Berriak

FVOren txostena: kontrolak pentsuen katean Espainian 14/07/09

Europako Batzordeko talde batek, Elikagai eta Albaitaritza Bulegoko (FVO) 3 ikuskatzailek eta aditu batek osatutakoak, ikuskaritza bat gauzatu zuen Espainian 2013ko azaroaren 19tik 28ra bitartean.Ikuskaritzaren helburu nagusia da balioestea kontrol ofizialen sistema eraginkorra ote den, pentsuen kateko operadoreek arriskuak identifikatu eta egoki kudeatzen dituztela egiaztatzeko.FVOren taldeak, kontrol ofizialen koordinaziorako agintaritza eskudun zentralarekin elkartu ostean, honako autonomia erkidego hauek bisitatu zituen: Andaluzia, Katalunia, Extremadura eta Euskal Herria.Ondorio orokor gisa, FVOk uste du kontrol ofizialen sistemak ez duela beti bermatzen pentsuen kateko operadoreek arriskuak identifikatu eta behar bezala kudeatzen dituztela; izan ere.kontrol ofizialak lehenestean, ez dira aintzat hartzen identifikatutako arrisku guztiak, pentsuen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Animalia-jatorriko irinak erabiltzea akuikulturan 14/07/09

Argitaratu egin dute 578/2014 Errege Dekretua, uztailaren 4koa, elikagaietarako animaliak animalia-jatorriko zenbait pentsurekin elikatzeari buruzko Europar Batasuneko araua Espainian aplikatzeko xedapenak ematen dituena. Halatan, estatuko legedian sartzen dira Europako azken xedapenak. Horiek ahalbidetu egiten dute berriz erabiltzea eraldatutako animalia-proteinak (hausnarkariak ez diren animalienak) eta horrelakoak dituzten pentsuak berriz erabiltzea akuikulturan, animaliak elikatzeko. Araudi berriak ezartzen du zein jarduera gauzatu behar den arautu beharreko produktuak bildu, garraiatu eta eraldatzean. Horrela, ekidin egiten da hausnarkarien proteinekin kutsadura gurutzatua gertatzeko arriskua.Horrez gain, ezarri egiten dira eraldatutako animalia-proteinen eta horrelakoak dituzten pentsu konposatuen aldian behingo laginketei eta azterketei buruzko berariazko irizpideak. Debekua kentzeak ez ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunak eta zoonosiak Espainian: Datu eguneratuak – ISCIII 2014

Epidemiologiako Zentro Nazionalak argitaratu egin du du 2014an Mikrobiologia Informazio Sistemari (SIM)jakinarazitako elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunei eta zoonosiari buruzko azken eguneratzea. Honako emaitza hauek nabarmentzen ditugu EAEn: Campylobacter: 243 kasu jakinarazi dira, eta C. jejuni agentea izan da gehien jakinarazi den eragilea (214 kausa). Salmonella: 71 kasu jakinarazi dira, eta S. typhimurium jakinarazi da gehien; zehazki, 17 kasutan. Birusa: Birusak eragindako urdail-hesteetako infekzioen taldean, errotabirusak nabarmendu dira: 361 kasu jakinarazi zitzaizkion SIMari. Coxiella burnetii: Orain arte Q sukarraren 14 kasu jakinarazi dira. Informazio Mikrobiologikoko Sistemari aitortutako mikroorganismoak. Autonomia-erkidegoaren araberako banaketa. Espainia. 2014. urteko 1.etik 13.era. - ISCIII ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien bidez transmititutako parasitoak munduan lehenestea – FAO/OME 2014

FAO/OMEk Arrisku mikrobiologikoen ebaluazioa sortaren txosten berria argitaratu du, eta bertan laburbildu egiten da elikagaietan dauden parasitoei eta horiek osasun publikoan duten eraginari buruzko ezagutza.Txosten berri honetan aurkeztu egiten dira elikagaien bidez transmititutako parasitoei buruzko munduko ranking baten emaitzak, Elikagaien Segurtasunaren ikuspegitik. Horretarako, honako irizpide hauetan oinarritutako leheneste-metodologia sortu da: gaixotasunaren kopurua eta banaketa munduan, morbilitate larria eta kronikoa, gaixotasunaren zati kronikoa, hilkortasuna, gaixotasuna areagotzea, garrantzia nazioarteko merkatuan eta eragin sozio-ekonomikoa. Irizpide horietako bakoitzak eragin jakin bat du azken sailkapenean.Aintzat hartu behar da hori sailkapen puntuala dela, egin zenean zegoen informazioarekin egindakoa, eta munduari dagokiola; beraz, interesgarria da tokian, eskualdean ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

2013. urtean inportatutako elikagaien mugako kontrolen emaitzak 14/07/02

Europako Batzordeak argitaratu egin ditu 2013. urtean eginiko animalia jatorrikoak ez diren elikagai eta pentsuen mugako kontrolen emaitzak. Aztertutako 11.808 laginetatik % 4,1ek hautsi egin zuten legerian sartutako parametroren bat. Beraz, eragotzi egin zuten Europako merkatuan sartzea.Egin ohi diren kontrol arruntez gain, zenbait elikagairi eta pentsuri zaintza handiagoa egin behar zaie, 669/2009 Araudiaren I. eranskinarekin bat etorriz. Araudi horren baitan, aipatu kontrolen hiruhilekoko emaitzen azterketaren arabera eguneratzen den zerrenda dago.Hartara, 2013ko emaitzen arabera, kontrol unibertsotik kanpo geratu dira hainbat produktu; besteak beste, Egiptoko granadak, Tailandiako Brassica generoko barazkiak, Turkiako tomateak, Azerbaiyango hurrak, jengibrea eta Indiako kurkuma, Indiako eta Indonesiako macisa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berrikuntzak gaixotasunei buruzko nahitaezko adierazpenetan 14/06/30

Ministroen Kontseiluak onetsitako Errege Dekretuak aldatu egiten ditu animalien gaixotasunei buruzko nahitaezko adierazpenen inguruko arauak.Hona hemen araudi berrian agertzen den berrikuntzetako batzuk:Ardi- eta ahuntz-bruzelosiari, behi-bruzelosiari, behi-tuberkulosiari eta behien leukosi enzootikoari dagokionez, lehenengo mailako fokuak astebetean adierazi beharko dira, eta bigarren mailako fokuak hilabetean, gaixotasun horiek ofizialki libre deklaratutako probintzietan. ENBk (OIEk) endemikotzat jotzen dituen uretako animalien gaixotasunen bigarren mailako fokuak hilabetean adierazi beharko dira, astebetean jakinarazi beharrean.Bertan behera utzi da behien pleuropneumonia kutsakorra eta behien leukosi enzootikoa saihesteko probak egin beharra animaliak azoketara eta merkatuetara mugitzean.MAGRAMAren prentsa-oharra ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikagaiek eragindako intoxikazioen kopuru berriak Erresuma Batuan 14/06/27

Elikagaien Araudien Agentziak argitaratutako ikerketa berri batek irudi zehatzagoa eman du Erresuma Batuan urtero gertatzen diren intoxikazioen kopuruari eta intoxikazio horiekin loturiko elikagaiei buruz. Gaixotasunaren balioespenak Elikagaien intoxikazio-kasuei buruzko datu ofizialek nabarmen gutxiesten dute arazoaren garrantzia; izan ere, larrienak besterik ez dira jakinarazten. Pertsona gehienek ez dute familiako medikuarenera jotzen, eta mediku guztiek ez dituzte egiten patogeno zehatzetarako frogak. Beraz, kasu horiek ez daude zaintzapeko datuetan jasota. Azterlan horren datuek, estatistika ofizialen datuekin batera, hobeto zehazten dituzte elikagaiek transmititutako gaixotasunei buruzko balioespenak, eta Erresuma Batuan elikagaien intoxikazioaren mailak murrizteko ahaleginak zehazten lagunduko dute. Aurkikuntza nagusiak Honako hauek atzeman ziren azterlan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagai-gehigarriak: kontrol-programaren emaitzak (2013)- Osakidetza 2014

Europako alerta-sareak (RASFF) bosgarren lekuan kokatu zituen 2012. urtean osagarri horiekin loturiko jakinarazpenak.EAEn ondorio kaltegarriei buruzko (hepatoxikotasuna) 2 jakinarazpen erregistratu dira, 2013an, arreta emateko laguntza-sarean. bada, guztiak egon dira elikagai-gehigarrien (EG) kontsumoarekin.Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kontrolerako programa berezia abiarazi zuen, EAEko industriak eta bertan merkaturatutako eta jakinarazitako produktuen egiazko egoera ezagutzeko.Programaren emaitzak:MERKATUAN LEHEN ALDIZ ABIAN JARTZEKO JAKINARAZPENAKElikagaien enpresak dira lehen aldiz merkaturatzearen arduradunak, eta Osasun Sailari jakinarazi behar diete derrigor. Programak honako hau erakutsi zuen:Produktu asko dago aldez aurreko jakinarazpenik gabe merkaturatutaPrograma horretatik abiatuta, atzemandako akatsak zuzentzeko jakinarazpen berri ugari egin dira, baina…Merkaturatzeko jakinarazpen berrietan, dokumentazio gehigarria eskatzen duten ehuneko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Zoonosia Gipuzkoan (2013): Zaintza epidemiologikoaren memoria – Osakidetza 2014

Zaintza epidemiologikoaren 2013ko txostena Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetzaren Epidemiologia Unitateak egin du, eta Informazio Mikrobiologikoaren Sistemara (IMS) igorritako datuak jasotzen ditu.Hona hemen txosten horretatik atera ditzakegun ondorio nagusiak:AREAGOTU EGIN DIRACampylobacter944 isolamendu jakinarazi ziren, hau da, 2012an izandako isolamenduen kopurua (896) baino zertxobait gehiago. Isolamendu guztietatik, % 71,3 biztanleria pediatrikoan izan ziren eta horietatik % 57 3 urtetik beherakoak.Bakterio horren gordailua hegaztien eta etxeko animalien edo animalia basatien heste-traktua da.Hona hemen zuzendariordetzak campylobakteriosiaren arriskua saihesteko egiten dituen gomendioak:Oilo-haragia hozteko edo izozteko tenperaturatan gordetzea, erabili arte.Produktu osoa ondo kuzinatzea, egoste-tenperatura elikagaiaren barnealdera iritsi arte.Sukaldean kutsadura gurutzatua saihestea. Horretarako, animalia-jatorriko produktu gordinak manipulatu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Salmonellaren eta Norobirusaren arriskua baietan – EFSA 2014

Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) orain dela gutxi argitaratu du zientzia-iritzi bat, baiak Salmonellarekin eta Norobirusarekin kutsatzeko arriskuaz, elikakate osoaren testuinguruan. Baiak elikagai galkorrak dira, fresko (edo oso gutxi prozesaturik) zein elikagai askotara gehitzen den osagai izoztu gisa kontsumi daitezkeenak. EBn gehien kontsumitutako baiak marrubiak, mugurdiak, masustak eta ahabiak dira. Adituen taldeak ebaluatu egin ditu patogeno horiek baietan duten prebalentziari buruzko datuak eta kutsadura saihestearekin eta irizpide mikrobiologikoen egokitasunarekin lotutako murrizte-aukerak. Bada, EFSAk honako hau ondorioztatu du: Baiak ekoizten dituen abeletxe bakoitzean arrisku-faktoreen konbinazio berdingabea dago, eta arrisku horiek eragina izan dezakete hizpide diren produktuen ekoizpenean agente patogenoak agertzearekin eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Salmonellaren eta Norobirusaren arriskua baietan – EFSA 2014

Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) orain dela gutxi argitaratu du zientzia-iritzi bat, baiak Salmonellarekin eta Norobirusarekin kutsatzeko arriskuaz, elikakate osoaren testuinguruan. Baiak elikagai galkorrak dira, fresko (edo oso gutxi prozesaturik) zein elikagai askotara gehitzen den osagai izoztu gisa kontsumi daitezkeenak. EBn gehien kontsumitutako baiak marrubiak, mugurdiak, masustak eta ahabiak dira. Adituen taldeak ebaluatu egin ditu patogeno horiek baietan duten prebalentziari buruzko datuak eta kutsadura saihestearekin eta irizpide mikrobiologikoen egokitasunarekin lotutako murrizte-aukerak. Bada, EFSAk honako hau ondorioztatu du: Baiak ekoizten dituen abeletxe bakoitzean arrisku-faktoreen konbinazio berdingabea dago, eta arrisku horiek eragina izan dezakete hizpide diren produktuen ekoizpenean agente patogenoak agertzearekin eta irautearekin. Euria, ureztatzeko edo pestizidak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Salmonellaren eta Norobirusaren arriskua baietan – EFSA 2014

Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) orain dela gutxi argitaratu du zientzia-iritzi bat, baiak Salmonellarekin eta Norobirusarekin kutsatzeko arriskuaz, elikakate osoaren testuinguruan. Baiak elikagai galkorrak dira, fresko (edo oso gutxi prozesaturik) zein elikagai askotara gehitzen den osagai izoztu gisa kontsumi daitezkeenak. EBn gehien kontsumitutako baiak marrubiak, mugurdiak, masustak eta ahabiak dira. Adituen taldeak ebaluatu egin ditu patogeno horiek baietan duten prebalentziari buruzko datuak eta kutsadura saihestearekin eta irizpide mikrobiologikoen egokitasunarekin lotutako murrizte-aukerak. Bada, EFSAk honako hau ondorioztatu du: Baiak ekoizten dituen abeletxe bakoitzean arrisku-faktoreen konbinazio berdingabea dago, eta arrisku horiek eragina izan dezakete hizpide diren produktuen ekoizpenean agente patogenoak agertzearekin eta ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Salmonellaren eta Norobirusaren arriskua baietan – EFSA 2014

Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) orain dela gutxi argitaratu du zientzia-iritzi bat, baiak Salmonellarekin eta Norobirusarekin kutsatzeko arriskuaz, elikakate osoaren testuinguruan. Baiak elikagai galkorrak dira, fresko (edo oso gutxi prozesaturik) zein elikagai askotara gehitzen den osagai izoztu gisa kontsumi daitezkeenak. EBn gehien kontsumitutako baiak marrubiak, mugurdiak, masustak eta ahabiak dira. Adituen taldeak ebaluatu egin ditu patogeno horiek baietan duten prebalentziari buruzko datuak eta kutsadura saihestearekin eta irizpide mikrobiologikoen egokitasunarekin lotutako murrizte-aukerak. Bada, EFSAk honako hau ondorioztatu du: Baiak ekoizten dituen abeletxe bakoitzean arrisku-faktoreen konbinazio berdingabea dago, eta arrisku horiek eragina izan dezakete hizpide diren produktuen ekoizpenean agente patogenoak agertzearekin eta ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Adituen iritzi inpartziala arriskuen ebaluazioan – EFSA 2014

EFSAk gida bat argitaratu du adituen iritzia ahalik eta modu inpartzialenean lortzeko aholkuekin. Gida hori adituen aholkuak lortzeko metodo sistematiko eta estandarizatuen adibide praktikoekin osatu da.Arriskuen ebaluazioa egiteko eta arriskuen kudeatzaileei erabakiak hartzea errazteko, metodo kuantitatiboak erabili ohi dira, hori baitago finkatuta. Nolanahi ere den, askotan eskura dauden datuak ez dira nahikoak izaten, eta adituei iritzia eskatzera jo behar izaten da. Hala ere, iritzi hori lerratuta egon daiteke, eta horrek mugatu egiten du bere balioa; beraz, EFSAk aditu-talde bat osatu zuen, adituen ezagutza modu inpartzialean lortzeko metodologia bat garatzeko.Gida honek hiru protokolo zehatz proposatzen ditu jarduteko: Sheffield, Cooke eta Delphi. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien Segurtasunerako munduko plan estrategikoa 2013-2022 – OME 2014

Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) elikagaien segurtasunean lehentasunezkoak diren gaietan jarduteko estrategia bat ezarri du 2013-2022 eperako. Zehazki, segurtasunaren arloko munduko, nazioko eta eskualdeko adituek egin dute plana, eta bi urteko planen bidez inplementatuko da, helburu estrategikoak betetzeko sortuko diren jarduera zehatzen bidez.Planaren esparrua Elikagaien Segurtasuna da (berau osatzen duten osagai guztiak barne) eta bere baitan hartzen ditu “baserritik mahaira” ikuspuntua eta jatorri zoonotikoko elikagaien bidez transmititutako gaixotasunak.Planak hiru helburu estrategiko ezartzen ditu, elikagaiek munduan transmititzen dituzten gaixotasunak murriztea lortzeko beharrezko zereginak ere aintzat hartuta:1. Helburua: elikakate osoan zientzia-oinarriak ematea, elikagaiek gizakien osasunean eragindako arriskuak murriztera bideratutako erabakiak eta ekintzak abiarazteko.1. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSAk aztertu egin du txerrien buztan-ebakitzea 14/06/20

EFSAk iritzi bat argitaratu du, txerrien buztanaren anputazioari buruz. Anputazioa prozedura bat da, txerriek elkarren buztanei kosk egiteko arriskua murrizteko; izan ere, hori da espezie horren hazkuntza modernoaren arazo nagusietako bat.Jokabide horrek zenbait kausa izan ditzake, hala nola, txerriek euren jarrera-beharrizanak asebetetzeko behar dituzten material manipulagarririk ez egotea: lastoa, belar lehorra, siloratzea, ongarria eta turba. Material manipulagarrien beharrizan hori aldatu egin daiteke, txerri-motaren arabera.EFSAren iritzian identifikatu egiten dira kaudofagia eragiten duten arrisku-faktoreen, horrek animalien ongizatean dituen ondorioen eta ongizate-adierazleen arteko interakzioak.Txostenean, besteak beste, ondorio hauek jasotzen dira:Txerriek material manipulagarriak behar dituzte, hainbat jarrera-beharrizan asebetetzeko. Horiek txerri-motaren arabera alda daitezke. Bada, ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Gaixotasun emergenteei buruzko datu-base berria 14/06/20

EFSAk eta Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC) VectorNET abiarazi dute: lau urteko proiektua, helburu gisa duena datu-base partekatua eratzea gizakiei eta/edo animaliei eragiten dieten gaixotasunen bektoreei buruz.Aipatutako tresnaren oinarrian EBko ikerketa-erakunde eta -organismoen sare batek emandako datuak egongo dira, eta informazioa emango du bektoreen bidez transmititutako gaixotasunen presentziaz, banaketaz eta ugaritasunaz. Informazio hori bi organismoek egindako arrisku-ebaluazioetarako erabili ahal izango da.EFSAk informazio-bideo bat eskegi du bere webgunean. Bertan, elkarrizketak egin zaizkie Franck Berthe-ri (EFSAko Animalien eta Landareen Osasuna Arloko burua) eta Hervé Zeller-i (ECDCko Gaixotasun Emergenteen eta bektoreen bidez transmititzen direnen programako zuzendaria). Bada, elkarrizketa horietan bi erakundeek ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Erresuma Batuko Elikakatearen Kontrol Ofizialen Plana eguneratzea 14/06/19

Elikagaien Segurtasunerako Britainiako Agentziak (FSA) eguneratu egin du Erresuma Batuko Kontrol Ofizialaren Urte Anitzeko Plana, 2015era bitarteko epea hartzen duena. Plan hori kontrol ofizialei buruzko Europako 882/2004 Araudiaren betekizunetako bat da, eta bere xedea da ziurtatzea kontrol-sistemak eraginkorrak direla honako hauek bete eta aplikatu egiten dela ikuskatzeko: elikagaien eta pentsuen inguruko legeria, animalien osasun- eta ongizate-arauak eta landare osasunarenak.Planak kontrol ofizialetan parte hartzen duten erakundeen arteko ikuspegi orokorra ematen du dagoeneko badauden koordinazio-mekanismoei buruz. Honako hauek dira erakunde horiek: Ingurumen, Elikadura eta Nekazaritzako Gaiak Saila (DEFRA), Osasun Saila (HSE), eta Eskoziako, Galeseko eta Ipar Irlandako tokiko agintaritzak. Guztiak koordinatzen ditu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Biodibertsitatea babestea Ingurumen Arriskuen Ebaluazioan – EFSA 2014

EFSAren Zientzia Batzordeak ezarri du nekazaritza ekosistemen biodibertsitate biologikoaren babesa dela ingurumen-arriskuen ebaluazioen gaur egungo eskemen lehentasunezko alderdia. Ildo horretan, EFSAk aintzat hartu beharreko bi alderdi nagusia identifikatu: galzorian dauden espezieen kontserbazioa eta eraginaren ondoren populazioen lehengoratze ekologikoa.Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) ebaluatu egiten du izurrite inbaditzaileetako espezieen eta nekazaritza ekosistemetan erabiltzen diren produktu arautuen (besteak beste, produktu fitosanitarioak, pentsuetarako gehigarriak eta genetikoki eraldatutako organismoak) eragina biodibertsitatean. Halaber, EFSAk ingurumenaren segurtasunerako gomendioak ematen ditu, eta, horretarako, produktuen indarreko legedian edo eskura dituen ikerketa-datuetan oinarritzen da.EFSAk duela gutxi antolatu duen hitzaldi batean, eztabaidatu zuten zein den espezie bat babesteko maila egokien ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arrozean dagoen artsenikoaren ingesta – EVIRA 2014

Elikagaien Segurtasunerako Finlandiako Agentziak (EVIRA) zenbatetsi egin du arrozetik eratorritako artseniko inorganikoaren ingesta, eta ondorioztatu du gainditu egin dezakeela, hala helduen nola haurren artean, EFSAk giza osasunerako segurutzat jotako eguneko muga.EVIRAk aztertu egin ditu haurrentzat arrozarekin eginiko hamar elikagaitako eta garau luzeko zortzi arroz-motatako artseniko inorganikoaren kontzentrazioak.Jaioberrientzako elikagaiei dagokienez, artseniko osoaren eta inorganikoaren kontzentrazio txikiagoa dago, elikagai horietan beste ale eta fruta batzuk daudelako. Hain zuzen ere, artseniko inorganikoa haurrentzat arrozarekin eginiko lau elikagaitan bakarrik atzeman zen. Bestalde, arroz-ale luzeko artsenikoaren kontzentrazio osoa 0,5 miligramo/kilo baino handiagoa zen, eta artseniko inorganikoaren kontzentrazioa 0,5 miligramo/kilo baino txikiagoa.Bada, balore horiek aintzat hartuta, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago