Berriak

Lehenengo sektoreko profesionalek eta Elikagaien Segurtasuna

Bideo honen bidez, Lehen Sektoreak Elikagaien Segurtasunaren arloan duen garrantziaz kontzientziarazi nahi da.Nekazariek, abeltzainek eta arrantzaleek jardunbide egokien aldeko apustua egiten dute euren eguneroko lanean, guri elikagai osasungarriak eta seguruak eskaintzeko.Lurrean zein itsasoan lan egiten duten profesional guztiei omenaldi xume bat.Bideoa: Elikagaien segurtasuna Lehen Sektorean ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

EFSAk azido folikoaren erreferentziazko balore dietetikoak ezarri ditu – EFSA 2014

EFSAren Produktu Dietetikoak, Nutrizioa eta Alergiak Panelak (NDA) azido folikoaren erreferentziazko balore dietetiko berriak ezarri ditu, Europako herritarrentzat. Balore horiek dietan folatoaren (EFD) baliokidetzat ematen dira; izan ere, elikagaietan dagoen folatoaren bioeskuragarritasuna txikiagoa da, gehigarri gisa hartzen den edo elikagai aberastuek duten folato sintetikoarena baino.Zientzia-iritzi berri honetan gizon eta emakume heldu osasuntsuentzat ezarri den eguneko batez besteko ingesta EFD 250 µg-koa da. Hala ere, helduentzako Erreferentziazko Ingesta hau ezarri da: 330 µg EFD/egun. Helburua da beren ezaugarri genetikoak direla-eta azido foliko gehiago behar duten pertsonak biltzea.Beste herritar-talde batzuentzat honako ingesta-maila hauek ezarri dira:7 eta 11 hilabete bitarteko haurtxoak: 80 µg ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Ireki da Era-net ANIHWAren ikerketa-proiektuetarako 3. deialdia 14/11/24

Era-net ANIHWAren partzuergoak iragarri du animalien osasun- eta ongizate-arloan ikertzeko proiektuen hirugarren deialdi transnazionala abiaraziko dela.2014ko azaroaren 17an ireki zen aurre-proposamenak aurkezteko epea eta 2015eko otsailaren 12an itxiko da. 16 herrialdetako 20 erakundek hartu dute parte finantzaketan, 10 milioi euroko aurrekontu osoarekin.Hona hemen aukeratu diren gaiak (topics):Gaixotasunen kontrola eta zaintza. Nagusiki, honako alderdi hauek kontuan hartuta: zaintza aktiboa, gaixotasunen dinamikaren modelizazioa, bektoreen bidez transmititutako gaixotasunak, txertatzea eta basoko bizitzako gordailu gisa duten eginkizuna.Gaixotasunak animalien ekoizpenean. Nagusiki, honako alderdi hauek kontuan hartuta: infekzioen dinamika ganadu-ustiategietan eta mikrobio eta parasitoen aurkako tratamenduak.Animalien ongizatea. Nagusiki, honako alderdi hauek kontuan hartuta: datu-baseak eta erregistro ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikagaien bidez transmititutako gaixotasunen eragina Holandan – RIVM 2014

Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Holandako Institutuak (RIVM) argitaratu egin du hainbat gaixotasun-kargaren zenbatespena, hain zuzen ere Holandan eragin handiena duten elikagai-infekzio bakoitzari lotutako gaixotasunena. Halaber, gaixotasun horiek eragiten dituzten kostuak argitaratu ditu, 2012 urtea ardatz hartuta.Azterlan horretan jasotako patogenoak honako hauek dira: Campylobacter spp., Escherichia coli, Salmonella spp., Listeria monocytogenes, Bacillus cereus, Clostridium perfringens, Staphylococcus aureus, Norobirusa, Rotabirusa, A hepatitisa, Cryptosporidium spp., Giardia spp. eta Toxoplasma gondii.Eragina14 patogeno horietarako zenbatetsitako kopuruari dagokionez, 25.000 kasu gutxiago gertatu ziren (2011n 1.750.000 izan ziren eta 2012an 1.725.000). Maila baxuena da 2009. urteaz geroztik. Gaixotasun horiek 218 heriotza eragin zituzten 2012. urtean, 2011. urtean ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Oso Patogenoa den Hegazti-gripearen agerraldiak EBn 14/11/19

2014ko azaroaren 6an, agintari alemanek aditzera eman zuten A birusaren (H5N8) Oso Patogenoa den Hegazti-gripearen (IAAP) agerraldia gertatu zela indioilarren hegazti-ustiategi batean.Geroago, 2014ko azaroaren 16an, H5N8 azpi-motako IAAP atzeman zen Holandan, oilo erruleen haztegi batean. Ondoren, egun horretan bertan, H5 azpi-motako IAAPren agerraldia berretsi zuten ahateak hazteko Ingalaterrako (Erresuma Batua) ustiategi batean.Kaltetutako hiru estatu kideek berehala hartu dituzte neurriak, hegazti-gripea kontrolatzeari buruzko EBren legeriarekin bat etorriz. Hauek dira neurri nagusiak:Kutsatutako ustiategian zeuden hegaztiak hil eta modu seguruan desagerraraztea, eta ondoren ustiategia garbitu eta desinfektatzea.Eremuak (babestu eta zaintzeko eremuak) ezartzea fokuaren inguruan. Eremu horietan, eskortako hegazti eta hegazti-produktu guztien mugimendua mugatua ...

Azterlana: Erresuma Batuko Elikagaien Segurtasunari buruzko pertzepzioa – FSA 2014

FSAk argitaratu egin ditu “Food & You” azken inkestaren emaitzak. Bi urtean behin egiten den azterlana da, informazioa jasotzen duena Elikagaien Segurtasunarekin lotutako jarrera, jokamolde eta ezagutzei buruz.Zehazki, 2013-2014ko azterlan horrek Erresuma Batuko 3.453 kontsumitzaileren (16 urtetik gorakoak) iritziak jasotzen ditu. Hain zuzen, elikagaiak erosteari, biltegiratzeari, prestatzeari eta kontsumitzeari buruzko iritziak jasotzen ditu, baita etxean zein etxetik kanpo dituzten elikadura-ohiturei buruzkoak eta higiene-arauen planei buruzkoak ere. Gainera, euren alergiei eta elikagaiek eragindako intoxikazioen inguruan izandako esperientziei buruz galdetu zitzaien.Emaitzen artetik, honako hauek azpimarra daitezke:Heldu inkestatuen % 49k ez du haragi gordina egoki biltegiratzen; beraz, kutsadura gurutzatua gerta daiteke. Gainerakoek (% ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Puxika-arraina:informazio-oharra 14/11/11

Azken hilabeteotan ikusi da gure kostaldean puxika- edo danbolin-arrain (Lagocephalus lagocephalus) batzuk agertu direla.Arrain hori oso ezaguna da gure kostaldean; baina, 2014an areagotu egin dira arrain horren agerrerak Kantauri itsaso osoan. Bereziki, arrantzale afizionatuei ohartarazi behar zaie erantsitako dokumentuetako argazkietan agertzen den arrainaren antzeko bat aurki dezaketela. Hartutako prebentzio-neurriak Kontrol-ikuskatzeak: ikuskaritza horiek areagotu egin dira arrantza-lonjetan eta arraina merkaturatzeko zirkuituetan. Informazioa arrantzaren sektoreari: sektorea bera bereziki sentsibilizatuta dago, espezie horretako arrainak kontsumitzailearengana ez heltzeko. Gomendioak Bere toxikotasun handia dela eta, arrain hori EZIN DA KONTSUMITU. Puxika-arrainari buruzko informazio-oharra - Osakidetza Euskal uretan Lagocephalus lagocephalus arrainaren presentziari buruzko informazioa – Azti-Tecnalia ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Arrantza-produktuak egoki etiketatzen ikasteko modulua – FDA 2014

Elikagai eta Sendagaien Estatu Batuetako Administrazioak (FDA) ikasketa-modulu bat sortu du, linean, arrantza-sektoreari laguntzeko arrantza-produktuak egoki etiketatuko direla bermatzen. Modulu hori hiru bideok osatuko dute, eta agintaritza eskudunei ere lagunduko die, kontrol ofizialak egoki ezarri ahal izan ditzaten.Moduluak arrantza-produktuak etiketatzeko lege-betekizunen ikuspegi orokorra ematen du, baita arrain eta mariskoak egoki etiketatzeko dokumentu edo giden zerrenda ere. Halaber, itsasoko produktuak arrain- eta marisko-ekoizpenaren kate osoan egoki identifikatzeak duen garrantzia zehazten du, kontsumitzaileak erosketa egiten duenean espero duen arraina jaso dezan.Azkenik, bideo horiek gomendioak ematen dituzte, gaizki etiketatutako arrain eta mariskoak identifikatzeko. Bestalde, sektoreko profesionalen, administrazioaren eta kontsumitzaileen artean ahalegin bateratua egiteko ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Ebola birusa ehiza-haragiaren bidez transmititzeko arrisku-ebaluazioa – EFSA 2014

EFSAk azken aldian argitaratutako zientzia-txostenaren arabera, Ebola birusa Afrika mendebaleko eta erdialdeko legez kanpoko ehiza-haragiaren inportazioaren bidez Europan sartzeko aukera txikia da.Txostenak honako argudio hauek eman ditu birus hori basoko animalien ehiza-haragiaren bidez transmititzeko arriskua txikitzat jotzeko arrazoi legez:Basoko animaliak ehizatzeak eta hiltzeak transmisio-arrisku handia dakarren arren, Europan ez dago jardunbide horien berririk.EBn basoko animalien haragi-kontsumoa txikia dela uste da.Ehiza-haragia kontsumitzearen ondorioz Afrikan atzemandako agerraldien kopurua erlatiboki txikia da, han ehiza-haragia kontsumitzea ohikoa den arren.Ebola birusa jatorria Afrikako basoetan duten animalien ehiza-haragian aurkitu da; hala nola, saguzar, gorila, txinpantze eta antilopeen haragian. Debekatuta dago animalia horien haragia EBra inportatzea.Gaur egunera ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berezi@ Itsasoko Biotoxinak 14/10/28

Itsasoko biotoxinak giza osasunerako elikadura-arriskua dira. Algek ekoizten dituzte eta eraginik pairatu gabe toxinak metatzen dituzten arrain edo molusku iragazleak kontsumitzean, intoxikazio larriak gertatzen dira.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Produktu fitosanitarioen aurreko esposizioa balioesteko gida – EFSA 2014

EFSAk sortutako lan-talde batek gida bat egin du. Gida horretan hainbat gomendio biltzen dira, produktu fitosanitarioen arriskua balioesteko. Horrez gain, kalkulu-orri bat ere badu, esposizioaren arriskuaren ebaluazioa agertoki posible guztietan ahalbidetzeko.Gida diseinatuta dago arriskuen ebaluatzaileei laguntzeko, produktu fitosanitarioen arriskuaren balioespenean esposizio ez-dietetikoa kuantifikatzen. Horren xedea da arautu ahal izatea. Gehigarri gisa, Gidak esposizio-balioespen kaskarragoak dituzten agertokiak aztertzen eta ikerketa-gomendioak ematen ditu, gaur egungo zalantzak murrizteko.Gida hau egiteko, lan-taldeak gainbegiratu egin ditu produktu fitosanitarioen aurreko esposizioa balioesteko eskura dauden prozedurak, eta, batik bat, EFSAren Landareak eta Euren Produktuak Babesteko Produktuen Panelak (PPR) 2010. urtean argitaratutako Zientzia Irizpena hartu du oinarri; izan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Olibadia:Izurriteen Kudeaketa Integratuari buruzko gida berria 14/10/28

MAGRAMAk orain dela gutxi argitaratu du Izurriteen Kudeaketa Integratuari (IKI) buruzko gida, eta horren helburua da nekazari eta aholkularientzatorientazio-tresna izatea, oliben uztetan IKIren hatsarreak ezartzea lortzeko. Produktu Fitosanitarioen Erabilera Iraunkorrerako Jarduera Plan Nazionalean aurreikusi egiten da IKI gida horiek egitea, produktu horien erabilera iraunkorra lortzeko. OLIBEN IKI gida Honako gida hauek ere argitaratuta daude: TRANSFORMAZIO MAHATSAREN IKI gidaMAHAIKO MAHATSAREN IKI gida ZITRIKOEN IKI gida ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Antibiotikoekiko erresistentzia eta metal astunak Alemanian 14/10/24

Arriskuak Balioztatzeko Alemaniako Institutu Federalak (BfR) laburpen-txosten bat argitaratu du, 2013. urtean gauzatu dituen jarduketa nagusiei buruz. Honako hauek dira alemaniarrak gehien kezkatzen dituzten gaiak, besteak beste: umeentzako esnea, tatuajeen arriskuak azalerako, infusioen eta tearen alkaloideak edo nanopartikulak ehun eta plastikoetan.Jarraian, txosten horretan bertan jorratutako beste bi gairen emaitzak nabarmenduko ditugu: antibiotikoekiko erresistentziak eta metal astunak animalia-ekoizpenean.Antibiotikoekiko erresistentziak2012. urteko datuek adierazten dute erresistentzien intzidentziaren aldakortasuna nabarmena dela animalia-espezieen artean. Adibidez, E. Coliren erresistentziaren inguruan egindako urteko ikerketaren emaitzek (2009-2012) erakusten dute oilasko, indioilar, txerri eta loditzeko behietan atzemandako isolamendu-tasak askoz ere handiagoak izan zirela, besteak beste, oilo erruleetan edo esne-behietan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EBko nekazaritza-uztetako izurriteak ezaugarritzea 14/10/23

Gaur egun, Batzordea 2000/29/EE Zuzentarauaren eranskinetan zerrendatutako organismoen araudi-egoera berrikusten ari da. Nagusiki, berrikuste-lan hori jada EBn dauden organismoei dagokie (kasu askotan, aspaldi daude araupetuta Europan).Beraz, egoki iritzi zaio ebaluatzeari organismo horiek 2000/29/EE Zuzentarauaren menpe jarraitzea merezi duen edo, bidezkoa bada, landareak ugaritzeko materiala merkaturatzeko testuinguruan araupetu behar diren, edo araupetzetik kanpo gelditu behar duten.Organismo horien araudi-egoeraren berrikuspenak ere bat egiten du azkenaldian EBko Araubide Fitosanitarioaren ebaluazioaren emaitzekin: sistema modernizatzearen alde egin du, horretarako arreta handiagoa jarriz arriskuaren prebentzioan eta arriskuaren fokalizazio hobean (lehenestea). Ebaluazio hori egiteko, beharrezkoa da izurriteen arriskuaren azterketa berri bat.Azterketa horrek aintzat hartuko ditu organismo horiei ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Albaitaritzako sendagaien erabilera AEBetan 14/10/24

FDAk, Sendagaien eta Elikagaien AEBetako Gobernuaren Administrazioak, urteko laugarren txostena argitaratu du. Bertan laburtzen dira elikagaiak ekoizten dituzten animalietan erabiltzen diren eta onartuta dauden mikrobioen aurkako sendagaien 2012ko salmenta- eta banaketa-datuak.Oraingo honetan, FDAk 2009tik aurrerako datuak sartu ditu txostenean, 2009-2012 aldiko informazio osatuagoa emateko.Txostenean jasota dauden datuen artean, hauek gailentzen dira:2009-2012 aldian, % 16 egin zuen gora elikagaiak ekoizten dituzten animalientzat saldutako mikrobioen aurkako sendagaien kopuru osoak.Produktu horien nazio-mailako salmenten ehunekoa % 72tik % 68ra murriztu zen, baina datu horiek ez dagozkio ekoizpen-animaliei emandako sendagaiei soilik.2013ko abenduan, FDAk AEBetako farmazia-industriarentzako orientabideak argitaratu zituen, animaliak haztea sustatzeko erabiltzen diren sendagaiak baztertzeko. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EBko nekazaritza-uztetako izurriteak ezaugarritzea 14/10/23

Gaur egun, Batzordea 2000/29/EE Zuzentarauaren eranskinetan zerrendatutako organismoen araudi-egoera berrikusten ari da. Nagusiki, berrikuste-lan hori jada EBn dauden organismoei dagokie (kasu askotan, aspaldi daude araupetuta Europan).Beraz, egoki iritzi zaio ebaluatzeari organismo horiek 2000/29/EE Zuzentarauaren menpe jarraitzea merezi duen edo, bidezkoa bada, landareak ugaritzeko materiala merkaturatzeko testuinguruan araupetu behar diren, edo araupetzetik kanpo gelditu behar duten.Organismo horien araudi-egoeraren berrikuspenak ere bat egiten du azkenaldian EBko Araubide Fitosanitarioaren ebaluazioaren emaitzekin: sistema modernizatzearen alde egin du, horretarako arreta handiagoa jarriz arriskuaren prebentzioan eta arriskuaren fokalizazio hobean (lehenestea). Ebaluazio hori egiteko, beharrezkoa da izurriteen arriskuaren azterketa berri bat.Azterketa horrek aintzat hartuko ditu organismo horiei ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Zientzia-iritzia: perklorato-arriskua fruta eta barazkietan – EFSA 2014

EFSAren Elikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) zientzia-irizpena eman du elikagaietan, zehazki, fruta eta barazkietan, perkloratoaren presentziak giza osasunean eragin dezakeen arriskuari buruz. Hartara, eguneroko ingesta toleragarria ezarri du: 0,3 µg/gorputz-pisuaren kilo/egun heldu osasuntsuentzat. Perkloratoaren esposizioa dela-eta herritar-talde minberatzat jo dira haurtxoak eta fetuak.Panelak 4.731 emaitza analitiko aztertu ditu sei estatu kidek aurkeztutako laginei dagozkienak; lagin horiek batez ere frutenak, barazkienak eta fruta eta barazkien produktuenak ziren. Horrez gain, kontuan hartu dira fruta-zukuetan, alkoholdun edarietan, esnean, haurrentzako formuletan eta amaren esnean egon daitezkeen perklorato-mailei buruzko datu bibliografikoak. Datu horiek baliatuta, balioetsi egin dira perkloratoaren aurreko esposizio akutua eta kronikoa.Esposizio akutuaPanelak ondorioztatzen du ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago