Bilaketa emaitza:

RASFF – ELIKAGAIAK: 2023ko hirugarren lauhilekoaren laburpena

  2023ko hirugarren lauhilekoan elikagaiei buruzko 1485 jakinarazpen izan dira. Horietatik 440 alertak izan dira (%29,5), 552 informazio-jakinarazpenak (%37,5) eta 493 mugan egin diren ukapenak (%33).   Gehien jakinarazi diren kutsadurak:   Elikagai-osagarrietan debekatutako substantziak Etiketan deklaratu gabeko alergenoak Salmonella enteritidis  eta salmonela oilaskoan Produktu desberdinen egoera higieniko txarra Aflatoxinak fruitu lehor desberdinetan, gehien bat kakahuetetan     Jakinarazpen gehien sortarazi dituzten herrialdeak:   1.       Turkia 2.       India 3.       Herbeherak 4.       EEBB 5.       Polonia 6.       Frantzia ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Espainiako atunontzi izoztaileen kontrol ofizialari buruzko auditoretza

Europako Batzordearen Osasunaren eta Elikagaien Segurtasunaren Zuzendaritza Nagusiak txosten bat argitaratu du arrantza‑produktuak ekoiztean eta merkaturatzean elikagaien segurtasunaren kontrol-sistemak ebaluatzeko 2023ko otsailaren 20aren eta martxoaren 14aren artean Espainian eginiko auditoretzari buruz.   Txostenak ondorioztatzen du atuna izozten duten ontziei buruzko kontrol ofizialak egokiak direla, konfiantza ematen dutela, eta EBko arauak oro har betetzen dituztela. Hala ere, badira ahultasunak giza kontsumorako atun izoztuarekin lotuta hartutako arau nazionalak betetzeari dagokionez. Txostenak gomendioak ematen ditu identifikatutako gabeziak zuzentzeko eta indarrean dagoen kontrol-sistema hobetzeko. Honako hauek dira auditoretzaren aurkikuntza nagusiak: Prozedura dokumentatu egokiak daude, langile prestatuak daude eta kontrol ofizialak gauzatzeko eta ez-betetze kasuetan neurriak hartzeko ahalmenak ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Eritritolaren (E 968) berrebaluazioa elikagai-gehigarri gisa

EFSAk duela gutxi argitaratu du elikagai-gehigarri gisa eritritola (E 968) erabiltzearen segurtasunari buruzko irizpen bat eta % 10 polialkohol erantsi baino gehiagoko elikagaien etiketan efektu libragarriei buruzko ohartarazpena jartzeko betebeharretik salbuesteko eskaera bat, 1169/2011 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera.   Eritritola (E 968) baimenduta dago I. taldeko elikagai-gehigarri gisa Europar Batasunean, elikagaien 66 kategoriatan, 1333/2008 (EE) Erregelamenduarekin bat. Gainera, eritritola (E 968) edulkoratzaileen klase funtzionalekoa da eta 4 karbonoko azukre-alkohola denez, 1333/2008 (EE) Erregelamenduan zehatutako poliolen taldean (IV. taldea) dago sartuta.   Eritritola hartziduraren bidez lortzen den poliola da.  Erraz xurgatzen da gizakietan, dosiaren arabera. Neurri txikian, eritronato gisa metaboliza daiteke.  Ondoren, eritritola iraitzi egiten da, ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Listeriaren prebentzioa eta kontrola harakintza-industrian IFS eta QSren gidak

Listeria monocytogenes nonahi agertzen den bakterioa da eta listeriosia eragiten du; gaixotasun hori oso larria izan daiteke, baita hilgarria ere, haurdunentzat, adinekoentzat eta haurrentzat. EBko zoonosiari buruzko One Health 2022 txostenaren arabera, listeriosia izan zen EBn jakinarazitako zoonosietan bosgarrena, 2.738 kasu egon ziren, eta horrek esan nahi du aurreko urtearekin alderatuta % 15,9 igo zela.   Listeria monocytogenes delakoaren prebentzioa eta kontrola, bereziki kontsumitzeko prest dauden produktuetan, funtsezkoak dira gaixotasuna prebenitzeko. Hori dela eta, IFS eta QS erakundeek elkarrekin garatu dute harakintza-industriarako laguntza-gida, enpresei lantegian bertan listeria arriskua ebaluatzen laguntzeko; ebaluazioa ahalik eta zehatzena izateko kontuan izan beharreko faktore eraginkorrak adierazi dituzte eta ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Elikagaien Ontzien eta Bilgarrien Berrikuntzarako I. Topaketa

Abenduak 13an ONTZI | Basque Food Packaging Innovation Hub plataformako agenteek lehenengo topaketan hartu zuten parte. Jadanik 315 baino gehiago dira plataformarekin bat egindako agenteak, eta hauen elkarlanetik 10 proiektu jaioko dira euskadiko enpresen beharrei irtenbideak bilatzen saiatuko direnak. Elikagaien balio kateko eta ontzien eta bilgarrien industriako ehun profesional baino gehiago bildu ziren Barakaldon ONTZI | BASQUE FOOD PACKAGING Innovation Hub-ek antolatutako ‘Elikagaien Ontzien eta Bilgarrien Berrikuntzarako I. Topaketan’ parte hartzeko. Ekitaldiak erreferentziazko adituek ontzien kudeaketan gaurkotasuna duten alderdiak jorratu dituzten jardunaldi profesionala hartu zuen, hala nola, araudian berehala etorriko diren aldaketak, birziklatze-sistemen eta hondakinen kudeaketaren etorkizuna, edo merkatuan dagoeneko aplikatu ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Manganesoaren ahorakin onargarriaren gehieneko maila

EFSAK eman duen iritzi zientifiko baten arabera, manganesoaren ahorakin-maila segurua 8 mg‑koa da egunean helduentzat, eta 2 eta 7 mg artekoa egunean beste populazio-talde batzuentzat. Erreferentzia-maila horiek osagai horren neurotoxikotasunean oinarritzen dira. EFSAren Nutrizio, Elikagai Berri eta Elikagai Alergenoen Panelak (NDA) literaturaren berrikusketa sistematikoa egin du, manganeso-ahorakinei buruzko ebidentzia ebaluatzeko, manganeso-gatz baimenduak barne, baita osasunerako eragin negatiboak ere, aintzat hartuta pertsona eta animaliei buruzko datuak. Egungo azterlanen arabera, neurotoxikotasuna ondorio kritiko bat da, baina datuak ez dira ez nahikoak eta ez egokiak dosia-erantzuna harremana ezaugarritzeko eta manganesoak eragindako neurotoxikotasunari buruzko erreferentzia-puntu bat identifikatzeko.   Beraz, Panelak manganeso ahorakin-maila seguruak finkatu ditu populazioa orokorreko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Europako zoonosiei buruzko “One Health 2022” txostena

Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) eta Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC) Europar Batasunean zoonosiari buruzko “One Health” urteko txostena argitaratu dute. Txosten horren arabera, 2022an, EBn gizakiengan gehien jakinarazitako bi gaixotasunak zoonotikoak campilobakteriosia eta salmonelosia izan ziren. Elikagaiek transmititutako bi gaixotasun horiekin lotutako kasuen kopurua pandemiaren aurretik baino baxuagoa da. Campilobakteriosia Europar Batasunean gehien jakinarazitako elikagaiek transmititutako infekzio gastrointestinala izan zen. 2022an, giza campilobakteriosiaren 137.107 kasu baieztatu ziren, hau da, 100.000 biztanleko 43,1 kasu jakinarazi ziren Europar Batasunean. Salmonelosia izan zen gehien jakinarazitako bigarren gaixotasun zoonotikoa, 65.208 kasurekin 2022an (15,3 kasu 100.000 biztanleko), 2021ean 60.169 kasurekin alderatuta. 2022an, Mendebaldeko Niloko birusak eragindako infekzioen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Hiltegi mugikorrak eta hiltegi txikiak baimentzeko prozedura

Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak interpretazio-ohar bat argitaratu du eta bertan hiltegi mugikorrek eta hiltegi txikiek bete beharreko eskakizunak jasotzen dira, 1086/2020 Errege Dekretuan ezarritako salbuespen eta egokitzapenei heldu nahi izanez gero. Halaber, bertan jasota dago establezimendu horiek baimentzeko eta Elikagai Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Orokorrean (RGSEAA) erregistratzeko prozedura. Hiltegi txikien kasuan egokitzen edo salbuesten diren eskakizunak hiltegiaren araberakoak dira, abeltzaintza-ustiategiaren barruan edo kanpoan dauden kontuan hartuta: Honako espezie hauetako ekoizpen- eta ugaltze-ustiategietan solik instalatu daitezke hiltegi txikiak: behiak, ardiak, ahuntzak, txerriak, hegaztiak, untxiak eta zaldiak.   Hiltegi txiki horiek honako baldintza hauek bete behar dituzte: Behiak, ardiak, ahuntzak, txerriak, zaldiak, ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Atun izoztu eta desizoztuaren ekoizpenari eta merkaturatzeari buruzko interpretazio-oharra

Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak interpretazio-ohar bat argitaratu du, atun izoztu eta desizoztuaren ekoizpenari eta merkaturatzeari aplikatu beharreko baldintzak jasotzen dituena, kontrol ofizialeko agintaritza eskudunei orientazioa emateko xedez. Oharrean, halaber, elikagai-gehigarrien eta landare-aterakinen erabilerari buruzko orientazioak eta histaminaren sorrera kontrolatzeko gomendioak jasotzen dira. Itsasontzi izoztaileetan jarraitzen den atuna izozteko prozesuak zehaztuko du azken produktuari eman ahal izango diogun erabilera. 853/2004 (EE) Erregelamenduaren arabera, atuna “ahalik eta azkarren” izoztu behar da, -18 °C­an edo tenperatura baxuagoan, kontserbak egitea ez den beste edozein erabilera eman nahi bazaio. Halaber, araudiak ezartzen du operadorearen erantzukizuna dela prozesuak araudia betetzen duela bermatzea; hala ere, ez ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Klima-aldaketaren eragina nekazaritza eta elikagaien segurtasunean

Berotze globalak eta muturreko fenomeno meteorologikoek (uholdeak, ekaitzak, lehorteak) erasandako planetan, horien zuzeneko eraginez gain (baso-suteak, izurriteak eta gaixotasunak) “krisi klimatikoa” deitzen diogunaren eragina ere badugu elikagaien eskuragarritasunean eta eragin berezia du mundu osoko nekazaritzan. FAOren txosten horren arabera, argi dago amaitzear dugun urtean marka guztiak gainditu direla, inoiz baino tenperatura altuagoak izan baititugu eta zifra hauek izan ditugu: Klima-aldaketarekin zerikusia duten katastrofeak hazi egin dira kopuruan eta intentsitatean; 1970eko hamarkadan urtean 100 izatetik, azken 20 urteetan urtean 400 izatera igaro gara. Uste da azken 30 urteetan galdutako nekazaritzako eta abeltzaintzako produkzioak 3,8 bilioi USDren balioa duela, hau da, urteko mundu ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago