Arriskuak baliostatzea

Lan sail honen oinarria arriskuak aurretik ekiditea da. Beraz, helburu nagusia da, alde batetik, euskal elika-katean sor litezkeen arriskuei buruz ahalik eta ezagutza handiena izatea; eta, bestetik, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasuna handitze aldera, politikak garatzeko beharrezkoa den oinarri zientifikoa eskaintzea administrazioari.

Arriskuak Balioztatzeko erabiltzen ditugun baliabideak:

  • Nekazaritzako Elikagaien Segurtasuneko Zientzia Batzordea. Diziplina anitzeko talde hau sortzeko arrazoiak honako hauek izan ziren: euskal herritarren elikagai-arriskuen esposizioa neurtzea; eta administrazioari esposizio horiek murrizte aldera, jarduera jakinak proposatzen dizkioten Zientzia Irizpenak ematea.
  • Ikerketa zentroetako eta unibertsitateetako adituak. Beraiekin, kaltetutako sektorearekin eta kontrol ofizialekin batera, aritzen gara lanean, bai arriskuei buruzko ezagutza areagotzeko, bai eta aurreko fasean identifikatu ahal izateko ere.
  • Europako Sare eta Plataformetan parte hartzen dugu Elikagaien Segurtasun gaietan Europa mailako agentzia eta erakunde adituenekin.
ARRISKUAK BALIOZTATZEA “Nekazaritza Elikagaien Segurtasuneko politikaren oinarria”

Nekazaritza Elikagaien Segurtasuneko Kudeaketa Batzordea eratu zen, modu koordinatuan lan egiteko eta Zientzia Irizpenetan jasotako proposamenen aurrean erabaki politikoak hartzeko.

Legedia

  • Elikadura Segurtasunari Buruzko Liburu Zuria (2000) argitaratu zen. Liburu horretan ezartzen dira Arriskuen Balioztapena eta horren gaineko hiru faseak: Balioztapena (zientzia aholkularitza), Kudeaketa (araudiak eta kontrola) eta Komunikazioa.
  • 178/2002 (EE) Araudia. Araudi honek xedatzen du hiru faseak dituen Arriskuen Balioztapenean oinarritu behar duela elikadurari buruzko araudiak.
  • 63/2009 Dekretua, martxoaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko elikadura arriskuak ebaluatzeko, aztertzeko eta horien gaineko aholkuak emateko organoak sortzen dituena.

Arriskuak Balioztatzeko Sailaren zeregina ondorengo hau da:

  • Arriskuak identifikatzea
  • Zientzia Batzordeari arriskuak balioztatzeko aginduak ematea
  • Arriskuak Balioztatzeko Adituen Taldea sortu eta koordinatzea
  • Arriskuei buruzko informazio guztia bildu eta aztertzea
  • Arriskuei buruz antzemandako zalantza guztiak identifikatu eta sailkatzea
  • Euskadiko elika-katean arriskuen presentzia balioztatzea
  • Euskal herritarren arriskuen esposizioa balioztatzea
  • Arriskuak aurreikusteko edo murrizteko eskura dauden alternatibak balioztatzea
  • Arriskuak aurreikusteko gomendioak dituzten Zientzia Irizpenak ematea
  • Kudeaketa Batzordeari erabakiak hartzeko beharrezko informazioa ematea
  • Lan taldeak koordinatzea eta horietan parte hartzea, arriskuak identifikatzeko, arriskuei buruzko ezagutza handiagotzeko, abian jarri beharreko gomendioen bideragarritasuna aztertzeko eta abarretarako
  • Elikagaien Segurtasuneko sare eta plataforma europarretan koordinatzea eta parte-hartzea