Basque Culinary Centrek herritarrentzako gida berri bat prestatu du, Garapen Iraunkorreko Helburuei laguntzeko elikaduraren arloan eragin beharreko alderdi garrantzitsuenak jorratzeko. Gida honek Euskadiko elikagaien sektoreko 28 erakunde, elkarte eta enpresaren lankidetza du, eta horien artean dago ELIKA. Gidak 4 ekintza-ardatz nagusi nabarmentzen ditu: Elikagai jasangarriak hautatzea, Elikagai-xahuketa murriztea, Baliabideen erabilera efizientea eta hondakinak: Ekiditea, Murrizktea, Birziklatzea eta Konpostatzea; eta 5 arlotan gomendioak emanez garatzen ditu; Etxean, Erosketetan, Aisialdian, Lan egiteko eta/edo ikasteko tokian eta Komunitatean.
Kontuan hartu beharreko ekintza garrantzitsuenak laburbiltzen dituen dekalogo bat ere garatu dute, eta helburuak lortzen lagun dezaketen tresnen zerrenda zabala eskaintzen du. ...
2024ko lehenengo lauhilekoan elikagaiei buruzko 1686 jakinarazpen izan dira. Horietatik 417 alertak izan dira (%25), 704 informazio-jakinarazpenak (%41,5) eta 565 mugan egin diren ukapenak (%33,5).
Alerta-/jakinarazpen-iturrien banaketa honako hau da: Gehien jakinarazi diren kutsadurak:
Fitosanitarioen hondakin anitzak piper, zitriko, arroz, babarrun eta fruta exotikoetan
Substantzia debekatuak eta elikagai-osagarrietan baimendu gabeko osagai berriak
Aflatoxinak kakahueteetan
Salmonella enteritidis eta oilasko-salmonela
Pistatxoetako aflatoxinak
Norobirusa ostretan
Aflatoxinak pikuetan
Jakinarazpen gehien sortarazi dituzten herrialdeak:
1. Turkia
2. India
3. Txina
4. Herbehereak
5. Frantzia
6. Egipto
...
Eusko Jaurlaritzak 51/2024 Dekretua argitaratu du, hurbileko salmentaren bidez merkaturatutako elikagaien baldintza higieniko-sanitarioei eta trazabilitate-, etiketatze- eta publizitate-baldintzei buruzkoa. Dekretu honen bidez hurbileko produktuak merkaturatzea sustatu nahi da, kontsumitzaileak produktu horietara gerturatzea erraztu nahi da eta informazio argia eman nahi da produktu horien jatorriari, kostuari, ekoizpen-sistemari eta jasangarritasun-baldintzei buruz. Duela gutxi argitaratutako Dekretuaren arabera, Hurbileko salmenta da elikagaiak salmenta-modalitate hauetako bat erabiliz merkaturatzea: Zuzeneko salmenta: elikagaien ekoizleek edo ekoizle taldeek azken kontsumitzaileari zuzenean, bitartekaririk gabe, egindakoa. Kasu hauek biltzen ditu: ekoizpen primarioko establezimendu edo ustiategietan egiten dena, tokiko azoka eta ferietan modu ibiltarian egiten dena eta urrunetik egiten dena, eskaera telefoniko ...
2024ko lehenengo lauhilekoan animalien elikagaiei buruzko 104 jakinarazpen egon dira. Horietatik 15 alertak izan dira, 83 informazio-jakinarazpenak eta 6 mugan egin diren ukapenak.
Egindako kontrol motari dagokionez, 25 jakinarazpen kontrol ofizialek egin dituzte, pentsuen ekoizpen-kateko zenbait esparrutan; 41 enpresako autokontroletan detektatu dira; 23 mugako ikuskapen-postuetan (MIP); 9 kontsumitzaileen kexen ondorioz hauteman dira eta 6 zaintza-programen ondorioz.
Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 65, etxeko animalientzako pentsuei eta produktuei % 24, pentsu konposatuei % 10 eta gehigarri eta aurre-nahasketei % 1.
Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira: soja-produktuak (12), ekilore-produktuak (11), txakurrentzako mastekagarriak (10), koltza-produktuak (6), eta arrain-irinak (5).
...
EFSAk txosten zientifiko bat argitaratu du txerri-izurri afrikarraren birusak pentsuetan, oheko materialetan eta bektore mekanikoetan bizirauteko duen gaitasunari eta birusaren transmisioan izan dezakeen eginkizunari buruzko ebaluazioa egiteko. EFSAk ebaluazio hori argitaratu du, TIAk Europar Batasunean duen egoera epidemiologikoa dela eta; izan ere, pentsuen, oheko materialen eta bektore mekanikoen eginkizuna transmisore gisa ebaluatzeko beharra planteatzen da.
Horretarako, material egokiak aukeratu eta TIA birusarekin kutsatu ziren; ondoren, ingurumen-baldintza desberdinetan biltegiratu ziren denbora-tarte jakin batean. Denbora-tarte horretan birusa isolatuta egon zen.
Laginetan PCRa egin zen, eta emaitzak hauek izan ziren: birusa lagin gutxi batzuetan bakarrik detektatu ahal izan zen, eta soilik tenperatura baxuetan; birusaren detekzioa biltegiratze-tenperatura ...
EFSAk urtero elikagaietan plangiziden hondakinei buruzko urteko txostena argitaratzen du eta 110.829 laginen emaitzak aurkezten ditu.
2022. urterako honako datu hauek aurkitu ditugu: Aztertutako laginen % 96,3 legezko mugen barruan zeuden. Laginen % 51,4tan (6.023 lagin) ez zegoen kuantifikatzeko adinako hondakinik; % 47tan (5.512) hondakin bat edo gehiago zeuden baimendutako mailako edo horien azpiko kontzentrazioetan; eta %1,6k (192) baino ez zuten baimendutako mailatik gorako hondakin kopurua. Pestizida-hondakinen gehieneko mugak gainditzearekin lotutako mundu‑mailako tasa pixka bat jaitsi zen 2019tik 2021era (% 2tik % 1,6ra)
Gainditze-tasa horrek gora egin zuen elikagai hauetan: azak, tomateak, letxugak, garagar-aleak eta olo-aleak.
2022an, elikagaietako pestizida-hondakinak kontrolatzeko eta horien jarraipena egiteko programaren barruan, 1.743 lagin aztertu ...
2022an Euskadik erroldatutako 25.412 elikadura-establezimendu zituen. Urte horretan kontrolerako 7.786 bisita egin ziren establezimendu horietara. Kontrol-programak elikagaietatik eratorritako kontsumitzaileen osasunerako arriskuak minimizatzeko estrategiaren ardatza dira (elikadura-establezimendu, hiltegi eta ontzi-izozkailuen kontrola).
Osasun Publikoari buruzko 2022ko Txosten horrek Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzako talde teknikoek eskuratutako emaitzak eta eginiko jarduketak laburtzen ditu.
Segurtasun Mikrobiologikorako Programak zaintza- eta kontrol-jarduketak garatzen ditu, nagusiki hiru jarduketa-ildoren bidez: Elikagaiak ekoizteko establezimenduen kontrol ofizialean egiaztapen analitikoa egiteko plana.
Patogenoen zaintzarako plan horizontala.
Kontsumitzeko prest dauden elikagaiak ekoiztean erabilitako lan-eremu eta tresnetan monocytogenes bakterioa kontrolatzeko plana. Egiaztapen analitikoa egiteko plana
Euskadin eginiko kontrolerako 807 bisitetatik, 3 bakarrik izan ...
EFSAk irizpen zientifiko bat argitaratu du, eta bertan PHHGaren aurkako txertaketaren ondorengo zaintza- eta arintze-neurriei buruzko ebaluazioa egiten du. Joan den urrian EFSAk eskuragarri dauden txertoen eraginkortasunari buruzko ebaluazio zientifikoa eta PHHGaren aurkako txertaketa-planen ebaluazioa argitaratu zituen. EBko legediaren arabera, txertoa jarri ondoren, beharrezkoa da eskortako zaintza indartzea, edozein agerraldi goiztiar detektatzeko eta oso patogenoa den hegazti-gripea txertatutako eremuetan ez dagoela frogatzeko.
Hori dela eta, EFSAk, bigarren irizpen honetan, prebentziozko eta larrialdiko txertaketaren osteko zaintza-estrategiei buruzko ebaluazioa egin du, baita ustiategietan eta txertatutako eremuetan arriskua arintzeko murrizketei eta neurriei buruzkoa ere.
Estatukideak orientatzeko, EFSAk hegazti-griperako erreferentziazko laborategi nazionalek (ELN) egindako esperimentuen datu serologikoak ...
Osasunaren Mundu Erakundea (OME) elikagai-kategoria batzuetarako gehieneko sodio-mugak proposatzen hasi zen 2020an. Horretarako herritarren artean gatz-kontsumoa murrizteko helburuak ezartzeko zenbait herrialdetan izandako esperientzian oinarritu zen.
Helburu nagusia da dietari eta nutrizioari lotutako gaixotasun ez transmitigarrien (GET) kopurua murriztea, eta herritarrek ahoratzen duten batez besteko gatz-kopurua % 30era murrizteko helburura iristea. Uste da mundu-mailan 8 milioi heriotza inguru elikadura txarrari lotuta daudela, eta, horietatik, 2 milioi kasu gatzaren (sodioa) gehiegizko kontsumoari egozten zaio. Sodioaren gehiegizko kontsumoak arteria-presioa areagotzen du, eta, ondorioz, gaixotasun kardiobaskularrak, giltzurruneko gaixotasun kronikoa, obesitatea, urdaileko minbizia eta gaixotasun hepatikoak izateko arriskua areagotzen da. OMEk gomendatzen du 5 g gatz baino gutxiago ...
EFSAk berriz ebaluatu ditu arrantza-produktuetako parasitoen arriskuaren ebaluazioari buruzko 2010eko zientzia-irizpenaren zenbait alderdi. Irizpenak arrainetako parasitoak hauteman eta suntsitzeko metodologia berri bat ematen du, eta zenbait gomendio ematen ditu ebaluazio honetan identifikatutako zalantzak argitzeko. Honako hauek dira osasun publikorako garrantzitsuak diren parasitoak, naturan egon daitezkeenak eta akuikulturan sortutako haztegiko arrainak kutsa ditzaketenak: Itsas ingurunean: nematodoak: Anisakis simplex, Anisakis pegreffii, Phocanema decipiens eta Contracaecum osculatum; bai eta Cryptocotyle lingua trematodoa ere.
Ur gezako sistemetan: Opisthorchis felineus, Metorchis spp., Pseudamphistomum truncatum eta Paracoenogonimus ovatus trematodoak, eta Dibothriocephalus spp. zestodoa.
2010az geroztik argitaratzen diren zaintza-datuek, nahiz eta mugatuak izan, honako hau adierazten dute: Ez dago ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.