Bilaketa emaitza:

Salmonellaren prebalentzia EBko indioilarren ustiategietan – EFSA 2008

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txosten bat argitaratu du Salmonellaren prebalentziaz Europako indioilarren taldeetan. Laginak 2006 eta 2007. urteetan hartu dituzte, eta hamalau estatu kideetatik seitan Salmonella spp. antzeman dute aurrerakoen hazkuntza taldeetan. Horrek esan nahi du %13,6ko prebalentzia duela aipatu bakteriak.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien Arrisku Analisien gaineko Oinarri Praktikoak – FAO/OMS – 2008

Codex Alimentariusaren batzordeak dokumentu bat argitaratu du Arriskuen analisiari buruzko Oinarri Praktikoak zehazteko. Oinarriok gobernuek aplikatu beharko dituzte elikagaiek ez direla izango kaltegarriak bermatzeko. Dokumentuaren xedea honako hau da: nazioetako gobernuei jarraibideak eskaintzea elikagaiek giza osasunean eragin ahal dituzten arriskuak balioztatu, kudeatu eta jakinarazteko orduan. Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuak Kudeatzeko Sistemaren berrikusketa Zeelanda Berrian – NZFSA – 2008

Elikagaien Segurtasunerako Zeelanda Berriko Agentziak (NZFSA) txosten bat argitaratu du eta bertan Elikagai Arriskuak Kudeatzeko sistemaren berrikusketa egin du. Sistema hori nazioarteko beste sistema batzuekin alderatu dute, besteak beste, Codex sistemarekin edota Danimarkan, Irlandan eta Suedian indarrean daudenekin. Arriskuak kudeatzeko Zeelanda Berriko sistemak oinarriak ezarri ditu xede hauetarako: Ariskuen Blioztapenean zientziaren zalantzari aurre egiteko, Ariskuen Kdeaketarako politikak eta ekintzak garatzean lehentasunak ezartzeko, herritarren elikagai segurtasunaren xedeak ezartzeko edo balizko kontrol neurrien kostua eta onurak balioztatzeko.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Kutsatzaile kimikoen presentzia Kataluniako arrainetan zein itsaskietan – ACSA 2008

Elikagaien Segurtasuneko Kataluniako Agentziak (ACSA) azterlan baten emaitzak argitaratu berri ditu. Aipatu azterlana kutsatzaile kimikoei buruzkoa da, eta Kataluniako arrainetan zein itsaskietan gauzatu dute. Azterlanaren arabera, hurrengo kutsatzaileen ingesta gomendatutako erreferentzia-baloreetatik oso behera dago: artsenikoa, kadmioa, beruna, hidrokarburo aromatiko poliziklikoak (benzopirenoaren baliokideak), hexaklorobenzenoa, dioxinak, furanoak, dioxina efektua eragiten duten difenil polikloratuak eta difenil eter polibromatuak. Bestalde, azterlanak ondorioztatu du merkurioaren ingesta ere zehaztutako segurtasun-tartetik behera dagoela populazio talde guztientzat, umeentzat izan ezik.Artikulu osoa ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Datu-base sinplifikatua: elikagaien kontsumoa Europan – EFSA – 2008

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) datu-base sinplifikatua sortu berri du. Aipatu datu-basea elikagaien kontsumoari buruzkoa da, eta Europako datuak biltzen ditu. Datu-base honi esker, arriskuak balioztatzeko eragileek errazago egin ahal izango dute lan, elikagaien kontsumoari buruzko informazioa eskuratu ahal izango baitute estatu kideen aldetik. Herrialdeen arteko datuak konparatu ahal izateko, txosten mota bera erabiliko da datuak aurkezteko garaian; eta horrez gain, elikagaiak sailkatzeko sistema ere adostua izango da. Datu-base sinplifikatua ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Anisakis arriskua murrizteari buruzko irizpidea – AESAN 2007

Elikadura Segurtasunerako Espainiako Agentziaren (AESAN) batzorde zientifikoak irizpen bat garatu du, Anisakidae familiakoek eragiten dituzten erreakzio alergikoak bultzatzen dituzten faktoreak eta epidemiologia deskribatzeko. Horrez gain, txosten horretan, kontsumitzaileentzako neurri eta gomendio batzuk ere eman dituzte (arriskuak murrizteko asmoz), etxean arrainak eskuztatzean kontuan hartzeko direnak.Artikulu osoa ...

Gizakietan Yersinia spp identifikatu eta kontrolatzearen gaineko iritzia – EFSA 2007

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) zientzia-iritzi bat argitaratu du Yersinia spp.ren gainean. Gauzak horrela, iritzi horren bidez erantzun ahal izan die EFSAren barruan planteatutako hurrengo gaiei: 1) Gizakientzat patogenoa den Yersinia enterocoliticaren serotipoak identifikatzea. 2) Hainbat gomendio eman ditu gizakientzat patogenoa den Yersinia enterocoliticaren serotipoak animalietan zein elikagaietan antzeman eta identifikatzeko erabili behar diren analisi-metodoez. 3) Animalietan zein elikagaietan Yersinia pseudotuberculosis bakteria kontrolatu beharra eta 4) Hainbat gomendio eman ditu animalietan zein elikagaietan Yersinia spp kontrolatzeko metodoez. Izan ere, metodo horiek eraginkorrenak izan behar dira giza osasuna abiapuntutzat hartzen badugu.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Toxoplasma gizakietan, elikagaietan eta animalietan – EFSA 2007

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) zientzia-iritzi bat argitaratu du toxoplasmosiaren gainean gizakietan, animalietan eta elikagaietan. Iritzi horretan hainbat gomendio eman ditu Toxoplasma antzeman eta identifikatzeko metodoez bai elikagaietan, bai animalietan. Era berean, gomendio batzuk eman ditu zoonosi mota hori zaindu eta kontrolatzeko metodoak eraginkorrenak izan daitezen.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago