Berriak

CEuropan krisialdietarako prestatzeko ariketa praktikoen ondorioak

2025ean, EFSAk krisialdietarako prestatzeko bi ariketa diseinatu zituen Europaren erantzun-gaitasuna indartzeko helburuarekin abereen osasuna, osasun publikoa eta elikagaien segurtasuna konbinatzen dituzten jazoeretan. Ariketetan hobetzeko esparruak identifikatu ziren, bereziki koordinazio goiztiarrean, desinformazioaren kudeaketan eta mezuen harmonizazioan; baina, bestetik, osasun bakarra ikuspegiaren efikazia egiaztatu zen jazoera konplexuetan erantzuna indartzeari lotuta. Bi ariketak —bat barnekoa eta bestea kanpokoa— EFSAren erakunde arteko koordinazioa eta krisialdietan komunikazio-efikazia hobetzeko hainbat urtetarako estrategiaren barruan sartzen dira. Barne-ariketa EFSAren rolean zentratu zen, osasunarentzat mugaz haraindiko mehatxu larri bihurtzen ari den abereen osasuneko jazoera batean, entzefalitis japoniarraren fikziozko agerraldi baten ondorioz. Hauek izan ziren ondorio nagusiak: Horrelako krisialdietan bozeramailearen rola argitzeko beharra. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Uraren kalitate kimikoa eta elikagarien segurtasuna

Uraren kalitatea, nekazaritzako elikagaien ekoizpenean sargai kritikoa den aldetik, kutsatzaileak sar ditzake elikakatean eta elikagaien segurtasuna kaltetu dezake. Mundu mailan, nekazaritzak ur gezaren erauzketen % 70 baino gehiago eragiten du. Aldi berean, klima-aldaketak eta hazkuntza demografikoaren eta gizarte-aldaketen ondoriozko uraren eskariaren hazkuntzak eraginda, sistema hidrikoek inoiz ez bezalako presioa dute; egoera horren aurrean, ur-iturri alternatiboak ustiatzen dira, batzuetan kalitate txikiagoa edo ezezaguna dutenak. FAOk eta OMEk, nekazaritzako elikagaietan erabilitako uraren bidez transmititutako kutsatzaile kimikoek elikagaien segurtasunerako izan ditzaketen ondorioak ulertzeko, arrisku kimiko nagusiak kualitatiboki lehenetsi dituzte. Lehentasuna ezartzeko, hiru etapa ezarri ziren. Lehenik eta behin, ur-iturrietan jakinarazitako arrisku kimikoen adibideak biltzea; bigarrenik, arrisku horiek ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Aziendaren eta fauna basatiaren arteko gaixotasunen transmisioa kontrolatzeko gida berria

Animalien Osasunerako Mundu Erakundeak (OMSA) gidalerro berriak aurkeztu ditu gaixotasunen transmisioa murrizteko fauna basatia-azienda interfazean. Azienda-fauna basatia interfazea bi taldeek baliabideak partekatzen dituzten guneetan sortzen da; ondorioz, patogenoak truka ditzakete. Dokumentu horren helburua da merkataritza segurua ahalbidetzea eta animalien osasuna babestea mugaz haraindiko gaixotasunetatik, hala nola txerri-izurri afrikarretik, hegazti-gripetik eta sukar aftosotik. Dokumentuaren asmoa da ikuspegi praktiko bat ematea Albaitaritza Zerbitzu Ofizialentzat, honako puntu hauek barne hartuko dituena: Arriskuaren ebaluazioa: faktore kritikoak identifikatzea, interakzio-guneak mapatzea eta unitate epidemiologikoak aztertzea (ustiategiak edo abere-taldeak). Egokitutako protokoloak: egiaztatze-zerrendak aplikatzea eta ustiategi bakoitzerako ekintza-plan espezifikoak garatzea. Murrizteko neurriak: esku hartzeko zazpi kategoria, hala nola fauna kudeatzea, instalazioak hobetzea, ur-puntuak ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Kontsumitzeko prest dauden elikagaietako Listeria monocytogenesen bizitza baliagarriari buruzko azterlanen orientazio-dokumentua

Europako Batzordeak (DG SANTE) kontsumitzeko prest dauden elikagaiak ekoizten dituzten elikadura-enpresen operadoreei zuzendutako orientazio-dokumentu bat argitaratu du, Listeria monocytogenesen arriskua kontrolatzen laguntzeko, ekoizpenetik hasi eta bizitza baliagarriarenamaierara arte. Batzordearen 2024/2895 (EB) Erregelamenduak, 2024ko azaroaren 20koak, 2073/2005 (EE) Erregelamendua aldatzen du, Listeria monocytogenes bakterioari dagokionez; halaber, kontsumitzeko prest dauden elikagaietan (RTE) aldaketa gako bat gehitzen du eta 2026ko uztailaren 1ean sartuko da indarrean. Irizpide berri horren arabera, L. monocytogenesa haztea ahalbidetu dezaketen RTE elikagaien kasuan, "ez-detektagarria 25 gramotan” irizpidea aplikatuko da, elikagai-enpresak bizitza baliagarrian zehar 100 ufc/g balioa gainditzen ez duela erakusten duenean salbu. Horretarako, elikagai-enpresek honako hau egin behar dute: produktua RTE ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien segurtasunean aplikatutako adimen artifizialaren erronkak

Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) Artificial Intelligence for Food Safety txostena argitaratu du, zeinetan modu sistematikoan aztertzen baita adimen artifizialaren (AA) egungo erabilera elikagaien segurtasunaren kudeaketan, bai eta haren aplikazio praktikoak eta nazioartean sortzen ari diren arau-esparruak ere. Dokumentua egiteko, berrikusi egin dira literatura zientifikoa eta benetako kasuen azterketak, eta, batez ere, elikagaien segurtasuneko agintari eskudunentzat da. Dokumentuaren helburua da laguntzea teknologia horiek nekazaritzako elikagaien sistemetan modu arduratsuan integratzen. Ondorio nagusiak Aplikazio-eremuak. AA batik bat hiru eremu hauetan erabiltzen da: aholkularitza zientifikoari laguntza (laborategiko analisiak eta arriskuen ebaluazioa barne), mugako ikuskapena eta kontrola, eta agintaritza eskudunen eraginkortasun operatiboaren hobekuntza. Ikaskuntza automatikoa nagusi. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertaketa-eremua zabaltzea

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) iragarri du zabaldu egin duela dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertaketa-eremua, gaixotasunak aurrera egin baitu Frantzia hegoaldean. Neurri hori Albaitaritzako Osasun Alertaren Sareko Batzordeak (RASVE) adostu du, eta honako eskualde hauek hartzen ditu: Aragoi, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoko eskualdeak, Frantziako mugatik hurbil daudenak. Hala, azienda babesteko prebentziozko hesi bat sortu du. Eremua zabalduta, I. txertaketa-eremuak behien 6.849 ustiategi eta 586.468 animalia hartuko ditu Katalunian, Aragoin, Nafarroak eta Euskal Autonomia Erkidegoan. Gainera, txertatzen jarraituko da Kataluniako eremu murriztuan. Eremu horretan, 17 foku detektatu ziren urrian, eta dagoeneko estalduraren ia % 100 lortu da. Azken eguneratzetik hona, Frantziak ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Kutsadura gurutzatua eta alergenoak zuhurtziaz etiketatzea:interpretazio-oharra

AESAN erakundeak interpretazio-ohar bat argitaratu du borondatezko prozedura bat deskribatzeko. Helburua da zuhurtziaz etiketatzea justifikatuko luketen baldintza batzuk zehaztea, nahi gabe alergenoak agertzen direnerako elikagai ontziratuetan. Codex Alimentariusen gidalerroetan berriki eman diren aurrerapausoek eta FAO/OMEko adituen txostenek bultzatu dute prozedura hori egitea. Irizpideak eman nahi dira alertak kudeatzean sortutako zalantzei erantzuteko. Hala, erreferentzia-dosietan eta ekintza-mailetan oinarritutako arriskuen ebaluazioa sartu da kontsumitzaileen babesa eta haien informaziorako eskubidea bermatzeko, akatsik egin gabe. Elikagaiak prestatzean erabiltzen diren zenbait osagaik alergiak, intolerantziak edo gaixotasun zeliakoa eragin ditzakete, eta kasu batzuetan larriak izan daitezke edo bizitza bera arriskuan jar dezakete. Horregatik, funtsezkoa da informazio argia eta zehatza ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Sufre-dioxidoarekiko eta sulfitoekiko elikagaien esposizioa, elikadura-gehigarri gisa erabiltzean

2022an, EFSAren elikadura-gehigarrien eta aromatizatzaileen panelak (FAF panela) sufre-dioxidoak eta sulfitoak berriro ebaluatu zituen (E220 - E228). Datu biologiko eta toxikologikoen faltagatik, ondorioztatu zuten egungo toxikotasunaren datu-basea ez zela nahikoa eguneroko ahorakin onargarri bat (EAO) finkatzeko, eta, ondorioz, taldekako behin-behineko EAO kendu zuten. Panelaren arabera, gehigarri horien elikadura-esposiziorako esposizio-tarteak (ET) gutxienez 80koa izan behar zuen. Esposizio-agertokiak 80tik beherako ET izan zuen talde guztietan, eta, beraz, kezka sortu zen segurtasunaren arloan. Ondorioz, Europako Batzordeak EFSAri eskatu zion sufre-dioxidoekiko eta sulfitoekiko esposizioaren ebaluazioa eguneratzeko (E220-E228). Ebaluazioa sei agertokitan ezarri zen: erregulazio-maila maximoaren bi agertoki eta beste lau hainbat egoera aplikatzen. Esposizio handiena haur txikietan ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Elikagaien segurtasunaren kulturari buruzko Irlandako gida

Irlandako Elikagaien Segurtasuneko Agentziak (FSAI) elikagaien segurtasunaren kulturari buruzko gida bat argitaratu du. Gidak bi helburu ditu: batetik, elikagai-enpresei kultura hori ezartzekoorientabidea ematea, eta, bestetik, organismo ofizialei laguntzea beren ebaluazioa kontrol ofizialetan txertatzen. Gidak elikagaien segurtasunaren kulturari buruzko lege-eskakizunak deskribatzen ditu, eta gomendioak eta jardunbide egokiak eskaintzen ditu, tamaina guztietako enpresei laguntzeko beren elikagaien segurtasunaren kulturaren efikaziari eutsi eta hura aktiboki bermatzen. Gomendioek horiek tresna baliotsuak ematen dituzte Batzordearen 2021/382 Erregelamenduko betebeharrak betetzeko. Erregelamendu horrek aldatu egiten du elikagaien higieneari buruzko 852/2004 Erregelamendua. Elikagaien segurtasunaren kultura txertatzea elikagai-industrian Elikagaien segurtasunaren kultura derrigorrezko eskakizuna da elikagai-enpresa guztientzat 2021az geroztik, eta elikagai seguruen ekoizpenaren inguruan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Europako esnetarako aziendak hegazti-gripea izateko arriskuaren ebaluazioa

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txosten bat argitaratu du EBko esnetarako aziendak H5N1 patogenotasun handiko hegazti-gripeaz (PHHG) kutsatzeko duen arriskuari buruz, Estatu Batuetan esne-behietan agerraldiak erregistratu ondoren. Azterlanak ondorioztatu duenez PHHG H5N1 birusa (B3.13 genotipoa) EBn sartzeko aukera oso txikia dago, dela merkataritzaren dela hegazti migratzaileen bidez, nahiz eta ohartarazi duen eragina larria izango litzatekeela estatu kide gehienetan, halakorik gertatuko balitz. Birusa ez sartzeko neurririk eraginkorrenen artean honako hauek nabarmentzen dira: Infektatutako herrialdeetatik azienda eta hegaztiak ez inportatzea. Jezteko makinak zorrotz garbitu eta desinfektatzea. Barnean hedatzea saihesteko, EFSAK honako gomendio hauek eman ditu: Higiene zorrotza jeztean. Azienda mugitzea galarazi erasandako eremuetan. Langileak, ibilgailuak eta ekipoak trukatzeko kontrola. Biosegurtasuna areagotzea ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

ELIKA GUSTOS-ean, eskola-jantokietan Elikagaien xahuketa murrizteko Europako proiektua

GUSTOS proiektu europarra da, eta Euskadiko eta Kataluniako eskola-jantokietan elikagai-xahuketa prebenitzeko aurrerapenak egitea du helburu, neurketa-tresnen, hezkuntza-esku-hartzeen eta gastronomia-soluzio berritzaileen bidez. ELIKAtik, elikagaien xahuketaren aurkako euskal estrategiaren koordinatzaile gisa, proiektuaren diseinuan eta garapenean parte hartzen dugu ezagutza teknikoa sendotzeko, emaitzen transferentzia errazteko eta hezkuntza-zentroek elikagai-hondakinak murrizteko tresna eraginkorrak izan ditzaten. Hezkuntza-komunitatea, administrazioak eta elikadura-ekosistemako eragileak animatzen ditugu proiektuaren helburuak, jarduerak eta materialak ezagutzera. Jada eskuragarri dago landing page berria, eta bertan eguneratuko da informazio guztia: Gainera, ELIKAren webgunean GUSTOS proiektuaren atal bat garatu dugu informazio gehiagorekin, non proiektuaren nobedade guztiak argitaratuko diren. Landing page - GUSTOS ELIKA- GUSTOS ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

“Jantoki bikainak. Ekimen interesgarriak” gida

2025eko apirilean 315/2025 Errege Dekretua argitaratu zen, eta horren helburu nagusia da ikastetxeetan elikadura osasungarri eta jasangarria bermatzea, egunero fruta eta barazki freskoak kontsumitzen direla berma dezaten, eta ikastetxeetako jantokietatik edari azukredunak eta energetikoak eta opil industrialak desagerraraz daitezen. Azaroaren amaieran, Jantokien I. Topaketa egin zen Valentzian, Kontsumo eta Jokoaren Idazkaritza Nagusiak antolatutako foroa, zeinetan parte hartu baitzuten hainbat administrazio publikotako ordezkariek, eskolako elikaduraren sektoreko profesionalek eta eskola-elkarteko kideek. Topaketa horretan aurkeztu zen “Jantoki Bikainak. Ekimen interesgarriak” gida. Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AESAN) egin du gida, eta eskola-komunitateari eta eskolako elikadura-sektoreko hornitzaile eta profesionalei dago zuzenduta. Gida horretan jasotzen dira ...

Irakurri gehiago

Ez bota janaririk Gabonetan

Azken urteetan bezala, beste kanpaina batekin gatoz, euskal gizartea elikagaiak alferrik galtzearen inguruan kontzientziatzeko. Mezuak eta aholkuak oraingoan etxeetan elikagaiak alferrik galtzeko arrazoi nagusian oinarrituko da: plateretan utzitako soberakinak. Mezu hauek Gabonetako denboraldian zabalduko dira sare sozialen eta irrati-iragarkien bidez. Gainera, erreferentziazko zenbait preskriptorek beren sareen bidez zabalduko dute kanpaina. https://youtu.be/TfQSmD4LLng Sare sozialetan jarraitzera eta argitaratuko den edukia partekatzera animatzen zaituztegu, kanpainari ikusgarritasun handiagoa emateko. Janariaezdabotatzen.eus tokian orrialde berri bat argitaratu dugu, non bideoak eta iragarkiak ikus daitezken.  Gainera, Gabonetan elikagaiak alferrik galtzearen aurkako gida txiki bat dago eskuragarri, 8 aholku erabilgarrirekin. janariaezdabotatzen.eus - 2025 Gabonetako kanpaina ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Europako zoonosiari buruzko 2024ko «One Health» txostenaren analisia

EBko zoonosiei buruz EFSAk eta ECDCk urtero egiten duten “Osasun bakarra” txostenak adierazten du azken bost urteetan nabarmen gora egin dutela campylobakteriosi, salmonelosi, STEC eta, bereziki listeriosi kasuek. Gorakada hori honako hauen ondorio da, neurri batean: detektatzeko sistemen hobekuntza, aldaketa demografikoak eta elikadura-ohituren aldaketa. Campylobacteriosia ⇑⇑ Campylobakteriosia gehien jakinarazitako zoonosia da: 168. 396 kasu (55,3 kasu 100.000 biztanleko), hau da, % 11,9 egin du gora 2023ko jakinarazpen-tasarekin alderatuta (49,4 kasu 100.000 biztanleko). Joera orokorrak erakusten du 2020-2024 aldian gorakada estatistikoki nabarmena dela. Salmonelosia ⇑ Elikagaien bidez transmititutako urdail-hesteetako bigarren infekzioa da, 79.703 kasu jakinarazi baitira (18,6/100.000), bai eta elikagai-jatorriko agerraldien kausa nagusia ere. Horrek adierazten du ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

ECDCk estrategiak definitu ditu jatorri zoonotikoko gripeari aurre egiteko

ECDCk gida bat argitaratu du Europako herrialdeei jatorri zoonotikoko gripea detektatu eta erantzuten laguntzeko eta balizko egoera desberdinetarako modu egokian, koordinatuan eta eraginkorrean prestatzeko eta erantzuteko. Gida EFSAk agerian jarritako ekintza sanitarioaren prestakuntza eta koordinazioa indartzeko beharra ikusita prestatu da, H5N1 patogenotasun handiko hegazti-gripearen zirkulazio-mailen berri eman baitute Europa osoko hegazti basatiengan, 2025eko udazkeneko migrazioari dagokionez. Agerraldi horiek agerian uzten dute goiz hautematea eta aldez aurretik prest egotea ezinbestekoa dela. Gida horretan erantzun praktikoko 14 agertoki aurkezten dira, egungo egoeratik hasi –Europar Batasunean ez da gizakien artean kasurik jakinarazi, baina hegazti-gripearen birusak animalien artean zabaldu dira– eta agertoki larriagotara, hala nola gizakiak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Osasun Publikoari eta Adikzioei buruzko 2024ko Txostena: Elikagaiekin lotutako Osasuna Euskadin

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Osasun Publikoari eta Adikzioei buruzko 2024ko Txostena argitaratu du, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzako talde teknikoek elikagaien segurtasunaren esparruan egindako jarduketa nagusiak biltzeko. Kontrolak establezimendu eta hiltegietan 2024an zehar 7.857 ikuskapen egin ziren elikadura-establezimenduetan, honako hauek barne: maiztasunen ikuskapena, hobekuntzen jarraipena egiteko ikuskapenak, HACCP eta HACCP hobekuntzen jarraipena. Hiltegien kasuan, 11 milioi hegazti eta 35.564 behi hil ziren, eta, horien artean, guztira 40 behi (hildakoen % 0,1) eta 109.000 hegazti (% 1) konfiskatu ziren. Halaber, 22 auditoretza egin ziren ontzi izozkailuetan, tunidoak arrantzatu eta izoztean trazabilitatea indartzeko. Osasun mikrobiologikoa eta kimikoa Zaintza-programa analitikoan kontrol ofizialeko 681 lagin eta ikuskapen horizontaleko 189 lagin ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Erleentzat bioziden arriskua ebaluatzeko tresna berria

Biozidek erleentzat dituzten arriskuak ebaluatzeko Biozidetarako B-risk izeneko online tresna berriak laguntza eman nahi die enpresei, zientzialariei eta agintariei. Tresna honek ECHAren Erleei buruzko 2024ko Gida betetzea errazten du, 2026ko otsailetik aurrera aplikatuko dena. Biozidetarako B-risk tresna «substantzia bat, ebaluazio bat» ikuspegitik garatu da. Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzaren (EFSA) B-risk tresnaren hedapen bat da, jatorrian produktu fitosanitarioetarako diseinatua, eta orain bioziden eta, bereziki, intsektiziden behar espezifikoetara egokitua. Tresna honek produktu bioziden Erregelamenduaren (BPR) arabera arrisku-ebaluazioak egiten laguntzen die erabiltzaileei, erleen osasuna eta Europa osoko biodibertsitatea babestuz. Biozidetarako B-risk-aren abantaila nagusiak hauek dira: - Biozidekiko esposizio espezifikoaren ebaluazioa;- Interfaze erabilerraza, urratsez urrats, kalkulu konplexuak automatikoki ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago