Berriak

Zoonosiaren inguruko informazioa eguneratzea – EFSA 2014

EFSAk eguneratu egin du Salmonellari, Campylobacterri, Escherichia coliri eta antimikrobianoen aurreko erresistentziari buruzko informazio-orrietan biltzen duen informazioa.Informazio-orriotan, gaixotasun horien alderdi hauei buruzko informazioa biltzen da: infekzio-iturriak, Europan urtean jakinarazten diren kasuen kopurua, gaixotasunaren sintoma nagusiak, eta Osasun Publikoaren sistemetarako kostuaren zenbatespena eta EBn produktibitatea galtzeagatiko kostua.Halaber, laburpen bat egiten da Europan gaixotasun horiei aurre egiteko egiten diren ahaleginei buruz, Elikagaien Segurtasunaren ikuspegi integratuaren bidez (abeletxetik mahaira). Besteak beste, honako hauek zehazten dira: zaintza-sistemak, datuen bilketa, arriskuen balioespena, gaixotasuna kontrolatzeko eta arintzeko neurriak, eta arriskuak jakinarazteko jarduera egokiak eta eraginkorrak.Azkenik, diagrama erraz batean, islatu egiten dira Osasun Publikoan kontsumitzaileak arrisku horietatik ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Nazioarteko zientzia-kooperazioko programa 2014-2016 14/07/15

Zer egiten du EFSAk nazioarteko zientzia-kooperazioan? 2014/07/15 EFSAk argitaratu egin du Nazioarteko Zientzia Kooperazioko Programa 2014-2016, eta horretan lehentasuna eman die elikagaiekin lan egiten duten munduko agentzia eta erakundeekin egiten den elkarrizketari eta elkarlanari. Programak zehaztu egiten ditu EFSAk nazioarteko zientzia-kooperazioa babesteko eskura dituen jarduerak, mekanismoak eta tresnak. Batez ere zientzia- eta teknika-aholkularitza ematen die Codex Alimentariusari eta FAO/OMEko adituen batzordeei. Halaber, EFSA lankidetzan ari da zientzia-aholkularitza ematen duten edo nazioarteko arauak ezartzen dituzten nazioarteko erakundeekin: Babes Fitosanitarioaren Nazioarteko Konbentzioa (IPPC), Babes Fitosanitarioaren Europako eta Mediterraneoko Erakundea (EPPO), OCDE eta OIE. Azkenik, lankidetza-hitzarmenen bidez, hirugarren herrialde batzuetako Elikagaien Segurtasunaren arloko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Zaldien mugimenduei buruzko txartel berria 14/07/11

Uztailaren 4an, Ministroen Kontseiluak Errege Dekretu bat onetsi zuen, zaldien mugimenduei buruzko txartela sortzeko. Txartel horrek ordeztu egingo ditu mugimenduei buruzko osasun-agiri ofizialak, baldin eta mugimenduen xedea honako hauek badira:Turismoa, olgeta, kultura edo larreen aprobetxamendua.Kirol- edo morfologia-lehiaketak.Horretarako, zaldiek 30 egun baino lehenago itzuli behar dute jatorrizko ustiategietara, eta ez da animaliaren titularra aldatuko.Txartela borondatezkoa izango da, eta autonomia-erkidegoan animalien mugimenduaren arloan eskuduntza duen organoak edo eskuordetzen duen organoak emango du.ZMT eskuratzen ez dutenek gaur egungo betebehar berberak izango dituzte, osasun-agiri ofizialei dagokienez.MAGRAMAren prentsa-oharra ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Arriskuen Ebaluazioan aintzat hartu beharreko bizitzaren etapak bateratzea – OME 2014

Arrisku kimikoen ebaluazioan erabiltzeko bizitzako etapari kritikoenak identifikatze aldera, OMEk adituen taldea sortu zuen. Taldeak arlo horretan eskura zegoen informazioa bildu du, eta hainbat gomendio eman ditu.Talde horrek arreta berezia jarri du bizitzako hasierako etapetan (sortze aurretik nerabezarora bitartean), eta Arriskuen Ebaluazioaren arloko nazioarteko erakundeek gaur egun darabiltzaten ikuspegiak gainbegiratu eta aztertu ditu.Berrikuspen horretan ikusi da gaur egungo ikuspegi askok helmen mugatua dutela mundu osoko herrialdeetako aniztasun geografikoan, sozialean, kulturalean eta ekonomikoan aplikatzeko. Agerian jarri da beharrezkoa dela aintzat hartzea eskualde bakoitzeko berariazko esposizio-faktoreak, bai eta tokiko ingurumen-zaintzari buruzko datuak ere.Halaber, azterlanak ahalbidetu egin du egiaztatzea umearen garapenean jarrerak aldatzeak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Hormonak elikagaietan: ohiko galderen erantzunak 14/07/10

Arriskuak Ebaluatzeko Alemaniako Institutuak (BfR) informazioa aurkeztu du bere webgunean elikagaietan dauden hormonen presentziari buruz. Horrela, erantzuna eman zaie herrialde horretako kontsumitzaileek dituzten zalantza nagusiei.Egindako galderetako batzuk honako hauek dira:Haragiak berezko hormonak ditu?Bai. Izan ere, hormonak organismoak berak prozesu endogenoak erregulatzeko sortzen dituen substantzia kimikoak dira. Hori dela eta, hala haragiak (giharrak) nola organo batzuek (gibelak eta giltzurrunek, esate baterako) berezko hormonak dituzte.Hormona natural horien ondorioak eta sintetikoki ekoitzitakoenak berak dira?Jatorri naturaleko hormonen eta sintetikoki ekoitzitakoenen ondorioak ez dira ezberdinak izan ohi. Alabaina, baldintza batzuen menpe, sintetikoki ekoitzitako hormonen indarra beste bat izan daiteke, edo eragina izan dezakete gorputzean metabolizatzeko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

FVOren txostena: kontrolak pentsuen katean Espainian 14/07/09

Europako Batzordeko talde batek, Elikagai eta Albaitaritza Bulegoko (FVO) 3 ikuskatzailek eta aditu batek osatutakoak, ikuskaritza bat gauzatu zuen Espainian 2013ko azaroaren 19tik 28ra bitartean.Ikuskaritzaren helburu nagusia da balioestea kontrol ofizialen sistema eraginkorra ote den, pentsuen kateko operadoreek arriskuak identifikatu eta egoki kudeatzen dituztela egiaztatzeko.FVOren taldeak, kontrol ofizialen koordinaziorako agintaritza eskudun zentralarekin elkartu ostean, honako autonomia erkidego hauek bisitatu zituen: Andaluzia, Katalunia, Extremadura eta Euskal Herria.Ondorio orokor gisa, FVOk uste du kontrol ofizialen sistemak ez duela beti bermatzen pentsuen kateko operadoreek arriskuak identifikatu eta behar bezala kudeatzen dituztela; izan ere.kontrol ofizialak lehenestean, ez dira aintzat hartzen identifikatutako arrisku guztiak, pentsuen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Animalia-jatorriko irinak erabiltzea akuikulturan 14/07/09

Argitaratu egin dute 578/2014 Errege Dekretua, uztailaren 4koa, elikagaietarako animaliak animalia-jatorriko zenbait pentsurekin elikatzeari buruzko Europar Batasuneko araua Espainian aplikatzeko xedapenak ematen dituena. Halatan, estatuko legedian sartzen dira Europako azken xedapenak. Horiek ahalbidetu egiten dute berriz erabiltzea eraldatutako animalia-proteinak (hausnarkariak ez diren animalienak) eta horrelakoak dituzten pentsuak berriz erabiltzea akuikulturan, animaliak elikatzeko. Araudi berriak ezartzen du zein jarduera gauzatu behar den arautu beharreko produktuak bildu, garraiatu eta eraldatzean. Horrela, ekidin egiten da hausnarkarien proteinekin kutsadura gurutzatua gertatzeko arriskua.Horrez gain, ezarri egiten dira eraldatutako animalia-proteinen eta horrelakoak dituzten pentsu konposatuen aldian behingo laginketei eta azterketei buruzko berariazko irizpideak. Debekua kentzeak ez ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunak eta zoonosiak Espainian: Datu eguneratuak – ISCIII 2014

Epidemiologiako Zentro Nazionalak argitaratu egin du du 2014an Mikrobiologia Informazio Sistemari (SIM)jakinarazitako elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunei eta zoonosiari buruzko azken eguneratzea. Honako emaitza hauek nabarmentzen ditugu EAEn: Campylobacter: 243 kasu jakinarazi dira, eta C. jejuni agentea izan da gehien jakinarazi den eragilea (214 kausa). Salmonella: 71 kasu jakinarazi dira, eta S. typhimurium jakinarazi da gehien; zehazki, 17 kasutan. Birusa: Birusak eragindako urdail-hesteetako infekzioen taldean, errotabirusak nabarmendu dira: 361 kasu jakinarazi zitzaizkion SIMari. Coxiella burnetii: Orain arte Q sukarraren 14 kasu jakinarazi dira. Informazio Mikrobiologikoko Sistemari aitortutako mikroorganismoak. Autonomia-erkidegoaren araberako banaketa. Espainia. 2014. urteko 1.etik 13.era. - ISCIII ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien bidez transmititutako parasitoak munduan lehenestea – FAO/OME 2014

FAO/OMEk Arrisku mikrobiologikoen ebaluazioa sortaren txosten berria argitaratu du, eta bertan laburbildu egiten da elikagaietan dauden parasitoei eta horiek osasun publikoan duten eraginari buruzko ezagutza.Txosten berri honetan aurkeztu egiten dira elikagaien bidez transmititutako parasitoei buruzko munduko ranking baten emaitzak, Elikagaien Segurtasunaren ikuspegitik. Horretarako, honako irizpide hauetan oinarritutako leheneste-metodologia sortu da: gaixotasunaren kopurua eta banaketa munduan, morbilitate larria eta kronikoa, gaixotasunaren zati kronikoa, hilkortasuna, gaixotasuna areagotzea, garrantzia nazioarteko merkatuan eta eragin sozio-ekonomikoa. Irizpide horietako bakoitzak eragin jakin bat du azken sailkapenean.Aintzat hartu behar da hori sailkapen puntuala dela, egin zenean zegoen informazioarekin egindakoa, eta munduari dagokiola; beraz, interesgarria da tokian, eskualdean ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

2013. urtean inportatutako elikagaien mugako kontrolen emaitzak 14/07/02

Europako Batzordeak argitaratu egin ditu 2013. urtean eginiko animalia jatorrikoak ez diren elikagai eta pentsuen mugako kontrolen emaitzak. Aztertutako 11.808 laginetatik % 4,1ek hautsi egin zuten legerian sartutako parametroren bat. Beraz, eragotzi egin zuten Europako merkatuan sartzea.Egin ohi diren kontrol arruntez gain, zenbait elikagairi eta pentsuri zaintza handiagoa egin behar zaie, 669/2009 Araudiaren I. eranskinarekin bat etorriz. Araudi horren baitan, aipatu kontrolen hiruhilekoko emaitzen azterketaren arabera eguneratzen den zerrenda dago.Hartara, 2013ko emaitzen arabera, kontrol unibertsotik kanpo geratu dira hainbat produktu; besteak beste, Egiptoko granadak, Tailandiako Brassica generoko barazkiak, Turkiako tomateak, Azerbaiyango hurrak, jengibrea eta Indiako kurkuma, Indiako eta Indonesiako macisa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berrikuntzak gaixotasunei buruzko nahitaezko adierazpenetan 14/06/30

Ministroen Kontseiluak onetsitako Errege Dekretuak aldatu egiten ditu animalien gaixotasunei buruzko nahitaezko adierazpenen inguruko arauak.Hona hemen araudi berrian agertzen den berrikuntzetako batzuk:Ardi- eta ahuntz-bruzelosiari, behi-bruzelosiari, behi-tuberkulosiari eta behien leukosi enzootikoari dagokionez, lehenengo mailako fokuak astebetean adierazi beharko dira, eta bigarren mailako fokuak hilabetean, gaixotasun horiek ofizialki libre deklaratutako probintzietan. ENBk (OIEk) endemikotzat jotzen dituen uretako animalien gaixotasunen bigarren mailako fokuak hilabetean adierazi beharko dira, astebetean jakinarazi beharrean.Bertan behera utzi da behien pleuropneumonia kutsakorra eta behien leukosi enzootikoa saihesteko probak egin beharra animaliak azoketara eta merkatuetara mugitzean.MAGRAMAren prentsa-oharra ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikagaiek eragindako intoxikazioen kopuru berriak Erresuma Batuan 14/06/27

Elikagaien Araudien Agentziak argitaratutako ikerketa berri batek irudi zehatzagoa eman du Erresuma Batuan urtero gertatzen diren intoxikazioen kopuruari eta intoxikazio horiekin loturiko elikagaiei buruz. Gaixotasunaren balioespenak Elikagaien intoxikazio-kasuei buruzko datu ofizialek nabarmen gutxiesten dute arazoaren garrantzia; izan ere, larrienak besterik ez dira jakinarazten. Pertsona gehienek ez dute familiako medikuarenera jotzen, eta mediku guztiek ez dituzte egiten patogeno zehatzetarako frogak. Beraz, kasu horiek ez daude zaintzapeko datuetan jasota. Azterlan horren datuek, estatistika ofizialen datuekin batera, hobeto zehazten dituzte elikagaiek transmititutako gaixotasunei buruzko balioespenak, eta Erresuma Batuan elikagaien intoxikazioaren mailak murrizteko ahaleginak zehazten lagunduko dute. Aurkikuntza nagusiak Honako hauek atzeman ziren azterlan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagai-gehigarriak: kontrol-programaren emaitzak (2013)- Osakidetza 2014

Europako alerta-sareak (RASFF) bosgarren lekuan kokatu zituen 2012. urtean osagarri horiekin loturiko jakinarazpenak.EAEn ondorio kaltegarriei buruzko (hepatoxikotasuna) 2 jakinarazpen erregistratu dira, 2013an, arreta emateko laguntza-sarean. bada, guztiak egon dira elikagai-gehigarrien (EG) kontsumoarekin.Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kontrolerako programa berezia abiarazi zuen, EAEko industriak eta bertan merkaturatutako eta jakinarazitako produktuen egiazko egoera ezagutzeko.Programaren emaitzak:MERKATUAN LEHEN ALDIZ ABIAN JARTZEKO JAKINARAZPENAKElikagaien enpresak dira lehen aldiz merkaturatzearen arduradunak, eta Osasun Sailari jakinarazi behar diete derrigor. Programak honako hau erakutsi zuen:Produktu asko dago aldez aurreko jakinarazpenik gabe merkaturatutaPrograma horretatik abiatuta, atzemandako akatsak zuzentzeko jakinarazpen berri ugari egin dira, baina…Merkaturatzeko jakinarazpen berrietan, dokumentazio gehigarria eskatzen duten ehuneko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Zoonosia Gipuzkoan (2013): Zaintza epidemiologikoaren memoria – Osakidetza 2014

Zaintza epidemiologikoaren 2013ko txostena Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetzaren Epidemiologia Unitateak egin du, eta Informazio Mikrobiologikoaren Sistemara (IMS) igorritako datuak jasotzen ditu.Hona hemen txosten horretatik atera ditzakegun ondorio nagusiak:AREAGOTU EGIN DIRACampylobacter944 isolamendu jakinarazi ziren, hau da, 2012an izandako isolamenduen kopurua (896) baino zertxobait gehiago. Isolamendu guztietatik, % 71,3 biztanleria pediatrikoan izan ziren eta horietatik % 57 3 urtetik beherakoak.Bakterio horren gordailua hegaztien eta etxeko animalien edo animalia basatien heste-traktua da.Hona hemen zuzendariordetzak campylobakteriosiaren arriskua saihesteko egiten dituen gomendioak:Oilo-haragia hozteko edo izozteko tenperaturatan gordetzea, erabili arte.Produktu osoa ondo kuzinatzea, egoste-tenperatura elikagaiaren barnealdera iritsi arte.Sukaldean kutsadura gurutzatua saihestea. Horretarako, animalia-jatorriko produktu gordinak manipulatu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Salmonellaren eta Norobirusaren arriskua baietan – EFSA 2014

Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) orain dela gutxi argitaratu du zientzia-iritzi bat, baiak Salmonellarekin eta Norobirusarekin kutsatzeko arriskuaz, elikakate osoaren testuinguruan. Baiak elikagai galkorrak dira, fresko (edo oso gutxi prozesaturik) zein elikagai askotara gehitzen den osagai izoztu gisa kontsumi daitezkeenak. EBn gehien kontsumitutako baiak marrubiak, mugurdiak, masustak eta ahabiak dira. Adituen taldeak ebaluatu egin ditu patogeno horiek baietan duten prebalentziari buruzko datuak eta kutsadura saihestearekin eta irizpide mikrobiologikoen egokitasunarekin lotutako murrizte-aukerak. Bada, EFSAk honako hau ondorioztatu du: Baiak ekoizten dituen abeletxe bakoitzean arrisku-faktoreen konbinazio berdingabea dago, eta arrisku horiek eragina izan dezakete hizpide diren produktuen ekoizpenean agente patogenoak agertzearekin eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Salmonellaren eta Norobirusaren arriskua baietan – EFSA 2014

Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) orain dela gutxi argitaratu du zientzia-iritzi bat, baiak Salmonellarekin eta Norobirusarekin kutsatzeko arriskuaz, elikakate osoaren testuinguruan. Baiak elikagai galkorrak dira, fresko (edo oso gutxi prozesaturik) zein elikagai askotara gehitzen den osagai izoztu gisa kontsumi daitezkeenak. EBn gehien kontsumitutako baiak marrubiak, mugurdiak, masustak eta ahabiak dira. Adituen taldeak ebaluatu egin ditu patogeno horiek baietan duten prebalentziari buruzko datuak eta kutsadura saihestearekin eta irizpide mikrobiologikoen egokitasunarekin lotutako murrizte-aukerak. Bada, EFSAk honako hau ondorioztatu du: Baiak ekoizten dituen abeletxe bakoitzean arrisku-faktoreen konbinazio berdingabea dago, eta arrisku horiek eragina izan dezakete hizpide diren produktuen ekoizpenean agente patogenoak agertzearekin eta irautearekin. Euria, ureztatzeko edo pestizidak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Salmonellaren eta Norobirusaren arriskua baietan – EFSA 2014

Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) orain dela gutxi argitaratu du zientzia-iritzi bat, baiak Salmonellarekin eta Norobirusarekin kutsatzeko arriskuaz, elikakate osoaren testuinguruan. Baiak elikagai galkorrak dira, fresko (edo oso gutxi prozesaturik) zein elikagai askotara gehitzen den osagai izoztu gisa kontsumi daitezkeenak. EBn gehien kontsumitutako baiak marrubiak, mugurdiak, masustak eta ahabiak dira. Adituen taldeak ebaluatu egin ditu patogeno horiek baietan duten prebalentziari buruzko datuak eta kutsadura saihestearekin eta irizpide mikrobiologikoen egokitasunarekin lotutako murrizte-aukerak. Bada, EFSAk honako hau ondorioztatu du: Baiak ekoizten dituen abeletxe bakoitzean arrisku-faktoreen konbinazio berdingabea dago, eta arrisku horiek eragina izan dezakete hizpide diren produktuen ekoizpenean agente patogenoak agertzearekin eta ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Salmonellaren eta Norobirusaren arriskua baietan – EFSA 2014

Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) orain dela gutxi argitaratu du zientzia-iritzi bat, baiak Salmonellarekin eta Norobirusarekin kutsatzeko arriskuaz, elikakate osoaren testuinguruan. Baiak elikagai galkorrak dira, fresko (edo oso gutxi prozesaturik) zein elikagai askotara gehitzen den osagai izoztu gisa kontsumi daitezkeenak. EBn gehien kontsumitutako baiak marrubiak, mugurdiak, masustak eta ahabiak dira. Adituen taldeak ebaluatu egin ditu patogeno horiek baietan duten prebalentziari buruzko datuak eta kutsadura saihestearekin eta irizpide mikrobiologikoen egokitasunarekin lotutako murrizte-aukerak. Bada, EFSAk honako hau ondorioztatu du: Baiak ekoizten dituen abeletxe bakoitzean arrisku-faktoreen konbinazio berdingabea dago, eta arrisku horiek eragina izan dezakete hizpide diren produktuen ekoizpenean agente patogenoak agertzearekin eta ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Adituen iritzi inpartziala arriskuen ebaluazioan – EFSA 2014

EFSAk gida bat argitaratu du adituen iritzia ahalik eta modu inpartzialenean lortzeko aholkuekin. Gida hori adituen aholkuak lortzeko metodo sistematiko eta estandarizatuen adibide praktikoekin osatu da.Arriskuen ebaluazioa egiteko eta arriskuen kudeatzaileei erabakiak hartzea errazteko, metodo kuantitatiboak erabili ohi dira, hori baitago finkatuta. Nolanahi ere den, askotan eskura dauden datuak ez dira nahikoak izaten, eta adituei iritzia eskatzera jo behar izaten da. Hala ere, iritzi hori lerratuta egon daiteke, eta horrek mugatu egiten du bere balioa; beraz, EFSAk aditu-talde bat osatu zuen, adituen ezagutza modu inpartzialean lortzeko metodologia bat garatzeko.Gida honek hiru protokolo zehatz proposatzen ditu jarduteko: Sheffield, Cooke eta Delphi. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien Segurtasunerako munduko plan estrategikoa 2013-2022 – OME 2014

Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) elikagaien segurtasunean lehentasunezkoak diren gaietan jarduteko estrategia bat ezarri du 2013-2022 eperako. Zehazki, segurtasunaren arloko munduko, nazioko eta eskualdeko adituek egin dute plana, eta bi urteko planen bidez inplementatuko da, helburu estrategikoak betetzeko sortuko diren jarduera zehatzen bidez.Planaren esparrua Elikagaien Segurtasuna da (berau osatzen duten osagai guztiak barne) eta bere baitan hartzen ditu “baserritik mahaira” ikuspuntua eta jatorri zoonotikoko elikagaien bidez transmititutako gaixotasunak.Planak hiru helburu estrategiko ezartzen ditu, elikagaiek munduan transmititzen dituzten gaixotasunak murriztea lortzeko beharrezko zereginak ere aintzat hartuta:1. Helburua: elikakate osoan zientzia-oinarriak ematea, elikagaiek gizakien osasunean eragindako arriskuak murriztera bideratutako erabakiak eta ekintzak abiarazteko.1. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago