Laburpena
Alternaria toxinak Alternaria onddo espezieek sortutako mikotoxinak dira, eta landare askotan gaixotasunak sortzen dituzte. Honako hauek dira mikotoxina garrantzitsuenak: alternariola (AOH), alternariol monometil eterra (AME), altenuenoa (ALT), azido tenazonikoa (TeA), tentoxina (TEN), Alternaria alternata toxinak (AAL toxinak) eta altertoxinak (ATX).
Onddo mota horrek garia, basartoa eta garagarra kutsatzen ditu nagusiki, baina baita hazi oleaginosoak ere, hala nola ekilore pipitak, fruta eta barazkiak.
Gizakietan ikusi da immunoeskasia duten pertsonengan infekzio oportunistak eta azaleko alternariosia eragiten dutela (plaka gorri edo nabar papulo-nodularrak, pustularrak edo ultzero-zarakartsu lokalizatuak).
A. alternata espeziea alergeno indartsua da, bronkioetako asma larriarekin lotzen baita, eta alergia duten pazienteetan sentsibilizazio gehien sortzen duen ...
106 pertsonak parte hartu dute apirilaren 7an Eusko Jaurlaritzaren egoitzan aurrez aurre egin den Elikagaien Segurtasunaren arloko Ikerketa Emaitzak Transferitzeko IX. Jardunaldian. Parte-hartzaileen artean zeuden, besteak beste, elikaduraren balio-kateko eragileak (% 20), zentro teknologiko eta unibertsitateetako ikertzaileak (% 30) eta euskal administrazioko teknikariak (% 50). Ikertzaileek 2021ean garatutako ikerketa-proiektuen emaitzak aurkeztu dituzte, elikadura-arriskuak (listeria, anisakisa edo Alternaria alternataren mikotoxina sortuberriak) gutxitzeko egindakoak. Halaber, Elikagaien Segurtasuna kontrolatzeko hainbat metodo azkar ere aurkeztu dira. Horrez gainera, Osasun Publikoak EAEko ikastetxeetako jantokietako NAOS adierazleen emaitzak ere jakinarazi dituzte, Elikadura Osasuntsuaren ekimenen esparruan. Bestalde, bederatzigarren edizio honetan, ELIKAren zuzendari gerenteak 2022-2026 aldirako “Baserritik Mahaira” euskal ikerketa-plan ...
Elikagaien Segurtasun arloko ikerketa emaitzak transferitzeko IX Jardunaldia helburua da helaraztea Euskadin kontsumitzen ditugun elikagaien bidez transmiti daitezkeen arrisku nagusiei buruz 2021ean eginiko ikerketa-proiektuen emaitzak. Euskal nekazaritzako elikagaien sektoreko eragileak
Zentro teknologiko eta unibertsitateetako ikertzaileak
Administrazioko teknikariak Euskal Ikerketa Plana 2022-2026 Baserritik Mahaira. Arantza Madariaga - Directora Gerente de ELIKA
NAOS adierazleen ebaluazioa eskolajantokietan. Santiago Valcárcel - Salud Pública- EJ-GV
Anisakisa arrainean: anisakisa deuseztatzeko/inaktibatzeko eta baztertutako erraiak
aprobetxatzeko alternatibak. Xabier Aboitiz y Carlos Bald- AZTI
Listeriaren hazkundea-inhibizioa Idiazabal gaztan. Igor Hernández- UPV/EHU
Euskadin kontsumitutako landareproduktuetan Alternaria alternata onddo mikotoxigenikoaren arriskua ebaluatzeko lehen pausoak. Amaia Ortiz - NEIKER
Uzta aurreko eta ondorengo ...
AESANeko Batzorde Zientifikoak Espainiako Elikagaien Segurtasunerako interesgarrienak izan daitezkeen arrisku kimiko eta biologikoak aztertu eta gero, a priori giza osasunerako arriskutsuenak izan daitezkeenak identifikatu ditu.
Asmoa da abiapuntu bat ezartzea etorkizunean beste prospekzio-azterketa batzuk egiteko, horrela arrisku horiek elikagaietan duten presentziaren inguruko informazioa eskuratzeko, arriskuen ebaluaketak egite aldera. Elikagaien bidez transmititzen diren birusak: Norobirusa, A hepatitis eta E hepatitisaren birusak kusku biko molusku eta barazki freskoetan.
E hepatitisaren birusa txerrikietan. Bakterioak: Yersinia enterocolitica
Vibrio parahaemolyticus eta vulnificus arrantza-produktu eta kusku biko moluskuetan.
coli (STEC ez diren patotipoak) barazki freskoetan.
Clostridium difficile haragi freskoan. Parasitoak: protozooak (Toxoplasma eta Cryptosporidium) haragi eta ...
Landare-osasunearen inguruko 43/2002 Legeak, landare-ekoizpenean gertatzen diren izurrien kontrako markoa ezartzen du. Hona hemen ortuariek izaten dituzten izurri nagusiak: 1. Landare-zorriak
2. Armiarma gorria
3. Euli zuria
4. Nematodoak
5. Meatzariak
6. Tripak Hona hemen ortuariek izaten dituzten gaixotasun nagusiak: 1. Alternaria
2. Bakterio-txankroa
3. Oidioa
4. Herdoila Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren bidez ezartzen da produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduketa esparrua. Europako araudiak Europar Batasuneko estatu kide guztiei ezartzen die Kontrol Ofizialerako Planak egiteko betebeharra, bat etorriz Kontrol Ofizialei buruzko 882/2004 (EE) eta 2017/625 (EB) Erregelamenduekin. Erregelamendu horien arabera, europako Estatu bakoitzak hainbat urtetarako Plan Nazionala burutu eta indarrean jarri beharko du. Elikagai eta pentsuen segurtasunaren eta kalitatearen arloko legezko eskakizunak betetzeko plana ...
Ortuarien izurri nagusiak
Hona hemen ortuariek izaten dituzten izurri nagusiak: 1. Landare-zorriak
2. Armiarma gorria
3. Euli zuria
4. Nematodoak
5. Meatzariak
6. Tripak
Landare-zorriak
Ziurrenik, parasito ezagunena da. Espezie ugari daude, baina denek dute ezaugarri bera: moko xurgatzaile-zupatzailea. Moko horrekin landareen hostoak eta zurtoinak zulatzen dituzte, eta bertako izerdiarekin elikatzen dira. Ohikoa da inurriekin lotzea; izan ere, inurriek landare-zorriek jariatzen duten substantzia azukredun batez (melaza) elikatzen dira.
Eragin ditzaketen arazoei dagokienez, azpimarragarria da kimuak eta hostoak deformatu edo kiribildu egiten direla.
Honako hauek dira landare-zorriek kaltetzen dituzten labore nagusiak: indabak, azak, patatak, ilarrak, babak eta mahatsak.
Armiarma gorria
Tetranichus urticae zientzia-izenez ere ezagutzen da. Armiarma gorriak dira, oso txikiak, baina begi hutsez ...
EFSAk txosten zientifiko bat argitaratu du, Europako biztanleek lau Alternaria toxinaren dietaren bitartez izan dezaketen esposizio kronikoa ebaluatzen duena. Txostenean ondorioztatu da haur txikiek eta dieta begetarianoa duten pertsonek gainerako biztanleek baino esposizio maila handiagoa dutela toxina horiekiko.
Alternaria toxinak onddoek sortutako bigarren mailako metabolitoak dira, eta landare-jatorriko elikagaiak kutsa ditzakete; besteak beste, zerealak, oleaginosak, frutak eta barazkiak.
Txosten honetan 4.249 laginetako 15.563 emaitza analitiko erabili dira, eta lau Alternaria toxinarekiko esposizioa aztertu da: alternariola (AOH), alternariolaren etermonometilikoa (AME), azido tenuazonikoa (TeA) eta tentoxina (TEN). Aztertutako lau toxinen artean, hauteman da azido tenuazonikoak (TeA) dituela maila altuenak. Hainbat elikagaik dituzte toxina maila altuak, ...
EFSAk elikagaien segurtasun arloko zientzia-iritzi bat argitaratu berri du. Iritzia elikagai eta pentsuetan alternaria lizunaren toxinen presentziari buruzkoa da. Jakin badakite alternariatik eratorritako toxinek (besteak beste, alternariola, eter monometil alternariola, eta azido tenuazonikoa) gaixotasunak eragiten dituztela barazkietan, baita ere, arazo genotoxikoak eta/edo fetotoxikoak laborategietako arratoietan egindako probetan. Alternariaren toxinei buruzko zientzia-ezagutza (abeletxeetako eta laguntzako animalietan izan dezaketen eragin toxikoaren eta pentsuetako presentziaren ingurukoa) ez da nahikoa izan animalia espezieetan eragin dezaketen arriskuaren balioespena egiteko. Dauden datu urrien arabera, badira hainbat zantzu adierazteko alternariola arriskutsua izan daitekeela oilategi-hegaztien osasunerako, eta azido tenuazonikoak ere eragin dezakeela arriskurik. Zientzia Panelaren ustez, oso garrantzitsua ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.