Bilaketa emaitza:

RASFF – ELIKAGAIAK: 2024ko lehenengo lauhilekoaren laburpena

2024ko lehenengo lauhilekoan elikagaiei buruzko 1686 jakinarazpen izan dira. Horietatik 417 alertak izan dira (%25), 704 informazio-jakinarazpenak (%41,5) eta 565 mugan egin diren ukapenak (%33,5).   Alerta-/jakinarazpen-iturrien banaketa honako hau da:   Gehien jakinarazi diren kutsadurak:   Fitosanitarioen hondakin anitzak piper, zitriko, arroz, babarrun eta fruta exotikoetan Substantzia debekatuak eta elikagai-osagarrietan baimendu gabeko osagai berriak Aflatoxinak kakahueteetan Salmonella enteritidis eta oilasko-salmonela Pistatxoetako aflatoxinak Norobirusa ostretan Aflatoxinak pikuetan     Jakinarazpen gehien sortarazi dituzten herrialdeak:   1. Turkia 2. India 3. Txina 4. Herbehereak 5. Frantzia 6. Egipto ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Hurbileko salmentari buruzko araudi-esparrua argitaratu du Euskadik

Eusko Jaurlaritzak 51/2024 Dekretua argitaratu du, hurbileko salmentaren bidez merkaturatutako elikagaien baldintza higieniko-sanitarioei eta trazabilitate-, etiketatze- eta publizitate-baldintzei buruzkoa. Dekretu honen bidez hurbileko produktuak merkaturatzea sustatu nahi da, kontsumitzaileak produktu horietara gerturatzea erraztu nahi da eta informazio argia eman nahi da produktu horien jatorriari, kostuari, ekoizpen-sistemari eta jasangarritasun-baldintzei buruz. Duela gutxi argitaratutako Dekretuaren arabera, Hurbileko salmenta da elikagaiak salmenta-modalitate hauetako bat erabiliz merkaturatzea: Zuzeneko salmenta: elikagaien ekoizleek edo ekoizle taldeek azken kontsumitzaileari zuzenean, bitartekaririk gabe, egindakoa. Kasu hauek biltzen ditu: ekoizpen primarioko establezimendu edo ustiategietan egiten dena, tokiko azoka eta ferietan modu ibiltarian egiten dena eta urrunetik egiten dena, eskaera telefoniko ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

RASFF alerta-sarearen laburpena (pentsuak), 2024ko lehenengo lauhilekoa

2024ko lehenengo lauhilekoan animalien elikagaiei buruzko 104 jakinarazpen egon dira. Horietatik 15 alertak izan dira, 83 informazio-jakinarazpenak eta 6 mugan egin diren ukapenak. Egindako kontrol motari dagokionez, 25 jakinarazpen kontrol ofizialek egin dituzte, pentsuen ekoizpen-kateko zenbait esparrutan; 41 enpresako autokontroletan detektatu dira; 23 mugako ikuskapen-postuetan (MIP); 9 kontsumitzaileen kexen ondorioz hauteman dira eta 6 zaintza-programen ondorioz. Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 65, etxeko animalientzako pentsuei eta produktuei % 24, pentsu konposatuei % 10 eta gehigarri eta aurre-nahasketei % 1. Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira: soja-produktuak (12), ekilore-produktuak (11), txakurrentzako mastekagarriak (10), koltza-produktuak (6), eta arrain-irinak (5). ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Txerri-izurri afrikarraren birusaren biziraupenari buruzko txosten zientifiko berria

EFSAk txosten zientifiko bat argitaratu du txerri-izurri afrikarraren birusak pentsuetan, oheko materialetan eta bektore mekanikoetan bizirauteko duen gaitasunari eta birusaren transmisioan izan dezakeen eginkizunari buruzko ebaluazioa egiteko. EFSAk ebaluazio hori argitaratu du, TIAk Europar Batasunean duen egoera epidemiologikoa dela eta; izan ere, pentsuen, oheko materialen eta bektore mekanikoen eginkizuna transmisore gisa ebaluatzeko beharra planteatzen da. Horretarako, material egokiak aukeratu eta TIA birusarekin kutsatu ziren; ondoren, ingurumen-baldintza desberdinetan biltegiratu ziren denbora-tarte jakin batean. Denbora-tarte horretan birusa isolatuta egon zen. Laginetan PCRa egin zen, eta emaitzak hauek izan ziren: birusa lagin gutxi batzuetan bakarrik detektatu ahal izan zen, eta soilik tenperatura baxuetan; birusaren detekzioa biltegiratze-tenperatura ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikagaietan plagiziden hondakinei buruzko 2022ko urteko txostena

EFSAk urtero elikagaietan plangiziden hondakinei buruzko urteko txostena argitaratzen du eta 110.829 laginen emaitzak aurkezten ditu. 2022. urterako honako datu hauek aurkitu ditugu: Aztertutako laginen % 96,3 legezko mugen barruan zeuden. Laginen % 51,4tan (6.023 lagin) ez zegoen kuantifikatzeko adinako hondakinik; % 47tan (5.512) hondakin bat edo gehiago zeuden baimendutako mailako edo horien azpiko kontzentrazioetan; eta %1,6k (192) baino ez zuten baimendutako mailatik gorako hondakin kopurua. Pestizida-hondakinen gehieneko mugak gainditzearekin lotutako mundu‑mailako tasa pixka bat jaitsi zen 2019tik 2021era (% 2tik % 1,6ra) Gainditze-tasa horrek gora egin zuen elikagai hauetan: azak, tomateak, letxugak, garagar-aleak eta olo-aleak. 2022an, elikagaietako pestizida-hondakinak kontrolatzeko eta horien jarraipena egiteko programaren barruan, 1.743 lagin aztertu ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Osasun Publikoari eta Adikzioei buruzko 2022ko txostena: elikadura-osasuna

2022an Euskadik erroldatutako 25.412 elikadura-establezimendu zituen. Urte horretan kontrolerako 7.786 bisita egin ziren establezimendu horietara. Kontrol-programak elikagaietatik eratorritako kontsumitzaileen osasunerako arriskuak minimizatzeko estrategiaren ardatza dira (elikadura-establezimendu, hiltegi eta ontzi-izozkailuen kontrola). Osasun Publikoari buruzko 2022ko Txosten horrek Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzako talde teknikoek eskuratutako emaitzak eta eginiko jarduketak laburtzen ditu. Segurtasun Mikrobiologikorako Programak zaintza- eta kontrol-jarduketak garatzen ditu, nagusiki hiru jarduketa-ildoren bidez: Elikagaiak ekoizteko establezimenduen kontrol ofizialean egiaztapen analitikoa egiteko plana. Patogenoen zaintzarako plan horizontala. Kontsumitzeko prest dauden elikagaiak ekoiztean erabilitako lan-eremu eta tresnetan monocytogenes bakterioa kontrolatzeko plana. Egiaztapen analitikoa egiteko plana Euskadin eginiko kontrolerako 807 bisitetatik, 3 bakarrik izan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Hegazti-gripearen aurkako txertaketari buruzko txosten zientifikoa

EFSAk irizpen zientifiko bat argitaratu du, eta bertan PHHGaren aurkako txertaketaren ondorengo zaintza- eta arintze-neurriei buruzko ebaluazioa egiten du. Joan den urrian EFSAk eskuragarri dauden txertoen eraginkortasunari buruzko ebaluazio zientifikoa eta PHHGaren aurkako txertaketa-planen ebaluazioa argitaratu zituen. EBko legediaren arabera, txertoa jarri ondoren, beharrezkoa da eskortako zaintza indartzea, edozein agerraldi goiztiar detektatzeko eta oso patogenoa den hegazti-gripea txertatutako eremuetan ez dagoela frogatzeko. Hori dela eta, EFSAk, bigarren irizpen honetan, prebentziozko eta larrialdiko txertaketaren osteko zaintza-estrategiei buruzko ebaluazioa egin du, baita ustiategietan eta txertatutako eremuetan arriskua arintzeko murrizketei eta neurriei buruzkoa ere. Estatukideak orientatzeko, EFSAk hegazti-griperako erreferentziazko laborategi nazionalek (ELN) egindako esperimentuen datu serologikoak ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Sodioa: elikagai-kategoria batzuetarako gehieneko mugak (OME)

Osasunaren Mundu Erakundea (OME) elikagai-kategoria batzuetarako gehieneko sodio-mugak proposatzen hasi zen 2020an. Horretarako herritarren artean gatz-kontsumoa murrizteko helburuak ezartzeko zenbait herrialdetan izandako esperientzian oinarritu zen. Helburu nagusia da dietari eta nutrizioari lotutako gaixotasun ez transmitigarrien (GET) kopurua murriztea, eta herritarrek ahoratzen duten batez besteko gatz-kopurua % 30era murrizteko helburura iristea. Uste da mundu-mailan 8 milioi heriotza inguru elikadura txarrari lotuta daudela, eta, horietatik, 2 milioi kasu gatzaren (sodioa) gehiegizko kontsumoari egozten zaio. Sodioaren gehiegizko kontsumoak arteria-presioa areagotzen du, eta, ondorioz, gaixotasun kardiobaskularrak, giltzurruneko gaixotasun kronikoa, obesitatea, urdaileko minbizia eta gaixotasun hepatikoak izateko arriskua areagotzen da. OMEk gomendatzen du 5 g gatz baino gutxiago ...

Irakurri gehiago

Arriskua berriz ebaluatzea: parasitoak arrainean

EFSAk berriz ebaluatu ditu arrantza-produktuetako parasitoen arriskuaren ebaluazioari buruzko 2010eko zientzia-irizpenaren zenbait alderdi. Irizpenak arrainetako parasitoak hauteman eta suntsitzeko metodologia berri bat ematen du, eta zenbait gomendio ematen ditu ebaluazio honetan identifikatutako zalantzak argitzeko. Honako hauek dira osasun publikorako garrantzitsuak diren parasitoak, naturan egon daitezkeenak eta akuikulturan sortutako haztegiko arrainak kutsa ditzaketenak: Itsas ingurunean: nematodoak: Anisakis simplex, Anisakis pegreffii, Phocanema decipiens eta Contracaecum osculatum; bai eta Cryptocotyle lingua trematodoa ere. Ur gezako sistemetan: Opisthorchis felineus, Metorchis spp., Pseudamphistomum truncatum eta Paracoenogonimus ovatus trematodoak, eta Dibothriocephalus spp. zestodoa.   2010az geroztik argitaratzen diren zaintza-datuek, nahiz eta mugatuak izan, honako hau adierazten dute: Ez dago ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

2024ko elikagaien xahuketaren indizeari buruzko txostena argitaratu du NBEk

NBEk 2024ko elikagaien xahutze indizeari buruzko txosten berri bat argitaratu du, 2021ean argitaratutako lehen txostenari jarraipena emanez. Txostenak datu zabalduak ematen ditu munduko eta nazioko estimazioekin, eta 2021ean sartutako neurketa-metodologia zabaltzen du. Jarraian, txostenaren puntu interesgarrienak azalduko ditugu. 2022an, munduak 1.050 milioi tona elikagai alferrik galdu zituen. Horrek esan nahi du kontsumitzaileentzat eskuragarri dauden elikagaien bosten bat (% 19) alferrik galtzen dela, eta txikizkako merkataritzatik, etxeetatik eta elikagai-zerbitzuen hornitzaileetatik datorrela. Horri gehitu behar zaio elikagaien % 13 hornidura-katean galtzen dela uzta bildu eta txikizkako salmentaren ondorengo aldian, FAOren kalkuluen arabera. Munduko elikagaien xahutze gehiena etxeetatik dator. 2022an alferrik galdutako elikagai guztietatik, familiek ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago