Laburpena
Sugar-atzeratzaileak produktu kimikoen nahasketak dira eta sukoitasuna murrizteko erabiltzen dira kontsumo-produktu askotan, hala nola plastikoetan, ehunetan eta ekipamendu elektronikoetan. Polimeroei kimikoki lotuta ez daudenez, ingurunera iragazi daitezke.
Normalean kimikoki egonkorrak eta biometagarriak dira, ondorioz, sugar-atzeratzaile bromatuak ingurunera iristen dira erabileraren bidez edo horiek sortzen dituzten hondakinen ondorioz, airearen, uraren eta lurzoruaren bitartez.
Europar Batasunean zenbait sugar-atzeratzaileen erabilera debekatuta edo mugatuta dago, sugar-atzeratzaile bromatuena batez ere (SAB); hala ere, ingurunean duten iraunkortasuna dela eta, substantzia kimiko horiek osasun publikoari dakarzkioten arriskuei buruzko zalantzak daude oraindik.
Gizakien esposizio-bide nagusia giro-hautsa da, etxean, lanean nahiz autoan, baina elikagaien bidezko esposizioa ere bada, biometagarriak direlako, neurri txikiagoan ...
Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, obesitatea eta gehiegizko pisua epidemia izatera iritsi dira mundu mailan; haurren obesitateak prebalentzia handia du eta goranzko joera azken bi hamarkadetan.
Elikadura-ohiturak hobetzea eta jarduera fisiko gehiago egitea izan da obesitatea murrizteko xede nagusia. Hala ere, obesitatea ohitura osasungarriak dituzten herrialdeetan nabarmen gora egiten jarraitzeak iradokitzen du tartean ingurumen-faktoreak egon daitezkeela, besteak beste, jarduera obesogenikoa duten substantzia kimikoekiko esposizioa.
Obesogenoak honela definitzen dira funtzionalki: obesitatea bultzatzen duten konposatu kimikoak, zelula adiposoen kopurua eta/edo dagoeneko badauden adipozitoetan gantzen pilaketa areagotzen dutenak. Gehien ikertu diren konposatu horien artean plastikoaren industrian erabiltzen diren substantziak daude. Horiekiko esposizioa zenbait bideren bidez ...
EFSAko adituek A Bisfenolak osasunerako duen arriskua ebaluatu dute eta 2015az geroztik indarrean zegoen EIJ 20.000 bider murriztea erabaki dute. A bisfenola (BPA) substantzia kimiko bat da, plastikoak eta erretxinak fabrikatzeko erabiltzen da, bai eta elikagaietarako ontziak, besteak beste, botilak, platerak eta kikarak egiteko polikarbonatuetan ere.
Halaber, elikagai eta edarietarako ontzietako estalki babesgarriak egiteko edo inpresio termikoko tintetan (erosketa-tiketak) erabiltzen diren epoxi erretxinetan ere aurki daiteke.
2015ean egindako ebaluazioa (EFSA, 2015) ziurgabetasun ugari jasotzen ziren, eta BPAren efektu toxikologikoei datu gehiago behar zirela azpimarratu zen. Azken urteotan egindako azterlan zientifikoetan erakutsi denez, immunitate-sistema bereziki sentikorra da BPArekiko; zehazki, Th17 zelulen kasuan. Zelula horiek funtsezkoak ...
AESANek elikagaien segurtasunerako interesik handieneko arrisku kimiko eta biologikoen prospekzio-txostenak eguneratu ditu, gizakiarentzako kaltegarriak izan daitezkeen arriskuak identifikatu eta horien kudeaketarako gomendioak emateko, dela ikerketa‑beharrak identifikatzeko, dela elikakatearen kontrol ofizialean kontuan izateko balizko orientazioak identifikatzeko. * Arrisku biologiko bakoitzaren identifikazioa deskribatu da, elikagaietan duten prebalentzia, determinatzeko metodoak eta gizakiaren osasunean duen eragina. ESKAPE bakterioak (erresistentzia anitzeko bakterioa, pertsonetan klinika oso konplexua eragiten du): Acinetobacter spp., Klebsiella pneumoniae eta Pseudomonas aeruginosa bakterioen erresistentzia anitzeko anduiak ugaritzea da infekzio nosokomialen zergati garrantzitsuetako bat. Hori dela eta, beharrezkoa da kontsumitzeko prest dauden elikagaietan horien prebalentzia ezagutzea, hala nola entsaladetan eta landare jatorriko elikagai freskoetan. Campylobacter: Behi-, ...
EFSAk Granadako Unibertsitateko Nutrizio eta Bromatologia Institutuan egindako EU FORA programaren jardueren txostena argitaratu du. Programaren xedea izan zen Bisfenol A (BPA) eta haren analogoak izan ditzaketen hainbat elikagai aztertzea, baita horiek alderatzea haur gazteen erakusketa-datuekin, teknika ez inbaditzaileen bidez. Mundu osoan gora egin du haurren obesitateak, eta hori kezkagarria izan da azken hamarkadetan
Dietaz gain, obesitatea eragin dezaketen ingurumen-faktoreak daude, eta hainbat osagai obesogeniko (nahasmendu endokrinoko balizko propietateak dituzten ingurumen-substantzia kimikoak, obesitatearekin lotutakoak) geroz eta kezkagarriagoak dira. Alde horretatik, susmoa da BPA eta haren analogoek propietate obesogenikoak dituztela.
Txostenak dio BPA maila handia dutela aztertutako pertsonek jandako elikagaiek. Bestalde, frogatzen du osagai horiek ...
Legedi orokorraz gain, Europar Batasunak (EB) baditu neurri espezifikoak elikagaiekin kontaktuan dauden material (EKM) batzuei begira, besteak beste, material plastikoak (baita birziklatuak ere), zeramikak, birsortutako zelulosazko filmak, material aktiboak eta adimendunak eta beste substantzia batzuk (adibidez, A bisfenola, epoxi-eratorriak eta nitrosaminak). Hala ere, modu bateratuan berariaz araututa ez dauden material eta substantzia ugari daude, eta, kasu horietan, arriskuaren ebaluazioa banan-banan egin behar da. Alde horretatik, arrisku-kudeatzaileen lana errazteko, Alemaniako Arriskuen Ebaluaziorako Institutu Federalak (BfR) sustatutako “BfR Recommendations on Food Contact Materials” tresna dago. Tresna horrek informazioa ematen du legedi espezifikorik ez duten material horiei buruz. Kasu askotan, irizpenak beste estatu kide ...
Aintzat hartuta “substantzia bat, ebaluazio bat” helburua, EFSAk eta ECHAk baterako posizio-dokumentu bat idatzi dute. Bertan, egungo egoera aztertu eta irtenbideak proposatzen dituzte agentzien arteko koordinazioa handiagoa izan dadin eta arrisku-ebaluazioen emaitzak hobeak izan daitezen.
Honako hauek dira egindako proposamenetako batzuk: Koordinazio zentralerako mekanismo bat eratzea.
Agentzien artean zereginak hobeto koordinatu edo banatzea.
Eskuragarri dauden datuak formatu egituratu berean eskuratzea.
Gaur egun, substantzia kimiko beraren arrisku-ebaluazioak hainbat unetan egiten dituzte hainbat erakundek, hainbat erabileratarako; hori guztia, halaber, hainbat araudiri jarraikiz eta, maiz, hainbat datu erabiliz egiten da. Ondorioz, zereginak ikuskatu behar izateaz eta produktu kimikoen ebaluazioak eraginkorrak ez izateaz gain, batzuetan, ...
Laburpena
Mikroplastikoak eta nanoplastikoak produktu plastikoen forma mikroskopikoak dira, 5 mm baino gutxiagokoak. Hein batean, makroplastikoak zatitzearen ondorioz sortzen dira, eta, degradatzeko zailak direnez, hainbat hamarkada igarotzen dituzte ingurumenean, batez ere ur-inguruneetan. Mikroplastikoak eta nanoplastikoak elikatze-katera sar daitezke eta itsasotik datozen elikagaietan egon daitezke, hala nola arrainetan, krustazeoetan, moluskuetan eta arrain-irinetan. Horrez gain, beste elikagai batzuetan ere ager daitezke, kantitate txikiagoan bada ere; esaterako, eztian, garagardoan edo mahaiko gatzean. Gizakiek mikroplastiko eta nanoplastikoekiko esposizioa izan dezakete, arnasketaren bidez, elikaduraren bitartez edo bide topikotik.Gaur egun mikroplastikoen eta nanoplastikoen esposizioari eta toxikotasunari buruz dugun ebidentzia zientifikoa oso mugatua da. Dena den, EFSAk adierazi zuenez, bere ...
ACSAren Elikadura Segurtasuneko Zientzia Batzorde Aholkulariak onetsitako txosten honetan bildu dira elikakatean dauden mikroplastikoen eta nanoplastikoen inguruko ezagutza guztiak eta giza osasunean izan ditzaketen ondorioak. Oso gutxi dakigu mikroplastikoen presentziari, esposizioari eta toxikozinetikari buruz. Ziurgabetasun asko daude eta erabateko fidagarritasuna duten oso azterlan gutxi egin dira, askotariko metodo eta tresnak erabili baitira mikroplastikoen partikulen laginak bildu eta aztertzeko.
Nanoplastikoen kasuan, ziurgabetasun horiek are handiagoak dira, eta datuak falta dira arriskuen ebaluazioa egin ahal izateko.
Gaur egun erabilgarri dauden datu gutxi horiek aztertuta, txostenak adierazten du ez dela aurreikusten elikagaien bidez jandako mikroplastiko-partikulek berehalako arriskurik ekarriko dutenik kontsumitzaileen osasunerako.
Adierazten du, halaber, datuak falta direnez, ...
Laburpena
A bisfenola (BPA) plastikoak eta erretxinak sortzeko erabiltzen den substantzia kimikoa da. BPA polikarbonatoan erabiltzen da; hain zuzen, elikagaietarako ontziak, besteak beste, botilak, platerak eta kikarak egiteko erabiltzen den errendimendu handiko plastiko zurrun eta gardenean. Horrez gain, elikagai eta edarietarako ontzietako (latak, adibidez) estalki babesgarriak egiteko erabiltzen diren epoxi erretxinetan ere aurki daiteke.
BPA kantitate txikiek ontzi horietan gordetako elikagai eta edarietara migra dezakete, batez ere, ez badira behar bezala erabiltzen. 2011tik debekatuta dago osagai hori erabiltzea bularreko haurrentzako plastikozko biberoien fabrikazioan, eta 2020an paper termikoan erabiltzea ere debekatu zuten.
EFSAren arabera, A bisfenolarekiko esposizioa eguneko ingestio onargarriaren gainetik dago (adin guztietan) ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.