Bilaketa emaitza:

Elikagaietan egoten diren albaitaritza-sendagaien hondakinei buruzko 2022ko txostenaren azterketa

EFSAk argitaratu ditu elikagaietan dauden albaitaritzako botiken eta beste substantzia batzuen hondakinei buruzko 2021eko datuak. Txosten horretan estatu kideetan, Islandian eta Norvegian egindako laginak jaso dira, eta guztira 600.320 analisi egin dira (2021arekin alderatuz gero, lagin kopurua apur bat gutxitu egin da). Azken 13 urteetako tendentzia bera mantentzen da (ez betetzea % 0,19 eta % 0,37 artekoa izan zen). 2021ko zifra % 0,17koa izan zen. Laginen % 0,18tan legez baimendutako gehieneko mailak baino handiagoak zeuden ↓ Murriztu ziren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Bakterio zoonotikoen antimikrobianoen aurkako erresistentziari buruzko txostenaren analisia 2021-2022

EFSAk eta ECDCk 2020-2021 aldian Bakterio zoonotikoetako eta Europako giza, animalia eta elikagaien adierazleetako antimikrobianoen aurkako erresistentziei buruzko (AAE) txostena argitaratu dute. ELIKAk egindako azterketaren barruan, txosteneko datu hauek nabarmentzen ditugu, patogenoen arabera banatuta:Gizakien isolamenduetatik eratorritako Salmonella spp. espeziean, anpizilinarekiko, sulfonamidekiko eta tetraziklinekiko erresistentzia-maila handiak ikusi ziren, eta hirugarren belaunaldiko zefalosporinekiko erresistentzia, berriz, maila oso baxuetan agertu zen, oro har. Horrekin guztiarekin, 2013 eta 2022 arteko aldian, bakterio horrek anpizilinarekiko (15 Estatu kidetan) eta tetraziklinarekiko (12tan) gizakiengan zituen erresistentziak estatistikoki nabarmen murriztu zirela ikusi zen. Elikagaiak ekoizten dituzten animalien eta kortako hegaztien kanalen kasuan, Salmonella spp. espeziean, anpizilinarekiko, sulfonamidekiko eta tetraziklinekiko erresistentzia ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

JIACRA IV, mikrobioen aurkako erresistentzia Europan txostenaren azterketa

“Antibiotikoen kontsumoa murriztu duten herrialdeetan, bai animalia bai gizakietan, antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioen intzidentzia txikiagoa ikusi da” Hori da mikrobioen aurkako agenteen kontsumoaren eta elikagaien ekoizpenera bideratutako gizaki- eta animalia-jatorriko bakterioetan mikrobioen aurkako erresistentziaren agerpenaren baterako analisi integratuaren laugarren txostenaren ondorioetako bat. Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC), Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) eta Sendagaien Europako Agentziak (EMA) urtero argitaratutako txostenean “Osasun bakarra” (OneHealth) ikuspegiari lotutako onurak egiaztatzen ditu, zeinaren bidez munduko animalien osasuna eta osasun publikoa zaintzen den. Egiaztapen horrek esan nahi du Europako politikek eragina dutela mikrobioen aurkako erresistentzien borrokan, zeina osasun publikorako eta animalien osasunerako mehatxu larria den: Uste da, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Zatoz FOODRUS eta CO-FRESH jardunaldien azken ekitaldira – martxoak 13 eta 14

Etorkizuneko elikadura sistemetarako berrikuntza, elkarlan eta konponbide jasangarriei buruzko FOODRUS eta CO-FRESH ekitaldien azken jardunaldiak elkarrekin egingo dira martxoaren 13 eta 14an, Bruselan. Bi eguneko ekitaldian FOODRUS eta COFRESH proiektuen azken emaitzak, konponbide berritzaileak eta elkarlan eta lankidetza ekintzak aztertuko dira. Programak honako hau izango du barne: Elikagaien xahutze eta galerari ekiteko konponbide berritzaileak. Elkar sorkuntzako metodologiei eta ikasitako irakaspenei buruzko ikuspuntuak. Etorkizuneko elikadura-sistemak konfiguratzeko gomendio politikoak.. Lotutako proiektuekin izandako elkarlanaren mugarriak (COFRESH, LOWINFOOD, FAIRCHAIN eta PLOUTOS) ELIKAk antolatuta. Etorkizunari begira hartzeko ikuspuntuak. Ekitaldia proiektu bien eta CCN sarearen kideei zein etorkizuneko elikagaiak jasangarriak izan daitezen laguntzen duten administrazio, komunitate zientifikoari eta ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Antimikrobianoen Aurkako Erresistentziei (AME) buruzko FAO txostena

FAOk argitaratutako lehen txosten honek 2021-2025 AMEari buruzko ekintza-planaren ezarpenean egindako aurrerapenen ikuspegi orokorra ematen du, eta elikaduraren eta nekazaritzaren sektoreetan AME-ekin lotutako erronkak eta funtsezko aukerak identifikatzen ditu. FAOk “Elikaduran eta nekazaritzan antimikrobianoen aurkako erresistentziari aurre egitea” izeneko txostena argitaratu du. Txosten horretan, 2021ean eta 2022an nekazaritzako elikagaien sistemetan 2021-2025 AMEari buruzko ekintza-plana ezartzeko egindako funtsezko jarduerak zehazten dira. Estrategia hori FAOk gidatzen du, OMSrekin, OMSArekin eta UNEPekin lankidetzan eta One Health estrategiaren lehentasunen esparruan.   Orain arte, FAOk zuzenean lagundu ditu elikagai- eta nekazaritza-sektoreko AME-ekin lotutako jarduerak Afrikako, Asiako, Europako, Latinoamerikako eta Karibeko 48 herrialdetan. Txostenean jarduera horien alderdirik nabarmenenak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Klima-aldaketaren ondorioak elikagaien alergian

AESANeko Batzorde Zientifikoak klima-aldaketaren eta elikagaien alergiak garatzearen arteko zuzeneko eta zeharkako harremanari buruz dauden ebidentzia zientifikoak aztertu ditu berriro, eta ondorioztatu du klima-aldaketa globalak eragina izan dezakeela elikagaien alergiak agertzean, zenbait mekanismoren bidez. Tenperatura globala etengabe igotzen ari denez, lehenago loratzen dira landareak eta polena denbora luzeagoz hedatzen da airean, ondorioz, polenari alergia dioten pazienteek sintomak jasaten dituzten denboraldia luzeagoa izaten da, eta sintomen prebalentzia eta larritasuna ere hazi da. Hirietan berotegi-gasen isuriak eta poluzioa hazi egin direnez, alergenoen ekoizpena ere hazi egin da, eta kontzentrazio handiagoa dago polenean nahiz landare jatorriko elikagaietan zuzenean. Landu daitekeen azalera gehiago ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien bidez transmititutako infekzio larrien jakinarazpenak igo egin dira 2022an

Elikagaien bidez transmititutako infekzioak, listeriosia eta Escherichia coli STEC, hazten ari dira EBn, eta 2022an pandemia aurreko mailak gainditu dira. ECDCk oraintsu argitaratutako 7 txostenetako datuak dira eta jarraian daude, labur, ondorio nagusiak. Bi gaixotasun horiek sintoma larriak eragin ditzakete gizakiengan: Listeriosiak meningitisa, sepsia eta berezko abortua eragin ditzake emakume haurdunetan; STEC infekzioak, aldiz, giltzurrunetako hutsegiteak eragin ditzake haur txikietan. Salmonella eta Campylobacter-ekin lotutako jakinarazpenetan ez zen hazkunderik egon, nahiz eta elikagaien eta uraren bidez transmititutako gaixotasunen kasu gehienak eragiten dituzten. Listeriosi eta yersiniosi jakinarazpenak azken 10 urteetako handienak izan ziren 2022an. STEC bidezko eta Sindrome Uremiko Hemolitikoari (SUH) lotutako STEC bidezko infekzioentzat antzeko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

RASFF elikagaiak: 2023 urteko laburpena

2023 urtean zehar, elikagaiei buruzko 4205 jakinarazpen izan dira. Horietatik, 1177 (%28) alertak izan dira, 1614 (%38,5)   informazio-jakinarazpenak eta 1414 (%33,5) mugan egin diren ukapenak.   Arrisku guztietatik, hondakin fitosanitarioek eta kutsadura biologikoak eragin dute jakinarazpen gehien (% 22,5 bi kasuetan), eta jaitsi egin dira bai fitosanitarioak, % 25,5etik, bai kutsadura biologikoa, % 23,5etik. Iruzurrak oso hurbil daude, aurreko urteko % 19aren aldean zertxobait gora egin baitute. Kutsadura kimikoa eta metal astunak ere igo egin dira, % 6tik eta % 3,5etik, hurrenez hurren; kutsadura fisikoa eta toxina naturalak, berriz, ehuneko berdinetan mantendu dira.   Hauek dira antzemandako arriskuei dagozkien urteko neurriak eta lauhilekoko izan ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Animalien Elikaduraren Alerta Sarearen (RASFF) 2023. urteko txostena

2023an, lauhilekoetan kontsultatutako datuen arabera, animalien elikagaiei buruzko  296 jakinarazpen egin dira. Horietatik 48 (% 16) alertak izan dira, 186 (% 63) informazio-jakinarazpenak eta 62 (% 21) mugan egin diren ukapenak. 2023an zehar hautemandako arrisku gehienak mikrobiologikoak izan dira (% 63). Ondoren, bestelakoak (% 11) hauteman dira, hala nola gorputz arrotzak, plastiko‑hondakinak, gehigarri kopuru altuak…; baimendu gabeko gehigarriak/substantziak (% 4) eta mikotoxinak (% 8). Produktuen arabera, lehengaiek eragin dituzte jasotako jakinarazpenen % 70, etxeko animalientzako pentsuek % 14, loditzeko animalientzako pentsuek % 9 eta gehigarri eta aurre-nahasketek % 7. 2022an jasotako jakinarazpenekin alderatuta, honako ohar hauek egin behar ditugu: Arrisku mikrobiologikoa da oraingoan ere hautemandako lehenengo arrisku‑mota (% 60 inguru). Hautemandako arriskuen ehunekoak antzekoak ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Fitosanitarioen tratamenduen gidak – 2024

Bizkaiko Foru Aldundiak zenbait fruta-arboletan ohikoenak diren izurrite edo gaixotasunei aurre egiteko fitosanitarioen tratamendu gomendatuei buruzko gidak eguneratu ditu Sagarrondorako Sagardo sagarrondorako Madariondorako Mahatsondorako Sagarrondorako produktuak Sagardo sagarrondorako produktuak Madariondorako produktuak Mahatsondorako produktuak Duela gutxi eguneratutako beste argitalpen bat honako hau izan da: ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago