EFSAk arrisku emergenteak identifikatzen laguntzeko ezagutza‑sare batzuk ditu, hala nola, arrisku emergenteen truke‑sarea (EREN), arrisku emergenteei buruzko interesdunen taldea (StaDG-ER), EFSAko unitate zientifikoak, panel zientifikoak eta Batzorde Zientifikoa. Horiei guztiei esker, EFSA arriskuen ebaluazioaren arloan etorkizunean sor litezkeen erronkei aurre egiteko presta daiteke. Txosten tekniko honetan talde horiek 2021ean identifikatutako jarduerak eta gaiak laburtzen dira. Guztira 18 arazo emergente identifikatu dira, eta arriskuaren eta/edo faktore abiarazlearen arabera sailkatu dira. Identifikatutako arazoen erditan baino gehiagotan, kontsumo‑joeren aldaketa izan da arriskua areagotu duen faktorea.
Kasu guztietan aurrez definitutako 4 irizpide erabili dira arrisku emergentea den edo ez ebaluatzeko: arrisku berria, esposizio berria den edo ...
Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, obesitatea eta gehiegizko pisua epidemia izatera iritsi dira mundu mailan; haurren obesitateak prebalentzia handia du eta goranzko joera azken bi hamarkadetan.
Elikadura-ohiturak hobetzea eta jarduera fisiko gehiago egitea izan da obesitatea murrizteko xede nagusia. Hala ere, obesitatea ohitura osasungarriak dituzten herrialdeetan nabarmen gora egiten jarraitzeak iradokitzen du tartean ingurumen-faktoreak egon daitezkeela, besteak beste, jarduera obesogenikoa duten substantzia kimikoekiko esposizioa.
Obesogenoak honela definitzen dira funtzionalki: obesitatea bultzatzen duten konposatu kimikoak, zelula adiposoen kopurua eta/edo dagoeneko badauden adipozitoetan gantzen pilaketa areagotzen dutenak. Gehien ikertu diren konposatu horien artean plastikoaren industrian erabiltzen diren substantziak daude. Horiekiko esposizioa zenbait bideren bidez ...
FAOko adituek mikrobiomek elkarren artean eta ingurunearekin elkarreragiten duen ekosistema dinamiko gisa duten garrantzia azpimarratzen duten lau txosten egin dituzte, pertsonen, animalien, landareen eta planetaren osasunarekin zerikusia duten gaiak azaltzeko.
Txosten horiek mikrobiomari buruzko eztabaida zientifikoa sortu eta eztabaida horretan ekarpena egin nahi dute, ekosistema horiei buruzko ikerketa sistematikoan esparru harmonizatuago baten beharra identifikatzeko, elikagaien segurtasunean eragin handia baitute.
Mikrobiomak landare, animalia, lurzoru, baso, ozeano eta gizakietan daude. Haien osaera eta eginkizunak asko aldatzen dira espazioan eta denboran zehar. Sekuentziazio genomikoari esker, hesteetako mikrobiomaren eredu jakin batzuk identifikatu dira, osasunarekin eta nutrizioarekin lotuta egon daitezkeenak, hala nola hazkuntza atzeratua, obesitatea eta gehiegizko ...
Plastiko-partikulek osasunean izan ditzaketen eraginak ikertzen dituen Alemaniako Arriskuen Ebaluaziorako Institutu Federaleko (BfR) ikerketa‑talde batek txosten zientifiko bat argitaratu du nano eta mikroplastikoek giza zelulekin dituzten interakzioei buruz.
Plastiko-partikulak ingurumenean askatzen dira hainbat material polimerikoen degradazioren ondorioz, eta elikagai eta edarien bidez arnastu edo irentsi daitezke.
Egungo frogen arabera, mikroplastikoek arrisku txikia dakarte giza osasunarentzat (baina ez nanoplastikoek). Milimetro bat eta bost milimetro arteko tamainarekin, mikroplastikoak “handiegiak” dira giza zelulek modu esanguratsuan xurgatzeko, eta gehienak iraitzi egiten dira.
Hala ere, egoera desberdina da partikula txikiagoekin, adibidez submikro eta nanoplastikoekin (1 eta 1.000 nanometro arteko partikulak). Tamaina txikia dela eta, zaila da horiek hautematea, ...
BfRk ikerketa hau egin du, datuak lortzeko ikuspuntu integrala izateko asmoz. Horretarako, mikroplastikoen eta nanoplastikoen presentziari edo horiekiko ahozko esposizioak izan ditzakeen efektu toxikoei buruzko egungo ezagutzan oinarritzen da (bereziki elikagaien eta edarien bidez). Gainera, partikulen karakterizazioa eta azido polilaktikoko mikropartikulen in vitro toxikotasunaren azterketa egin da.
Ikerketaren amaierako xedea da arriskuak ebaluatzeko eta alor horretako hutsunerik garrantzitsuenak identifikatzeko oinarria ematea. Plastikoak nonahi erabiltzen dira eta gure eguneroko bizitzaren parte bihurtu dira. Munduko plastiko-ekoizpena gero eta handiagoa da, eta, horren ondorioz, gero eta plastiko gehiago ari dira askatzen ingurumenean. Gaur egun, ez dago elikagaien kutsatzaile gisa mikroplastikoen eta nanoplastikoen edukia arautzen ...
Ontziak eta ontzien hondakinak | Behin bakarrik erabiltzeko plastikoak | Plastikozko poltsak Plastikoa material arina, merkea eta erabilgarria da. Baina plastiko-hondakinek ingurumenean eta gure osasunean ondorio globalak dituzte eta drastikoak izan daitezke. Itsasoko hondarren % 80 inguru plastikoak dira eta askotan itsasoko eta hegaztien bizitzan eragina dute. Ontziratzeko eta ez ontziratzeko Europako nekazaritza-ekoizpenean erabilitako plastikoak
Iturria: Assessment of agricultural plastics and their sustainability – A call for action. Rome. FAO. 2021 Lehorreko ekosistemak dira, bereziki lurzoruak, nekazaritza-ekoizpenean erabiltzen diren plastikoen hasierako hartzaile nagusiak; aldiz, ekosistema urtarretan eragin handiagoa dute baztertutako, galdutako edo botatako arrantza‑aparailuek eta arrantzako plastikozko beste hondakin batzuek. Gaur egun ez dakigu ur-ibilguetara ...
Mikrobioen aurkako erresistentzia (RAM) | Ekoizpen Ekologikoa | Animalien Ongizatea | Akuikultura | Arrantza | Plastikoak animalien ekoizpenean
EBko berotegi-efektuko gasen isurketen % 10,3 nekazaritzak eragiten ditu, eta isurketa horien ia % 70 animalien ekoizpenaren sektoreri dagozkio. Gainera, nekazaritzako lurren % 68 animalien ekoizpenerako erabiltzen da. Baserritik Mahaira Estrategiak elikagai-sistemaren iraunkortasuna lortzeko jarduteko funtsezko puntuak ezarri nahi ditu, besteak beste, honako hauek: Ustiategi monobarietaletan eta espezie hautatuetan oinarritzen diren ekoizpen-eredu intentsiboetan produktu antifungikoen eta antibiralen gehiegizko erabilerak, hautapen-presio handia eragiten du mikroorganismo patogenoekiko, ondorioz, erresistentzien agerpena ahalbidetuz. Mundu mailan MAEk eragindako hilkortasuna urtean 700.000 heriotza ingurukoa dela uste da: 25.000 Europan (33.000 ...
Landare osasuna | Nekazaritza Ekologikoa | Ongarrien Kudeaketa Integratua | Nekazaritza Politika Erkidea (NPE, gazteleraz PAC) | Plastikoak nekazaritzan 2020an 7800 milioi pertsona bizi ginen planetan eta 2050erako 9700 milioi pertsonako biztanleria kalkulatzen da; beraz, biztanleria hori guztia elikatzeko elikagaien ekoizpena % 70 handitu beharko litzateke. Aitzitik, basoen suntsiketak gora egiten jarraitzen du, bide batez, planetaren CO2 xurgatzeko ahalmena murrizten.
Laboreen errendimendua handitzeak nekazaritza-sistemen dibertsitate handiagoaren ondorio izan behar du. Funtsezkoa da habitatak suntsitzen ez jarraitzea eta nekazaritzako ekosistema askotarikoagoak sustatzea, klima-baldintza berrietara egokitzeko gaitasun handiagoa dutenak.
Nekazaritza- eta landare-ekoizpenaren funtsezko alderdi batzuetan jarduteak haren iraunkortasuna lortzen lagunduko du, eta, besteak beste, honako ...
FAOk txosten bat argitaratu berri du, klima-aldaketak eta elikagaien segurtasunarekin lotutako arriskuek izan dezaketen aurreikusteko moduko erlazioa agerian jartzeko helburuarekin. Espero da klima-aldaketak eragina izatea osasun publikoan, elikagaien segurtasunean, ekonomia nazionaletan eta nazioarteko merkataritzan; horrenbestez, beharrezkoa da klima-aldaketaren erronkak berekin dakartzan ondorio gehigarriak ondo ulertzea. Dokumentu honen xedea da aurrean dugun erronka konplexua agerian jartzen laguntzea. Txostenak hiru kapitulu ditu. Lehenengoan (sarrera), alderdi hauek daude zehaztuta: txostenaren helburuak, klima-aldaketaren egungo egoera eta etorkizunean ekar ditzakeen arriskuak, baita «elikagaien segurtasuna» kontzeptuaren bi adieren arteko interrelazioa ere. Hauek dira bi adiera horiek: elikagaien erabilgarritasuna (food security) eta elikagaien kaltegabetasuna (food safety). Lehen adierak ...
Laburpena
Mikroplastikoak eta nanoplastikoak produktu plastikoen forma mikroskopikoak dira, 5 mm baino gutxiagokoak. Hein batean, makroplastikoak zatitzearen ondorioz sortzen dira, eta, degradatzeko zailak direnez, hainbat hamarkada igarotzen dituzte ingurumenean, batez ere ur-inguruneetan. Mikroplastikoak eta nanoplastikoak elikatze-katera sar daitezke eta itsasotik datozen elikagaietan egon daitezke, hala nola arrainetan, krustazeoetan, moluskuetan eta arrain-irinetan. Horrez gain, beste elikagai batzuetan ere ager daitezke, kantitate txikiagoan bada ere; esaterako, eztian, garagardoan edo mahaiko gatzean. Gizakiek mikroplastiko eta nanoplastikoekiko esposizioa izan dezakete, arnasketaren bidez, elikaduraren bitartez edo bide topikotik.Gaur egun mikroplastikoen eta nanoplastikoen esposizioari eta toxikotasunari buruz dugun ebidentzia zientifikoa oso mugatua da. Dena den, EFSAk adierazi zuenez, bere ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.