Euskadiko elikagaien xahuketari buruzko II. jardunaldia

Elkarrekin elikagaien xahuketaren aurka

2024ko martxoaren 22rako, Euskadiko elikagaien xahuketari buruzko II. jardunaldia antolatu dugu: Elkarrekin elikagaien xahuketaren aurka. Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da.

Jardunaldia elikagaien xahuketaren aurkako Euskal Estrategiaren esparruan kokatzen da, eta Basque Green Deal eta 2030erako Basque Country Agendarekin dago lerrokatuta. Jardunaldiaren burua Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza da, eta ELIKA Fundazioak koordinatzen du.

Jardunaldian ezagutzera emango ditugu elikakateko agenteek eta administrazio publikoek xahuketa prebenitzeko eginiko ekintza nagusiak, eta etorkizuneko erronkei buruzko eztabaida irekiko dugu, legegintzaren alorreko erronkak nahiz kontsumo-joerei lotutakoak aintzat hartuta.

Jardunaldia egun osoan zehar garatuko da, beraz, kafearen etenaldietarako eta bazkarirako catering-a egongo da.

Dagoeneko zabalik dago izena emateko formularioa orrialde honen amaieran. Ekitaldian elikagaien xahuketa murrizteko, etenaldi bakoitzeko cateringetara joateko asmoa duzun galdesortan adieraztea eskertuko genuke.

Aintzatespenak euskal entitate eta erakundeei

Halaber, jardunaldiaren amaieran hiru aintzatespen banatuko ditugu, euskal enpresa eta erakundeek Euskadin elikagaien xahuketaren aurkako borrokan eginiko lana eta jarduerarik nabarmenenak agerian jartzeko.

Hauek izango dira hiru kategoriak:

  • Aintzatespena euskal nekazaritzako elikagaien sektoreko empresa bati, elikagaiak alferrik galtzearen aurka egindako lanagatik – 2024
  • Aintzatespena euskal startup bati, elikagaiak alferrik gal ez daitezen irtenbide berritzaile bat planteatzeagatik – 2024
  • Aintzatespena gizarte-ekimeneko erakunde bati, elikagai-soberakinak kudeatzeko ekintzak egin eta egoera zaurgarrian dauden biztanleeei laguntzeagatik – 2024

Kategoria horietakoren batean hautagaitza aurkeztu nahi duen orok beheko botoia sakatuz formularioa bete behar du. Hautagaitzak 2024ko martxoaren 4a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Jardunaldian izen-ematea

Ondoren, jardunaldian izen-ematea burutzeko formularioa daukazue: