Bilaketa emaitza:

Barazkiak kontsumitzeak ekar lezakeen Arriskua/Onura – EFSA 2008

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Elikakateko Kutsatzaileen gaineko Zientzia Panelak (CONTAM) balorazio bat egin du barazkien gainean jakinarazteko nolako onurak eta kalteak izan litzakeen frutak eta ortuariak kontsumitzeak. Balorazio hau argitaratu du nitratoak eduki ahal dituztelako iritzi bat agertu eta gero. Iritziaren arabera, barazkiak kontsumitu eta gero, nitratoekiko esposizioa gehien baldintzatzen duen parametroa ez da berez barazkiak kontsumitzea, baizik eta zein barazki mota kontsumitzen dugun. Gauzak horrela, barazkien nitratoengatik kontsumitzaileak izan litzakeen arriskuak ia hutsalak dira; baina barazkiek ekar litzaketen onurak, ordea, oso ezagunak dira kontsumitzaile guztien artean. Hala eta guztiz ere, Panelak aitortu du badirela hainbat egoera puntual arrisku ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Salmonellaren prebalentzia txerrien artean – EFSA 2008

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) ikerketa baten emaitzak argitaratu ditu. Azterlana Salmonellaren prebalentziaren gainekoa izan da, eta Europar Batasuneko txerrien artean gauzatu du (hiltegietakoak hain zuzen). Hartutako laginen arabera, %10,3ko prebalentzia dugu Europa mailan, hau da, hildako hamar txerritatik batean antzeman da bakteria hau barnealdean. Eta kanalak aztertzetik ateratako emaitzei bagagozkie, aldiz, prebalentzia murriztu egiten da: %8,3ra hain zuzen (hamabi txerritatik batean antzeman da bakteria hau kanpoaldean). Estatu kide guztien artean, Espainiak izan du prebalentzia altuena: %29.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Barazkiak kontsumitzeak ekar lezakeen Arriskua/Onura – EFSA 2008

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Elikakateko Kutsatzaileen gaineko Zientzia Panelak (CONTAM) balorazio bat egin du barazkien gainean jakinarazteko nolako onurak eta kalteak izan litzakeen frutak eta ortuariak kontsumitzeak. Balorazio hau argitaratu du nitratoak eduki ahal dituztelako iritzi bat agertu eta gero. Iritziaren arabera, barazkiak kontsumitu eta gero, nitratoekiko esposizioa gehien baldintzatzen duen parametroa ez da berez barazkiak kontsumitzea, baizik eta zein barazki mota kontsumitzen dugun. Gauzak horrela, barazkien nitratoengatik kontsumitzaileak izan litzakeen arriskuak ia hutsalak dira; baina barazkiek ekar litzaketen onurak, ordea, oso ezagunak dira kontsumitzaile guztien artean. Hala eta guztiz ere, Panelak aitortu du badirela hainbat egoera puntual arrisku ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Alergia eragin ahal duten elikagaiak identifikatzeko irizpideak – ILSI 2008

Bizi Zientzietako Nazioarteko Institutuak (ILSI) artikulu bat argitaratu du bere web orrian. Artikuluak hainbat irizpide deskribatzen ditu alergia eragin ahal duten elikagaiak identifikatu ahal izateko; izan ere, elikagai horiek kaltegarriak izan daitezke kontsumitzaileen osasunerako. Irizpideen artean honako hauek nabarmendu nahi ditugu: gai klinikoak (diagnostikoa, alergia sortzeko almena, erreakzioen arrisku-maila), populazio elementuak (prebalentzia eta esposizioa) eta faktore modulatzaileak (elikagaiak prozesatzea). Artikulua ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Salmonellaren prebalentzia EBko indioilarren ustiategietan – EFSA 2008

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txosten bat argitaratu du Salmonellaren prebalentziaz Europako indioilarren taldeetan. Laginak 2006 eta 2007. urteetan hartu dituzte, eta hamalau estatu kideetatik seitan Salmonella spp. antzeman dute aurrerakoen hazkuntza taldeetan. Horrek esan nahi du %13,6ko prebalentzia duela aipatu bakteriak.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien Arrisku Analisien gaineko Oinarri Praktikoak – FAO/OMS – 2008

Codex Alimentariusaren batzordeak dokumentu bat argitaratu du Arriskuen analisiari buruzko Oinarri Praktikoak zehazteko. Oinarriok gobernuek aplikatu beharko dituzte elikagaiek ez direla izango kaltegarriak bermatzeko. Dokumentuaren xedea honako hau da: nazioetako gobernuei jarraibideak eskaintzea elikagaiek giza osasunean eragin ahal dituzten arriskuak balioztatu, kudeatu eta jakinarazteko orduan. Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuak Kudeatzeko Sistemaren berrikusketa Zeelanda Berrian – NZFSA – 2008

Elikagaien Segurtasunerako Zeelanda Berriko Agentziak (NZFSA) txosten bat argitaratu du eta bertan Elikagai Arriskuak Kudeatzeko sistemaren berrikusketa egin du. Sistema hori nazioarteko beste sistema batzuekin alderatu dute, besteak beste, Codex sistemarekin edota Danimarkan, Irlandan eta Suedian indarrean daudenekin. Arriskuak kudeatzeko Zeelanda Berriko sistemak oinarriak ezarri ditu xede hauetarako: Ariskuen Blioztapenean zientziaren zalantzari aurre egiteko, Ariskuen Kdeaketarako politikak eta ekintzak garatzean lehentasunak ezartzeko, herritarren elikagai segurtasunaren xedeak ezartzeko edo balizko kontrol neurrien kostua eta onurak balioztatzeko.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Kutsatzaile kimikoen presentzia Kataluniako arrainetan zein itsaskietan – ACSA 2008

Elikagaien Segurtasuneko Kataluniako Agentziak (ACSA) azterlan baten emaitzak argitaratu berri ditu. Aipatu azterlana kutsatzaile kimikoei buruzkoa da, eta Kataluniako arrainetan zein itsaskietan gauzatu dute. Azterlanaren arabera, hurrengo kutsatzaileen ingesta gomendatutako erreferentzia-baloreetatik oso behera dago: artsenikoa, kadmioa, beruna, hidrokarburo aromatiko poliziklikoak (benzopirenoaren baliokideak), hexaklorobenzenoa, dioxinak, furanoak, dioxina efektua eragiten duten difenil polikloratuak eta difenil eter polibromatuak. Bestalde, azterlanak ondorioztatu du merkurioaren ingesta ere zehaztutako segurtasun-tartetik behera dagoela populazio talde guztientzat, umeentzat izan ezik.Artikulu osoa ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Datu-base sinplifikatua: elikagaien kontsumoa Europan – EFSA – 2008

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) datu-base sinplifikatua sortu berri du. Aipatu datu-basea elikagaien kontsumoari buruzkoa da, eta Europako datuak biltzen ditu. Datu-base honi esker, arriskuak balioztatzeko eragileek errazago egin ahal izango dute lan, elikagaien kontsumoari buruzko informazioa eskuratu ahal izango baitute estatu kideen aldetik. Herrialdeen arteko datuak konparatu ahal izateko, txosten mota bera erabiliko da datuak aurkezteko garaian; eta horrez gain, elikagaiak sailkatzeko sistema ere adostua izango da. Datu-base sinplifikatua ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago