Bilaketa emaitza: bisfenol

Tetrabromobisfenolari buruzko zientzia-irizpena – EFSA 2013

EFSAko CONTAM Panelak zientzia-irizpen bat argitaratu du elikagaietako A Tetrabromobisfenolari (TBBPA) eta horretatik eratorritakoei buruz. Bertan ondorioztatzen da gaur egun Europar Batasunean elikagaien bidez gertatzen den esposizioak ez dakarrela inolako arazorik giza osasunerako.TBBPA nagusiki sugarra atzeratzeko gehigarri gisa erabiltzen den konposatua da; hortaz, konposatua bera eta bere eratorriak lixibiatu egin daitezke ingurumenera, eta bertatik elikagaietara igaro daitezke. Toxikologia-azterlanak gutxi izan arren, CONTAM panelak ondorioztatu ez dagoela zantzurik esateko TBPPA kantzerigenoa izan daitekeela. Orobat, ondorioztatu du eskura dauden in vitro datuek erakusten dutela ez dela genotoxikoa.Ebazpen hori emateko, EFSAk 2003. urtetik 2010. urtera bitartean jasotako 652 laginen azterketak bildu ditu. Horietatik ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSAren Lan Plana: Arriskuen Balioespenean Zientzia 13/03/05

EFSAk 2013an jorratu behar dituen lehentasunezko gaiak EFSAk 2013rako Jarduketa Programa osatu du, eta espero du Arriskuen Balioespen arloan 690 zientzia-txosten egitea. Arriskuen Balioespen independenteen bidez, zientzia-aholkularitza eskaintzeko zereginean, besteak beste, honako gai hauek lehenetsi ditu: Disruptore endokrinoen giza osasunerako eta ingurumenerako Arriskua Balioestea. Animalien ongizatearen adierazleak erabiltzea.Akrilamidarekiko esposizioa eguneratzea. EETei buruzko iritziak. Erreferentziazko nutrizio-baloreak mikronutrienteentzat. Aplikazio berriak elikagai entzimentzat Aspartamoaren eta Bisfenol A konposatuaren Arriskuen Balioespena. Pestiziden eta erleen arriskua balioesteko gidak. Gai horizontalei dagokienez, erakundeak honako hauek gauzatuko ditu: Ingurumen Arriskuak Balioesteko metodologia bateratuak garatzea, zalantzak karakterizatzea, eta kutsatzaile kimiko ugariekiko esposizioa balioestea. Halaber, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSA: Elikagaien Segurtasunari buruzko lan Egitasmoa 12/03/09

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) 2012rako Lan Egitasmoa argitaratu du. 2012an, gainera, bere hamargarren urteurrena ospatuko du EFSAk, eta une egokia izango da hausnarketa egiteko, iraganean lortutakoaren eta etorkizuneko erronken inguruan. Programaren oinarria da Osasun Publikoko lehentasunei aurre egitea, kontsumitzaileak, animaliak eta ingurumena babesteko. Datorren urterako aurreikusi dituzten jarduera nagusien artetik honako arrisku-balioespen hauek dira aipagarrienak: Kutsatzaile kimikoak (merkurioa, besteak beste) eta toxina naturalak (mikotoxinak barne). Plagiziden hondakinen arrisku metatua. Erreferentziazko baloreak, jan daitezkeen koipe zein olioentzat eta dietan mikronutrienteentzat. Arraina kontsumitzearen arriskuak eta onurak. Bisfenol A konposatuari eta Aspartamo edulkoratzaileari buruzko gomendioak gainbegiratzea. Genetikoki eraldatutako organismoak eta animalia klonatuetatik ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSAren aitorpena: Bisfenol A konposatuaren inguruan egindako azken azterketak – 2011

EFSAk aitorpen bat egin berri du ANSESen 2011ko txosteneko balioespenen inguruan. Txosten horretan honako hauek aztertu dira: batetik, Bisfenol A konposatuarekiko dosi txikiko esposizioaren ondorioak, eta, bestetik, eta konposatu horrek giza osasunean duen eragina. EFSAren CEF Panelak honako hau adierazi du: ANSES arriskuaren identifikazioan baino ez da oinarritu bere ondorioak ateratzeko. EFSAk, berriz, BPAren arriskuaren erabateko balioespena egin du. Oraindik ere zalantzan jartzen da BPArekin lotutako eraginetako batzuk gisa osasunerako kaltegarriak ote diren. Eragin horiek esperimentuetako animalietan atzeman dira, hain zuzen ere, dosi txikiko esposizioa izan dutenen artean. EFSAk berriz aztertuko du bere iritzia abian diren azterlanen balioespena egin ostean. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berrikuspena: Bisfenol A konposatuaren toxikologia eta eraginak osasunean – FAO/OMS 2011

Txostena FAO/OMSren adituek egin dute, eta bertan Bisfenol A konposatuak giza osasunean izan litzakeen eraginei buruzko zenbait alderdi biltzen dira. Honako hauek dira ondorio aipagarrienak: Bisfenol A konposatuak eragin edo gara lezakeen toxikotasunari buruzko ikerketen arabera, dosi altuetan baino ez dira antzematen eraginak. Nolanahi ere, aurretik deskribatu gabeko zenbait eragin, gaur egun ikertzen ari direnak, dosi txikiagoetan ere ager daitezke. Baina, hori etorkizuneko ikerketen bidez berretsi beharko da. Eragin horiek egiaztatuko balira, aintzat hartu beharko lirateke Arriskuen Balioespena egitean; izan ere, toxikotasun-maila konposatu horrekiko esposiziotik oso hurbil dago. Bestalde, aztertu egin beharko dira konposatu horren jarduera-mekanismo alternatiboak, jarduera estrogenikoa aldatzeko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

INFOSANen oharra: Bisfenol A – FAO/OMS 2009

INFOSAn sareak laburpen bat argitaratu du Bisfenol Ari buruz. Txosten horretan aurki daitezke, batetik, konposatu honi buruzko datu garrantzitsuenak, eta, bestetik, zein eragin izan dezakeen osasunean. Laburpenean adierazten da EFSAk 2006an zehaztu zuela konposatu honen Eguneko Ingesta Toleragarria (TDI): 0,05 mg BPA/Kg bw. Horretarako, 100eko babes-faktorea aplikatu zuen. EFSAk jakinarazi zuen konposatu honekiko esposizioak ez zuela gainditzen TDI horren % 30 adin-talde bakar batean ere, ez eta biberoia hartzen zuten haurtxoen artean ere.INFOSAN 5/2009 ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago