Artikulu honetan Elikagaien Segurtasun arloko Komunikazio Estrategiak abian jartzeko faktore giltzarriak eskaintzen dira, bai krisi-egoeratan bai egoera arruntetan.Artikulu osoa ...
Olioaren sektoreko zenbait erakundek eta ACSAk Nekazaritzako Jardunbide Egokien Gida (GBPA) sortu dute. Xedea da oliba-ekoizleei autokontrolerako neurriak ezartzea erraztuko dien lanabesa ematea.“Nekazaritzako jardunbide egokien gida oliba-ekoizleentzat” delakoak lan-arauak zehazten ditu GlobalGAP irizpideei jarraiki. GlobalGAP kalitate-estandarra da, borondatezko arauak ezartzen dituena honako hauek oinarritzat hartuta: Elikagaien segurtasuna, Ingurumenaren babesa, Osasuna eta lanbide-segurtasuna eta ongizatea.Gida ez da arauemailea, baina olioaren sektorearentzat dokumentu orientagarriaren funtzioa betetzen du. Nekazaritzako jardunbide egokien gida oliba-ekoizleentzat ...
EFSAk iritzia argitaratu berri du. Iritzi horrek erreferentzia egiten dio T-2 eta HT-2 mikotoxinen (trikotezeno izenez ezagunak) presentziak animalientzako zein gizakientzako elikagaietan izan dezakeen eraginari. Iritzia eman ahal izateko, 2005. urtetik 2010.era bitartean 20.519 lagin hartu eta aztertu dituzte. Hona hemen iritzi horren ondorioetako batzuk:T-2 eta HT-2 toxinen batez besteko kontzentrazio altuena aleetan eta horien ehoketan atzeman zen, baitik bat olo-aleetan eta horien eratorrietan.Toxina horiekiko esposizio-maila altuena eragiten duten elikagaiak aleak eta laboreez egindako elikagaiak dira, batik bat: ogia, opilgintzako produktu finak, laboreen ehoketako produktuak eta gosaltzeko laboreak.Honako Eguneko Ingesta Toleragarri (IDT) hau ezarri da T-2 eta HT-2 toxinen baturari ...
EFSAk gidaliburu bat argitaratu du organismo ez-endemikoek Europako landareetan eragin dezaketen arriskua balioztatzeko. Organismo horiek maiz egoten dira lotuta gure mugaz gaindiko landareen eta horien produktuen joan-etorriekin; izan ere, horiek gure lurraldean sartu, kokatu eta bertoko espezieak kaltetu ditzakete.Gidaliburu horrek hainbat jarraibide ematen ditu, ingurumenaren gainerako eragina balioztatzeko, bai bioaniztasunaren ikuspegitik, bai ekosistemaren ikuspegitik.Izurrien arriskua balioztatzeko gidaliburua ...
EFSAk aitorpen bat egin berri du ANSESen 2011ko txosteneko balioespenen inguruan. Txosten horretan honako hauek aztertu dira: batetik, Bisfenol A konposatuarekiko dosi txikiko esposizioaren ondorioak, eta, bestetik, eta konposatu horrek giza osasunean duen eragina. EFSAren CEF Panelak honako hau adierazi du: ANSES arriskuaren identifikazioan baino ez da oinarritu bere ondorioak ateratzeko. EFSAk, berriz, BPAren arriskuaren erabateko balioespena egin du. Oraindik ere zalantzan jartzen da BPArekin lotutako eraginetako batzuk gisa osasunerako kaltegarriak ote diren. Eragin horiek esperimentuetako animalietan atzeman dira, hain zuzen ere, dosi txikiko esposizioa izan dutenen artean. EFSAk berriz aztertuko du bere iritzia abian diren azterlanen balioespena egin ostean. ...
2010. urtean plagiziden inguruan egindako kontrolaren datuak argitaratu berri ditu AESENek. Kontrol horretan 2.785 lagin aztertu ziren guztira, 2009an baino % 77, 6 gehiago. Honako hauek dira emaitzak:Aztertutako 2.785 laginetatik 75 (% 2,7) “ez ados” izan ziren. Azken horietatik 72 lagin frutenak eta barazkienak ziren, 1 produktu prozesatuena, 1 laboreena eta 1 umeentzako elikagaiena. Hasiera batean bazirudien 85 laginek gainditu zezaketela muga; baina, azkenean, horietako 10 “ados” izan ziren, prozedura analitikoen ziurgabetasuna dela eta.AESANen 2010eko azterlana ...
2010. urtean plagiziden inguruan egindako kontrolaren datuak argitaratu berri ditu AESENek. Kontrol horretan 2.785 lagin aztertu ziren guztira, 2009an baino % 77, 6 gehiago. Honako hauek dira emaitzak:Aztertutako 2.785 laginetatik 75 (% 2,7) “ez ados” izan ziren. Azken horietatik 72 lagin frutenak eta barazkienak ziren, 1 produktu prozesatuena, 1 laboreena eta 1 umeentzako elikagaiena. Hasiera batean bazirudien 85 laginek gainditu zezaketela muga; baina, azkenean, horietako 10 “ados” izan ziren, prozedura analitikoen ziurgabetasuna dela eta.AESANen 2010eko azterlana ...
Gida EFSAk, OMSk eta FAOk elkarrekin sortu dute, eta Erabateko Dietari buruzko Ikerketen (EDT) funtsak deskribatzen ditu: planifikazio-prozesua, datuen bilketa eta interpretazioa, Esposizioaren Balioespena eta emaitzen jakinarazpena.Gidaren helburua da dagoen metodologia homogeneizatzea ikerketa horiek Europa eta nazioarte mailan erabili ahal izateko.EDTek bi erabilera izan ditzakete: alde batetik, laginketarako lanabes izan daitezke, eta, bestetik, esposizioa dietaren bidez ebaluatzeko tresna izan daitezke. Maiz, EDTak laginketarako erabiltzen dira: elikagai sorta handi batetik ateratako lagin gutxi batzuk aztertzen dira. Erabilera hori oso baliagarria izan daiteke zehatzago biltzen hasteko kontsumitzaileen osasunean garrantzi handiagoa izan dezaketen elikagaiak; gainera, kostua txikia da erlatiboki.Beste alde batetik, laginketarako eta ...
Ikerketa hau FSAk egin du, eta honako datu hauek biltzen ditu:Haur eta umeentzako elikagaien laginak aztertu ziren 20 mikotoxina-mota ezberdin aurkitzeko. Mikotoxina horien kopuruak hautemanezinak izan ziren kasu gehienetan, eta hauteman ziren kasuetan, mikotoxina-kopuruak ez zuen legez baimendutako mugarik gainditu.Alkaloide ergotaminikoen presentzia antzeman zen laginen % 12tan. Kontzentrazioei dagokienez, 2 eta 169 µg/Kg artekoak izan ziren. Datuak EFSAri igorri zaizkio azter ditzaten.Beste alde batetik, patulinaren presentzia aztertu zen fruta-zukuetan eta horiekin egindako produktuetan. Ez zen mikotoxina aurkitu aztertutako laginen % 92tan, eta laginetako batek besterik ez zituen gainditzen legeak ezarritako mugak.Hiru datu horiek aztertuta, FSAk baieztatu egiten du mikotoxinekiko esposizioa ...
Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziaren (AESAN) Zientzia Batzordeak duela gutxi argitaratu du umeen botulismoari buruzko txostena. Txosten horretan aztertu egin dira Clostridium botulinum bakterioaren esporekiko esposizioa areagotzen duten faktoreak, eta ohartarazi egin dute oso garrantzitsuak direla adingabekoa inguratzen duten ingurumen-baldintzak, besteak beste, hautsarekin edo lurrarekin izan dezakeen kontaktua. Elikagai dagokienez, eztia izaten da gehienetan eragilea, nahiz eta maiz ezin izaten den argitu zein den gaixotasuna eragiten duen Clostridium botulinum bakterioaren esporen jatorria. Azkenik, txostenak ondorioztatzen du, gaixotasunaren inguruko gaur egungo datu epidemiologikoen arabera, gaixotasuna izateko arriskua txikia dela 12 hilabete baino gutxiago duten haurtxoen artean, batez ere ekidin egiten bada eztiaren eta/edo ...
Europar Batasunak 1881/2006 (EE) Araudian ezartzen ditu zenbait elikagairen mikotoxinen gehienezko mugak, batez ere, toxina-mota horiek maizenik kutsatzen dituzten eta giza osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen elikagaienak. Araudi horrek baliogabetu egiten du 475/1988 Errege Dekretua. Bertan, giza kontsumorako elikagaietan B1, B2, G1 eta G2 aflatoxina baimenduen gehienezko muga ezartzen zen: 10 mg/Kg aflatoxina horien guztien baturari dagokionez eta 5 mg/kg B1 aflatoxinari dagokionez. Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziaren (AESAN) Zientzia Batzordeak uste du gaur egun eta zenbait elikagairen aflatoxinen (Europako legedian sartzen ez direnak; besteak beste, txufak) kopuruari buruzko datu esanguratsurik ez dagoen bitartean, 475/1998 Errege Dekretuak babes-maila handiagoa eskaintzen ...
2073/2005 (EB) Araudiak, elikagaiei ezarri dakizkiekeen irizpide mikrobiologikoei buruzkoak, xedatzen du, beharrezkoa denean, elikagaien (batik bat, kontsumitzeko prest dauden elikagaiak) ekoizpen-industriek azterketak egingo dituztela, egiaztatzeko elikagaiak ez duela gainditzen Listeria monocytogenes bakterioaren muga elikagai hori erabil daitekeen epean, Araudi horren II. eranskinak ezarritakoarekin bat. Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziaren (AESAN) Zientzia Batzordeak jarraibideak ematen ditu Araudi horren II. eranskinean zehaztutakoa aplikatzeko. Horrela, ekoizleari lagundu egingo zaio bere elikagaien bizitza erabilgarria zehazteko modurik egokiena hautatzen, eta erakunde eskudunei lagundu egingo zaie, beharrezkoa denean, egiaztatzen elikagaien ekoizleak frogatu egiten duela bere elikagaiak ez duela gainditzen Listeria monocytogenes bakterioaren muga elikagai hori erabil ...
Gorotz-materialek kutsatutako elikagaietan atzeman litezkeen birus enterikoek (zehazki Giza Norobirusak eta A hepatitisaren birusa) eragiten dituzte elikagai-jatorriko gastroenteritisak eta hepatitis enterikoak. Nolanahi ere, infekzio gehienak pertsonen arteko kontaktuaren eta kutsatutako fomiteekin izandako kontaktuaren ondorioz izaten dira. Normalean jatorrian kutsatutako elikagaiak (kusku biko moluskuak, entsaladetarako barazkiak eta baia moduko fruituak), gordinik edo oso gutxi prestatuta kontsumitzen direnak, lotu izan dira gastroenteritisarekin eta hepatitisarekin. Beraz, ezinbestekoa da horien presentzia kontrolatzea, elikagai horietako birusen maila baxuak atzemateko gai diren metodoen bidez. Europako Batzordeko estandarizaziorako lan-talde batek (CEN/TC 275/WG6/TAG4-viruses in foods) erreferentziazko metodoa garatu eta balioztatu du, birusa atzemateko elikagai nagusietan. Aurki argitaratuko dute ...
EFSAk bere iritzia eman du E.coli Verotoxigenikoei (VTEC) eta kimu eta germinatuetan dauden bestelako bakterio patogenoei buruz. Ondorioen artean, honako hauek dira aipagarrienak: Alpaparen eta Mungo babarrunaren (Vigna radiata) kimuak dira gehien kontsumitzen direnak; hortaz, horiek lotu izan dira gehienbat Salmonella eta E.coli (VTECak barne) bakterioek sortutako gaixotasunen agerraldiekin. Salmonella bakterio gutxi batzuk nahiko izan daitezke hazi-sorta osoa kutsatzeko. Era berean, hazi-sorta bakar bat nahiko izan daiteke salmonellosi-kasuak eragiteko hainbat lekutan; izan ere, sorta hori hainbat germinaziotan erabili ahal da. Hazien germinazio-aldiko tenperaturak eta hezetasunak bakterio patogenoak haztea eta barreiatzea errazten dute. Edozein arrisku ekiditeko estrategia eraginkorrenetakoa da haziak jatorrian ...
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) txostena argitaratu berri du. Txosten horrek 2009. urteari egiten dio erreferentzia eta landare-osasunerako produktuen hondakinei buruzkoa da. Bertan, EBko 27 estatu kideetan eta Islandian zein Norvegian gauzatu den zaintzaren emaitzak bildu ditu EFSAk. Guztira, 300 elikagairen 68.000 lagin hartu ziren, eta horietan 834 pestizida aztertu zituzten. Jasotako laginen % 61,4tan ez zuten inolako plagizida-hondakinik atzeman. % 26k, berriz, ez zuten betetzen legediak ezartzen duen hondakinen gehienezko muga (LMR). Emaitzak askoz ere baxuagoak izan dira EFSAk argitaratutako azken txostenekoak baino. Hori hainbat arrazoirengatik izan liteke, besteak beste: bateratu egin delako 2008ko irailean indarrean jarri zen LMR, ...
Epidemiologia Zentro Nazionalak argitaratu egin ditu 2010ean zehar Mikrobiologia Informazio Sistemari (IMS) jakinarazi zitzaizkion nahitaez adierazi beharreko gaixotasunei buruzko datuak. Elikagaien bidez transmitituriko gaixotasunei dagokienez, honako emaitza hauek dira aipagarriak: Campylobacter bakterioa da, oraindik ere, bakterio-gastroenteritisaren lehenengo eragile nagusia. 6.177 kasu deklaratu ziren, eta horietatik 5.286 kasutan C. jejuni izan zen bakterio-espezie nagusia. Salmonellarekin lotutako 4.419 kasu egon ziren, eta Salmonella enteritidis izan zen gehien deklaraturiko serotipoa (1.329 kasu). Horren atzetik dago S. typhimurium serotipoa (1.279 kasu). Birusek eragindako urdaileko eta hesteetako infekzioei dagokienez, nabarmentzekoak dira rotabirusak; izan ere, hirugarren lekua hartzen dute infekzio urdaileko eta hesteetako infekzioen artean (3.363 ...
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) txostena argitaratu berri du. Txosten horrek 2009. urteari egiten dio erreferentzia eta landare-osasunerako produktuen hondakinei buruzkoa da. Bertan, EBko 27 estatu kideetan eta Islandian zein Norvegian gauzatu den zaintzaren emaitzak bildu ditu EFSAk. Guztira, 300 elikagairen 68.000 lagin hartu ziren, eta horietan 834 pestizida aztertu zituzten. Jasotako laginen % 61,4tan ez zuten inolako plagizida-hondakinik atzeman. % 26k, berriz, ez zuten betetzen legediak ezartzen duen hondakinen gehienezko muga (LMR). Emaitzak askoz ere baxuagoak izan dira EFSAk argitaratutako azken txostenekoak baino. Hori hainbat arrazoirengatik izan liteke, besteak beste: bateratu egin delako 2008ko irailean indarrean jarri zen LMR, Europan ...
2002ko apirilean, akrilamidaren kopuru handiak atzeman ziren elikagaietan. Nolanahi ere, oraindik ez da argitu konposatu horrek giza osasunean duen eragina. Hori dela eta, Arriskuak Balioztatzeko Alemaniako Institutu Federalak (BfR) aztertu egin du gaur artean eskura zuen informazio guztia, eta esposizioa zenbatetsi du. Horretarako, aintzat hartu ditu akrilamida kopuruari eta elikagaien kontsumoari buruzko gaur egungo datuak.Zenbait azterlan toxikologiko eta epidemiologiko aztertu eta esposizioa zenbatetsi ostean, BfRk honako ondorio hauek atera ditu: Ez dago nahiko daturik akrilamidaren kartzinogenotasunaren inguruan. Saguetan genotoxikoa eta kartzinogenoa dela egiaztatu bada ere, oraindik ezin izan dute aurkitu muga toxikoa gizakientzat.Ezin da ez baieztatu, ez ukatu akrilamidaren eta ...
EFSAk elikagaien segurtasun arloko zientzia-iritzi bat argitaratu berri du. Iritzia elikagai eta pentsuetan alternaria lizunaren toxinen presentziari buruzkoa da. Jakin badakite alternariatik eratorritako toxinek (besteak beste, alternariola, eter monometil alternariola, eta azido tenuazonikoa) gaixotasunak eragiten dituztela barazkietan, baita ere, arazo genotoxikoak eta/edo fetotoxikoak laborategietako arratoietan egindako probetan. Alternariaren toxinei buruzko zientzia-ezagutza (abeletxeetako eta laguntzako animalietan izan dezaketen eragin toxikoaren eta pentsuetako presentziaren ingurukoa) ez da nahikoa izan animalia espezieetan eragin dezaketen arriskuaren balioespena egiteko. Dauden datu urrien arabera, badira hainbat zantzu adierazteko alternariola arriskutsua izan daitekeela oilategi-hegaztien osasunerako, eta azido tenuazonikoak ere eragin dezakeela arriskurik. Zientzia Panelaren ustez, oso garrantzitsua ...
Eurobarometro berezi honetan klima aldaketaren inguruko galderak egin zaizkie Europako herritarrei, eta honako hauek dira inkesta horren emaitzarik aipagarrienak: Inkesta erantzun dutenen % 89k uste du klima aldaketa arazo larria dela eta % 68k (2009an % 64k) “oso larria” dela. 1etik (garrantzirik gabekoa) 10era (oso-oso kezkagarria) bitarteko eskalan europarrek 7,4 puntu (2009an 7,1 puntu) eman dizkiote klima aldaketaren garrantziari. Garaian garaiko eta tokian tokiko produktuak kontsumitzen ote dituzten galderaren aurrean, europarren % 36k eta espainiarren % 23k baietz erantzun dute.Eurobarometroa: Klima aldaketa ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.