Bilaketa emaitza:

Batzordearen datuak: pestizidak Europan – CE – 2009ko Urriak

Europako Batzordeak datu base bat argitaratu du web orrian. Datu basea pestizidei buruzkoa da, eta berori argitaratzeko arrazoia izan da legeen gaineko gardentasuna bermatzea eta informazio egokia ematea EBn erabili ahal diren eta onartuta dauden pestiziden inguruan. Bestalde, informazio-foileto bat ere argitaratu du. Foiletoak erreferentzia egiten die azken urteotan pestiziden gainean gauzatutako ekintzei. Eta bertan jasotzen da 1993. urtearen aurretik berrikusi beharreko pestiziden % 67 merkatutik kendu dituztela, balioztatze prozesu egokia ez pasatzeagatik.Sarrera Data Basera ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Landare-espezieak eta horien estraktuak elikagaietarako gehigarri gisa erabil daitezkeen ala ez balioztatzeko gidaliburua

EFSAk gidaliburu bat argitaratu du. Horren helburua da gehigarri gisa erabiltzen diren landare-espezieen eta horien estraktuen segurtasuna balioztatzea. Gidaliburua, halaber, baliagarria izan daiteke elikagaietan eta pentsuetan erabil daitezkeen ebaluatzeko ere. Gidaliburuan zehazten dira, batetik, zein ezaugarri izan behar dituen landare-espezie batek "ustez segurutzat" kalifikatua izateko, eta, bestetik, ondoren egingo den balioztapena. Bestalde, zerrenda bat osatu da elikagaietarako gehigarri gisa erabiltzeko ustez kaltegarriak izan daitezkeen espezieak biltzeko.EFSAko gidaliburua ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

H5N1 Hegazti-Gripeari buruzko informazioa – FAO 2009

Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) H5N1 Hegazki-Gripearen egoera mundialen informazioa argitaratzen du Informazioa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Iritzi zientifikoa: Itsas-biotoxinak itsaskietan – EFSA – 2009

EFSAk laburpen bat argitaratu du. Laburpen horrek biltzen ditu moluskuetan den itsas biotoxinei buruz argitaratu berri diren zientzia-iritzi guztiak. Substantzia horiek arautzen dituzten legeak aurki ditzakegu bertan, bai eta Europako biztanleen esposizio maila substantzia horien aurrean ere. Bestalde, nahiz eta legeak mugak ezartzen dizkien azido okadaikoari eta antzekoei, azaspirazidoari, saxitoxinei eta azido domoikoari, arestian aipaturiko iritzien arabera, muga horiek ez dira behar bezain murriztaileak produktu horiek maiz kontsumitzen dituztenentzat.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Txostena: bioaniztasuna Europar Batasunean

Europako Batzordeak txosten bat argitaratu du bioaniztasunari buruz. Txostenak erreferentzia egiten dio 2001-2006 urte-epeari, eta ebidentzian jarri du kostaldeko habitatak, landaguneak eta hezeguneak mehatxu gehiago jasotzen dutela; izan ere, ohiko nekazaritza-ereduak gutxitu egin dira gune hauetan, turismoak gora egin du, eta, gainera, klima aldaketak eragin handia izan du. Era berean, nekazaritzarekin zerikusia duten habitat mota guztiak txartoago daude kontserbatuta gainontzeko habitatak baino; eta horren arrazoiak hiru izan litezke: nekazaritza intentsiboagoa erabiltzea, lurrak abandonatzea eta lurzorua txarto kudeatzea. Bestalde, txostenak egiaztatu du arazo espezifikoa dagoela itsasoan; izan ere, itsasoko espezieen %57ren eta itsaso inguruko espezieen %40ren kontserbazio maila “ezezagun” gisa sailkatu ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

EFSAren iritzia: MON89788 Genetikoki Eraldaturiko Soja – EFSA – 2009

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Genetikoki Eraldaturiko Organismoen (GMO) Panelak zientzia iritzi bat argitaratu du. Aipatu iritzia genetikoki eraldatutako MON89788 sojaren gainekoa izan da; izan ere, erresistentea da glifosatoaren aurrean. Panelak ondorioztatu du soja hau genetikoki eraldatu gabea bezain segurua dela, abereen zein giza osasunean eta ingurumenean izan lezakeen eraginari dagokionez behintzat. Bestalde, alergenotasun mailari bagagozkio, Panelak ohartarazi du aldaera biak nahiko antzekoak direla. Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSAren iritzia: merkurioa pentsuetan – EFSA 2009

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Elikakateko Kutsatzaileen gaineko Zientzia Panelak (CONTAM) iritzi bat argitaratu du. Argitaratutako iritziak hizpide du merkurioaren kaltegarritasuna pentsuetan. Honen arabera, pentsuetako merkurioaren iturri nagusia arrain-irina da. Hala eta guztiz ere, aztertutako irin guztietatik batek ere ez ditu gainditu EBk zehazturiko legezko mugak. Bestalde, akuikulturako pentsuen %8k gainditu egin dituzte aipatu mugak. Hala eta guztiz ere, akuikulturako izokinei bagagozkie, Panelak adierazi du ia ez dagoela arriskurik kontsumitzaileentzat.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago