Laburpena
Konposatu horiek glizerola naturalki duten elikagai batzuk prozesatzean sortzen dira, tenperatura altuen menpe egoten direnean, hala nola landare-olio finduak. 3-MCDPen esterak eta ester glizidikoak (GE) ahoratzen direnean, digestio-hodian metabolizatzen dira, eta 3-MCDPa eta glizidola sortzen dituzte, hurrenez hurren. Azken bi konposatu horiek dira prozesu-kutsatzaile horien toxikotasunaren arduradunak. Minbiziaren Ikerketarako Nazioarteko Agentziak (IARC) 3-MCPDa sailkatu du agian kartzinogenoa gizakientzat gisa (2B) eta glizidola ziurrenik kartzinogenoa gizakientzat (2A) gisa. Kutsatzaile horiekiko esposizio nagusia landare-olio eta -koipeen ingestioaren bitartez egiten da, bai eta horiek dituzten produktuen ingestioaren bitartez, ere, hala nola haurrentzako elikadura-formulak, gailetak, gozokiak, pastelak eta zabaltzeko txokolate-kremak. EFSAk kutsatzaile horiekiko esposizioa ebaluatu du ...
Elikagai Gehigarrien FAO/OME Batzorde Mistoak (JEFCA) zenbait ebaluazio zorrotz egin ditu elikagaietan egon daitezkeen substantzia kimiko batzuen segurtasuna eta osasun publikoarentzat izan ditzaketen arriskuak aztertzeko. Zehazki, substantzia hauek aztertu ditu: Mikotoxinak: aflatoxinak, fumonisinak eta fumonisinen eta aflatoxinen baterako esposizioa, eta esterigmatozistina.
Prozesuko kontaminatzaileak: glizidola eta ester glizidikoak, eta 3-MCPD eta 3-MCPD esterrak. Jarraian bildu ditugu Batzordeak ebaluatutako substantzia bakoitzarentzat ateratako ondorio nagusiak: Aflatoxinak dira elikagaietan dauden substantzia kimikoen artean ahalmen mutageniko eta kartzinogeno handiena dutenak.
Aflatoxinen iturri nagusiak bost zereal hauek dira: artoa, kakahuetea, arroza, basartoa eta garia. Hain zuzen, horietako bakoitzak nazioarteko esposizio dietetikoaren balioespenari egiten dion ekarpena % 10 baino ...
Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) balioetsi egin du katalanentzat prozesu-kutsatzaile hauen ingestaren arriskua: 3-MCPD, 2-MCPD, horien gantz-azidoen esterrak eta gantz-azidoen ester glizidikoak.
Azterlanak aztertu egin ditu, lehenik, konposatu horien kopuru handia izan dezaketen merkatuko elikagaiak, besteak beste, olio eta koipe finduak, eta olio eta koipe horiek izan ditzaketen elikagaiak.
Bigarrenik, katalanen elikagai-kontsumoari buruzko datuak aintzat hartuta, prozesuko kutsatzaile horiekiko dieta‑esposizioaren balioespena egin da. Elikagaien edukia
3-MCPD eta 2-MCPD askeen kopuru handiena ogi, opil eta saltsetan aurki daiteke. Zehazki, maionesak dauka 3-MCPD kopuru handiena, eta 2-MCPDri dagokionez, soja-saltsaren hiru laginetatik batek baino ez zuen gainditzen detekzio-muga. Frijitzeko olio‑nahasketan ezin izan da zehaztu ez 3-MCPDren ez ...
EFSAk berriro ebaluatu du 3-MCPD kutsatzaileak zer-nolako arriskua eragin diezaiokeen giza osasunari, eta ondorioztatu du helduetan ez dela gainditzen eguneroko ingesta onargarria (TDI), hau da, 2 μg / gorputz‑pisuaren kg.
3-MCPD substantzia kimikoa (3-monokloropropano diola) eta horrekin lotutako substantziak, 3-MCPD esterrak, kutsatzaileak dira eta zenbait jaki prozesatutan nahiz landare-olioetan (batik bat palma-olioan) egon ohi dira, prozesatzean sortzen baitira. 3-MCPD ebaluatu zuten jada 2016an. Zergatik ebaluatu behar dute orain berriro?
EFSAren 2016ko irizpena egin zuen zientzia-taldeak dioenez, Elikagai Gehigarrien Adituen FAO/OMEko Batzorde Mistoak (JEFCA) TDIaren beste maila bat ezarri zuen 2016aren ondoren, eta horregatik erabaki dute orain ebaluazioa berrikustea.
EFSAk eginiko bigarren ebaluazio horretan, metodo ...
EFSAk beste txosten laburtu bat argitaratu du urteko bi txostenen aurkikuntzetan oinarrituta (plagiziden hondakinak eta albaitaritza-sendagaien hondakinak) eta prozesuko kontaminatzaileekiko esposizioa kontuan hartuta (akrilamida elikagaietan, glizidil esterrak eta 3‑MCPD landare-olioetan eta elikagaietan). Txosten berriaren helburua jendeari informazio hobea ematea da. Horretarako, infografiak, elikagai bakoitzaren laburpenak eta kutsatzaile bakoitzari buruzko ondorio orokorrak jaso dira txostenean:
2014an azterturiko 82.649 laginetatik (% 69,4 EBkoak ziren), % 97,1ek legezko mugak betetzen zituzten; % 53,6k ez zuten hondakinik (ezin ziren hauteman egungo teknikekin); % 43,4k baimenduriko kontzentrazioen barruan zituzten hondakinak; eta % 1,4k, azkenik, legezko muga gainditzen zuten, baina, neurketa zalantzazkoa zenez, ez zen zuzenbidera edo administraziora jo.
Soilik laginen % 1,5ek gainditu zituzten ...
EFSAren elikakateko kutsatzaileen CONTAM panelak aztertu du osasun publikoari nolako arriskua eragiten dion elikagaiak prozesatzean sorturiko kutsatzaile kimiko jakin batzuk jateak; zehazki, 3-monocloropropanediol (3-MCPD), 2-monocloropropanediol (2-MCPD) eta gantz-azidoen glizidil ester (GE) kutsatzaileak. Substantzia horiek landare-olioak tenperatura handitan (gutxi gorabehera, 200 ºC-tan) fintzean sortzen dira. CONTAMek elikagaien 7.175 lagin ikertu zituen, eta GE, 3-MCPD eta 2-MCPD (esterrak barne) gehien palma-olioetan eta palma-gantzetan aurkitu zuen; dena dela, landare-olio eta -zuntz gehienek izan ohi dute mota horretako substantzia ugari. Zientzia-iritziaren arabera, margarinak eta opilgintzako zein pastelgintzako produktuak izan ziren prozesu-kutsatzaile kimikoak hartzeko iturri nagusia 3 urtetik gorako haurrentzat eta gazteentzat. Gantz-azidoen glizidil esterren ...
EFSAk argitaratu egin ditu 3-Monokloropropano-1,2-diolaren (3-MCPD) presentziari buruzko datuak; zehazki, 2009 eta 2011 bitartean eginiko laginketa-lanetako datuak eman ditu. Horien artean Europako 14 herrialdek aurkeztutako 1.235 emaitza analitiko daude, 11 elikagai multzoren (34 azpimultzo) arabera antolatuta. Honako hauek izan dira emaitza nagusiak: • Elikagai multzo gehienetan, batez besteko balioak “Atzeman gabe” eta 50 µg/kg bitartean daude. • Balio handienak animalia- eta landare-koipe eta olioetan (960 - 1090 µg/kg), eta horien azpi multzoetan (margarinak eta antzeko produktuak, koipeen nahasteak, etab.) atzeman dira. Beste alde batetik, EFSAk herritarren elikagaien bidezko esposizioa kalkulatu du, substantziaren batez besteko presentziari buruzko datuak eta elikagaien banakako ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.