Bilaketa emaitza:

Balioztatzeari buruzko metodologia, abereak eta berorien produktuak inportatzean – EFSA 2007

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Osasuneko eta Abere Ongizateko Panelak (AHAW) iritzi bat argitaratu du. Iritzia Arriskua Balioztatzeko erabilitako metodologia (Europako Agintaritzak zehaztutakoa) egokitzeari buruzkoa da, eta erreferentzia egiten die hurrengo kasu zehatzei: 1) Abere biziak eta berorien produktuak inportatzean sortu eta barreiatu litezkeen gaixotasun zein infekzio-arriskuak; 2) EBn gaixotasun zein infekzio endemikoak barreiatzeko arriskua; 3) Abere Ongizateko baldintza egokiak direla-eta, Erkidego barruko zein kanpoko inportazioetan sortu litekeen arriskua. Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

OGMen gaineko txostena EAEko elikagaietan – Eusko Jaurlaritza – 2007

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Euskadiko elikagaieitan Genetikoki Eraldatutako Organismoen (OGMak) presentziaren gaineko txosten bat argitaratu du. Lagin guztietatik bostetan (guztien %5,4) OGMak antzeman ziren: hiru haragi-produktuetan, eta gainontzekoak arto-irinaz eta arto-fekulaz egindako produktuetan. Dena dela, nahiz eta ez den antzeman produkturik Europar Batasunak galarazita duen OGMrekin, lagin guztien %3,2k ez zuten betetzen etiketei buruzko legedia. Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Mikotoxinen arriskua antzematearen gaineko azterlana – RIVM 2007

Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Holandako Institutuak (RIVM) azterlan bat argitaratu du mikotoxinekin lotuta ager litezkeen arrisku-adierazleen jarraipenaz. Txosten hau garapen-proiektu baten barruan dago sartuta, arriskuak kudeatzeko sistema berri bati lotuta hain zuzen; eta hainbat elikagai kontsumitzeagatik ager daitezkeen gaixotasunak azkar antzematea du helburu.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Zientzia-ebaluazioa Pasteurizazioari buruz: esnean zein esnekietan patogenoak murrizteko metodo gisa – FSANZ – 2007

Australiako eta Zeelanda Berriko Elikagaien Agentziak (FSANZ) azterlan bat argitaratu du. Azterlana pasteurizazioari buruzkoa da (patogenoak murrizteko metodo gisa), eta esnean zein esnekietan eraman du aurrera. Azterlanean ateratako ondorioen artean nabarmendu ahal dugu kontsumitzaileen segurtasuna bermatuta dagoela pasteurizazioa oso baliabide eraginkorra baita. Dena dela, hainbat iruzkin egin dira horren gainean. Izan ere, salbuespenak salbuespen (esporak bezalako erresistentzia-formak eta toxinak, kasu) patogeno garrantzitsu gehienen zelula begetatiboak suntsitu egiten ditu pasteurizazioak.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuak balioztatzeko metodologiak: kartzinogeno genotoxikoak – ILSI – 2007

Bizi Zientzietako Nazioarteko Institutuak (ILSI) artikulu bat argitaratu du Food and Chemical Toxicology izeneko aldizkarian. Artikuluak hainbat metodologia aztertzen ditu elikagaietan antzeman ahal diren kartzinogeno genotoxikoen arriskuez. Esan beharra dago, dena dela, aipatu kartzinogenoak oso kopuru txikian agertzen direla elikagaietan eta oso zaila dela dietatik errotik kentzea.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Metal astunak haurren elikagai-prestakinetan (As eta metilmerkurioa) – FSA 2007

Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziak (FSA) hainbat datu argitaratu ditu haurren elikagai-prestakinetan antzemandako metilmerkurio eta artseniko ezorganikoari buruz. Kasu guztietan, artseniko kontzentrazioak Britainiako legediak ezarritako maila baino askoz baxuagoak izan dira (1 mg/kg). Sakonen aztertutako produktuak honako hauek izan dira: arrainezko produktuak, arroza edo hegazti-haragia. Izan ere, produktu horiek probabilitate handiagoa dute artseniko kontzentrazio altua izateko. Merkurioari dagokionez, aztertutako laginen erdiek iritsi edo gainditu egin dute analisi muga. Dena dela, arrantza-produktuetarako Europako legediak ezarritako mugara (0,5 g/kg) ez dira heldu. Artikulu osoaArtikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EEB gaixotasunaz infektatzeko arriskuaren gaineko iritzia Arriskuko Material Espezifikoetan – EFSA 2007

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) iritzia argitaratu du Arriskuko Material Espezifikoen (MER) bidez Behien Entzefalopatia Espongiforme gaixotasunaz infektatzeko arriskuaz. Materialak behi-aziendarena izan dira, adin ezberdinetako taldeetakoak, hain zuzen. Iritzi horrekin berretsi egin da 2005ean argitaratutako iritzia, hau da, Nerbio Sistema Zentraleko ehunak infektatzeko arriskua handiagoa dela inkubazio-aldiaren azken laurdenean, artean sintoma klinikorik agertu ez denean, alegia. Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Metal astunak haurren elikagai-prestakinetan (As eta metilmerkurioa) – FSA 2007

Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziak (FSA) hainbat datu argitaratu ditu haurren elikagai-prestakinetan antzemandako metilmerkurio eta artseniko ezorganikoari buruz. Kasu guztietan, artseniko kontzentrazioak Britainiako legediak ezarritako maila baino askoz baxuagoak izan dira (1 mg/kg). Sakonen aztertutako produktuak honako hauek izan dira: arrainezko produktuak, arroza edo hegazti-haragia. Izan ere, produktu horiek probabilitate handiagoa dute artseniko kontzentrazio altua izateko. Merkurioari dagokionez, aztertutako laginen erdiek iritsi edo gainditu egin dute analisi muga. Dena dela, arrantza-produktuetarako Europako legediak ezarritako mugara (0,5 g/kg) ez dira heldu. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Metal astunak haurren elikagai-prestakinetan (As eta metilmerkurioa) – FSA 2007

Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziak (FSA) hainbat datu argitaratu ditu haurren elikagai-prestakinetan antzemandako metilmerkurio eta artseniko ezorganikoari buruz. Kasu guztietan, artseniko kontzentrazioak Britainiako legediak ezarritako maila baino askoz baxuagoak izan dira (1 mg/kg). Sakonen aztertutako produktuak honako hauek izan dira: arrainezko produktuak, arroza edo hegazti-haragia. Izan ere, produktu horiek probabilitate handiagoa dute artseniko kontzentrazio altua izateko. Merkurioari dagokionez, aztertutako laginen erdiek iritsi edo gainditu egin dute analisi muga. Dena dela, arrantza-produktuetarako Europako legediak ezarritako mugara (0,5 g/kg) ez dira heldu. Artikulu osoa ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Tuberkulosi zoonotikoaren gaineko iritzia Irlandan

Elikagaien Segurtasuneko Irlandako Agentziaren (FSAI) Mikrobiologiako azpibatzordeak 2003an argitaratu zuen iritzia eguneratu egin du, Mycobacterium tuberculosis complex (MTBC) eta Mycobacterium bovis patogenoei buruzkoa, hain zuzen. Izan ere, elikakatean zehar egon eta animalien artean antzeman ahal baititugu aipatu patogenoak. Bigarren berrikusketa honetan, aldiz, honako ondorio hauetara heldu dira: Tuberkulosi zoonotikoa ez da ohikoa Irlandan. Halaber, batetik, pasteurizazioari esker, eta, bestetik, gaixotasuna errotik kentzea lortu delako, murriztu egin da kutsatutako animalia-taldeen esnearen bidezko transmisioa. Hala eta guztiz ere, kezkagarria da, oraindik ere, pasteurizatu gabeko esnearen eta berorren produktuen kontsumo maila. Izan ere, kontsumo hori arriskutsua izan liteke.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago