Bilaketa emaitza:

Arrisku Kimikoei buruzko Printzipioak eta Ebaluazio Metodoak eguneratzea – FAO/OMS 2006

FAO, OMS eta RIVM-ek antolatutako tailerrera gonbidatutako adituek, gainbegiratu eta harmonizatu egin dituzte Elikagaien Gehigarrietan Aditua den Batzordeak (JECFA) nahiz Pestizida-Hondakinen Batzordeak (JMPR) erabilitako printzipio eta prozedurak, gomendatutako Hondakinetarako Baimendutako Gehienezko Mugak (LMRak) ezartzeko.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arrisku kimikoarekiko giza esposizioko ereduak – IPCS/OMS/UNEP/ILO 2006

Segurtasun Kimikoari buruzko Nazioarteko Programak (IPCS), Osasunaren Munduko Erakundeko lankidetza programak (OMS), Nazio Batuetako Ingurumenerako Programak (UNEP) eta Lanaren Nazioarteko Erakundeak (ILO) txosten bat kaleratu dute produktu kimikoekiko Esposizioaren Balioztatze metodoak adosteko. Txosten horretan nazioarteko aditu talde baten iritzia jasotzen da, Esposizioaren Balioztatzeaz hain zuzen. Halaber, ondoko gaien gaineko eztabaida ere plazaratzen da: egiaztatzea, beharrezko datuak, erabakitzeko denbora eta beste populazio batzuenganako zein eszenatoki ezberdinetarako datuen estrapolazioa. Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Hegazti-Gripearen elikagai bidezko kutsaketa arriskuari buruzko iritzia – EFSA 2006

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) txosten bat argitaratu du. Bertan, Oso Patogenoa den Hegazti-gripearekin kutsaturiko elikagaiak aztertu dituzte jakiteko ea ugaztunak kutsatu ahal diren (elikagaiak kontsumituz gero). Birusa, giza hesteetan hazi ahal delaren ebidentzia epidemiologikorik ezean, oraingoz, arnas eta bide orofaringeoak onartzen dira kutsa bidetzat. Ondorioz, beharrezkoa izango da ikerketa gehiago egitea birusaren sarbideak eta infekzio-bideak zehatzago ezagutzeko.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuaren Balioztatzea: elikagaietako nutrienteak – FAO/OMS – 2006

Nazioarteko eredua elikagaietako Arriskuak Egiaztatzeko, esate baterako: elikagai indartu, elikagai-gehigarri eta elikagai funtzionalen kasuan.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuaren Balioztatzea: elikagaietako nutrienteak – FAO/OMS – 2006

Nazioarteko eredua elikagaietako Arriskuak Egiaztatzeko, esate baterako: elikagai indartu, elikagai-gehigarri eta elikagai funtzionalen kasuan.Artikulu osoa ...

Irakurri gehiago

Elikagaien arriskuei buruzko Eurobarometroa – EFSA 2006

Elikagaiek sorturiko arriskuei buruzko inkesta burutu eta kontsumitzaileen iritzia argitaratu du Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA). Osasuneko eta Kontsumitzaileen Babeserako Zuzendaritza Orokorrak ere hartu du parte aipatu inkestan. EBko 25 herrialdeetan egindako inkestaren emaitzen arabera, Europako kontsumitzaileek baiezko iritzia dute Elikagaien Segurtasunari buruz. Medikuek (%32), kontsumitzaileen elkarteek (%32) eta zientzialariek (%30) eskaintzen dituzte informazio-iturri fidagarrienak, elikagai-krisialdiaren aurrean. Horien ondoren, erakunde publikoak (%22) eta komunikabideak (%17) Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Hegazti-gripearen aurrean prebentzio neurriak- DEFRA 2006

Ingurumen, Elikagai eta Nekazaritza Gaietako Britainiako Sailak (DEFRA) kontrol eta biosegurtasun neurri batzuk argitaratu ditu Hegazti-griperen arriskua hegazti-ustiategietan murrizteko. Era berean, hainbat gomendio argitaratu ditu langileak babesteko. Horrekin batera, Erresuma Batuan gaixotasuna sartzeko arriskua kontuan hartuta, Arriskuaren Ebaluazioa ere argitaratu du. Informazio gehiago ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Gida Oso Patogenoa den Hegazti-gripearen arriskua murrizteari buruz – ECDC 2006

Gaixotasunak Kontrolatzeko eta Prebenitzeko Europako Zentroak (ECDC) gida eguneratu ditu. Gida hori Oso Patogenoa den Hegazti-gripeari buruzko arriskua murrizteari buruzkoa da, bai gizakietan, bai hegazti kutsatuetan. Gida horretan, hegazti kutsatuekin lan egiten duten langileen arriskua azaldu dute, bai eta kutsatzeko bideak zein infekzioaren kontra nola babestu ere.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Dioxinak ez bezalako PCBei buruzko txostena – EFSA 2005

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) iritzia jakinarazi du dioxinak ez bezalako bifenol polikloratuen (PCB) presentziari buruz. 209 substantziak osatzen dituzte PCBak. Horiek, propietate toxikologikoen arabera, talde bitan banatzen dira. EFSAk gomendatu du dioxinak ez bezalako PCBak murriztea; izan ere, populazio talde asko dago batez besteko ingesta handiak egiten dituenak. Halaber, EFSAk ezin izan du maila onargarririk zehaztu; izan ere, populazio talde asko dioxinak bezalako PCBak ahoratzen ditu. Beraz, ikerketa toxikologikoen zein epidemiologikoen emaitzak era ezegokian interpreta daitezke.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Hegazti-gripearen arriskuaren Balioztatzea Kualitatiboa – DEFRA 2005

Ingurumen, Elikagaien eta Landa Gaietako Sail britainiarrak (DEFRA) burutu du ekialdeko Europan Oso Patogenoa den Hegazti gripearen (HPAI) gainekoa. Horretarako, Asia, Turkia, Errumania, Kroazia eta Errusiako alde europarrean agerturiko kasuak direla eta, kontuan hartu dute H5N1 birusak eragindako HPAI Erresuma Batuan sartu ahal dela. Ebaluazioaren arabera, gaixotasunak probabilitate handiak ditu Erresuma batuan sakabanatzeko. Era berean, une honetan ziurrak ez diren hainbat faktore zehaztu dituzte, bai eta H5N1 birusa kutsaturiko erregioetatik Erresuma Batura sartzeko bideak ere (ingelesez).Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago