FVOk egiaztatu zuen Espainiako agintariek sagar-barraskiloa desagerrarazteko edo geldiarazteko neurriak hartu dituzten arren, izurrite hori sistematikoki hedatzen aritu dela kutsatutako eremuan.Hori da FVOk lortu duen ondorioetako bat, iaz Ebroren deltan ikuskaritza bat egin ondoren.Ikuskaritzaren bidez lortutako beste ondorio batzuk dira hauek:Sagar-barraskiloa desagerraraztea, arroz-soroetan behintzat, posible da teknikaren aldetik.Desagerrarazteko helburua arriskuan jartzen da, nekazari guztiek ez dituztelako proposatutako neurri ofizialak erabat eta egoki ezartzen. Eskualdeetako agintariek ez dute eskatzen neurri horiek ezartzea derrigorra dela dioen legeria betetzea, eta ez dute kontrolatzen.Ebro ibaian, desagerraraztea lortzea ez da xede errealista etorkizun hurbilean, eta momentuz, helburua da izurritea kentzea.Egiaztatu da 2013-2014 eperako desagerrarazte-plan bat ...
ISCIIIren azken txostenak Informazio Mikrobiologikoko Sistemari (SIM) 2012. urtean egindako jakinarazpenak biltzen ditu, eta honako hauek dira txosten horretako zenbait emaitza:Patogeno zoonotikoei edota elikagaien bidez transmititzen diren patogenoei buruz honako datu hauek ditugu:Agente EragileaSIM ri egindako jakinarazpenen kopuruaCampylobacter6.173Salmonella no tifoidea4.867Rotavirus3.591Giardia lamblia942Enterovirus345Yersinia enterocolitica245Listeria monocytogenes130Coxiella burnetii110Borrelia burgdorferi41Salmonella typhi y paratyphi26Escherichia coli verotoxigénico19Ricketsia conorii2Leptospira spp.0Toxoplasma gondii0Niloko Sukarraren birusa0Informazio Mikrobiologikoko Sistemari buruzko 2012ko urteko txostena ...
Berrikuntza nagusia da Batzordearen barruan Higiene eta Trazabilitate Atala sortu dela, eta berari dagokiola arlo horretan Europako araudiak ezartzen dituen betebeharrak abiaraztea. Horrela, honako hauek dira nekazaritzako lehen ekoizpenaren arloan abiarazi beharreko betebeharrak:Nekazaritzako ustiategien erregistroa egitea.Eraginpeko sektoreekin batera, higiene-jardunbide egokien gidak egitea.Higienearen kontrol ofizialen programak ezartzea.Betebehar horiek betetzea ahalbidetzen duten neurriak 2014an egingo direla aurreikusi da, 2015. urtean erabat eragingarriak izan daitezen.Batzordearen asmoa da honako arlo hauetako ekintzak bateratzea eta abiaraztea: landareen osasuna, babes fitosanitariorako baliabideak, produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra, eta trazabilitatea eta higienea nekazaritzako lehen ekoizpenean.Batzorde Fitosanitarioa 1998an eratu zen, funtzionamenduari dagokionez MAGRAMAren Nekazaritzako Ekoizpenaren Osasunaren Zuzendaritza Nagusiari atxikitako ...
Erresuma batuko Osasun Sailak, frutaren eta barazkien kontsumoa sustatzen duen "Egunean 5" programaren baitan, aztertu egin du pestizida-hondakinen presentzia fruta eta barazkien 68 laginetan.Laginketa horretan honako hauek aztertu dira: 14 sagar-lagin, 10 platano-lagin, 11 azenario-lagin, 2 anana-lagin, 5 mahaspasa-lagin, 12 zitriko-lagin, 2 marrubi-lagin, 6 ilar-lagin eta 6 tomate-lagin. Zehazki, lagin bakoitzean 323 pestizida inguru aztertu ziren, eta laginak ez ziren zuritu aztertu bitartean. Laginok 2013ko apiriletik uztailera bitartean jaso ziren.Lagin gehienetan ez zegoen aztertutako pestiziden hondakin atzemangarririk, eta ez ziren gainditu hondakinen gehienezko mugak (HGM).Laginetan HGMak gainditu direnetan, Elikagaietako Pestiziden Hondakinen Batzordeak (PRiF) ebaluatu egin du kontsumitzaileentzako arriskua, eta ondorioztatu ...
Berrikuntza nagusia da Batzordearen barruan Higiene eta Trazabilitate Atala sortu dela, eta berari dagokiola arlo horretan Europako araudiak ezartzen dituen betebeharrak abiaraztea. Horrela, honako hauek dira nekazaritzako lehen ekoizpenaren arloan abiarazi beharreko betebeharrak:Nekazaritzako ustiategien erregistroa egitea.Eraginpeko sektoreekin batera, higiene-jardunbide egokien gidak egitea.Higienearen kontrol ofizialen programak ezartzea.Betebehar horiek betetzea ahalbidetzen duten neurriak 2014an egingo direla aurreikusi da, 2015. urtean erabat eragingarriak izan daitezen.Batzordearen asmoa da honako arlo hauetako ekintzak bateratzea eta abiaraztea: landareen osasuna, babes fitosanitariorako baliabideak, produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra, eta trazabilitatea eta higienea nekazaritzako lehen ekoizpenean.Batzorde Fitosanitarioa 1998an eratu zen, funtzionamenduari dagokionez MAGRAMAren Nekazaritzako Ekoizpenaren Osasunaren Zuzendaritza Nagusiari atxikitako ...
EFSAk atzeman du murriztu egin dela Europako herritarrek dietaren bidez irensten duten artsenikoaren kopurua, egungo emaitzak 2009ko ebaluazio batekin konparatuta. Azterlan honetan, EFSAk 103.773 elikagai-laginen kontzentrazioak erabili ditu, kontsumitzeko urarenak barne. Bada, horietatik % 97 artseniko osoarenak ziren, eta % 3 artseniko inorganikoarenak. Artseniko osoaren balioak artseniko inorganiko bihurtu dira (artsenikoaren forma toxikoa eta kartzinogenikoa da).Kontsumoari buruzko datuak EFSAren elikagaien kontsumoari buruzko datu-basetik atera dira. Datu horiek Europako 17 herrialdetan eginiko 28 kontsumo-inkestetatik lortu dira.Kontzentrazioari eta kontsumoari buruzko datuak edukita, ingestaren zenbatespena egin eta ondorioztatu da herritarren artean artseniko inorganikoaren esposizio handiena eragiten duen elikagai-taldea "laboreetatik eratorritako elikagai prozesatuena" dela ...
MAGRAMAk estrategia bat definitu du, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa sendotzera bideratuta, sektorearen aukerak optimizatzeko.Estrategia horrek oinarrizko 3 helburu ditu, eta 15 lerro estrategikoren eta 38 jardueraren bidez gauzatzen dira. Zehazki, honako helburu hauek proposatu dira:1. Ekoizpen ekologikoa garatzea eta sendotzea babestu.2. Barne-kontsumoa sustatu eta produktu ekologikoen merkaturatzea hobetu.3. Sektorea egituratzen lagundu.Sendotzea lortzeko, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa ekoizpen-sistema huts gisa ikustetik harago, ekoizpen ekologikoaren alderdi sozialera iristea jaso da, kanpo-eragin positiboak oinarri hartuta. Halaber, ekoizpen ekologikoak ingurumen-politikan duen zeregina aitortu eta baloratu nahi da. Balorazio hori aintzat hartu da PAC (Nekazaritzako Politika Bateratua) berrian, batez ere ekoizpen ekologikoa greening deritzonean inkardenatzeari ...
Europar Batasunean (EB) zitrikoei eraso egiten dieten 2 gaixotasun larri sartzea saihesteko neurriak eraginkorrak dira. Hori da EFSAk eginiko arrisku-ebaluazioetan ondorioztatu duena. Zehazki, Phyllosticta citricarpa (zitrikoetan orban beltzak eragiten dituen organismoa) eta Xanthomonas citri (zitrikoen minbizia eragiten duen bakterioa) aztertu dira.Bi patogenoek arriskua dakarkiote EBko zitrikoen industriari; izan ere, landare ostalariak Europan daude, eta ingurumen-baldintzak lagungarriak dira. Gaur egun ez dira EBn atzeman, eta bi gaixotasunak kontrol-neurrien menpe daude, eremuan sartzea saihesteko.Orban beltzak zitrikoetanP. citricarparen arrisku-ebaluazioan, EFSAk hau ondorioztatu zuen:EBn sartzeko arriskua handia da, landatzeko zitrikoen landareen inportazioaren eta fruta zitriko hostodunen bidez. Arrisku hori zitrikoen espezie guztiei ezartzen zaie ...
Nekazaritzaren eta Landa-garapenaren Zuzendaritza Nagusiaren (DG AGRI) misioa da Europako nekazaritzaren garapen iraunkorra sustatzea eta landa-eremuen ongizatea bermatzea. Misio hori lortzeko, DG AGRik 2014ko plan operatiboa argitaratu du, besteak beste, honako hauek jasotzen dituena:Helburu nagusiak:NPBaren helburu nagusiak Batzordearen "Hacia la PAC en el 2020" komunikazioan ezarri ziren, hurrengo programazio-aldirako (2014-2020). 1306/2013 Araudian zehazten dira:Elikadura-ekoizpen bideragarria, arreta berezia jarrita nekazaritza-errentan, nekazaritza-ekoizpenean eta prezioen egonkortasunean.Natur baliabideen eta klimaren eraginaren kudeaketa iraunkorra, arreta berezia jarrita negutegi-efektuko gas-isurietan, bioaniztasunean, lurzoruan eta uretan.Lurralde-garapen orekatua, arreta berezia jarrita landa-enpleguan, hazkuntzan eta landa-eremuetako pobrezian.Helburu zehatzak:Planaren helburu zehatzen oinarrian honako jarduera operazional hauek daude:Esku-hartzeak nekazaritza-merkatuetan.Zuzeneko ordainketak.Landa-garapena.Laguntza-instrumentua, landa-garapeneko programetara ...
Duela egun batzuk jakin zen Frantziak debekatu egin duela abeltzainek txerriak zikiratzea, zehazki, 7 egun baino gehiagoko esne-txerrikumeak, 2014ko urtarrilaren 30eko Dekretuaren bidez.Orain arte, Frantzian baimenduta zegoen abeltzainek edozein adinetako animaliak zikiratzea, baina Frantziako Gobernuak legez kanpokotzat jo du; izan ere txerriak babesteari buruzko Europako 2008/120 Zuzentarauak honako hau ezartzen du:1. Albaitari batek edo prestakuntza duen pertsona batek baino ezin du txikiratzea gauzatu.2. Zikiratzea jaio ondorengo zazpigarren gunetik aurrera egiten bada, albaitari batek aplikatutako anestesiaren eta analgesiaren bidez egingo da.Frantziak, Europako herrialde gehienen ildoari jarraitu dio. Gero eta urrats gehiago ematen dira, jardunbide horiek nahiz animalietan izaten dituzten eraginak, ahal ...
Abeltzaintza-ustiategietan hegaztiak premiaz hiltzeari buruzko prestakuntza-jardunaldia egingo da Gasteizen, 2014ko martxoaren 17an. Bertan, besteak beste, gai hauek jorratuko dira: protokoloak prestatzea, behar diren langileak, norberaren erantzukizuna edo hegaztiak hiltzeko aintzat hartu behar diren ongizatearen alderdiak.Jardunaldia bereziki interesgarria da orain, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera 1099/2009 zenbakiko Araudia (EE), animaliak hiltzean babesteari buruzkoa, aplikatu behar delako. Izan ere, Araudiak ezartzen du osasuna dela eta, hustea egin behar izanez gero, agintari eskudunek jardun behar dutela tartean diren animalien ongizatea gordetzeko, gerora jarduketen berri eman behar diotela Europako Batzordeari eta jendaurrean jarri behar dutela.Arau horri jarraikiz, osasun-hustea animaliak hiltzeko prozesua da, osasun publikoko, animalia-osasuneko, ...
2013ko ekainean, EBko Elikadura eta Albaitaritza Bulegoak (FVO) ikuskaritza bat egin zuen Espainian, helburu hauekin: Egiaztatzea elikagaietako kutsatzaileen gaineko kontrol ofizialak honako hauetan xedatutakoaren arabera antolatzen eta gauzatzen direla: 882/2004 Araudia (EE) eta Espainiak eginiko urte anitzeko kontrol-plan nazionala; Ebaluatzea EBren elikagaietako kutsatzaileei buruzko legeriaren ezarpena; Informazioa biltzea elikagaietako kutsatzaileen gaineko ikerketen emaitzei buruz, Batzordearen aholkuei jarraikiz. FVOren txostenaren ondorio nagusiak, bisitatutako bi autonomia-erkidegoei (Valentzia eta Gaztela eta Leon) dagokienez, hauek dira: Bi autonomia erkidegoetan ezartzen dituzte kutsatzaileen gaineko kontrol-sistemak, barne hartzen dituztenak laginketa-planak eta kontrol ofizialak elikagaiak eraldatzeko establezimenduetan. Alabaina, ez da halakorik egiten lehenengo mailako ekoizpenari dagokionez. Kutsatzaileei ...
Suediako gari- eta zekale-irinetan dauden Kadmio-mailen jarraipena egiteko, Suediako Elikagaien Agentziak (SLV) ikerketa bat egin du ondoz ondoko 27 urtetan. Horren bidez, Suediako etxeetan jasotako zenbait lagin aztertu dira: bahetutako gari-irinak, gari ekologikoaren irinak, gari-birrinak eta zekale-irinak. Aztertutako 365 laginetan atzemandako kadmio-mailaren emaitzek ez dute aldaketa esanguratsurik eragin aztertutako denbora-tarte osoan. Honako hauek izan ziren metal horren batez besteko balioak: Bahetutako gari-irina (n=144): 0,026 mg/kg (tartea: 0,013-0,074 mg/kg) Gari ekologikoaren irina (n=23): 0,026 mg/kg (tartea: 0,017-0,042 mg/kg).Gari-zekalea (n=54): 0,12 mg/kg (tartea: 0,049-0,25 mg/kg).Zahi-irina (n = 144): 0,016 mg/kg (tartea: 0,003-0,044 mg/kg). Dena den, kontuan hartuta Suediako herritarrek ISTPetik hurbil dagoen ...
Elikagaien kilo batean (pentsu konposatua edota pentsuetarako osagaia) 340 eta 680 gramo bitarteko kontzentrazioan formaldehidoak kontserbatzaile eraginkorra izateko ahalmena dauka, eta gehigarri gisa erabiltzen da animalia espezie guztientzako pentsuetan. Beste alde batetik, formaldehidoa inhalatuz gero, kartzinogenotzat hartzen da eta minbizi prozesuekin (besteak beste, leuzemia) lotzen da. EFSAren animalien elikaduraren arloko adituen taldeak (FEEDAP) baloratu egin du formaldehidoa gehigarri gisa erabiltzea pentsuetan, baita animalia-jatorriko produktuak kontsumitzeak dakartzan arriskuak ere. Honako hauek dira balorazio horren emaitzak:FEEDAPek honela balioetsi du animalia jatorriko elikagaien kontsumitzaileen formaldehidoaren ahoaren bidezko ingesta: 4 mg pertsonako eta eguneko.Formaldehidoa pentsuen gehigarri gisa proposatutako erabilerak ez du areagotzen kontsumitzaileen esposizioa ...
Animalien Ongizatearen Batzorde Britainiarrak (FAWC) iritzi bat eman du akuikulturako arrainen ongizateari buruz. Horren bidez egiaztatu du azken urteotan hobetu egin direla akuikultura-ustiategi askoren diseinua eta kudeaketa, nahiz eta uste duten esparru horretan oraindik ere erronka asko dagoela.Batzordeak gaixotasunak eta parasitoak jo ditu arrainen ongizatearen arazo nagusitzat, eta operatzaileei eskatu die espezie berriak hazi aurretik, azterlan pilotuak egiteko, honako hauek ebaluatze aldera: biologia, gaixotasunaren aurreko minberatasuna, arrainen jokamoldea eta arrainen ongizatea bermatzea.Batzorde honek emandako aholku nagusien artean honako hauek daude:Beharrezkoa da funts juridiko argia izatea, oinarrizko betekizunak ezartzeko arrain-haztegietako arrain-espezie guztietan.Ikuskaritzak martxan jartzea, animalien ongizatea zaintzen eta aplikatzen dela berrikusteko.Arrainen ...
Osasun Publikoko Sailen Arteko planaren (PINSAP) helburua da Kataluniako herritarren osasuna hobetzea, oinarri gisa sailen eta sektoreen arteko jarduera hartuta. Halaber, osasuna gobernuaren politikaren ardatz bihurtu nahi da, eta horretarako, asmoa da gobernuko, Kataluniako herri-administrazio guztietako eta herritarren osasun-ongizatean eragina duten herritarren sektore guztiak mugiarazi nahi dira. Onetsi berri den PINSAP plan aitzindaria da nazioartean, eta egokitu egiten da OMEren Osasuna 2020 estrategiara. Bestalde, Kataluniako Osasun publikoari buruzko legeak xedatutakoa jasotzen du; zehazki, lege horretan jasotzen da Osasun publikoko sailen arteko plan bat sortzea, Katalunian osasun publikoaren esparruko jarduerak egiteko oinarrizko tresna gisa. Plan hau egiteko, Osasunaren sailen arteko batzorde ...
ECDC-EFSAren urteko txostenak, Europan 2012an elikagaien bidez transmititutako gaixotasunen (ETG), zoonosi eta gaixotasunen agerraldiei buruzko datuak aztertzen dituenak, honako ondorio hauek jasotzen ditu bere azken zenbakian: Campylobacter Campilobakteriosia da urte horretan jakinarazpen gehien eragin dituen gaixotasun zoonotikoa: guztira 214.268 kasu izan dira, nahiz eta jakinarazitako kasuen kopurua murriztu egin zen 2011 urtekoaren aldean. Azken bost urteotan (2008-2012) kasuen kopurua handitu egin da. Ematen du elikagaiei buruzko legeriarekin bat ez datozen elikagaien kopurua, bakterio horren presentziaren irizpideei dagokienez, egonkor mantentzen dela. Dena den, positiboak altuak dira oraindik ere oilasko-haragian. Salmonella 2012an salmonellosiaren 91.034 kasu jakinarazi dira: aurreko urtean baino % 4,7 ...
ACSAk Dieta Osoaren Azterlanaren atal berri bat argitaratu du. Bertan, ebaluatu egin da Katalunian 2008an eta 2009an kontsumitutako elikagaietan zeuden mikotoxina nagusien aurreko esposizioa.Argitalpen berri honetan landu egiten da Zearalenonaren aurreko esposizioa, eta aztertu egiten dira laboreen eta horietatik eratorritako elikagaien 1.252 lagin. Bada, kutsaduraren balio handienak honako hauetan atzeman dira: moldeko ogia (positibo eman duten laginen % 44), arto-gosegarriak (positibo eman duten laginen % 23) eta laborez eginiko haurrentzako elikagaiak (positibo eman duten laginen % 22). Nolanahi ere den, balore horiek indarrean dagoen legeriak ezarritako gehienezko mugen azpitik daude.ZEAren ekarpenaren iturri nagusiak herritar helduentzat pasta eta garagardoa dira. Bestalde, ...
ACSAk Dieta Osoaren Azterlanaren atal berri bat argitaratu du. Bertan, ebaluatu egin da Katalunian 2008an eta 2009an kontsumitutako elikagaietan zeuden mikotoxina nagusien aurreko esposizioa.Argitalpen berri honetan landu egiten da Zearalenonaren aurreko esposizioa, eta aztertu egiten dira laboreen eta horietatik eratorritako elikagaien 1.252 lagin. Bada, kutsaduraren balio handienak honako hauetan atzeman dira: moldeko ogia (positibo eman duten laginen % 44), arto-gosegarriak (positibo eman duten laginen % 23) eta laborez eginiko haurrentzako elikagaiak (positibo eman duten laginen % 22). Nolanahi ere den, balore horiek indarrean dagoen legeriak ezarritako gehienezko mugen azpitik daude.ZEAren ekarpenaren iturri nagusiak herritar helduentzat pasta eta garagardoa dira. Bestalde, ...
Batzuetan, albaitariek ikusten dute ez dagoela printzipio aktiborik gaitz bat sendatzeko. Orobat, batzuetan ikusten dute sendagaia existitu arren, euren herrialdean ez dagoela baimenduta edo beste espezie baterako preskribatuta dagoela.Egoera horren aurrean, indarrean dagoen legeriak ahalbidetu egiten du animalia bati edo animalia-talde txiki bati beste sendagai bat ematea, preskripzio-printzipio alternatiboak erabiliz, animalien sufrimendu onartezina saihesteko.Printzipio horiek "Preskripzioaren turrusta"-ri dagozkio:EKn (estatu kidea) beste animalia-espezie batentzat edo beste gaitz bat duen espezie berbererako sendagai baimendu bat ematea.Arestiko kasua existitzenez bada, EKn gizakientzat baimendutako sendagai bat ematea.Arestiko kasua existitzenez bada, beste EK batean gaitz horretarako baimendutako sendagai bat ematea.Aurreko aukeretako bakar bat ere ezinezkoa ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.