Bilaketa emaitza:

Datu-base sinplifikatua: elikagaien kontsumoa Europan – EFSA – 2008

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) datu-base sinplifikatua sortu berri du. Aipatu datu-basea elikagaien kontsumoari buruzkoa da, eta Europako datuak biltzen ditu. Datu-base honi esker, arriskuak balioztatzeko eragileek errazago egin ahal izango dute lan, elikagaien kontsumoari buruzko informazioa eskuratu ahal izango baitute estatu kideen aldetik. Herrialdeen arteko datuak konparatu ahal izateko, txosten mota bera erabiliko da datuak aurkezteko garaian; eta horrez gain, elikagaiak sailkatzeko sistema ere adostua izango da. Datu-base sinplifikatua ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Anisakis arriskua murrizteari buruzko irizpidea – AESAN 2007

Elikadura Segurtasunerako Espainiako Agentziaren (AESAN) batzorde zientifikoak irizpen bat garatu du, Anisakidae familiakoek eragiten dituzten erreakzio alergikoak bultzatzen dituzten faktoreak eta epidemiologia deskribatzeko. Horrez gain, txosten horretan, kontsumitzaileentzako neurri eta gomendio batzuk ere eman dituzte (arriskuak murrizteko asmoz), etxean arrainak eskuztatzean kontuan hartzeko direnak.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Anisakis arriskua murrizteari buruzko irizpidea – AESAN 2007

Elikadura Segurtasunerako Espainiako Agentziaren (AESAN) batzorde zientifikoak irizpen bat garatu du, Anisakidae familiakoek eragiten dituzten erreakzio alergikoak bultzatzen dituzten faktoreak eta epidemiologia deskribatzeko. Horrez gain, txosten horretan, kontsumitzaileentzako neurri eta gomendio batzuk ere eman dituzte (arriskuak murrizteko asmoz), etxean arrainak eskuztatzean kontuan hartzeko direnak.Artikulu osoa ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Gizakietan Yersinia spp identifikatu eta kontrolatzearen gaineko iritzia – EFSA 2007

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) zientzia-iritzi bat argitaratu du Yersinia spp.ren gainean. Gauzak horrela, iritzi horren bidez erantzun ahal izan die EFSAren barruan planteatutako hurrengo gaiei: 1) Gizakientzat patogenoa den Yersinia enterocoliticaren serotipoak identifikatzea. 2) Hainbat gomendio eman ditu gizakientzat patogenoa den Yersinia enterocoliticaren serotipoak animalietan zein elikagaietan antzeman eta identifikatzeko erabili behar diren analisi-metodoez. 3) Animalietan zein elikagaietan Yersinia pseudotuberculosis bakteria kontrolatu beharra eta 4) Hainbat gomendio eman ditu animalietan zein elikagaietan Yersinia spp kontrolatzeko metodoez. Izan ere, metodo horiek eraginkorrenak izan behar dira giza osasuna abiapuntutzat hartzen badugu.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Toxoplasma gizakietan, elikagaietan eta animalietan – EFSA 2007

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) zientzia-iritzi bat argitaratu du toxoplasmosiaren gainean gizakietan, animalietan eta elikagaietan. Iritzi horretan hainbat gomendio eman ditu Toxoplasma antzeman eta identifikatzeko metodoez bai elikagaietan, bai animalietan. Era berean, gomendio batzuk eman ditu zoonosi mota hori zaindu eta kontrolatzeko metodoak eraginkorrenak izan daitezen.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Segurtasuneko Presuntzio Kualifikatua (QPS) izeneko prozedura erabiltzea – EFSA 2007

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) iritzi bat argitaratu du Segurtasuneko Presuntzio Kualifikatua (QPS) izeneko prozedura erabiltzeaz. Kasu honetan, aipatu prozedura elikagaietako zein pentsuetako industrian erabili da taxonomia talde bereko mikroorganismoak kaltegarriak diren ala ez balioztatzeko. Hau da, batetik, taxonomia talde bateko mikroorganismoek osasunean kalterik eragiten ez badute, eta bestetik, arrisku hori kasu zehatzetan definitu ahal badugu edota baztertu ahal badugu, talde hori QPS gisa sailkatu ahal dugu.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaietako kutsatzaileen gaineko txostena – JEFCA 2007

Elikagaien Gehigarrietan Aditua den FAO/WHOren Aditu-Batzordeak (JECFA) txosten bat argitaratu du elikagaietako hainbat gehigarri eta kutsatzaile balioztatze-prozesuari buruz. Dokumentuan honako aspektu hauek landu dira: elikagaietako gehigarriei buruzko balioztatze toxikologikoko oinarriak zein hainbat baldintza, eta hainbat kutsatzaile balioztatzeko prozesua (metilmerkurioa eta aluminioa, besteak beste).Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

HEATOX proiektuaren azken txostena: Akrilamida – 2007

Europan proiektu bat gauzatu dute beroak sorrarazi litzakeen elikagaietako toxikoei buruz (HEATOX). Hiru urtez ikerketak egiten egon eta gero (2003-2007), proiektu horren gaineko ondorioak argitaratu dituzte. Arriskuaren Ezaugarriak zehaztu ondoren egiaztatu ahal izan dute akrilamidak minbizia sorrarazi ahal duela. Eta adierazi dute, hein handi batean, konposatu hori industrian ekoiztutako elikagaien bidez kontsumitzen dugula gehienbat.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Aereetan zein elikagaietan VTEC jarraitu eta identifikatzearen gaineko iritzia – EFSA 2007

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) iritzi bat argitaratu du Escherichia coli berotoxigenikoei (VTEC) buruz, zehatzago esanda: a) Gizakientzat patogenoak diren VETC anduiak edota serotipoak identifikatzea b) Gizakientzat patogenoak diren VETC anduiak edota serotipoak detektatzeko analisi-teknikei buruzko gomendioak (birus-faktoreak antzemateko testak barne) c) Abere populazioan eta elikagaietan erabiltzen diren zaintza-metodoei buruzko gomendioak.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Nekazaritza arloan, Praktika Egokiak izateko oinarri orokorrak (FAO)

Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) horrela definitu ditu Praktika egokiak nekazaritza arloan (BPA): nekazaritza-ustiategietako ekoizpen prozesuetan, jasangarritasun mailari eusteko praktikak dira bai ingurumen esparruan, bai ekonomia arloan, bai eta giza mailan ere. Horrela, bermatu ahal izango dugu, alde batetik, elikagaiak eta elikatzeko ez diren produktuak kalitatezkoak izango direla; eta bestetik, ez direla kaltegarriak izango. Ildo horretatik, BPAei buruzko oinarri orokorrak bildu dituzte dokumentu batean: BPAetarako elaborazio markoa izeneko dokumentuan, hain zuzen. Dokumentuak hamar jarduera-esparru ditu zehaztuta, eta horietako bat da Kultiboak eta belar-bazka ekoiztea deritzona. Informazio gehiago izateko, egin ezazu klik honako esteka honetan ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago