FVOk argitaratu egin ditu iaz Espainiako kontrol-sistema ofizialak ebaluatzeko egindako ikuskaritza baten datuak, Elikagaien Segurtasunaren eta prozesuen higienearen irizpideei jarraikiz (2073/2005 Araudia -EE-). Ikuskaritzak Andaluzia eta Gaztela eta Leoneko bederatzi establezimendutan egin ziren. Bertan, kontsumitzeko prest dauden elikagaiak (haragi gorria, eskortako hegaztien haragia, esnekiak, arrantza-produktuak, arrautza-produktuak, sushia, entsaladak eta barazkiak) ekoizten ziren, eta. elikagai guztiok daude arrisku handiko kategorian. OndorioakEspainiako agintariek elikagaien segurtasunari eta prozesuen higieneari dagozkien irizpideen kontrolak egin dituzte, Araudian ezarritako betekizunei jarraikiz. Kontrol ofizialeko planak, oro har, modu egokian zeuden ezarrita bisitatutako autonomia-erkidegoetako batean. Bestean, ordea, gabezia batzuk atzeman ziren APPCCren printzipioen kontrolen aplikazioan. Bisitatutako establezimenduetan azken ...
EFSAk datu-base bat osatu du elikagaietan eta pentsuetan aurkitzen diren arrisku kimikoei buruz. Datu-base horretan, egin diren Arrisku Balioespenetako datu guztiak biltzen dira. Xedea da zientzia-adituek edozein arrisku modu azkarrean kontsultatu ahal izatea eta datu-trukea optimizatzea kanpoko beste agentzia eta erakunde batzuekin.Horretarako, datu-eredu bat sortu behar izan da, OECDren txantiloi bateratua oinarri hartuta. Halaber, txantiloi horiek egokitu egin behar izan dira, EFSAren zientzia-panelek egiten dituzten giza, animalia eta ingurumen arloetako arriskuen balioespenen arabera. Eredu hori arrisku kimikoen mapa bat da, eta sailkatutako arriskuaren berezko ezaugarriak aurkeztu behar ditu, atal hauen arabera sailkatuta:Identifikazio kimikoa: izena, formula eta egitura kimikoa.Deskriptoreak: arriskua jorratzen ...
Produktu fitosanitarioak merkaturatu eta erabiltzeko kontrol-sistema egokia eta eraginkorra da. Kontrol-plan koordinatuak, prozedurei buruzko dokumentazioa, agintarien arteko komunikazioa, langileen prestakuntza eta aplikazio-neurriak egokiak dira, 2013ko martxoaren 6tik 13ra bitartean FVOk Espainian eginiko ikuskaritzaren emaitza-txostenaren arabera. Gainera, adierazi da legez kanpoko edo faltsututako pestizidak kontrolatzeko lankidetza egokia dagoela eta Plagiziden erabilera iraunkorrari buruzko 2009/128/EB Zuzentaraua inplementatzeak kontrolak sendotzen dituela. Alabaina, merkatuko hainbat produktu fitosanitario berrikusteko prozesuan gertatutako atzerapenen ondorioz, produktu horiek ez dira baimendu legeria erkidean jasotako printzipio bateratuei jarraikiz. Espainian hainbat plagizida-hondakin aztertu badira ere, plagiziden hondakinen kontrolak ez dira behar bezain eraginkorrak, laginen kontrol ofizialak egiteko laborategi gehienetan azterketa-ahalmenaren ...
Arrantza-produktuen ekoizpen-kateko etapa guztietan trazabilitate-sistemak abiarazteak handitu egiten du horien Elikagaien Segurtasuna, eta, aldi berean, bermatu egiten du harrapatze guztien jarraipen zorrotza eta ur-baliabideen ustiapen iraunkorra gauzatuko dela.Artikulu osoa ...
EFSAk gida bat argitaratu du, erle, erlastar eta erle bakartientzako plagizidak erabiltzeak izan ditzakeen arriskuak ebaluatzeko. Aldez aurretik ezti-erleentzat eginiko arriskuen ebaluazio-sistemak ez zituen erabat kontuan hartu arrisku kronikoak, pestiziden aurreko esposizioaren errepikapena edo larbentzako egon daitezkeen arriskuak.Bada, gida berriak hutsune horiek betetzen ditu, eta erlastar eta erle bakartientzako eskemak ere jasotzen ditu. Halaber, metodo berria proposatzen da, produktu fitosanitario batek erleen artean eragin dezakeen kaltea onargarria den ebaluatzeko. EFSAren gida-dokumentu honek aholkuak jasotzen ditu plagiziden ebaluazioan parte hartzen dutenentzat, industria eta agintari publikoak barne.EFSAko adituek, bestalde, eredu bat sortu zuten, plagiziden dosi subletalen esposizioaren arriskua aztertzen duen arriskuen ebaluazio-sistema ...
EFSAk gida bat argitaratu du, erle, erlastar eta erle bakartientzako plagizidak erabiltzeak izan ditzakeen arriskuak ebaluatzeko. Aldez aurretik ezti-erleentzat eginiko arriskuen ebaluazio-sistemak ez zituen erabat kontuan hartu arrisku kronikoak, pestiziden aurreko esposizioaren errepikapena edo larbentzako egon daitezkeen arriskuak.Bada, gida berriak hutsune horiek betetzen ditu, eta erlastar eta erle bakartientzako eskemak ere jasotzen ditu. Halaber, metodo berria proposatzen da, produktu fitosanitario batek erleen artean eragin dezakeen kaltea onargarria den ebaluatzeko. EFSAren gida-dokumentu honek aholkuak jasotzen ditu plagiziden ebaluazioan parte hartzen dutenentzat, industria eta agintari publikoak barne.EFSAko adituek, bestalde, eredu bat sortu zuten, plagiziden dosi subletalen esposizioaren arriskua aztertzen duen arriskuen ebaluazio-sistema ...
EFSAk eredu bat sortu du, akuikultura-ustiategiak animalien gaixotasunen arabera kategorizatzeko (1614/2008 Errege Dekretua, 2006/88/EE Zuzentaraua aldatzen duena. Arrisku-sailkapen hori ezartzea izango da arriskuan oinarritutako zaintza abiarazteko oinarria. Eredu horren oinarrizko printzipioa da akuikultura-ustiategi bakoitzeko arrisku kuantitatiboa ezartzea. Horretarako, lehenengo eta behin, identifikatutako arrisku-faktore bakoitzari puntuazio indibidual bat eman behar zaio, eta, ondoren, arrisku globalaren baitan konbinatu behar dira, bakoitzari dagokion haztapena emanda. Eredua sortzeko aintzat hartu diren faktoreak hauek izan dira: Bizirik dauden animalien mugimenduakUraAbeletxeko prozesuakGaixotasunak transmititzeko bideakEredua Italiako eta Ingalaterrako ostadar-amuarrainen 74 abeletxetan testatu da Septizemia Birus Hemorragikorako (VHS) eta Norvegiako izokinen 24 abeletxetan Izokinaren Anemia Infekziosorako (ISA). Bada, ...
Mendebaldeko Niloko birusa (MNB) edo West Nile Virus (WNV) gorantz doan gaixotasuna da, eta gizakiei, zaldiei eta txoriei eragiten dien birus batek sortzen du. MNBren epidemiologia eta transmititzeko zikloa konplexuak dira, eta horrenbestez, beti ez da erraza izaten gaixotasuna gizakiei transmititzeko arriskua zein den ebaluatzea.MNBren arriskua ebaluatzen laguntze aldera, Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC) eskuliburu bat egin du, eta honako bi gai hauetan jartzen du arreta bereziki:Eragindako eremu geografikoak eta birusa transmititzeko arriskua duten eremuak definitzeaAlerta bat aktibatzea MNBk gizakiengan infekzioa eragitekotan, zaintza sistemen adierazleak erabilizEskuliburua hiru zatitan banatu dute:MNBri buruzko giltza datuakMNBrako erabiltzen diren zaintza sistemen deskribapenaArriskuak ...
Malnutrizioak, bere itxura guztietan -- desnutrizioa, mikromantenugailuen gabeziak eta gehiegizko pisua zein obesitatea -- , kostu ekonomiko eta sozial onartezin eta altuak eragiten ditu era guztietako diru-sarrerak dituzten herrialdeetan. Nekazaritzaren zein elikaduraren mundu-mailako egoera 2013an: elikadura sistemak nutrizio hobe izateko txostenak dioenez, nutrizioa hobetzeko eta kostu horiek murrizteko abiapuntuak elikadura eta nekazaritza dira.Nekazaritzaren arloko politikek eta ikerketek produktibitatearen hazkuntza babesten jarraitu behar dute, oinarrizko elikagaiei dagokienez. Era berean, arreta handiagoa jarri behar dute mantenugai asko dituzten elikagaietan nahiz iraunkorragoak diren ekoizpen-sistemetan. Gobernuek, nazioarteko erakundeek, sektore pribatuak eta gizarte zibilak lagungarri izan daitezke kontsumitzaileek dieta osasungarriagoak hauta ditzaten, hondakinak murritz daitezken ...
FAOk eguneratu egin du arrainaren bidezko intoxikazio histaminikoari buruzko informazioa, duela gutxi zientzia-irizpen batek berrikusi eta eguneratu egin dituelako kutsatzaile horretarako erreferentziazko mailak.Intoxikazio histaminikoa koadro toxiko bat da, eskonbrotoxina bidezko intoxikazio gisa ere ezaguna eta, oro har, histamina-maila altuak dituzten arrainak kontsumitzearekin lotuta dago, baita beste amina biogeniko batzuen maila altuekin ere, histidinaren bakterio-deskarboxilaziotik eratorriak dira eta. Eskonbrida familiako arrainak dira tartean egon ohi direnak (atuna, hegaluzea, berdela, etab.), eta beste espezie pelagiko batzuk ere bai; esaterako, sardinak eta antxoak.Codexak arrainen histamina mailak finkatu zituen, deskonposatzearen, higienearen eta maneiuaren adierazle gisa, eta horietako batzuk ez zuten froga zientifiko argirik. Hortaz, ...
EFSAk azterlan bat egin du Listeria monocytogenes bakterioaren presentziari buruz kontsumitzeko prest dauden EBko elikagai zehatz batzuetan (arrainak, haragi hotzak eta gazta bigunak). Hala, azterlan horren lehen zatian ondorioztatu dute txikia dela listeriaren presentziak legezko muga gainditu duen elikagai laginen proportzioa.Dena dela, aintzat hartuta, batetik, arrisku handiagoa dakarten elikagaiek duten ospea, eta bestetik, listeriosiak giza osasunean izan ditzakeen ondorio larriak, ziurtatzen jarraitu behar dute bakterioak elikagaietan duen presentzia gaur egun bezala zaintzen dela. Listeriosia arraroa bada ere, gaixotasun larria izan ohi da, ospitaleratze eta heriotza tasak altuak dira eta.EBri dagokionez, 2011n gizakion 1.470 kasu erregistratu ziren, eta heriotza tasa % 12,7koa ...
FAOk eguneratu egin du arrainaren bidezko intoxikazio histaminikoari buruzko informazioa, duela gutxi zientzia-irizpen batek berrikusi eta eguneratu egin dituelako kutsatzaile horretarako erreferentziazko mailak.Intoxikazio histaminikoa koadro toxiko bat da, eskonbrotoxina bidezko intoxikazio gisa ere ezaguna eta, oro har, histamina-maila altuak dituzten arrainak kontsumitzearekin lotuta dago, baita beste amina biogeniko batzuen maila altuekin ere, histidinaren bakterio-deskarboxilaziotik eratorriak dira eta. Eskonbrida familiako arrainak dira tartean egon ohi direnak (atuna, hegaluzea, berdela, etab.), eta beste espezie pelagiko batzuk ere bai; esaterako, sardinak eta antxoak.Codexak arrainen histamina mailak finkatu zituen, deskonposatzearen, higienearen eta maneiuaren adierazle gisa, eta horietako batzuk ez zuten froga zientifiko argirik. Hortaz, ...
Kutsatzaile kimikoen talde nordikoak (NKG) azterlan biltzailea egin du konposatu per eta polifluoratuek (PCF) merkatu nordikoko hainbat industria sektoretan duten erabilerari buruz, bei eta uretan eta elikagaietan duten presentziari eta gizakien eta animalien osasunerako eragin toxikoei buruz ere. Talde horrek ondorioztatu duenez, datu fisiko-kimiko eta toxikologikoak falta dira, baita ingurumenean eta elikagaietan duten kontzentrazioari buruzkoak ere konposatu horietako batzuen kasuan, perfluorooktano sulfanatoa (PFOS) eta azidoa perfluorooktanoikoaz (PFOA) gain, aztertuenak baitira eta giza osasunerako dituzten arriskuak gehien ebaluatu dira. OECDren iturrietan, REACH Europako datu-basean eta SPIN datu-base nordikoan oinarrituta, 518 konposatu per eta polifluoratu aurkitu dira, 35 kategoria kimikotan taldekatuta. Konposatu ...
Luxenburgoko Elikagai Segurtasuneko agintariek zenbait gomendio igorri dizkiete herritarrei arrozaren kontsumoari buruz, zerealetan dagoen artsenikoaren presentziaren inguruan duela gutxi eginiko ikerketa batean oinarrituta. Horren bidez antzeman zuten bereziki arrozaren zenbait produktuk arriskua ekar dezaketela kontsumitzaile talde jakin batzuen artean.Gomendioa haurren etapari zuzenduta dago bereziki, etapa horretan handiagoa baita arroz produktuen kontsumoa, oro har, ahi forman. Ez da beharrezkoa aipatu ahiak umeei emateari uztea, baina komeni da zereal mota ezberdinak tartekatzea, besteak beste, garia, oloa, zekalea, espelta eta artoa. Arroz edariei dagokienez, azterketak adierazten du horiek esnearen ordezko gisa kontsumitu ohi dituzten umeentzako (alergiak edo intolerantziak dituzten umeen kasuan, esate baterako) ...
Informazio-material hori modu erraz eta laburrean deskribatzen saiatzen da elikadura toxiinfekzioak, haien jatorri biologiko edo kimikoa, elikagaiak kutsatzeko bideak eta etxeetan saihesteko bost gomendio gakoak. Artikulu osoa ...
Europako Parlamentuak, EBko Ministroen Batzordeak eta Europako Batzordeak hitzarmena egin dute, 2013 ondoren Nekazaritza Politika Erkidea (NPE) aldatzeari buruz.NPE bidezkoagoa"Erreferentzia historiko"-en amaierarekin, zuzeneko ordainketak modu bidezkoagoan banatuko dira estatu kideen, eskualdeen eta nekazarien artean:Konbergentzia: NPEren aurrekontu-banaketak bermatu egingo du estatu bakar batek ere ez duela batez besteko erkidearen % 75 baino gutxiago gaurdanik 2019ra bitartean1. Murriztu egingo dira estatu kide edo eskualde bakar bateko ustiategien arteko laguntza-mailen diferentziak; izan ere, hektarea bakoitzeko laguntza ezin izango da ordaindutako laguntzen batez bestekoaren % 60tik beherakoa izan, hemendik 2019ra, zonalde administratibo edo agronomiko beran. Estatu kideek laguntza handiagoak eman ahal izango dizkiete ustiategi ...
Zein neurrira arte da landa-girokoa EB?EBko lurzoruaren % 77tik gora da landa-zonaldea: % 47 nekazaritza-lurrak dira eta % 30 basoak. Bertan, gutxi gorabehera, herritarren erdia bizi da, eta nekazaritzan eta bestelako jardueretan aritzen da.Zenbat nekazari dago EBn?12 milioi (lanaldi osoz). Nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien industria uztartuta (bigarrena nekazaritza-sektorearen menpe dago, erabat, hornikuntzarako), EBko BPGren % 6, 15 milioi enpresa eta 46 milioi langile eragiten dituzte.Zer-nolako nekazaritza-ustiategiak daude EBn?Ustiategiak oso anitzak dira. Euren baitan hartzen dituzte nekazaritza intentsiboa, konbentzionala eta ekologikoa. Ohikoak dira familia-mailako ustiategiak, belaunaldiz belaunaldi jaraunsten direnak.Europan, ustiategi baten batez besteko tamaina 15 hektareakoa da (konparatzeko, Ameriketako Estatu Batuetan ...
EFSAk identifikatu eta ezaugarritu egin ditu haragiaren kontsumoak osasunean eragin ditzakeen arazoak, ezagutza hori egungo haragi-ikuskaritzetan ezartzeko, eraginkorragoak izan daitezen. Horretarako, 4 iritzi zientifiko argitaratu ditu 4 haragi-mota ikuskatzeko prozeduren inguruan: behiak, ardi-ahuntzak, hazitako ehizakiak eta ekidoak. Gaur egungo prozedurak askotan ez dira eraginkorrenak osasunerako arrisku nagusiak atzemateko. Horien artean daude Campylobacter eta Salmonella bakterioak,COPak bezalako kutsatzaile kimikoak, edo substantzia debekatuak. Hori dela eta, EFSAk uste du egungo prozedurak modernizatu egin behar direla. Halaber, adierazle epidemiologiko partekatuak proposatzen ditu patogeno mikrobiologiko garrantzitsuenetarako.Arrisku mikrobiologiko eta kimiko nagusiakEspezieaArrisku BiologikoaArrisku KimikoaBehiakVTEC, SalmonellaDioxinak, dioxinen moduko PCBak (DL-PCBak)Ardi-ahuntzakVTEC, ToxoplasmaDioxinak, dioxinen moduko PCBak (DL-PCBak)EkidoakTrichinellaFenilbutazona*, elementu kimikoak ...
Dietan dauden dioxinei buruzko azterlana 2013/06/25 Britainia Handiko Elikagaien Segurtasun Agentziak (FSA) azterlan bat argitaratu du, dioxinek izaki bizidunetan duten jokamoldeari buruz eta animalien artean eginiko azterlanetako datuak gizakietara estrapolatzeari buruz. Dioxinak ingurumen-kutsatzaile biometagarriak dira (batik bat elikagai koipetsuetan daude) eta hartzaile aril-hidrokarbonoak (AhRs dira ingelesezko siglak) aktibatzen dituzte animalia eta gizakietan. Dioxinen antzeko zenbait konposatu ebaluatu eta ikusi da jarduera potentzial oso ezberdinak dituztela, AhRs-en gainean, animalia-espeziaren arabera. Beraz, lortutako lehenengo ondorioa da beti ez dela posible gizakien artean duten eragina aurreikustea, in vitro (edo bizirik dauden arratoietan) eginiko azterlanetan lortutako toxikotasun-datuen arabera. Azterlanek erakutsi dute konposatu baten egitura ...
Konposatu kimiko baten toxikotasuna, neurri handi batean, bere bioerabilgarritasunaren bidez definitzen da. FSAk aluminioaren eta manganesoaren bioerabilgarritasuna ikertu du, konposatu horiek dituzten elikagaien arabera. Izan ere, elikagai jakin baten ezaugarriek eragina dute elikagaia hesteetan deskonposatzeko moduan eta askatzen diren substantzia kimikoen motan.Hori dela eta, eguneko aluminio- eta manganeso-ingestak zehazte aldera, funtsezkoa da xurgatzeko ehuneko erabilgarria eta elikagai jakin batean dagoen bi metal horien kopurua.Ondorioen artean honako hauek nabarmendu behar dira:Bioerabilgarritasunaren ehunekoa ezberdina da aluminiorako eta manganesorako, aztertutako elikagaien artean.Aluminioak gora egiten duen kontzentrazioetan saturazio-maila bat dago. Hortik aurrera ez da xurgatzen.Zitratoa bezalako substantziak lagungarri dira aluminioa xurgatzeko.Manganesoaren xurgatze osoa oso ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.