Bilaketa emaitza:

Elikagaietan plagiziden hondakinei buruzko 2022ko urteko txostena

EFSAk urtero elikagaietan plangiziden hondakinei buruzko urteko txostena argitaratzen du eta 110.829 laginen emaitzak aurkezten ditu. 2022. urterako honako datu hauek aurkitu ditugu: Aztertutako laginen % 96,3 legezko mugen barruan zeuden. Laginen % 51,4tan (6.023 lagin) ez zegoen kuantifikatzeko adinako hondakinik; % 47tan (5.512) hondakin bat edo gehiago zeuden baimendutako mailako edo horien azpiko kontzentrazioetan; eta %1,6k (192) baino ez zuten baimendutako mailatik gorako hondakin kopurua. Pestizida-hondakinen gehieneko mugak gainditzearekin lotutako mundu‑mailako tasa pixka bat jaitsi zen 2019tik 2021era (% 2tik % 1,6ra) Gainditze-tasa horrek gora egin zuen elikagai hauetan: azak, tomateak, letxugak, garagar-aleak eta olo-aleak. 2022an, elikagaietako pestizida-hondakinak kontrolatzeko eta horien jarraipena egiteko programaren barruan, 1.743 lagin aztertu ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Osasun Publikoari eta Adikzioei buruzko 2022ko txostena: elikadura-osasuna

2022an Euskadik erroldatutako 25.412 elikadura-establezimendu zituen. Urte horretan kontrolerako 7.786 bisita egin ziren establezimendu horietara. Kontrol-programak elikagaietatik eratorritako kontsumitzaileen osasunerako arriskuak minimizatzeko estrategiaren ardatza dira (elikadura-establezimendu, hiltegi eta ontzi-izozkailuen kontrola). Osasun Publikoari buruzko 2022ko Txosten horrek Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzako talde teknikoek eskuratutako emaitzak eta eginiko jarduketak laburtzen ditu. Segurtasun Mikrobiologikorako Programak zaintza- eta kontrol-jarduketak garatzen ditu, nagusiki hiru jarduketa-ildoren bidez: Elikagaiak ekoizteko establezimenduen kontrol ofizialean egiaztapen analitikoa egiteko plana. Patogenoen zaintzarako plan horizontala. Kontsumitzeko prest dauden elikagaiak ekoiztean erabilitako lan-eremu eta tresnetan monocytogenes bakterioa kontrolatzeko plana. Egiaztapen analitikoa egiteko plana Euskadin eginiko kontrolerako 807 bisitetatik, 3 bakarrik izan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Hegazti-gripearen aurkako txertaketari buruzko txosten zientifikoa

EFSAk irizpen zientifiko bat argitaratu du, eta bertan PHHGaren aurkako txertaketaren ondorengo zaintza- eta arintze-neurriei buruzko ebaluazioa egiten du. Joan den urrian EFSAk eskuragarri dauden txertoen eraginkortasunari buruzko ebaluazio zientifikoa eta PHHGaren aurkako txertaketa-planen ebaluazioa argitaratu zituen. EBko legediaren arabera, txertoa jarri ondoren, beharrezkoa da eskortako zaintza indartzea, edozein agerraldi goiztiar detektatzeko eta oso patogenoa den hegazti-gripea txertatutako eremuetan ez dagoela frogatzeko. Hori dela eta, EFSAk, bigarren irizpen honetan, prebentziozko eta larrialdiko txertaketaren osteko zaintza-estrategiei buruzko ebaluazioa egin du, baita ustiategietan eta txertatutako eremuetan arriskua arintzeko murrizketei eta neurriei buruzkoa ere. Estatukideak orientatzeko, EFSAk hegazti-griperako erreferentziazko laborategi nazionalek (ELN) egindako esperimentuen datu serologikoak ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Sodioa: elikagai-kategoria batzuetarako gehieneko mugak (OME)

Osasunaren Mundu Erakundea (OME) elikagai-kategoria batzuetarako gehieneko sodio-mugak proposatzen hasi zen 2020an. Horretarako herritarren artean gatz-kontsumoa murrizteko helburuak ezartzeko zenbait herrialdetan izandako esperientzian oinarritu zen. Helburu nagusia da dietari eta nutrizioari lotutako gaixotasun ez transmitigarrien (GET) kopurua murriztea, eta herritarrek ahoratzen duten batez besteko gatz-kopurua % 30era murrizteko helburura iristea. Uste da mundu-mailan 8 milioi heriotza inguru elikadura txarrari lotuta daudela, eta, horietatik, 2 milioi kasu gatzaren (sodioa) gehiegizko kontsumoari egozten zaio. Sodioaren gehiegizko kontsumoak arteria-presioa areagotzen du, eta, ondorioz, gaixotasun kardiobaskularrak, giltzurruneko gaixotasun kronikoa, obesitatea, urdaileko minbizia eta gaixotasun hepatikoak izateko arriskua areagotzen da. OMEk gomendatzen du 5 g gatz baino gutxiago ...

Irakurri gehiago

Arriskua berriz ebaluatzea: parasitoak arrainean

EFSAk berriz ebaluatu ditu arrantza-produktuetako parasitoen arriskuaren ebaluazioari buruzko 2010eko zientzia-irizpenaren zenbait alderdi. Irizpenak arrainetako parasitoak hauteman eta suntsitzeko metodologia berri bat ematen du, eta zenbait gomendio ematen ditu ebaluazio honetan identifikatutako zalantzak argitzeko. Honako hauek dira osasun publikorako garrantzitsuak diren parasitoak, naturan egon daitezkeenak eta akuikulturan sortutako haztegiko arrainak kutsa ditzaketenak: Itsas ingurunean: nematodoak: Anisakis simplex, Anisakis pegreffii, Phocanema decipiens eta Contracaecum osculatum; bai eta Cryptocotyle lingua trematodoa ere. Ur gezako sistemetan: Opisthorchis felineus, Metorchis spp., Pseudamphistomum truncatum eta Paracoenogonimus ovatus trematodoak, eta Dibothriocephalus spp. zestodoa.   2010az geroztik argitaratzen diren zaintza-datuek, nahiz eta mugatuak izan, honako hau adierazten dute: Ez dago ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

2024ko elikagaien xahuketaren indizeari buruzko txostena argitaratu du NBEk

NBEk 2024ko elikagaien xahutze indizeari buruzko txosten berri bat argitaratu du, 2021ean argitaratutako lehen txostenari jarraipena emanez. Txostenak datu zabalduak ematen ditu munduko eta nazioko estimazioekin, eta 2021ean sartutako neurketa-metodologia zabaltzen du. Jarraian, txostenaren puntu interesgarrienak azalduko ditugu. 2022an, munduak 1.050 milioi tona elikagai alferrik galdu zituen. Horrek esan nahi du kontsumitzaileentzat eskuragarri dauden elikagaien bosten bat (% 19) alferrik galtzen dela, eta txikizkako merkataritzatik, etxeetatik eta elikagai-zerbitzuen hornitzaileetatik datorrela. Horri gehitu behar zaio elikagaien % 13 hornidura-katean galtzen dela uzta bildu eta txikizkako salmentaren ondorengo aldian, FAOren kalkuluen arabera. Munduko elikagaien xahutze gehiena etxeetatik dator. 2022an alferrik galdutako elikagai guztietatik, familiek ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Elikagaietako eta pentsuetako naftaleno polikloratuen (PNC) arriskuaren ebaluazioa

EFSAren CONTAM panelak eta elikagai eta pentsuetako naftaleno polikloratuek (PNC) gizakien eta animalien osasunean duten arriskua ebaluatu du, eta teorian posible diren 75 naftaleno kloratuak (hexaCN) hartu ditu aintzat. Panelak ondorioztatu zuen gaur egun hexaCNekiko elikagaien bidezko esposizioa ez dela arriskutsua giza osasunerako. Pentsuei dagokienez, ezin izan da arriskua karakterizatu. Irizpen honek ez ditu aintzat hartzen naftalenoa, naftaleno bromatuak eta kloro/bromo naftalenoak; izan ere, oso datu gutxi daude kide diren bestelako PCNei buruz. Naftaleno polikloratuak (PNC) hidrokarburo aromatiko polizikloko kloratuak (CI-PAH) dira. PCNen nahasketak lubrifikatzaile, kable elektrikoen isolatzaile, egur, paper eta ehunen kontserbatzaile eta plastifikatzaile gisa erabiltzen ziren. Hori dela eta, nonahi ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Oilasko haragian Campylobacterra kontrolatzeko neurriak

FAO/OMEren Arrisku Mikrobiologikoen Ebaluazioari buruzko Adituen Batzordeak (JEMRA) gizentzeko oilaskoen eta oilasko‑haragiaren ekoizpenean Campylobacterren espezie termotoleranteak (C. jejuni eta C. coli) kontrolatzeko informazio zientifiko berri eta garrantzitsuena ebaluatu du. Ebaluazio horretako emaitzak eta gomendioak baliagarriak dira bai estatuko zein nazioarteko arriskuen ebaluatzaile eta kudeatzaileentzat, bai nekazaritzako elikakatean lan egiten dutenentzat, eskortako hegaztietan arriskua kontrolatzeko. Gizentzeko oilaskoen ekoizpen primarioa, salmenta‑establezimenduak eta kontsumitzaileen manipulazioa. Campylobacterra kontrolatzeko neurrien ebidentziaren kalitatea eta kantitatea zehaztea. Campylobacterra kontrolatzeko neurrien eragina ebaluatzea gizentzeko oilaskoen ekoizpen‑katean. Campylobacterra kontrolatzeko arriskuan oinarritutako esku‑hartzeak zehaztea gizentzeko oilaskoen ekoizpen‑katean, ekoizpenaren aurretik eta ondoren. Oilasko‑haragian Campylobacterra eta Salmonella kontrolatzeko Codexaren gidalerroak (CXG 78‑2011) aztertu eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

One Health ikuspegia hegazti-gripearen bilakaera saihesteko

EFSA, ECDC eta EURL erakundeek duela gutxi txosten bat argitaratu dute batera, eta bertan A(H5N1) birusak gizakien artean hedatzeko gaitasuna eskuratzeko faktoreak deskribatzen dituzte. Horrez gain, animalia eta gizakietan ezarri beharreko neurriak proposatzen dituzte, giza osasunerako arriskua murrizteko. Gripearen birusak EBko hegazti basatien populazioen artean nagusitzen jarraitzen du, eta hegazti basatien zein eskortako hegaztien artean heriotza-tasa altua eragiten du. Hala ere, PHHG kasuak baieztatu dira EBn, larrutarako animalien abeltegietan, hegaztien eta ugaztunen arteko birusaren transmisioaren ondorioz. Bestetik, kutsatutako hegaztiek birusa gizakiei kutsatzea ohikoa ez den arren, 2020az geroztik birus horien esposizioa erregistratu da. Hala ere, EB/EEEn ez da infekzio sintomatikorik ohartarazi. Dena ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Infografia: elikagaiak Internet bidez erosteko modu segurua

AESANek infografia bat argitaratu du, zeinetan elikagaiak Internet bidez modu seguruan erosteko zenbait aholku erraz ematen baititu. Elikagaiak online erosteak baditu arrisku gehigarriak, eta kontsumitzaileak horien berri izan behar du. Erosketak egiteko baliatuko duzun webgunean nabigatzailean giltzarrapo itxura duen ikono bat ikusten baduzu eta haren URL helbidearen hasieran HTTPS agertzen bada, webgune hori fidagarria da a priori. Erosketa-modalitate horrek gora egin duela ikusita, gomendagarria da arretaz begiratzea webgunean ematen digun informazioa, eta honako aholku hauei jarraitzea iruzurrezko webguneak identifikatzeko. Ez zaitez fio, baldin eta: produktuaren etiketa lausotuta badago, irakurtezina bada eta ez bada agertzen produktua merkaturatzen duen arduradunaren izena; webgunearen arduradunaren jatorrizko lekua ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago