerbitzarira igortzen dira datuak, gure zerbitzuak optimizatzeko eta zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko, adibidez, orrian sartzen zarenean edo gure zerbitzuetan saioa hasten duzunean, hirugarrenen zerbitzuen bidez, esaterako, sare sozialen bidez. Datu horiek bildu eta automatikoki biltegiratu ditzakegu guk edo hirugarrenek, gure izenean. Datu horietan sar daitezke: 1) erabiltzailearen IP helbidea 2) ikustaldiaren data eta ordua 3) erabiltzailea datorren gunearen URL 4) gure webgunean ikusitako orrialdeak 5) erabilitako nabigatzaileari buruzko informazioa (nabigatzaile mota eta bertsioa, sistema eragilea, etab.). Erabilera eta saio horiek tratatu eta erregistratu ditzakegu, baita zerikusia duen informazioa ere, dela modu independentean edo hirugarrenen zerbitzuen laguntzarekin, “cookieak” eta jarraipena egiteko beste teknologia batzuk ere erabil ditzakegu, hala nola flash cookieak eta web analitikak. Gure webguneak sare sozialetarako konektoreak izanez gero, sare sozial baten bidez gurekin elkarrekintzan aritzea erabakitzen duzunean ez gara gu izango erabiltzaileak hautatutako pribatutasunaren konfigurazioaren arduradunak; ondorioz, sare sozialak zure IP helbidearen berri eman dezake edo gure webgunean zein orri ikusten ari zaren adieraz dezake eta cookie bat jar dezake behar bezala funtziona dezaten, edo adibidez zure izena agertuko da ematen dituzun “like” guztietan edo sare sozial batean gure orrialdean egindako iruzkinetan. Zure datu pertsonalak “like” edo iruzkin horiei lotuta agertzerik nahi ez baduzu, konfiguratu zure pribatutasuna hori saihesteko, zure datuei izenorde bat jartzeko aukera duzu, adibidez, horrela ez baituzu zure izen-abizenik adieraziko. Gure webgunean zabiltzala sare sozial horietakoren batean saioa hasiz gero, sare sozialak informazio hori zure profilean gehitu dezake eta sare sozialari igorriko zaio informazio hori. Datuen transferentzia hori egiterik nahi ez baduzu, irten sare sozialean duzun saiotik gure webgunetan edo aplikazio mugikorretan sartu aurretik, izan ere, ez dago gure esku bilketa horretan eragitea eta konektore sozialen bidez datuak transferitzea. Erabiltzaileak gure webgune ofizialaren bidez sare sozial batean testuak, argazkiak, bideoak eta beste mota bateko informazioa eta/edo edukia argitaratzea eta/edo partekatzea erabakiz gero, hau izango da eduki horiek dagokien legezko araudia betetzearen arduraduna. Dena dela, webgune honetatik nahiz sare sozialetako gure orrialdeetatik erabiltzaileak argitaratutako eduki oro kentzeko gaitasuna izango dugu, erabiltzaileak indarrean den legedia urratu duela ikusten badugu eta pribatutasun politika honetan adierazitakoa urratzen badu ere bai. Sare sozialak ez daude gure zerbitzuetan zuzenean ostatatuta. Horiekin dituzun elkarrekintzak haien politiken bidez araututa daude, eta ez gureen bidez. Irakurri sare sozial horietako pribatutasun politikak, datu pertsonalak biltzeaz eta igortzeaz, zure eskubideez eta zure pribatutasunaren konfigurazioaz informazio zehatzagoa izateko. |
Hirugarrenen datuak | Beste pertsonen datuei dagokienez, haien pribatutasuna errespetatu behar duzu eta arreta berezia izan behar duzu haien datu pertsonalak argitaratzean. Gogorarazten dizugu, erabiltzaile zaren heinean, zure datu pertsonalen tratamendua eman eta baimendu dezakezula soilik, ez hirugarrenena, eta hirugarrenen datuak emanez gero, datu pertsonalak ematen ari zara eta zure erantzukizuna izango da aurrez hirugarren horien berariazko baimena izatea erabiltzeko eta guri emateko, eta gure fitxategian haien datuak sartu izanaz informatzearen arduraduna zu izango zara. Hirugarrenen datuak haien baimenik gabe argitaratuz gero, datuen babeserako araudia hausteaz gain hirugarren horien ohorerako, intimitaterako eta irudirako eskubidea urra dezakezu; eskubide horiek babestuta daude Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako eta Norberaren Irudirako Eskubidearen Babes Zibilari buruzko maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoan xedatuaren arabera. |
Xedea | Xede desberdinetarako trata ditzakegu datuak, esaterako: a) Dagoeneko gure bezeroa/hornitzailea bazara (egungoa edo izan daitekeena) edo gure aplikazioaren erabiltzailea edo guk antolatutako ekitaldiren batera etorri bazara, zurekin harremanak eta komunikazioa izateko, eskatutako zerbitzuak eskaintzeko, eta, dagokionean, zurekin kontratuzko harremana mantentzeko. b) Gure webgunearen erabiltzaile hutsa bazara edo mezu elektroniko baten igorlea edo hartzailea, zurekin harremanak eta komunikazioa izateko eta zuk guri linean egindako eskariak kudeatzeko. c) Zure curriculumeko datuak emanez gero edo zure curriculuma igorriz gero, zurekin harremanetan jartzeko eta egingo ditugun hautaketa-prozesuak kudeatzeko. |
Kontserbatzeko epea | Interesdunak datu pertsonalak ezabatzeko eskatu ezean, datu pertsonalak kontserbatuko ditugu. Hala eskatzen badu ere, beharrezko denboran gordeko ditugu eta horren tratamendua mugatuko dugu. Ezarritako legezko/kontratuko betebeharrak betetzeko baino ez dira erabiliko, eta/edo gure arduren edozein preskripziotarako aurreikusitako legezko epean, eta/edo interesdunarekin dugun harremanetik eratorritako erreklamazioak egiteko edo horietatik defendatzeko. |
Legitimazioa | Datuen tratamendua egitea ahalbidetzen digun oinarri juridikoa askotarikoa da: Alde batetik, egungo bezero/hornitzailea bazara, lotzen gaituen harreman juridikoa izan daiteke, edo aldeen artean dagoen aurrekontratuko edozein motatako harremana ere izan daiteke bezero/hornitzailea izan bazaitezke (adibidez, informazioa eskatu badiguzu). Horrez gain, zure baimena ere izan dezakegu gure webgunearen bidez eskabidea egin baduzu, edo webguneko edo aplikazioko erabiltzailea bazara, edo curriculuma bidali badiguzu, edo gure ekitaldietan parte hartu baduzu. Zure datuak online edo offline ematen badizkiguzu, baimena ematen diguzula ulertuko da; izan ere, horiek ematea baimena adierazten duen baiezko egintzatzat hartuko da. Baimen hori edozein momentutan ukatu ahal izango duzu. Horretarako, mezu elektronikoa bidali beharko duzu berri@elika.eus helbidera. Baimena kentzen badiguzu, ezingo dizkizugu eskatutako zerbitzuak eman edo zure eskabideei erantzun. Horrez gain, beste oinarri juridikoa izan daiteke eragiten digun araudia betetzea, esaterako, kontsumitzaile eta erabiltzaileei buruzkoa. |
Hartzaileak | Jakinarazten dizugu ematen dizkiguzun datuak hirugarren erakundeei eman ahal izango dizkiegula lagatzaile eta lagapen hartzaileen arteko legezko funtzioei zuzenean lotutako helburuak betetzeko, esaterako: 1. Banku erakundeei, kobrantza eta ordainketen kudeaketarako 4. Datuen berri legez eman behar zaien erakunde edo organismoei (esaterako, zergen administrazioa, zerga betebeharrak betetzeko) _NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK_ Estatu Batuetako hornitzaileak erabiltzen baditugu, eta datu pertsonaletarako sarbidea badute, gure jardueran laguntzeko zerbitzuak ematen badizkigute (ostatua, software as a service, segurtasun kopiak urrutitik, euskarri zerbitzuak eta informatikako mantentze lanak, helbide elektronikoen kudeaketak, helbide elektronikoak bidaltzea, e-mail marketing, artxiboak transferitzea, etab.). Enpresa horiek denboran zehar aldatu daitezke, baina, edonola ere, AEB eta EBren arteko Privacy Shield akordiora atxikitako enpresak hartuko ditugu, edo, babes maila egokia duten herrialde izendatu diren herrialdeetako enpresak; izan ere, horrek esan nahi du datuen babesean Europako baldintza baliokideak bete behar dituztela. Edonola ere, datuen babeserako politika hori onartuz gero, datuak enpresa horiei emateko baimena ematen duzu, eta adierazten duzu badakizula horrek Europako Esparru Ekonomikokoa ez den herrialde bateko datuen nazioarteko transferentzia dakarrela, eta hori egiteko baimena ematen duzu. |
Eskubideak | Hala dagokionean, tratamendura sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta aurkaratzeko eskubidea izango duzu. Horrez gain, zure datuen tratamendu automatizatuan oinarritutako erabakien xede ez duzula izan nahi erabaki ahal izango duzu. Horretarako, idatzi pribatutasun politika honen hasieran adierazten diren posta helbidera edo helbide elektronikora; bi kasuetan eskabidea idatziz egin beharko duzu, sinatu, eta NANa, pasaportea edo identifikatzen zaituen dokumentu baliagarria erantsi. Datuak aldatu nahi izanez gero, helbide horretan bertan jakinarazi beharko duzu, eta hala egin ezean, enpresak ez du horren erantzukizunik izango. Sartzeko eskubidea: Zer datu pertsonal tratatzen ari garen galdetu ahal diguzu, bai eta horien kopia bat eskatu ere. Zuzentzeko eskubidea: Oker dauden datu pertsonalak zuzentzeko edo osorik ez daudenak osatzeko eskatu ahal diguzu, baita adierazpen osagarri baten bidez ere. Ezabatzeko eskubidea (ahazteko eskubidea): Datu pertsonalak ezabatzeko eskatu ahal izango diguzu honako kasu hauetan: jaso ziren helbururako beharrezkoak ez direnean, zure baimena kentzen baduzu, horien legez kontrako tratamendua egin bada edo legezko betebehar bat betetzeko. Tratamendua mugatzeko eskubidea: Zure datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dizugu eta, kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo horietatik defendatzeko baino ez ditugu gordeko. Aurkaratzeko eskubidea: Zure datuen tratamenduaren aurka egin dezakezu datuak fitxategiaren arduradunaren legezko intereserako edo publizitate helburuetarako erabiltzen badira. Aurreko edozein eskabide jasoz gero, legez ezarritako epeen baitan erantzungo dizugu. Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari erreklamazioa egin diezaiokezu. Egikaritu ditzakezun eskubideei buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, eta eskubideen egikaritzearen inprimaki eredua eskatu nahi izanez gero, jo ezazu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren webgunera (www.aepd.es). |
Datuen kategoriak: | Honako hauek dira tratatzen ditugun datuen kategoriak: identifikazio‑datuak, datu antropometrikoak (altuera eta pisua, gure aplikazioan) eta datu ekonomikoak. Ez dugu babes berezia duen daturik tratatzen. |
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad