Osasun Publikoaren eta Ingurumenaren Herbehereetako Institutuak (RIVM) elikagai-kontsumoaren bidezko Bisfenol A-ren (BPA) ingesta ebaluatu du, 2016an eginiko azterketa baten jarraipen gisa.
Orain, Elikagai Segurtasuneko Europako Agintaritza (EFSA) 2015ean ezarritako eguneroko behin-behineko ingesta onargarria (t-TDI) ebaluatzen ari da berriro (4 µg/gorputz-pisuaren kg/egun), eta espero da ebaluazio berri hori 2018an argitaratzea, toxikotasunari buruzko zientzia-ebidentzia aztertu ondoren. BPA elikagaietan
BPA substantzia kimikoa, hain zuzen, elikagaiak ontziratzeko materialetan erabiltzen den plastiko gardena (polikarbonatoa) ekoizteko erabiltzen da. Horrez gain, elikagai potoratuen eta edarien kalitatea babesteko estalduretan ere erabili ohi da (hau da, potoaren barneko geruza zurian). Horrenbestez, BPA jakietan sar daiteke ontzi mota horren migrazioaren bidez. Ondorioak Esposizioaren kalkuluek adierazten ...
Ministro Eskandinaviarren Kontseiluak (NMC) azterlan bat argitaratu du, Uppsalako Unibertsitateak eta Suediako Elikadura Agentziak egina; bertan, elikagai gordinetan (prozesatu gabeetan) dauden fitoestrogeno multzo hauen mailak aztertu dituzte: isoflabona, lignanoak, estilbenoak eta kumestanoak.
Azterlanaren egileen arabera, elikagaietan dauden hainbat fitoestrogenoren mailei buruzko informazio zehatza eduki behar da gure dietan fitoestrogenoak edukitzeak zer eragin izan ditzakeen ebaluatzeko: baliteke kaltegarria izatea edo, alderantziz, fitoestrogenoek, etengailu endokrino gisa, eragin kaltegarriak murrizten laguntzea. Zer dira fitoestrogenoak?
Elikagaietako etengailu endokrinoak aztertzean, elikagaietan dauden ingurumeneko kutsatzaile kimikoak hartzen dira kontuan nagusiki, hala nola hidrokarburo aromatiko poliziklikoak, A bisfenola, produktu fitosanitarioak, dioxinak, PCBak eta ftalatoak. Alabaina, aintzat hartu behar da estrogeno-konposatu ...
Substantzia eta Prestakin Kimikoen Europako Agentziak (ECHA) substantzia oso kezkagarritzat (SVHC) jo du A bisfenola (BPA), Elikagaien Segurtasunaren, Ingurumenaren eta Laneko Osasunaren Frantziako Agentziak (ANSES) hala proposatuta. Izan ere, A bisfenolak ugalketarako propietate toxikoak ditu, eta disruptore endokrinoa da; horren eraginez, ondorio larriak eragiten ditu giza osasunean. Hori dela eta, substantzia kantzerigenoek, mutagenikoek eta/edo toxikoek ugalketari dagokionez eragiten duten kezka-mailaren parekoa eragiten du A bisfenolak ere (1A edo 1B kategoria).
Substantzia eta Nahaste Kimikoak Erregistratzeari, Ebaluatzeari, Baimentzeari eta Mugatzeari buruzko 1970/2006 Araudiak (REACH) jasotzen du sailkapen hori. Araudi horren helburua da, hain zuzen ere, giza osasuna eta ingurumena hobeto babestea substantzia eta ...
Aurrenekoz, EFSAren Zientzia Batzordeak, Arrisku Emergenteen Unitateak, Arrisku Emergenteak Trukatzeko Sareak eta Arrisku Emergenteen Alderdi Interesdunen Kontsulta Taldeak Europan 2015ean gertaturiko 18 arrisku emergente identifikatu dituzte elkarrekin: Erremolatxa gordinaren kontsumoarekin lotutako agerraldiak
Vibrio bakterioaren hazkundea iparraldeko uretan eta tetrodotoxina Europako bibalbioetan
Gripearen beste birus bat abereetan
Abrikot-hezurren eta almendra mingotsen kontsumoak eragindako arriskuak
Deoxinibalenol eta zearalenonaren maila handiagoak Italian 2014an
Xylella fastidiosa Europako Batasunean
Elikagai-segurtasuna eta nutrizio-arriskuak kontsumitzaile alergiadunentzat
Shiitake gordina edo gutxi kozinatutakoa kontsumitzearen ondoriozko dermatitisa
Salmonella infantisen intzidentziaren gorakada oilasko-haragian Kroazian
Karbapenemasak ekoizten dituzten enterobakterioen eta Acinetobacter-en hedapen zoonotikoa
Plastikozko arroz artifiziala
Yersinia pseudotuberculosisen agerraldia esne gordinean
Belar ondua elikagai edo elikagai gehigarri gisa
Azido oxalikoa irabiaki berdeetan
Bisfenol F-ren presentzia naturala ziapean
Post ...
EFSAk bi dokumentu korporatibo argitaratu ditu: batetik, 2015eko ekintzen memoria, azken urtean lortutako xedeak zehazten dituena, eta, bestetik, 2016-2019rako programazioaren bertsio berrikusia, 2020ra begirako ikuspegi estrategiko berria azaltzen duena.2015eko ekintzen memoria 2015. urtean EFSAk izugarrizko zientzia-lana egin du: 600 zientzia-txosten baino gehiago argitaratu ditu,elikakate osoko Elikagaien Segurtasunaren arloko hainbat alderdi jorratzen dituztenak.Horiekin, EFSAk zientzia-ebidentzian oinarritutako erabakiak hartzen lagundu du, hau da, Europako kontsumitzaileak elikagaien eta pentsuen bidez transmititzen diren arriskuetatik babesten lagundu du. 2015eko zientzia-emaitza garrantzitsuenak honako hauek izan dira: akrilamidaren arriskuari buruzko ebaluazio osoa, kafeinari buruzko zientzia-irizpena, A bisfenolaren segurtasunari buruzko berrebaluazioa eta gaixotasunen agerraldiei buruzko zientzia-aholkularitza (besteak beste, ...
EFSAk bi dokumentu korporatibo argitaratu ditu: batetik, 2015eko ekintzen memoria, azken urtean lortutako xedeak zehazten dituena, eta, bestetik, 2016-2019rako programazioaren bertsio berrikusia, 2020ra begirako ikuspegi estrategiko berria azaltzen duena.2015eko ekintzen memoria 2015. urtean EFSAk izugarrizko zientzia-lana egin du: 600 zientzia-txosten baino gehiago argitaratu ditu,elikakate osoko Elikagaien Segurtasunaren arloko hainbat alderdi jorratzen dituztenak.Horiekin, EFSAk zientzia-ebidentzian oinarritutako erabakiak hartzen lagundu du, hau da, Europako kontsumitzaileak elikagaien eta pentsuen bidez transmititzen diren arriskuetatik babesten lagundu du. 2015eko zientzia-emaitza garrantzitsuenak honako hauek izan dira: akrilamidaren arriskuari buruzko ebaluazio osoa, kafeinari buruzko zientzia-irizpena, A bisfenolaren segurtasunari buruzko berrebaluazioa eta gaixotasunen agerraldiei buruzko zientzia-aholkularitza (besteak beste, ...
Bisfenol Aren (BPA) arriskua berriz ebaluatu ondoren, osagai hori 2006an lehenengoz ebaluatu zenez geroztik argitaratutako zientzia-ebidentziak aintzat hartuta, EFSAk hau ebatzi du:…BPAk ez du inolako arriskurik eragiten edozein adinetako kontsumitzaileen osasunean (jaio gabeko haurretatik nerabeetaraino), egungo esposizio-mailetan.BPAren aurreko esposizioa, dietaren edo osagai horren bestelako esposizio-iturri batzuen konbinazioaren bidez (adb.: hautsa, kosmetikoak eta paper termikoa) segurutzat jotako mugen azpitik dago (“Eguneko Ingesta Toleragarri”-aren edo EITren azpitik).EFSAk IDT* hori behetik zenbatetsi duen arren (50 µg/gorputz-pisuaren kg-tik 4 µg eskaera igaro da)……egungo esposizio-mailak 3-5 aldiz txikiagoak dira, gaur egun segurutzat jotzen diren muga horiek baino. *IDT hori hausnarkarietan epe luzera egindako azterketen datuen ...
EFSAk, arrisku emergenteen EREN sarearen bidez, sistematikoki eta eraginkortasunez atzeman nahi ditu Europako pentsu eta elikagaien elikakatean, eta animalia eta landareen osasunean gerta daitezkeen arrisku emergente garrantzitsuak, epe ertainean (5-10 urte) eta epe luzean (10-25 urte).2013. urtean, ERENek gerta daitezkeen arrisku emergenteen 16 zantzu atzeman ditu: 10ek EFSAren Arrisku Emergenteen Arriskuen Unitatean zuten jatorria, eta 6k estatu kideetan:Norobirusa: Jarduera areagotzea, II.4 genotipoko aldaera berri bati loturik.Clostridium difficile: elikagaien patogeno potentziala.Cryptosporidium: infekzioak areagotzea Herbehereetan, Erresuma Batuan eta Alemanian.Plastikoaren mikropartikulak: elikakatea kutsatzea, ingurumenaren kutsaduraren ondorioz.Bisfenol A: alternatibak, elikagaiak ukitzen dituzten materialen aplikazioetarako.Opisthorchis felineus Italian.Dermatitis nodular kutsakorra.Zianotoxinak: kutsadura elikadura-osagarrietan.Kadmioa eta klorpirifoak: balizko toxikotasun ...
Osasun Publikorako eta Ingurumenerako Holandako Institutuak (RIVM) A Bisfenolaren (BPA) inguruko gaur egungo ezagutzari eta gizakiarentzat zein ingurumenarentzat izan litzakeen arriskuei buruzko berrikuspen bat argitaratu du.Azken zientzia-ezagutzakHainbat zientzia-argitalpenek lotu egin dute BPA sistema immunean izan ditzakeen eragin kaltegarriekin, nahasmendu metabolikoekin (obesitatea, diabetesa, gaixotasun kardiobaskularrak), neurotoxikotasunarekin eta jokabidearen nahasmenduarekin (antsietatea eta arreta gabeziaren nahasmendua eta hiperaktibitatea), prostatako minbiziarekin eta ugatz-guruinen garapenaren nahasmenduekin. Azken eragin horiek lotuta egon daitezke estrogeno-hartzailearekiko elkarreraginarekin. Hala ere, gaur egun arte ez da aurkitu BPAk eragindako eragin kaltegarriei buruzko proba eztabaidaezinik.Gaur egungo eztabaida BPAk dosi baxuetan disruptore endokrino gisa izan ditzakeen eraginei buruzkoa da. Horren ondorioz, gizakientzat ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.