Berriak

Patogenotasun handiko hegazti gripearen kasu berriak hauteman dira zangetan

Neikerreko Animalien Osasun eta Baliabide Naturalen Laborategiak H5N1 patogenotasun handiko hegazti-gripeko (PHHG) kasu berriak hauteman ditu euskal kostaldeko zenbait udalerritan bildutako zangetan. Algeteko Erreferentziako Laborategi Nazionalean lagin horiek baieztatzeko zain daude. Abuztuaz geroztik, Kantauri itsasoaren ertzean patogenotasun handiko hegazti‑gripearen zenbait kasuren berri eman da zangetan: hamar Galizian, hiru Kantabrian eta beste bi Euskadin, hain zuzen ere. Frantziako kostaldean ere hegazti‑gripea duten zenbait zanga antzeman dituzte. Kasu berri horiekin, bederatzi dira animalien gaixotasun‑fokuak Euskadin 2022an. Izan ere, kontuan hartu behar dira maiatzean agertu ziren sai arreen bi fokuak eta abuztuan Gipuzkoan eta Bizkaian antzeman ziren zangen bi kasuak. Zanga Ipar Atlantikoan habia egiten ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Ardi- eta ahuntz-baztangaren foku bat jakinarazi da Granadan

Benamaurel udalerriko (Granada) ugaltze-ardien ustiategi batean ardi- eta ahuntz-baztanga (AAB) hauteman dela baieztatu da. Irailaren 14an eman zitzaien susmoaren berri Andaluziako Juntako albaitaritza-zerbitzu ofizialei (SVO). Haiek ikerketa epidemiologikoa egin, laginak hartu eta, ondoren, Algeteko (Madril) MAPAren Albaitaritza Laborategi Nagusira (LCV) bidali zuten, han azter zezaten. Laborategiak gaixotasuna 2022ko irailaren 19an baieztatu zuen. Andaluziako animalien osasun arloko agintaritzek berehala jarri dituzte abian kontrol neurriak: ustiategien huste sanitarioa egitea, 3 km-ko babes-eremua eta 10 km-ko zaintza-eremua ezartzea, eta ustiategietan biosegurtasun- eta zaintza‑neurriak indartzea. Halaber, animalien eta produktuen lekualdatzea mugatu dute. Agerraldi honek AABa berriro ekarri du Espainiara; izan ere, gaixotasuna 1968. urteaz geroztik desagertutzat jotzen ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Gomendio dietetiko jasangarriak eta jarduera fisikoaren gaineko gomendioak Espainiako herritarrentzat

AESANek honako txosten hau argitaratu du: AESANen Batzorde Zientifikoaren txostena, Espainiako herritarrentzat gomendio dietetiko jasangarriei eta jarduera fisikoaren gaineko gomendioei buruzkoa. Batzorde horrek joan den uztailean egindako osoko bilkuran onetsi zuen txostena.   Gomendio dietetikoak mantenugaiek eta elikagaiek osasunean duten eraginari buruz eskuragarri dagoen zientzia ebidentzian oinarrituta egiten dira. Gomendio horiek aintzat hartzen dute elikagaien eragina eduki nutrizionalaren araberakoa ez ezik, mantenugaiak ez diren substantzien presentziaren eta elikagaien konbinazioan gertatzen diren sinergien araberakoa ere badela.   Txosten horrek 2015. urtean emandako gomendioen eguneratzea jasotzen du; izan ere,   Garapen Jasangarriko Helburuek argi uzten dute asko aldatu behar dela elikagaiak ekoitzi eta kontsumitzeko modua, produktibitatea eta ...

Irakurri gehiago

Elikagaiekin kontaktuan egoten diren plastiko birziklatuzko materialak eta objektuak: araudi berria

Batzordearen 2022/1616 (EB) Araudia, Elikagaiekin kontaktuan egoten diren plastiko birziklatuzko materialei eta objektuei buruzkoa argitaratu da. Araudi horrek indargabetu egiten du 282/2008 (EE) Araudia.   Europako Batzordeak plastikoarentzako estrategia europar bat onartu zuen 2018an. Estrategia horren helburua da plastikoa birziklatzeko gaitasuna areagotzea eta plastikozko produktu eta ontzietan eduki birziklatuaren kopurua handitzea.   Erabiltzen den plastikoaren kopuru handi bat elikagaientzako ontziak egiteko erabiltzen denez, legeria arautzaile bat behar da.   Araudi berriak bi multzotan sailkatzen ditu birziklatzeko teknologiak:   Teknologia egokiak (“suitable technologies” ingelesez). Teknologia berriak (“novel technologies” ingelesez). Teknologia horiek multzo horretan jarraituko dute “suitable” gisa sailka daitezkeen arte.   Teknologia egokien kasuan, oinarri nahikoa dago EFSAk ebaluazioa egin ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Informazioa Azkar Trukatzeko Sistema Koordinatuaren (SCIRI) 2021eko urteko memoria

2021. urtean zehar, 1.081 espediente kudeatu dira SCIRIren bidez; errekorra da (2020an 634 kudeatu ziren), neurri handi batean alerta-espedienteen gorakadagatik (aurreko urtean baino % 32,5 gehiago) eta mugako errefusengatik (324 jakinarazpena, 2020an 103 izan ziren). Hiru izan dira SCIRI markatu duten mugarriak: Hainbat elikagaitan etileno oxidoa detektatzea Banbua eta beste landare-zuntz batzuk erabiltzea, bai eta plastikoa ere, elikagaiekin kontaktuan dauden materialetan (EKM) Alergenoen presentziari, intolerantzia sortzen duten substantziei eta etiketan behar bezala adierazitako glutenaren presentziari dagokienez kudeatutako eta argitaratutako alerten kopurua handitzea Espediente guztietatik (1.081): 473 alertei dagozkie 276 informazioei dagozkie 324 errefusei dagozkie 8 berrikuntzei Espediente garrantzitsuen ikuspegi orokorra hobetzeko, SCIRI txostenak Alerten eta Informazioaren Jakinarazpenen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Erosketa-saski osasungarria: zer produktu hautatu

Elikadura osasungarriak pertsonen bizitzarako beharrezkoak diren mantenugai guztiak dituzten elikagaiak biltzen ditu eta modu anitzean eta orekatuan konbinatzen ditu. Hala, organismoaren funtzionamendu ezin hobea lortzen eta mantentzen da, eta, ondorioz, murriztu egiten da gaixotasunak izateko arriskua.   Geroz eta jende gehiago arduratzen da elikadura osasungarria izateaz, eta, gainera, interesa agertzen du hurbileko produktu jasangarrietan oinarrituta egoteari dagokionez.   AESANek duela gutxi argitaratu du Erosketa-saskia nutrizioaren aldetik kalitatekoa, osasungarria eta jasangarria izan dadin oinarrizko produktuak hautatzeko gida. Gida egiteko aintzat hartu dira bai gomendio dietetiko jasangarriei eta dieta mediterraneoaren berezitasunei buruz Zientzia Batzordeak egindako txostena, bai Agentziak berak beste erakunde batzuekin aurretik egindako lanak.   Horrez gain, ...

Irakurri gehiago

RASFF alerta-sarearen laburpena (pentsuak), 2022ko 2. lauhilekoa

2022ko bigarren lauhilekoan animalien elikagaiei buruzko 83 jakinarazpen egon dira. Horietatik 12 alertak izan dira, 60 informazio-jakinarazpenak eta 11 mugan egin diren ukapenak. Egindako kontrol motari dagokionez, 33 jakinarazpen kontrol ofizialek egin dituzte, pentsuen ekoizpen-kateko zenbait esparrutan; 29 industriako autokontroletan detektatu dira; 18 mugako ikuskapen-postuetan (MIP); 1 kontsumitzaileen kexen ondorioz hauteman da eta 2 zaintza-programen ondorioz. Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 70, etxeko animalientzako pentsuei eta produktuei % 20, pentsu konposatuei % 5 eta gehigarri eta aurre-nahasketei % 5. Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira: soja-produktuak (8), txakurrentzako mastekagarriak (6) eta arrain-irina (4). ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Etiketaren araudia berrikusteko oinarri izango diren zientzia-azterlanak

  Ikerketarako Zentro Komunak (JRC) lau zientzia-azterlan argitaratu ditu honako hauei buruzko egungo ebidentzien gainean:   aurrealdeko nutrizio-etiketa jatorriari buruzko etiketa, etiketak ez diren bestelako baliabideen bidez ematen den elikagaiei buruzko informazioa, edari alkoholdunen etiketaren egungo egoerari buruzko azterketa.   Batzordearen asmoa da urtearen amaieran Kontsumitzaileari ematen zaion elikagaiei buruzko informazioaren gaineko Araudia berrikustea, eta emaitza horiek oinarri gisa erabiliko ditu proposamena egiteko.     Honako hauek dira azterlan horietako bakoitzaren ondorio nagusiak:   Aurrealdeko nutrizio-etiketari dagokionez   - Kontsumitzaileek aurrealdeko etiketa zer erosi aukeratzean nutrizio-informazioa jasotzeko modu azkartzat hartzen dute. - Kontsumitzaileek nahiago dituzte koloretakoak eta ebaluatiboak diren etiketak kolore bakarrekoak eta ez ebaluatiboak baino; izan ere, ulertzeko errazagoak dira. -  Aurrealdeko ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Garraioan animalien ongizatea hobetzeko gomendioak

EFSAk bost zientzia-irizpen argitaratu ditu aziendaren garraiorako baldintza onenei buruz; hausnarkari txikiak (ardi eta ahuntzak), ekidoak (zaldi eta astoak), behi-azienda (behi eta txahalak), txerri-azienda, edukiontzietan garraiatzen diren animaliak, etxeko hegaztiak barne (oilaskoak, oilo erruleak, indioilarrak, etab.), eta untxiak. Gaur egun, Europar Batasunean arlo horretako legeria berrikusten ari dira, eta irizpen horiek legeria eguneratzeko oinarri izango dira. «Animalien ongizatearen arloko jardunbide egokiek animalien alferrikako sufrimendua murrizteaz gain, haien osasuna hobetzen ere laguntzen dute; izan ere, funtsezko elementua da elikakatearen segurtasunerako, batez ere aintzat hartzen badugu animalien ongizatearen, animalien osasunaren eta elikagaiek transmititutako gaixotasunen arteko lotura» Irizpide horiek zerrendatutako gomendioan artean, besteak beste, honako hauek ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Nano eta mikroplastikoekiko giza esposizioa: egungo ebidentzia zientifikoak

OMEk 2019an mikroplastikoekiko esposizioan kontsumitzeko urak duen eraginari buruzko lehen txostena argitaratu zuen. Bigarren txosten honetan, berriz, 2021 urtearen amaierara arte material horiekiko ingurumen-esposizioarekin lotutako osasun-arrisku potentzialei buruzko ebidentzia zientifikoak zehatzen dira, elikagai, ura eta haize bidezko esposizioa barne. Nano eta mikroplastikoek gizartean gero eta kezka handiagoa sortzen dute eta “kutsatzaile emergentetzat” jotzen dira. Hortaz, premiazkoa da (zientzia-komunitatearentzat eta iritzi publikoarentzat) mikro eta nanoplastikozko partikulekiko espazioak gisa-osasunean duen eraginari buruzko zalantzak argitzea. Plastiko horien artean daude, besteak beste monomeroak, polimeroak, fabrikatzeko erabiltzen diren gehigarriak, xurgatutako kutsatzaile kimikoak eta partikula horien eta agregatuen inguruan sortzen diren biofilmak. Gaur egun elikagaietan aurkitzen diren mikroplastikoen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Hegazti Gripearen kasu berri bat Bizkaiko basa hegazti batean

Patogenizitate Handiko Hegazti Influenzaren (IAAP) H5N1 kasu berri bat atzeman dute egoera txarrean aurkitutako broju batean. Bizkaiko Foru Aldundiko zerbitzuak Muskizko La Arena hondartzan jaso eta Gorlizko Basafauna Berreskuratzeko Zentrora eraman zuten hegaztia. Bertan, laginak hartu zituzten gaixotasunak detektatzeko. Babes neurriak hartuz, brojua isolatu egin zuten laborategiko emaitzen zain. Handik hiru egunera hilik agertu zen. ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Hegazti-gripearen beste kasu bat baieztatu da Euskadin jasotako hegazti basati batengan

Herritarren laguntzari esker Donostian aurkitutako zanga gaixo bat da. Foku berri hori maiatzean Gipuzkoan sai arreengan jakinarazitako beste biei gehitu behar zaie. Patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHG) beste kasu bat detektatu da partikular batek hegazti gaixo bat zegoela jakinarazi ondoren Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainek jaso duten zanga gaixo batengan. Zanga euskal kostaldean ohikoa ez den itsas hegaztia da; izan ere, ez dago ugaltze‑koloniarik, eta normalean ez da gure kostaldera iristen, baldin eta ez badago gaixorik edo ahulduta.   Gaixotasun horren Erreferentziazko Laborategi Nazionalak baieztatu egin du H5N1 azpimotako patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHG) birusaren positiboa. Ondoren, hegazti‑sektoreari jakinarazi zaio, etxeko hegaztiak babes ditzan hegazti basatiekin ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Pentsuetarako lehengaien katalogoaren berrikuspen berria

Pentsuetarako lehengaien katalogoaren azken berrikuspena, Batzordearen 68/2013(EB) Erregelamenduaren arabera, 2017an argitaratu zen. Harrezkero, animalien elikaduraren sektoreko Europako enpresen ordezkariek katalogo horren aldaketak egin dituzte, beste alde interesdun batzuk kontsultatu ondoren, agintari nazional eskudunekin lankidetzan. Horretarako, Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak igorritako irizpenen ondoriozko esperientzia eta aurrerapen zientifiko edo teknologikoak izan dituzte kontuan. Aldaketa horiek xedapen orokorren azalpenak, pentsuetarako lehengaiei eta tratamendu-prozesuei buruz eginiko sarrera berriak eta egungo sarreren egokitzapenak dira. Zehazki, xedapen espezifikoak ezarri behar dira deskribapenari, ezpurutasun kimikoen gehieneko edukiari eta nahitaez aitorpenei buruzko jarraibideei buruz.   Esate baterako, eguneratze berri horretan, eta bioekonomiaren, elikaduraren edo bioerregaien sektoretik datozen pentsuetarako lehengai jakin batzuen ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Mikroplastikoak: zein da zelulen erantzuna partikula horien esposiziora?

Plastiko-partikulek osasunean izan ditzaketen eraginak ikertzen dituen Alemaniako Arriskuen Ebaluaziorako Institutu Federaleko (BfR) ikerketa‑talde batek txosten zientifiko bat argitaratu du nano eta mikroplastikoek giza zelulekin dituzten interakzioei buruz. Plastiko-partikulak ingurumenean askatzen dira hainbat material polimerikoen degradazioren ondorioz, eta elikagai eta edarien bidez arnastu edo irentsi daitezke. Egungo frogen arabera, mikroplastikoek arrisku txikia dakarte giza osasunarentzat (baina ez nanoplastikoek). Milimetro bat eta bost milimetro arteko tamainarekin, mikroplastikoak “handiegiak” dira giza zelulek modu esanguratsuan xurgatzeko, eta gehienak iraitzi egiten dira. Hala ere, egoera desberdina da partikula txikiagoekin, adibidez submikro eta nanoplastikoekin (1 eta 1.000 nanometro arteko partikulak). Tamaina txikia dela eta, zaila da horiek hautematea, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ziurgabetasunak: arriskuen-kudeaketan eta jakinarazpenean dituzten inplikazioak

EFSAk argitaratu ditu arrisku-ebaluazioan identifikatutako ziurgabetasunek irizpen zientifikoen interpretazioan eta arriskua kudeatu eta jakinarazteko ondoko ekintzetan duten eragina aztertzeko lantegiaren ondorioak. Lantegian 76 pertsonak hartu zuten parte, eta bi zatitan banatu zen: lehenengoa arriskuaren kudeaketari eta irizpen zientifikoaren ziurtasunak erabakiak hartzeko interpretazioan duen eraginari buruzkoa izan zen, eta, bigarrena, berriz, arriskua jakinarazteari eta ebaluazioaren emaitzaren ziurtasunak duen eraginari buruzkoa.   Lantegiko eztabaidaren helburua izan zen aholkularitza zientifikoaren gardentasuna hobetzea eta irizpenen ziurgabetasunen eta ziurtasun-mailaren jakinarazpena hobetzeko iradokizunak biltzea. Ondorio hauek atera ziren:   Beharrezkoa da ziurgabetasunen jakinarazpena serio hartzea arrisku-ebaluazioetan. Erabakiak hartzeko, aholkularitzaren emaitza baldintzatzen duen irizpenaren ziurtasun‑maila zehaztu behar da. Erabaki bat hartzeko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Abeltzaintzan erabiltzen diren antibiotikoen autokontrolerako tresna berria

MAPAk tresna berri bat sortu du abeltzainei erraztasunak emateko antibiotikoen erabileraren autokontrolaren esparruan, Albaitaritzarako Antibiotikoen Errezeten Kontrolerako Sistema Informatikoaren (PRESVET) barruan. PRESVETen bidez, albaitaritzarako antibiotikoen errezeten informazioa zentralizatzen da estatu mailan, abeltzaintza-ustiategietako antibiotikoen kontsumoa monitorizatzeko. Orain arte, albaitari profesionalek sarbidea zuten, albaitaritzarako errezetei buruzko informazioa bertan iraultzeko. Hemendik aurrera, REGAn izena emanda dauden titularrek ere abeltzaintza-ustiategietako antibiotikoen kontsumoari buruzko hiru hilez behingo txostenak kontsultatu ahal izango dituzte; gainera, estatu mailan alderaketak egin ahal izango dituzte, espezie eta sailkapen zooteknikoaren arabera. Halaber, albaitari profesional bati edo batzuei eman ahal izango diete sartzeko baimena, txostenak ikusteko, eta, horrela, aholkularitza errazteko. Elikagaiak ekoizteko animalietan erabiltzen diren antibiotikoen ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Alerta eta Kooperazio Sarea: 2021eko txostena

Alerta eta Kooperazio Sarea (ACN) Elikagai eta Pentsuetarako Alerta Azkarreko Sistemak (RASFF), Administrazio Laguntza eta Kooperazio Sistemak (AAC) eta Elikadura Iruzurraren Sareak (FFN) osatzen dute, 2019/1715 Erregelamenduak ezarria. Sareko kideen artean nekazaritzako elikagaien kateko kontrol ofizialen arloko informazio-trukea errazteko dago diseinatuta. Europako Batzordeak diseinatu eta kudeatutako tresna informatiko baten bitartez egiten dira trukeak: iRASFF plataforma. Berriki argitaratu den 2021eko txostenean Alerta eta Kooperazio Sareko elementu guztietako jakinarazpenak igo direla antzeman daiteke aurreko urteen aldean. Nabarmentzekoa da pestiziden kasua, egindako jakinarazpenen % 27 baitira, eta protagonismo berezia du etileno oxidoak.   Online merkaturatutako elikagaiak ere nabarmentzen dira, eta horien jakinarazpenen % 50 produktu dietetikoei, osagarriei eta ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Moluskuak arazteko zentroetarako Jardunbide Egokien Gida

Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) gida bat argitaratu du molusku bibalbio bizien arazketa zentroentzat eta horiei lotutako jarduerentzat. Horien artean daude salmenta-zentroak. Gidak molusku bibalbio bizien arazketa zentroek bete beharreko baldintzak jasotzen ditu. Gida osatu egiten da ura, garbitasuna eta desinfekzioa, trazabilitatea, hornitzaileak, nahi ez diren izurriteak eta animaliak, hondakinak, mantentze-lanak kontrolatzeko aurretiazko baldintzen 9 planekin eta langileak prestatzeko eta gaitzeko plan batekin.   Gainera, araztegi baten fluxu-diagrama gehitzen da (etapa desberdinen deskribapenarekin), gero, arazoak, horien arrazoiak eta abian jarri beharreko neurri zuzentzaileak identifikatu eta autokontrol-plana garatzeko. Esparru horren barruan dago plan analitikoa. Plan horrek irizpide mikrobiologikoen, biotoxinen eta beste kutsatzaile batzen (besteak ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Elikagaien segurtasunaren eta nutrizioaren egoera munduan, SOFI 2022 txostena

Elikagaien segurtasunaren eta nutrizioaren egoera munduan (SOFI) FAOk, FIDAk, OMEk, PMAk eta UNICEFek urtero egiten duten argitalpen bat da. Bertan, jarraipena egiten zaie gosea desagerrarazteko eta elikagaien segurtasuna (Food Security) hobetzeko prozesuei eta nutrizioari. Gauzak horrela, Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendako helburuak betetzeko ditugun erronkak analizatzen dira txosten horretan (GIH helburuak). Dokumentua politiken arduradunei, nazioarteko entitateei, erakunde akademikoei eta publiko orokorrari dago zuzenduta. Materiale Interaktiboa. Ikusi munduan egin diren aurrerapenak gosea eta malnutrizioa desagerraraztekon AGENDA 2030aren AURRERAPENA Aurtengo txostenak agerian jarri du mundua atzera egiten ari dela gosearekin, elikadura-ziurgabetasunarekin eta malnutrizioarekin amaitzeko ahaleginetan, eta soilik zortzi urte falta dira 2030era iristeko; hori da GJHak betetzeko finkatutako ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Europako hegazti-gripearen eguneraketa

EFSAk txosten zientifiko bat argitaratu berri du martxotik ekainera bitarteko Europako HGren egoera epidemiologikoari buruz. Agentziaren txostenetik azpimarragarriena da patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHG) aurreko denboraldi epidemikoa, 2021-2022, Europan orain arte behatutako epidemia handiena dela; hain zuzen, zenbateko hauetara iritsi da guztira: Eskortako hegaztiak: 2.398 agerraldi eta 46 milioi hegazti sakrifikatu. Frantzia izan da herrialde kaltetuena, 509 eta 1.371 agerraldirekin, hurrenez hurren, eta 6,5 milioi hegazti sakrifikatu dira. Hegazti basatiak: 168 baieztapen gatibu dauden hegaztietan eta 2.733 kasu hegazti basatietan. Alemaniak (158) jakinarazi zituen gehien, eta ondoren, Herbehereek (98) eta Erresuma Batuak (48). Aldi horretan, 45 hegazti basatiren espezietan baieztatu ziren, eta ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago