Bilaketa emaitza:

Txosten eguneratua: Mikotoxinak – IFST 2009

IFSTak mikotoxinen gaineko txostena eguneratu du. Txosten horretan ondoko gaiak jaso dituzte: hainbat mikotoxinaren identifikazioa; giza osasunean duten eragina; Europar Batasunak erregulaturiko gehienezko mugak; elikagaietako analisi-metodoak, kontrol-metodoak eta aurretiaz ekiditeko metodoak.Txostena ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

OGMak: Elikagaien Segurtasuna, Pentsuak eta Ingurumena

Zenbait herrialdek OGMen kultibo arloan izandako esperientziak bildu ditu EFSAk aurtengo iraileko Nazioarteko Konferentzian. Hitzaldi horren beste helburuetako batzuk ziren EFSAren zeregina aztertzea eta argitzea OGMen Arrisku Balioztapenean. Bestalde, azpimarratu nahi dugu OGMen kultiboei buruzko Espainiako datuak dokumentu horretan biltzen direla. Adibide gisa, genetikoki eraldatutako artoa aipa dezakegu. Espainian landatzen den artoaren % 22 genetikoki eraldatutako izaten da arto mota hori.EFSAren txostena ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Sinposioa BfRen: Norobirusak elikagaietan – BfR 2009

Azken urteotan gora egin du norobirusek eta rotabirusek eragindako gaixotasunen gaineko jakinarazpen-kopuruak. Birusen jokaera bakterioena ez bezalakoa denez, horiek kontrolatzeko beste estrategia batzuk behar dira. Horregatik, Arriskuak Balioztatzeko Institutu Federalak (BfR) sinposioa antolatu du, elikagaiek transmititu ahal dituzten birusei buruz. Sinposioan 100 aditu baino gehiago elkartu dira, eta honako gai hauek aztertu dituzte: transmisio bideak, birusak antzemateko metodo berriak garatzea eta elikagaiek transmititu ahal dituzten birusak moteltzeko edo inaktibatzeko bideak. Informazio gehiago ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ziurgabetasunak identifikatzea eta maneiatzea arriskuen balioztapenean – RIVM 2009

Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Alemaniako Institutu Nazionalak (RIVM) gidaliburu bat argitaratu du arriskuen balioztapenean gerta daitezkeen ziurgabetasunak maneiatzeko. Gidaliburu horren arabera, beharrezkoa da ziurgabetasunak kuantifikatzea eta kuantifikatu gabekoen eragina aztertzea, arriskuen balioztapenaren emaitzak egoki interpretatzekoArtikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Gaixotasun Transmitigarriei buruz Europa mailan eginiko epidemiologia- txostena – ECDC 2009

ECDCk Europako gaixotasun transmitigarriei buruzko epidemiologia-txostena argitaratu du. Txosten hori 2007. urtetik 2008. urtera bitarteko aldiari buruzkoa da. Elikagaiek transmititu ahal dituzten gaixotasunen (ETAk) gaineko datuei bagagozkie, txostenak jasotzen du campylobakteriosiari buruzko jakinarazpenek gora egin dutela 2007. urtean, 2006. urtean baino % 15 jakinarazpen gehiago egin baitira. Eta Europan horixe da, hain zuzen, beste urte batez, urdail-hesteetako gaixotasun ohikoena. Bestalde, Europa mailan salmonellosiak gutxitzeko joera izaten jarraitzen du beste urte batez. Listerosiari dagokionez, aldiz, jakinarazitako kasuen % 70 etxean bertan sortuak izan direla baieztatzen du txostenakArtikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien Segurtasuna Europan – BfR 2009

Arriskuak Balioztatzeko Alemaniako Institutu Federalak (BfR) txosten bat argitaratu du, Europan elikagaien segurtasunaren arloan lan egiten duten estruktura juridiko eta erakundeen informazioa emanez eta europako 30 herrialdeen datuak jasoz. Arriskuak balioztatzen dituzten Espainiako erakundeei dagokienez, txostenean azpimarratzen da, Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziaz gain, badaudela eskualde mailan arriskuak toki mailan balioztatzen dituzten bi erakunde ere, Euskadikoa eta Kataluniakoa hain zuzen ere. Halaber, txostenak, EFSAri aholkularitza eskaintzeko sarea osatzen duten 22 erakundeen zerrenda biltzen du, 178/2002 Araudiak 36. artikuluan jasotakoa alegia. Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago