MAPAk duela gutxi argitaratu duen txostenak laburbildu egiten du estatu- eta Europa mailako zoonosi-jatorriko gaixotasunen egoera epidemiologikoari buruzko informazio nabarmenena. “One Health” edo “osasun bakarra” ikuspegiak diziplinarteko lankidetza sustatzen du, aitortzen baitu harreman estua dagoela giza osasunaren, animalien osasunaren eta ingurumenaren artean. Hala, gaixotasun horiei erantzun koordinatua ematen zaie. Ondorio nagusiak, agente patogenoen arabera: CampylobakteriosiaCampylobakteriosia da, oraindik ere, EBn, gizakien artean, gehien jakinarazten den zoonosietako bat; hala ere, 2017az geroztik, beherakada txiki bat izan du bere joeran. Hegazti-haragiak izaten jarraitzen du identifikatutako iturri nagusia, bereziki oilasko-haragiak. SalmonellosiaNahiz eta azken urteotan kasuen kopuruak zertxobait behera egin duen gizakietan, zoonosi garrantzitsua izaten jarraitzen du, batik bat, ...
FAOk itsasoko arrainen populazioen munduko ebaluazioa argitaratu du, mundu-mailako itsasoko arrantzaren egoeraren ikuspegia ematen duena. Txosten horretan jasangarritasun-arazoak berrestendira, eta, era berean, nabarmentzen da arrantza-baliabideak kontserbatu ahal izateko tresnarik boteretsuena antolamendu eraginkorra dela. Txostenak FAOren itsasoko arrantza-eremu guztietako joerak aztertu ditu, eta 2.570 arrain-populazioen jasangarritasun biologikoari buruzko informazioa bildu du. Modu parte-hartzailean eta inklusiboan egin da, eta 200 erakunde eta 90 herrialde baino gehiagotako 650 aditu baino gehiagoren ekarpenak bildu dira. Jasangarritasun biologikoa Txostenean egiaztatu da arrain-populazio guztien % 64,5 jasangarritasun biologikoaren mugen baitan ustiatzen dela, eta % 35,5 gainustiatu egiten direla. Ekoizpen-mailaren arabera haztatzen direnean, munduko lehorreratzeen % 77,2 biologikoki jasangarriak diren arrain-populazioetatik ...
Europako Batzordeak 2025eko martxoan albaitaritzako antimikrobianoen kontrolak ebaluatzeko eginiko auditoretzaren azken txostena argitaratu du. EBren Osasunaren eta Elikagaien Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiak (DG SANTE) duela gutxi azken dokumentua argitaratu du, 2025eko martxoan Espainiari eginiko auditoretzaren ondoren. Auditoretza hori DG SANTEren auditoretza-programaren parte da; horren xede nagusia da egiaztatzea agintaritza eskudunek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/6 (EB) Erregelamenduak exijitutako kontrol egokiak betetzen dituztela. Txosten horrek ez du gomendiorik ematen, baina honako ondorio hauek atera dira bertan: - Antimikrobianoen preskripzioei eta erabilerari buruzko kontrol ofizialak ondo diseinatuta daude eta modu egokian egikaritzen dira. Hala, agintari eskudunek antimikrobianoen erabilera zuhurragoa egiten lagun dezakete, albaitaritza-medikamentuei buruzko Erregelamenduaren eskakizunak betez. - ...
Duela gutxi, MAPAk patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHG) egoera epidemiologikoaeguneratzeko txostena argitaratu du. Mundu-mailan: 2023an, Antartidan eta Groenlandian H5N1en lehenengo kasuak baieztatu ziren hegaztietan; birusa dagoeneko ez dago ohiko lurraldeetara mugatuta. 2024/2025 aldiaren hasieran, agerraldiak murriztu ziren, hurrengo irudian ikus daitekeen moduan: Europa mailan Etxeko hegaztietan 564 foku jakinarazi dira, 1.090 hegazti basatietan eta 170 harrapatutako hegaztietan; herrialdearen eta azpimotaren araberako banaketa honako hau da: Estatu-mailan 2025eko apirilaren 9an hartutako neurriak bertan behera utzi ondoren, 2024-2025 aldia lasaiagoa izan da aurrekoekin alderatuta. Jarraian, 2024-2025 aldian Espainian deklaratutako fokoen kokapena jaso da: Hala ere, MAPAk gogorarazi du beharrezkoa dela hegazti-ustiategietan biosegurtasun-neurriak indartzea, bereziki hegazti basatiekin kontaktua saihesteko neurriak, eta ...
Agora Agricultureren eta IDDRIren azterlan batek egiaztatu du aukera jasangarri eta osasungarriagoak lehenesten dituzten elikadura-politikak aplika daitezkeela, eta egiaztatzen dute elikagaien segurtasuna, neutraltasun klimatikoa, biodibertsitatea eta gizakion osasuna bermatu ahal izateko oinarrizkoa dela elikadura-kontsumo jasangarriago baterako trantsizioa egitea. Azterlanak Europako 11 herrialde (Danimarka, Finlandia, Frantzia, Alemania, Polonia, Portugal, Espainia, Suedia, Herbehereak, Suitza eta Erresuma Batua) hartu ditu oinarri, eta bederatzi ikerketa-erakunderekin batera egin da. Azterlanean azpimarratzen da ikuspegia aldatuz, banakoen erantzukizunetik elikadura-giroen definiziora, Europan elikadura-sistema bidezkoagoak, osasungarriagoak eta jasangarriagoak izatea susta daitekeela. Dokumentuak eraginkorrak diren neurri-motei buruzko informazioa ematen du, honako hauek barne: jasangarritasunaren eta osasunaren arloko eskakizunak, marketin eta publizitatearen arloko ...
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 2024. urtean elikagaien kontsumoaren bilakaera aztertzen duen urteko txostena argitaratu du, eta ondorioztatu du Espainiako kontsumitzaileek kontsumo-eredu kontziente, osasungarri eta efizienteagoa hartu dutela, eta dieta mediterraneorako eta jasangarritasunerako joera argia dagoela. Txostenak azken urteko elikagai-talde nagusien eta horien kategorien kontsumoaren joeraren analisia biltzen du, baita erosketa-kanalen edo estratu soziodemografikoen berezitasunena ere. Txosteneko datuek azpimarratzen dute bolumenari dagokionez kontsumoa egonkorra izan dela, eta 2023. urteko igoerarekin alderatuta gastuaren hazkuntza apaldu egin dela. Batez besteko per capita kontsumoa 2024. urtean pertsona bakoitzeko 690,74 kg/l-koa izan da, 2023an baino 10,4 kg/l gutxiago. Aldiz, etxeetako gastua 27 € gehiagokoa izan da ...
Erresuma Batuko Osasun Agentziak bi gida argitaratu ditu: bata, nazio-mailako gobernuei zuzendua, eta bestea toki-mailakoei zuzendua, pertsonen portaera ulertzeko esparrua ematen dutenak eta ohitura osasungarriagoak hartzea sustatzeko esku-hartzeak eta politikak garatzen dituztenak. Ohiturak aldatzeko esku-hartze eta politiken edukiak eta ezarpenak Portaera Aldatzeko Tekniketan egon behar dute oinarrituta; izan ere, pertsonen portaerak alda daitezen, pertsonarekin berarekin eta horren inguruarekin lotutako alderdiak aldatu behar dira. Hori dela eta, gida horiek Portaera Aldatzeko Gurpila izenarekin ezaguna den diziplina anitzeko ikuspegian daude oinarrituta; diziplina horrek banako beharrak, oztopoak eta aukerak identifikatzen ditu, pertsonen portaeraren aldaketak ulertze eta errazte aldera. Gida horiek honako fase hauetan oinarritutako ikuspegi ...
Argitaratu dute azken Antibiotikoekiko Erresistentziari aurre egiteko Estatu Plana (PRAN) 2025-2027, Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziarekin (AEMPS) koordinatuta. Plan horren helburua da giza eta animalien osasunerako antibiotikoak zentzuz erabiltzea, antibiotikoekiko erresistentzia handitzeko arriskua murritz dadin. Planean zehaztutako ekintzen artean, abeltzaintzaren sektorean eragina dutenak nabarmendu nahi ditugu: Lehentasunezko erronka eta helburuak animalien osasunean Albaitaritzako antibiotikoen erabilera % 50 murriztea: 2022/1255 (EB) Erregelamenduarekin eta Europako Batzordearen helburuekin bat etorriz, Espainiak konpromisoa hartu du antibiotikoa duten albaitaritzako sendagaien salmenta % 50 murrizteko 2018 eta 2030 urteen artean. Albaitaritzako antimikrobianoen erabilera optimizatzeko programak (AEOP) ezartzea: planak aurreikusten du Antimikrobianoen Erabilera Optimizatzeko Programak (AEOP) ekoizpenerako eta etxeko animalietara hedatzea; ...
EFSAk txosten berria argitaratu du, eta horren xedea izan da modu proaktiboan honako hauek identifikatzea eta ebaluatzea, 2024. urteari dagokionez: gai emergenteak; ahulezia-seinaleak; eta elikagaien eta pentsuen segurtasunari eta animalien eta landareen osasunari lotutako hurrengo berritasunak. Gai emergenteak EFSAk guztira 65 gai emergente bildu zituen 2024an zehar, eta horietatik 38 xeheago sailkatu ziren; eta, ebaluatu ondoren, horietako 7 arrisku emergente gisa identifikatu ziren eta jarraipen-gomendioak esleitu zitzaizkien, eta 23 ondorioak atera ahal izateko informazio gehiago behar duten gai gisa identifikatu ziren. Identifikatutako arrisku emergente gehienak kutsatzaile eta arrisku biologikoen arlokoak dira: Azido trifluroazetikoa edateko urean. Chagas-en gaixotasuna, Trypanosoma cruzi parasito protozoarioak eragina. Elikagaien segurtasuna eta antifungikoekiko ...
2025eko lehenengo lauhilekoan elikagaiei buruzko 1489 jakinarazpen izan dira. Horietatik 405 alertak izan dira (%27), 649 informazio-jakinarazpenak (%43,5) eta 435 mugan egin diren ukapenak (%29,5). Gehien jakinarazi diren kutsadurak: Fruta exotiko, zitriko eta belar aromatikoetako fitosanitarioen hondakinakElikadura-osagarrietan eta infusioetan debekatutako substantziak eta baimendu gabeko osagai berriakEtiketan deklaratu gabeko alergenoakSalmonella enteritidis eta oilasko-salmonelaGorputz arrotzak hainbat elikagaitanHainbat produkturen higiene-egoera txarraAflatoxinak kakahueteetan Jakinarazpen gehien sortarazi dituzten herrialdeak: Turkia (149) Polonia (93) Herbehereak (80) Frantzia (72) India (71) Txina (60) EEBB (57) RASFF – ELIKAGAIAK: 2025eko lehenengo lauhilekoaren laburpena
...
Txostenak klima-aldaketak elikagaien segurtasunaren gainean duen eragina aztertzen du, ikuspegi mikrobiologikotik. Tenperaturen gorakadak eta muturreko gertaera meteorologikoek, gero eta gehiago gertatzen ari direnek, eragin zuzena dute arrisku biologikoen ugaritzean eta banaketan. 2024an, Euskadik 1,1 ºC-rekin gainditu zuen urteko batez besteko tenperatura historikoa, eta erregistratutako hamargarren urterik epelena izan zen, “oso epel” gisa kalifikatutako urte meteorologiko batean. Aldaketaren eragile nagusiak Identifikatutako arrisku nagusiak, besteak beste: Elikagaiek transmititutako gaixotasun gehiago: Intzidentzia handiagoa Salmonella, Campylobacter eta Vibrio spp.-ren bezalako bakterietan. Klima-aldi jakinetan noribirusaren eta A hepatitisaren bezalako birusen intzidentzia handiagoa. Zerealeetan Fusarium eta Aspergillusen bezalako onddoek eragindako mikotoxina gehiago. Parasitoek prebalentzia handiagoa dute (arreta berezia emanez Protozooei). Klima-eragile gakoak: Tenperatura igotzea mesedegarria da ...
EFSAk txosten epidemiologiko bat argitaratu du, eta jakinarazi du Europan murriztu egin direla txerri-izurri afrikarraren fokuak. Etxe-txerriei dagokienez, EFSAk duela gutxi argitaratutako urteko irizpenean, nabarmentzen du txerri-izurri afrikarraren agerraldiak % 83 murriztu zirela EBn, 2023. urtearen aldean, batik bat, agerraldi gutxiago egon zirelako Kroazian eta Errumanian. Nolanahi ere, Errumaniak jakinarazi zituen EBko agerraldi gehienak. Irudi honetan, fokuen banaketa islatzen duen mapa ikus daiteke: Agerraldi gehienak ustiategi txikietan gertatu ziren, baina Italian eta Polonian areagotu egin ziren agerraldiak 100 txerri baino gehiagoko ustiategietan. Aurreko urteetan bezala, agerraldien urtarokotasuna nabarmena izan zen: agerraldien erdiak uztaila eta iraila bitartean jakinarazi ziren. Ezarritako zaintza pasiboari esker, etxe-txerrien arteko agerraldi ...
EFSAren elikagaietako plagiziden hondakinei buruzko urteko txostenak elikagaien 132.793 laginen emaitzak aurkezten ditu. Analisi horiek urte anitzeko kontrol programa nazionalen ondoriozkoak dira, eta EBren Kontrol Koordinatuko Programaren datuak ere jasotzen dituzte. EBren Kontrol Koordinatuko Programa Programaren barruan, ausazko 13.246 lagin aztertu ziren: azenarioak, azaloreak, kiwiak, tipulak, laranjak, madariak, patatak, leka lehorrak, osoko arroza, zekalea, behi-gibela eta hegazti-koipea (horietako % 99k betetzen zuten EBko legedia). Aztertutako laginen % 99 legezko mugen barruan zeuden. Urte anitzeko kontrol-programa nazionala Urte anitzeko kontrol-programa nazionalek laginketa espezifikoen datuak biltzen dituzte, arrisku-mailan oinarrituta. Kontrol-programa nazional horien esparruan, legediaren betetze-maila % 98koa izan zen. % 70ek ez zuten hondakinen maila neurgarririk. % 28k hondakin bat ...
EFSAk elikagaien perkloratoari buruzko 2014ko arriskuen ebaluazioa eguneratu du, 2016tik 2022ra 40.356 emaitza analitiko aztertu ondoren. Perkloratoa elikagaietan eta edateko uretan dagoen iturri natural eta antropogenikoen kutsatzailea da. Iodoaren xurgapena eragozten du, sodio-ioduroaren garraiatzaileak (NIS) neurtuta. Animalietan egindako azterketa esperimentalek erakusten dutenez, haurdunaldian perkloratoarekiko esposizioak toxikotasuna eragin dezake garapen neurologikoan. Kutsatzaileen panelak (CONTAM) Eguneko Ingesta Jasangarria (EIJ) ezarri zuen, egunean gorputz‑pisu bakoitzeko1,4 μg/kg-koa, heldu osasuntsuetan iodo tiroideoa xurgatzeko inhibizioan oinarritua. EIJk kontuan hartzen ditu, halaber, fetuak amaren tiroide‑hormonaren alterazioarekiko duen sentikortasuna eta iodo‑eskasiak fetuaren garapenean perkloratoaren efektuetan duen inpaktuari buruzko ziurgabetasuna. EIJ hori epe laburreko esposizioetan (2 aste, gutxi gorabehera) nahiz esposizio kronikoetan ...
Kontsumitzaileek gero eta gehiago erabiltzen dituzte elikadura-osagarriak edo elikagai funtzionalak, beren osasuna hobetzeko xedez, Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundearen (FAO) txosten batek adierazten duenaren arabera.
Txostenaren arabera, elikadura-osagarriak dieta osatzeko xedea duten nutrienteen iturri kontzentratuak dituzten produktuak dira, eta elikagai funtzionalak osasunerako onura dakarten produktuak dira, oinarrizko nutriziotik harago. Nutrizio pertsonalizatuaren arloak aldatzen jarraitzen duen heinean, ezinbestekoa da produktu horien segurtasunarekin lotutako ondorioak aztertzea, eta txostenak produktu horiei lotutako kaltegabetasunari buruzko gogoeta berriak aztertzen ditu, eta kaltegabetasunaren garrantzizko alderdi guztiei buruzko ikuspegia eskaintzen du.
Nahiz eta orokorrean seguruak direla irizten den, elikadura-osagarriek eta elikagai funtzionalek erronkak ekar diezazkiokete elikagaien segurtasunari. Mundu ...
2025eko lehenengo lauhilekoan, animalien elikagaiei buruzko 91 jakinarazpen egin dira. Horietatik 17 alertak izan dira, 63 informazio-jakinarazpenak eta 11 mugan egin diren ukapenak. Egindako kontrol motari dagokionez, 15 jakinarazpen kontrol ofizialek egin dituzte; 41 enpresako autokontroletan detektatu dira; 23 mugako ikuskapen-postuetan; 9 kontsumitzaileen kexen ondorioz hauteman dira; eta 3 zaintza-programen ondorioz. Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 70, etxeko animalientzako pentsuei % 20, pentsu konposatuei % 9, eta gehigarri eta aurre-nahasketei % 1. Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira: soja-produktuak (8), txakurrentzako mastekagarriak (7), ekilore-produktuak (6), eta artoa eta arrain-irina (4). RASFFren 1. lauhilekoko txostena-laburpena (pentsuak) ...
EFSA Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak irizpen bat argitaratu berri du, K azesulfamoa (E 950) elikagai-gehigarri gisa berriz ebaluatzeko. K azesulfamoa (E 950) baimenduta dago Europar Batasunean (EB), 1333/2008 (EE) Erregelamenduarekin bat. Berriro ebaluatzeko, zehatz-mehatz berrikusi behar izan dira dauden baimenak, egindako ebaluazioak eta zientzia-datu berriak. Ikusi da K azesulfamoa (E 950) egonkorra dela zenbait baldintzatan; 3tik beherako pH-an eta gero eta altuagoak diren tenperaturetan, degradatu egiten da kopuru jakin bat. Eskuragarri dauden datuen arabera, ez da segurtasun-arazorik sortzen K azesulfamoaren eta haren degradazio-produktuen genotoxikotasuna dela eta. Egon daitezkeen ezpurutasunei dagokienez, kezka bat identifikatu zen 5-kloro-azesulfamoaren genotoxikotasuna dela eta. 0,1 mg/kg-ko gehieneko muga gomendatu ...
MAPAk duela gutxi argitaratu du ardi- eta ahuntz-baztangaren (AAB) mundu-mailako egoera epidemiologikoa eguneratzen duen txostena. 2022ko irailean agertu zen AAB estatu-mailan (1968az geroztik ez zen kasurik erregistratu). Agerraldiak honako irudi honetan agertzen diren bezala banatu ziren: Ondoren, 2023ko azaroan, gaixotasunik gabeko lurraldearen izendapena jaso zuen. Nolanahi ere, 2023an zehar eta EBren barruan, gaixotasuna Europako hegoaldean agertu zen, eta Bulgariari eta Greziari eragin zien. Herrialde horietan, kasuak jakinarazten jarraitu dute. Hori dela eta, MAPAk eguneratu egin du gaixotasunaren egoera epidemiologikoari buruzko informazioa, herrialdeen arabera. Gure inguruko herrialdeei dagokienez, honako hau nabarmendu daiteke: EB mailan, Bulgaria eta Grezia dira, Espainiarekin batera, azken urteotan AAB jakinarazi duten ...
MAPAk bi errege-dekretu onartu berri ditu abeltzaintzako ustiategien titularren zaintza‑betebeharrei eta ustiategiko albaitariaren borondatezkotasunari buruz, osasun‑plan integral bat eta animalien ongizate‑plan bat. Argitaratutako bi errege‑dekretuek, alde batetik, apirilaren 22ko 346/2025 Errege Dekretua, zeinaren bidez animalien osasunari buruzko Europar Batasuneko araudia garatzeko oinarriak ezartzen diren, ustiategiaren titularraren zaintza-betebeharrei dagokienez, eta, bestetik, apirilaren 22ko 344/2025 Errege Dekretua, apirilaren 11ko 306/2020 Errege Dekretua, uztailaren 27ko 637/2021 Errege Dekretua eta abenduaren 27ko 1053/2022 Errege Dekretua aldatzen dituena, ustiategiaren titularraren zaintzaren arloan, MAPAren eta nekazaritza‑erakundeen artean lortutako akordioak betetzen dituzte, abeltzaintza‑sektoreko administrazio-karga murrizteko. Maiatzaren 16ko 364/2023 Errege Dekretuan ezarritako nahitaezko betekizunei buruz gure webgunean argitaratu genuen bezala, ...
70 pertsonak, horien artean, teknologia-zentroetako eta unibertsitateetako ikertzaileek, euskal elikadura-ekosistemako eragileek eta euskal administrazioko teknikariek, parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza eta Osasun sailek eta ELIKA Fundazioak Eusko Jaurlaritzaren egoitzan antolatutako Ikerketa emaitzak Transferitzeko XII. Jardunaldian. https://www.youtube.com/watch?v=UHtmb774sbo Transferentzia Jardunaldiaren hamabigarren edizio hau ELIKAk koordinatutako "Baserritik Mahaira 2022-2026" Ikerketarako Euskal Planaren bigarren fasearen barruan kokatzen da, elikadura sistema iraunkorragoetara eta seguruago eta osasungarriagoetara igarotzeko Europako eta nazioarteko politika eta estrategiei erantzunez. GAIAK Ikertzaileek 2024an garatutako 8 ikerketa-proiekturen emaitzak aurkeztu dituzte, bi multzotan banatuta: Elikagaien segurtasunaren eremua: kutsatzaile kimikoak erlauntzetan, bakterio patogenoen aurkako bakteriofagoak, elikagaien segurtasuna ontzi izozkailuetan eta egurraren erabilera gaztak ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.