Berriak

Iritzia: pentsu eta elikagaietan zitrinina egoteak dakarren arriskua – EFSA 2012

Zitrinina Aspergillus, Penicillinum eta Monascus generoetako onddoek ekoizten duten mikotoxina bat da, biltegiratutako aleetan egon ohi dena.EFSAren iritzi honetan honako hauek ondorioztatzen dira:Eskura dauden datuekin, ezin izan da zehaztu mikotoxina honen potentzial kartzinogenoa.Zitrinina nefrotoxikoa da, eta honako NOAEL hau egozten zaio: 0,2 µg gorputz-pisuaren kiloko.Aleetan atzeman diren zitrinina kontzentrazioak oso aldakorrak dira, eta kasu batzuetan gora egiten dute: 420 µg/kg-ra hel daitezke gizakien elikadurarako aleetan eta 998 µg/kg animalien elikadurarako aleetan.Ezin izan da dieta bidezko esposizioan oinarritutako arrisku-ebaluaziorik egin, ez baitago datu nahikorik.Dagoen informazioa urria denez, EFSAk onartu du ezin izan duela amaitu mikotoxina honen arriskuaren karakterizazioa. Beste alde batetik, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Txostena: plagizida-hondakinak elikagaietan (2011) – FAO/OMS 2012

Elikagaietan dauden Plagizida Hondakinei buruzko FAO/OMS Batzorde Mistoak (JMPR) 2011ko urteko txostena argitaratu du, elikagaietan atzemandako 22 plagizidaren hondakinen balioespena laburbiltzen duena. Aztertutako plagizida bakoitzarekin batera monografia txiki bat gehitu da. Monografikoetan honako hauek biltzen dira: zenbait elikadura-matrizetako plagizida-hondakinen datuak, azken gogoeta toxikologikoak, hondakinetarako gomendatutako gehienezko mugak (LMR) eta dieta bidezko ingestaren ebaluazioa. Zenbait plagizida aldez aurretik ebaluatuta zeuden, baina beste batzuk lehenengoz ebaluatu dira, hala nola: azetamiprida, flutriafola, isopyrazama, safluenazila, sulfoxaflora, emamektina-benzoatoa eta propileno-oxidoa. Txostena osorik ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Txostena: Sendagaien hondakinak eta beste kutsatzaile batzuk kontsumitzeko diren animaliengan zein horietatik ateratako produktuetan – EFSA 2012

Txostenean Europako Batzordeak 2010. urtean aztertutako 736.806 laginen datuak biltzen dira. Lagin guztietatik % 0,33 (1.373) baino ez ziren bat etorri indarrean dagoen legediarekin. 2009. urtean, berriz, ehuneko hori % 0,32koa izan zen.Bat ez etortzeekin lotutako substantziei dagokienez, honako hauen kopuruak behera egin du: esteroideak, azido resorzilikoaren laktona, kokzidioen aurkakoak, konposatu organokloratuak eta mikotoxinak. Kutsatzaile kimikoekin lotutako bat ez etortzeak, berriz, maizago atzeman dira. Kutsatzaile kimikoen artetik metal astunak atzeman dira maizenik (bat ez zetozen laginen % 3,6), eta aipagarrienak kadmioa, beruna, merkurioa eta kobrea izan dira.2010eko txostena: Sendagaien hondakinak animaliengan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Txostena: plagizida-hondakinak elikagaietan (2011) – FAO/OMS 2012

Elikagaietan dauden Plagizida Hondakinei buruzko FAO/OMS Batzorde Mistoak (JMPR) 2011ko urteko txostena argitaratu du, elikagaietan atzemandako 22 plagizidaren hondakinen balioespena laburbiltzen duena. Aztertutako plagizida bakoitzarekin batera monografia txiki bat gehitu da. Monografikoetan honako hauek biltzen dira: zenbait elikadura-matrizetako plagizida-hondakinen datuak, azken gogoeta toxikologikoak, hondakinetarako gomendatutako gehienezko mugak (LMR) eta dieta bidezko ingestaren ebaluazioa. Zenbait plagizida aldez aurretik ebaluatuta zeuden, baina beste batzuk lehenengoz ebaluatu dira, hala nola: azetamiprida, flutriafola, isopyrazama, safluenazila, sulfoxaflora, emamektina-benzoatoa eta propileno-oxidoa. Txostena osorik ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Balioespena: albaitaritza sendagaien hondakinak elikagaietan 12/03/20

FAO/OMSeko elikagaietako gehigarrietan Adituen Mahai Bateratuak txosten bat argitaratu du, eta bertan hainbat iritzi bildu ditu albaitaritzan erabiltzen diren zenbait sendagairen hondakinen presentziari buruz. Besteak beste, honako hauek dira sendagai horiek: Amoxicilina, Apramicina, Derquantel, Ivermectina, Monensina, Monepantel, Narasina eta Triclabendazol.Honako hauek ziren Adituen Mahaiaren zereginak:Irizpideak jartzea elikagaietan albaitaritza sendagaien hondakinen segurtasuna balioesteko, Eguneko Ingesta Onargarria (IDA) ezartzea eta Hondakinen Gehienezko Mugak (LMRak) gomendatzeaElikagaietan zenbait albaitaritza-sendagairen hondakinen segurtasuna balioestea.Dietaren bidez albaitaritza sendagaien hondakinekiko esposizio akutua eta kronikoa zenbatesteko metodologien inguruko proposamenak eztabaidatzea.Txostena ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Txostena (2010): Antibiotikorekiko erresistentziak Europan – EFSA/ECDC 2012

Txostenaren arabera, ez dago aldaketa handirik aztertutako bakterioen erresistentzian aurreko urteen aldean. Beste alde batetik, berriz ikusi da Mikrobioekiko Erresistentzia sarri gizaki, animalia eta elikagaietatik datozen bakterioetan daudela.GizakienganAnpizilinarekiko, tetraziklinekiko eta sulfamidekiko erresistentzia-maila handiak atzeman ziren Salmonellan. Bestalde, hirugarren belaunaldiko zeflasporinekiko eta fluorokinolonekiko erresistentzia txikia izan zen. Campylobacter-en artean, ampizilinarekiko, ziprofloxazinoarekiko, azido nalidixikoarekiko eta tetraziklinekiko erresistentzia-maiztasuna handia izan zen. Eritromizinarekiko erresistentzia-maiztasuna, aitzitik, txikia edo moderatua izan zen.AnimalienganEskorta-hegaztiengan, txerriengan, behiengan eta horien haragian isolatutako Salmonella eta E.coli adierazleentzat, sarri atzeman zen tetraziklinekiko, anplizilinarekiko eta sulfonamidasekiko erresistentzia. Hirugarren belaunaldiko azefalosporinekiko erresistentziak, aldiz, gutxi izan ziren. Ziprofloxazinoarekiko (fluorokinolona bat) erresistentzia-mailak moderatuak eta handiak izan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien Kontsumoa Espainian, 2011

Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak Elikagaien Kontsumoaren Panelaren datuak argitaratu ditu. Panela 1987az geroztik garatu da Espainian. Bada, datu horiek elikagaien arloan egindako bolumena eta gastua islatzen dituzte sektoreka, eta kontsumoari buruzko berri zuzenik ematen ez badute ere, adierazle ona da herritarren kontsumo-joerak ikusteko. 2011ko emaitzen arabera, eta datu horiek aurreko urtekoekin alderatuta, ikusi da etxean kontsumitzen diren elikagaien kopurua zertxobait murriztu dela, nahiz eta aurtengo prezio-igoeraren ondorioz, elikagaietan guztira gastatutakoa gehiago izan den; zehazki, 1.471,35 € pertsonako eta urteko. Esnekiena izan da gehien hazi den segmentua, eta horien baitan, batik bat, esne hartzituek eta bifidusek egin dute gora, gaztak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSA: Elikagaien Segurtasunari buruzko lan Egitasmoa 12/03/09

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) 2012rako Lan Egitasmoa argitaratu du. 2012an, gainera, bere hamargarren urteurrena ospatuko du EFSAk, eta une egokia izango da hausnarketa egiteko, iraganean lortutakoaren eta etorkizuneko erronken inguruan. Programaren oinarria da Osasun Publikoko lehentasunei aurre egitea, kontsumitzaileak, animaliak eta ingurumena babesteko. Datorren urterako aurreikusi dituzten jarduera nagusien artetik honako arrisku-balioespen hauek dira aipagarrienak: Kutsatzaile kimikoak (merkurioa, besteak beste) eta toxina naturalak (mikotoxinak barne). Plagiziden hondakinen arrisku metatua. Erreferentziazko baloreak, jan daitezkeen koipe zein olioentzat eta dietan mikronutrienteentzat. Arraina kontsumitzearen arriskuak eta onurak. Bisfenol A konposatuari eta Aspartamo edulkoratzaileari buruzko gomendioak gainbegiratzea. Genetikoki eraldatutako organismoak eta animalia klonatuetatik ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berezi@ Susfood: Elikagaien iraunkorren ekoizpenaren eta kontsumoaren Era-net sarea 2012/02/29

Elika SUSFOOD ERA-NET sarearen kide da, eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila ordezkatzen du. SUSFOODen helburua da zientzia-arloan lankidetza areagotzea estatu kideen eta bazkideen artean, ikerketa-lanen ondorioz elikagaiak ekoizteko sistema iraunkorragoak gara daitezen elikakate osoan (ekoizpenetik hasi eta kontsumitzailearengana iritsi arte).Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Europako nekazaritza-ekoizpenari buruzko aurreikuspenak 2012/2013rako 12/02/28

Europako Batzordeak txosten bat argitaratu berri du nekazaritzaren eta haragi- zein esne-abeltzaintzaren sektorearen merkatuko joerei buruz. Txostenean honako datu hauek ageri dira: Neguko ereintzaren bolumena handitu egin da, eta horri zereal-ekoizpenaren goranzko joera gehituta, 2012an % 1,2ko igoera aurreikusi da (288 milioi tonara iritsi arte). Oleaginosoen Europako 2012/2013 denboraldiari dagokionez, 11 milioi tonara iristea aurreikusi da, eta oleaginosoen ekoizpen osoa 29 milioira iritsi ahal da gaur egungo joerak bere horretan mantentzen badira. Txosten honek, halaber, haragitarako eta esnetarako behien merkatuari buruzko datuak eman ditu: 2011n joera onuragarria izan du nazioarteko merkatuen gorakadaren bultzadari esker, batez ere nazioarteko eskaera handitu egin ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Azterlana akuikulturako arrainetan Anisakisaren presentziari buruz 12/02/24

APROMAR Espainiako haztegi-arrain ekoizleen enpresa-elkarteak "Evaluación de la presencia de nematodos del genero Anisakis en los pescados de acuicultura marina españoles" izeneko azterlana egin du 2010. eta 2011. urteen artean. Horretarako, Elikagaien eta Nutrizioaren Zientzia eta Teknologia Institutuaren, Zientzia arloko Ikerketen Goi mailako Zentroaren (CSIC) eta Valentziako Komunitateko Akuikulturaren Osasuna Babesteko Elkartearen (ADS ACUIVAL) laguntza jaso du.Azterlan horren helburua zen erakustea akuikulturako sistema kontrolatuen bidez hazitako arrainetan ia ez zegoela Aniskasis parasitorik.Azterlanaren ondorioak otsailaren 23an aurkeztu zituzten Cadizen egindako mintegian. Garrantzitsuena honako hau da:- Espainian akuikulturako sistema kontrolatuen bidez hazitako arrainetan Anisakisaren presentzia oso txikia da, ez dagoelako parasitorik arrain ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Azterlana akuikulturako arrainetan Anisakisaren presentziari buruz 12/02/24

APROMAR Espainiako haztegi-arrain ekoizleen enpresa-elkarteak "Evaluación de la presencia de nematodos del genero Anisakis en los pescados de acuicultura marina españoles" izeneko azterlana egin du 2010. eta 2011. urteen artean. Horretarako, Elikagaien eta Nutrizioaren Zientzia eta Teknologia Institutuaren, Zientzia arloko Ikerketen Goi mailako Zentroaren (CSIC) eta Valentziako Komunitateko Akuikulturaren Osasuna Babesteko Elkartearen (ADS ACUIVAL) laguntza jaso du.Azterlan horren helburua zen erakustea akuikulturako sistema kontrolatuen bidez hazitako arrainetan ia ez zegoela Aniskasis parasitorik.Azterlanaren ondorioak otsailaren 23an aurkeztu zituzten Cadizen egindako mintegian. Garrantzitsuena honako hau da:- Espainian akuikulturako sistema kontrolatuen bidez hazitako arrainetan Anisakisaren presentzia oso txikia da, ez dagoelako parasitorik arrain ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Akuikulturan kudeaketa sanitariorako gidaliburua 12/02/20

Itsas Haztegiei buruzko Aholku Batzorde Nazionalak (JACUMAR) Akuikulturan kudeaketa sanitariorako gidaliburua argitaratu berri du. Gidaliburu horretan, lege-esparrua aztertzen da, sektore horretako gaixotasun garrantzitsuenak azpimarratzen dira, diagnostikoa egiteko metodoak zehazten dira eta osasun-arloko zaintza-programak egiteko aholkuak ematen dira. Gidaliburu hori Elikagaien Ikerketa eta Teknologia Institutuak (IRTA) gidatutako proiektu baten emaitza da. Ikerketa horretan hainbat ikertzailek hartu dute parte; besteak beste, Zaragozako Unibertsitatekoek, Bartzelonako Unibertsitate Autonomokoek eta Nekazaritza, Elikagai eta Ingurumen Ministerioko (MARM) Arrain eta Moluskuen Gaixotasunei buruzko Erreferentziazko Laborategietakoek. Horiez gain, Andaluzia, Galizia, Kanariak eta Murtzia autonomia-erkidegoek ere hartu dute parte. Azterlanean parte hartu duten adituek identifikatu egin dituzte gure lurraldean ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Ikuspegi berria sor litezkeen arriskuak atzemateko – EFSA 2012

EFSAk hobekuntza-taldea sortu du “sor litezkeen arriskuak atzemateko”, gardentasun eta eraginkortasun handiagoa emate aldera. Taldeak hobetzeko honako alderdi hauek zehaztu ditu: Erabiltzen den terminologia egokitzea. Eraginkortasun handiagoa datuak kudeatzean. Horretarako, informazio-iturriak era egokian hautatu eta lehenetsi behar dira. Eraginkortasun handiagoa datuak filtratu eta bildu aurretik. Gardentasun, oreka eta koherentzia handiagoa datuak filtratzean. Bildutako datuak gehiago zabaltzea. Alderdi horiek eta beste batzuk dira arriskuak identifikatzeko estrategiaren aldaketaren oinarriak. Estrategia horrek funtsezko hiru ardatz ditu: Sor litezkeen lehentasunezko arriskuak aldez aurretik atzematea. Informazio-iturri egokiak identifikatzea. Sor litezkeen arriskuak atzematea eta horien azken ebaluazioa egitea. Ikuspegi berri hori da EFSAk aplikatuko duena Europan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Iraunkortasun adierazleak ur gaineko haztegietarako Mediterraneoko itsas akuikulturan 12/02/15

Espainiako Akuikulturaren Behatokia Fundazioak (OESA) gida bat argitaratu du. Bertan jasotzen dira iraunkortasun adierazleak ur gaineko haztegietarako Mediterraneoko itsas akuikulturan. Gida Mediterrane-on proiektuaren emaitza da, eta helburua da sektore urtarra osatzen duten agente guztiei adierazle neurgarri eta ebaluagarriak ematea, sektore horren iraunkortasuna aztertzeko eta hobetzeko. Definitutako adierazleak garapen iraunkorraren hiru ardatz hauen ingurukoak dira: ekonomikoki bideragarria, gizartearentzat bidezkoa eta ingurumenerako onargarria izatea.Gida ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Arriskuaren balioespena: Espainiako herritarren Kadmioarekiko esposizio-maila – AESAN 2012

Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziaren (AESAN) Zientzia Batzordeak balioetsi egin du elikagaiak kontsumitzeagatik Espainiako herritarren kadmioarekiko esposizioaren arriskua. Aintzat hartu dituzte elikagaien kadmio-kopurua eta kontsumo- ereduak. Balioespena egiteko, zehazki, 2000. eta 2010. urteen artean zenbait elikagai- taldetatik hartutako 5.493 laginen Cd edukiei buruzko datuak erabili dituzte. Lagin horiek 14 autonomia-erkidegotakoak eta administrazioko beste laborategi batzuetakoak ziren, eta 15 elikagai-kategoriatan zeuden sailkatuta. Balioespen-prozeduran atzemandako zalantzak aintzat hartuta, Batzordeak uste du beharrezkoa izango litzatekeela informazio zehatzagoa izatea (analisien eta kontsumoaren datuak), Espainiako herritarren artean dietaren bidezko Cd ingesta behar bezala balioesteko. Eskura zituzten datuak aztertuta, Zientzia Batzordeak honako ondorio hauek atera ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Aflatoxinen kutsadura laboreetan aurreikusteko eredu bat – EFSA 2012

EFSAren Sor Litezkeen Arriskuen Unitateak sor litezkeen gaixotasun gisa identifikatu zituen, klima aldaketa dela eta, zerealetan mikotoxinen kutsadura-ereduen aldaketak. Tenperaturak gora egin duenez eta euri gutxiago egiten duenez, mikotoxina sortzen duten onddoek hazteko baldintza egokiagoak aurkitzen dituzte lehen halakorik ez zuten eremuetan.Hori dela eta, EFSAk eredu bat eskatu zuen, aflatoxinen kutsadura posiblea aurreikusteko Europako garian, artoan eta arrozean. Argitaratu berri duen lan horretan, Aspergillus onddoaren hazkuntzan eta jarduera metabolikoan eta uzten fenologian eragina duten faktore ekologikoak aztertu zituzten, bai eta klima-aldaketaren eta meteorologiaren gertalekuak ere. Informazio horrekin eta uztetan atzemandako aflatoxinen mailari buruzko datuekin, hainbat mapa egin dituzte Aspergillus flavus ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berezi@ Bakterioen zenbait antibiotikorekiko erresistentzia EBan – ELIKA 2012

Gero eta garrantzi handiagoa du zenbait mikroorganismoren erresistentzia-mailak Animalien eta Gizakien Osasun Arloan erabiltzen diren antibiotikoen aurrean, eta zientzia komunitatea gero eta kezkatuago dago ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Gida: Hirumaila eta mailabakarra harrapatutako eguneko arraina manipulatzeko 12/01/23

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak arrantzaren sektorearentzako gida bat argitaratu berri du; zehazki, arrantzatzeko maila-sareak erabiltzen dituen sektoreari dago zuzenduta, hori baita arrainaren kalitateari eta segurtasunari gehien eragin diezaiekeen arrantza-mota, praktika on jakin batzuk egiten ez badira. Gidak honako hauei buruzko jarraibideak ematen ditu: sareak urperatzean eta uretatik ateratzean gogoratu beharrekoak; arrainak saretik kentzean, manipulatzean, hoztean, erraiak ateratzean, garbitzean, paketatzean eta zamatzean egin beharrekoak; eta, azkenik, behin portura iritsita garraiatzean aintzat hartu beharrekoak. Gidaren helburu nagusia maila-saredunen bidez arrantzatutakoaren kalitate handiena lortzea bada ere, arau horiek ezartzea onuragarria izango da beste arrantza-mota batzuentzat ere.Artikulu osoa ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Europako herritarrak kadmioaren eraginpean egotea- EFSA 2012

EFSAren Kutsatzaileei buruzko Panelak gainbegiratu egin du Europako herritarrak dietaren bidez kadmioaren eraginpean egoteari buruzko informazioa. Panel honek egin zuen aurreko balioespenean ikusi zuten beharrezkoa zela identifikatzea zein diren dietako kadmio-iturri nagusiak. Balioespen hartan, honako Asteko Ingesta Toleragarri hau ezarri zen: 2,5 µg/gorputz-pisuaren kilo bakoitzeko. Europako azokan 23 herrialdetako elikagaien kadmio-maila aztertu dute, eta maila handiena honako hauetan atzeman da: algez egindako elikagaiak eta alga jangarriak, kokoz egindako produktuak, krustazeoak, gantz jangarriak, onddoak, olio-haziak, igel-hankak eta moluskuak. Aintzat hartuta kadmio-maila horiek eta Europako herritarren elikagai-kontsumoari buruzko datuak, balioetsi egin dute dietaren bidez kadmioaren eraginpean egotea, eta atzeman da dietan patatek ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago