Bilaketa emaitza: bisfenola

EBk substantzia oso kezkagarritzat jo du A bisfenola

Substantzia eta Prestakin Kimikoen Europako Agentziak (ECHA) substantzia oso kezkagarritzat (SVHC) jo du A bisfenola (BPA), Elikagaien Segurtasunaren, Ingurumenaren eta Laneko Osasunaren Frantziako Agentziak (ANSES) hala proposatuta. Izan ere, A bisfenolak ugalketarako propietate toxikoak ditu, eta disruptore endokrinoa da; horren eraginez, ondorio larriak eragiten ditu giza osasunean. Hori dela eta, substantzia kantzerigenoek, mutagenikoek eta/edo toxikoek ugalketari dagokionez eragiten duten kezka-mailaren parekoa eragiten du A bisfenolak ere (1A edo 1B kategoria). Substantzia eta Nahaste Kimikoak Erregistratzeari, Ebaluatzeari, Baimentzeari eta Mugatzeari buruzko 1970/2006 Araudiak (REACH)  jasotzen du sailkapen hori. Araudi horren helburua da, hain zuzen ere, giza osasuna eta ingurumena hobeto babestea substantzia eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berrikuspena: A Bisfenola – RIVM 2014

Osasun Publikorako eta Ingurumenerako Holandako Institutuak (RIVM) A Bisfenolaren (BPA) inguruko gaur egungo ezagutzari eta gizakiarentzat zein ingurumenarentzat izan litzakeen arriskuei buruzko berrikuspen bat argitaratu du.Azken zientzia-ezagutzakHainbat zientzia-argitalpenek lotu egin dute BPA sistema immunean izan ditzakeen eragin kaltegarriekin, nahasmendu metabolikoekin (obesitatea, diabetesa, gaixotasun kardiobaskularrak), neurotoxikotasunarekin eta jokabidearen nahasmenduarekin (antsietatea eta arreta gabeziaren nahasmendua eta hiperaktibitatea), prostatako minbiziarekin eta ugatz-guruinen garapenaren nahasmenduekin. Azken eragin horiek lotuta egon daitezke estrogeno-hartzailearekiko elkarreraginarekin. Hala ere, gaur egun arte ez da aurkitu BPAk eragindako eragin kaltegarriei buruzko proba eztabaidaezinik.Gaur egungo eztabaida BPAk dosi baxuetan disruptore endokrino gisa izan ditzakeen eraginei buruzkoa da. Horren ondorioz, gizakientzat ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Tetrabromobisfenolari buruzko zientzia-irizpena – EFSA 2013

EFSAko CONTAM Panelak zientzia-irizpen bat argitaratu du elikagaietako A Tetrabromobisfenolari (TBBPA) eta horretatik eratorritakoei buruz. Bertan ondorioztatzen da gaur egun Europar Batasunean elikagaien bidez gertatzen den esposizioak ez dakarrela inolako arazorik giza osasunerako.TBBPA nagusiki sugarra atzeratzeko gehigarri gisa erabiltzen den konposatua da; hortaz, konposatua bera eta bere eratorriak lixibiatu egin daitezke ingurumenera, eta bertatik elikagaietara igaro daitezke. Toxikologia-azterlanak gutxi izan arren, CONTAM panelak ondorioztatu ez dagoela zantzurik esateko TBPPA kantzerigenoa izan daitekeela. Orobat, ondorioztatu du eskura dauden in vitro datuek erakusten dutela ez dela genotoxikoa.Ebazpen hori emateko, EFSAk 2003. urtetik 2010. urtera bitartean jasotako 652 laginen azterketak bildu ditu. Horietatik ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSAren Lan Plana: Arriskuen Balioespenean Zientzia 13/03/05

EFSAk 2013an jorratu behar dituen lehentasunezko gaiak EFSAk 2013rako Jarduketa Programa osatu du, eta espero du Arriskuen Balioespen arloan 690 zientzia-txosten egitea. Arriskuen Balioespen independenteen bidez, zientzia-aholkularitza eskaintzeko zereginean, besteak beste, honako gai hauek lehenetsi ditu: Disruptore endokrinoen giza osasunerako eta ingurumenerako Arriskua Balioestea. Animalien ongizatearen adierazleak erabiltzea.Akrilamidarekiko esposizioa eguneratzea. EETei buruzko iritziak. Erreferentziazko nutrizio-baloreak mikronutrienteentzat. Aplikazio berriak elikagai entzimentzat Aspartamoaren eta Bisfenol A konposatuaren Arriskuen Balioespena. Pestiziden eta erleen arriskua balioesteko gidak. Gai horizontalei dagokienez, erakundeak honako hauek gauzatuko ditu: Ingurumen Arriskuak Balioesteko metodologia bateratuak garatzea, zalantzak karakterizatzea, eta kutsatzaile kimiko ugariekiko esposizioa balioestea. Halaber, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago