Berriak

Zer da Arriskuen Balioztapena? – ELIKA – 2005

Artikulu hau arriskuen Balioztapenaren deskripzioa da, hau da, Arriskuen Analisiaren lehenengo fasea, Elikagaien Segurtasunarako politika jarraitzeko erabilgarria delaArtikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien aflatoxinak kontrolatzeko gida – CE 2005

Europako Batzordeak eskudun agintarientzako gida bat publikatu du, Europako Batasunak aflatoxinez duen legediarekiko adostasunaren kontrolaz diharduena. Dokumentu horretan, zenbait fruitu lehorren erakusgarrien hautaketa prozedura aipatu dute: kakahueteak, pistatxoak, urrak, Brasilgo intxaurrak eta pikuak.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Laboreen sektorean trazabilitate sistema eta higiene praktika egokiak aplikatzeko gakoak

Dokumentu honen helburua da 178/2002 Araudiak xedatzen dituen betebeharrak ezagutaraztea eta horiek aplikatzean lagungarri izatea. Emandako jarraibideak errazak dira; baina, neurri berean, eraginkorrak ere badira laboreen sektoreko eragile guztiek jarrai ditzaten. Trazabilitateari buruzko dokumentu honetan bildu diren printzipio guztiak gomendioak dira, eta enpresek egokitu beharko dituzte euren ezaugarrietara. Artikulu osoa ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Crohn eta Johne gaitzen arteko erlaziori buruzko txostena – FSANZ 2005

Elikagaien Segurtasunerako Australiako eta Zeelanda Berriko Agentziak (FSANZ) txosten bat plazaratu du Johne eta Crohn gaitzen arteko erlazioa aztertzen duena. Lehena hausnarkariek izaten dute Mycobacterium avium paratuberculosis (MAP) bakterioak eraginda, eta, bigarrenak gizakiei erasaten die. Horren eraginak gora egin du mundu osoan. Teoria baten arabera, MAP patogenoa da Crohn gaitza eragiten duena, eta FSNAZ agentziak horren aldeko eta kontrako argudioak azaldu ditu. Edozelan ere, agentzia horrek esparru horren barnean ikerketa gehiago egiteko gomendatzen du.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arrisku Balioztatzearen ezarpena Arrain Industrian – FAO – 2004

Lehenengo atalean, Arrisku Balioztatze (AB) baten fasea eta subfase guztien eta baita AB moten laburpena dago (Kualitatiboa, kuantitaiboa, erdikuantitaiboa eta Risk Rangerra). Hauen adibideak, bostgarren atalean daude eskuragarri.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arrisku Balioztatzearen ezarpena Arrain Industrian – FAO – 2004

Lehenengo atalean, Arrisku Balioztatze (AB) baten fasea eta subfase guztien eta baita AB moten laburpena dago (Kualitatiboa, kuantitaiboa, erdikuantitaiboa eta Risk Rangerra). Hauen adibideak, bostgarren atalean daude eskuragarri.Artikulu osoa ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Arriskuen komunikazioari buruzko txostena – EUFIC 2004

Elikadura Informazioari buruzko Europako Batzordeak (EUFIC) joan den ekainaren 1 eta 2ko tailerrako txosten bat argitaratu du. Egun haietan, elikadura arriskuak komunikatzeko prozeduraz eztabaidatu zuten. Adituen iritziz, komunikazio orok arrakasta izateko giltzak honako hauek dira: gizarteak konfiantza izatea arau emaileengan, arriskuak jakinarazteko orduan garden jokatzea eta erabaki politikoetan parte hartze publikoa izatea. Horren ondorioz, aholku batzuk definitu zituzten: arriskuak sailkatzeko sistema baten beharra, ikertzaileei arau emaileekin elkarlanean aritzeko aukera ematea, politikariek komunikazio estrategiak prestatzeko premia, politikariek erraztasunak ematea herritarrek zientzialarien terminologia ezagutu dezaten, gizarteak berriak antzemateko dituen kultur ezberdintasunak definitzea eta ezberdintasun horiek azaltzeko tresnak sortzea, eta azkenik, Erkidego mailan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Animalien elikaduran kadmioari buruzko iritzi zientifikoa – EFSA 2004

EFSAren Elikakatearen Kutsatzaileen Batzorde Zientifikoak (CONTAM) irizpide bat hartu du kadmioari buruz, animalien elikaduran osagai kutsatzailea delarik. Batzordeak jakinarazi du lehengaietan kutsadura agertzea ezin dela guztiz saihestu, lehengai horiek ingurumenean dagoen kadmioa jasotzeko arriskua dutelako. Egungo nekazal jardueren baldintzetan, zaila da ehun finak duen kadmio kopurua animalia-jatorriko elikagaientzako ezarritako gehienezko kopuruen gainetik egotea.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuen Analisia Elikagaien Bidez Igaroarazitako Infekzio eta Intoxikazioei Buruzko 5. Nazioarteko Biltzarrean – ELIKA – 2004

Artikulu hau hirugarren atalako (Arrisku Mikrobiologikoen Analisia) Elikagaien Bidez Igaroarazitako Infekzio eta Intoxikazioei buruzko 5. Nazioarteko Biltzarraren laburpena daArtikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagai alergenikoen buruz iritzi zientifikoa, etiketatua helburu duelarik – EFSA – 2004

Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzako (EFSA) Dietako Produktu, Nutrizio eta Alergien batzorde zientifikoak (NDA) elikagai alergenikoei buruzko iritzia argitaratu du, berorien etiketatua helburu. Ondorioztatu dutenez, produktu baten osagaien artean, osagai alergenikoak eta horien ohiko eratorrien derrigorrezko aipamena oinarritzeko froga nabarmenak daude.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

B1 aflatoxinari buruzko Zientifikoa iritzia – EFSA 2004

Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzako (EFSA) Elikakatearen Kontaminatzaileen Batzorde Zientifikoak (CONTAM), animalien elikaduran B1 Aflatoxinari buruzko irizpen zientifikoa eman du. Esne-zentraletako esnetan M1 aflatoxinaren datuek erakutsi dutenez, oso lagin gutxitan gainditzen da ezarritako muga, banakako abeletxeetako esnearen parekoa, alegiaArtikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arrainetan merkurioa egoteko arriskuari buruzko iritzi zientifikoa – EFSA 2004

Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzako (EFSA) Elikakatearen Kontaminatzaileen Batzorde Zientifikoak (CONTAM) bere iritzia argitaratu du, merkurioak kutsatutako elikagaien kontsumoak (arrain eta itsaskiak, batik bat) giza osasunean eduki litzakeen arriskuei buruz. EFSAk gomendatzen du Elikagaien Segurtasunerako Agentziek arraina jateko emandako aholkuei jaramon egitea (gutxienez, astean bi aldiz jatea). Halaber, azpimarratzen du arrisku taldeek jango dituzten arrain espezieak hautatu behar dituztela, espezie handiei (ezpata-arraina eta hegaluzea, esaterako) lehentasuna eman gabeArtikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Mikotoxinek zerealetan eragiten duten kutsadura ekiditeko eta murrizteko Praktiken Kodea eta A Okratoxinari, Zearalenonari, Fumonisinei eta Trikotezenoei buruzko eranskinak

Mikotoxinak zerealetan ager daitezke. Mikotoxinek zerealetan eragiten duten kutsadura ekiditeko eta murrizteko, lehen ekoizpenean zenbait neurri har daitezke, besteak beste, Nekazaritza arloko Praktika Egokiak. Praktika horien helburua da mikotoxinek eragiten duten kutsadura ekiditea. Lehen ekoizpeneko ondorengo faseetan detoxifikazio-metodoak eta APPCC sistemak ezartzen dira. CODEX ALIMANTARIUS Batzordearen (FAO-OMS) dokumentu honek biltzen ditu Nekazaritza arloko Praktika Egokiak, Erakundeak onetsiak izan direnak, zerealetan zenbait mikotoxina murrizteko. Artikulu osoa ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Mikotoxinak kontrolatzea xedea duen HACCP sistema ezartzeko eskuliburua – FAO 2003

Nekazaritzarako eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) Gida bat argitaratu du. Bertan Arriskuei eta Kontrolgune kritikoei buruzko azterketaren oinarriak berrikusten dira eta mikotoxina (aflatoxinak, trikotezenoak, zearalenona, fumonisinak, A okratoxina eta patulina) kontrolarentzako aplikazio plana garatzen da. Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago