Berriak

Hegazti-gripea eta animalien eta gizakien arteko loturaren gaineko txostena – OMS 2006

Osasunaren Munduko Erakundeak (OMS) txosten bat argitaratu du bai hegazti-gripeari buruz bai eta animalien zein gizakien arteko loturei buruz ere. Lan taldea Hegazti Gripeari buruzko adituek osatu dute, eta hainbat gai jorratu dituzte, hala nola: giza kasuak antzemateko eta diagnosia egiteko metodoak, txertoak eta birusaren kontrako medikamentuak erabiltzea gizakiekin, oraintsu kutsatutako guneetako aurkikuntza berriak eta H5N1 birusaren birulentziari nahiz patogenotasunari lotutako faktoreak.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

HAPen edukiaren gaineko azterlana: arrain ketuaren produktuetan – EVIRA – 2006

Elikagaien Segurtasuneko Finlandiako Agentziak (EVIRA) txosten bat argitaratu du hidrokarburo aromatiko poliziklikoen (HAP) gainean. Ikerlanaren arabera, benzopirenoaren eduki altuek lotura estua dute HAPen eduki total altuarekin. Halaber, ketu baino lehen azala kenduz gero, HAPen edukia murriztu egiten dela antzeman dute. Informazio gehiago ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

HAPen edukiaren gaineko azterlana: arrain ketuaren produktuetan – EVIRA – 2006

Elikagaien Segurtasuneko Finlandiako Agentziak (EVIRA) txosten bat argitaratu du hidrokarburo aromatiko poliziklikoen (HAP) gainean. Ikerlanaren arabera, benzopirenoaren eduki altuek lotura estua dute HAPen eduki total altuarekin. Halaber, ketu baino lehen azala kenduz gero, HAPen edukia murriztu egiten dela antzeman dute. Informazio gehiago ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Abere eta Giza Osasunan Hegazti-Gripea – CE 2006

Europako Batzordeko orrialde hauen bidez ondoko informazioa lortu ahal izango duzue: Hegazti-gripearen gaineko informazio zehatza; Europa mailako erantzuna zein den, eta abere osasunean eta giza osasunean duen garrantzia. Abere Osasuna Giza Osasuna ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Gidaliburua: elikagaietako alergenoen arriskuak balioztatzea – FSA – 2006

Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agintaritzak (FSA) gidaliburu bat argitaratu du elikagaietako alergenoak kudeatzeko eta kontsumitzaileari informatzeko. Gidaliburuak hainbat atal ditu arriskuaren balioztatu, kudeatu eta jakinarazteari buruz, eta oso tresna egokia izan ahal da elikagaietako alergenoen arriskuak balioztatzeko.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Datuak eguneratzea: Estatu Batuetako dioxinen esposizioa – CFSAN 2006

Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako Zentroak (CFSAN) dioxinen esposizioaren gaineko txostena eguneratu egin du. Ondorioz, talde guztien batez besteko esposizioa 9,6 pg WHO-TEQ/kg pisu/hilabetekoa izan da. Haurrak dira (16 urtetik beherakoak) esposiziorik altuena dutenak, eta 2 urteko umeen taldeak esposiziorik altuena jaso du. Horrek esan nahi du estimatutako batez besteko balioa 2,5 aldiz gainditu dela. Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuaren Bailoztatzea: H5N1 Hegazti-gripea Erresuma Batura ailegatzeko aukeraren gainekoa – DEFRA – 2006

Elikagai eta Nekazaritza Gaietako Britainiako Sailak (DEFRA) txosten bat argitaratu du. Alde batetik, IA-APren gainean Europan gertatu berri diren gorabeherei egiten die erreferentzia txostenak; eta bestetik, H5N1 Hegazti-gripea Erresuma Batura ailegatzeko aukeraren gaineko Arriskuaren Bailoztatzea egiten du. Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

A Okratoxina elikagaietan – EFSA 2006

Batzordeak hala eskatuta, Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Elikakateko Kutsatzaileen gaineko Zientzia Panelak (CONTAM) iritzia argitaratu du elikagaietan egon litekeen A okratoxinari buruzkoa. Iritzi honen arabera, Europako helduen ingesta astean, 15etik 60ra ng/Kg gorputz pisu bitartekoa izango litzateke. Balore hori oso urrun dago mugatik (120 ng/Kg).Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Mycobacterium avium paratuberculosis gaineko txostena, Erresuma Batuan – MSFFG 2006

Mikrobiologiako Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Taldeak (MSFFG), Erresuma Batuan Mycobacterium avium-i (paratuberculosis subsp.a) (MAP) buruzko azterlanen berrikusketa argitaratu du. Azterlanak 1990etik 2005era bitartean egin dira, eta aipatu taldea osatzen duten erakundeek burutu dituzte.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Oso Patogenoa den Hegazti-gripearen Arriskuaren Balioztatzea Europan – ECDC 2006

Gaixotasunak Kontrolatzeko eta Prebenitzeko Europako Zentroak (ECDC), giza osasunari dagokionezko, Oso Patogenoa den Hegazti-gripearen (HPAI) birusaren gaineko Arriskuaren Balioztatzea, eguneratu du. ECDCk azpimarratu du gobernuek prebentzio-neurriak sendotu beharko lituzketela, posible den Influenza pandemia baten aurrean (ingelesez).Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Iritzia: Kutsatzaile kloratu eta brominatu organikoei buruz itsaskietan, hazitegiko eta itsasoko arrainetan – FSA 2006

Kutsatzaile organikoen kontzentrazioak aztertzen dituzten bi ikerketa dira. Horretarako, 47 arrain-barietate aztertu dituzte (Erresuma Batuan kontsumitutakoak).Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Iritzia: Kutsatzaile kloratu eta brominatu organikoei buruz itsaskietan, hazitegiko eta itsasoko arrainetan – FSA 2006

Kutsatzaile organikoen kontzentrazioak aztertzen dituzten bi ikerketa dira. Horretarako, 47 arrain-barietate aztertu dituzte (Erresuma Batuan kontsumitutakoak).Artikulu osoa ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Arrisku Balioztatze Kualitatiboa: hegazti migratzaileak eta Hegazti-gripea – EFSA 2006

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Osasuneko eta Abere Ongizateko Panelak (AHAW), hegazti migratzaileen bidez, H5N1 Asiako aldaera Europar Batasunera heltzeko probabilitatearen balioztatze kualitatiboa egin du.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arrisku Kimikoei buruzko Printzipioak eta Ebaluazio Metodoak eguneratzea – FAO/OMS 2006

FAO, OMS eta RIVM-ek antolatutako tailerrera gonbidatutako adituek, gainbegiratu eta harmonizatu egin dituzte Elikagaien Gehigarrietan Aditua den Batzordeak (JECFA) nahiz Pestizida-Hondakinen Batzordeak (JMPR) erabilitako printzipio eta prozedurak, gomendatutako Hondakinetarako Baimendutako Gehienezko Mugak (LMRak) ezartzeko.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arrisku kimikoarekiko giza esposizioko ereduak – IPCS/OMS/UNEP/ILO 2006

Segurtasun Kimikoari buruzko Nazioarteko Programak (IPCS), Osasunaren Munduko Erakundeko lankidetza programak (OMS), Nazio Batuetako Ingurumenerako Programak (UNEP) eta Lanaren Nazioarteko Erakundeak (ILO) txosten bat kaleratu dute produktu kimikoekiko Esposizioaren Balioztatze metodoak adosteko. Txosten horretan nazioarteko aditu talde baten iritzia jasotzen da, Esposizioaren Balioztatzeaz hain zuzen. Halaber, ondoko gaien gaineko eztabaida ere plazaratzen da: egiaztatzea, beharrezko datuak, erabakitzeko denbora eta beste populazio batzuenganako zein eszenatoki ezberdinetarako datuen estrapolazioa. Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Hegazti-Gripearen elikagai bidezko kutsaketa arriskuari buruzko iritzia – EFSA 2006

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) txosten bat argitaratu du. Bertan, Oso Patogenoa den Hegazti-gripearekin kutsaturiko elikagaiak aztertu dituzte jakiteko ea ugaztunak kutsatu ahal diren (elikagaiak kontsumituz gero). Birusa, giza hesteetan hazi ahal delaren ebidentzia epidemiologikorik ezean, oraingoz, arnas eta bide orofaringeoak onartzen dira kutsa bidetzat. Ondorioz, beharrezkoa izango da ikerketa gehiago egitea birusaren sarbideak eta infekzio-bideak zehatzago ezagutzeko.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuaren Balioztatzea: elikagaietako nutrienteak – FAO/OMS – 2006

Nazioarteko eredua elikagaietako Arriskuak Egiaztatzeko, esate baterako: elikagai indartu, elikagai-gehigarri eta elikagai funtzionalen kasuan.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuaren Balioztatzea: elikagaietako nutrienteak – FAO/OMS – 2006

Nazioarteko eredua elikagaietako Arriskuak Egiaztatzeko, esate baterako: elikagai indartu, elikagai-gehigarri eta elikagai funtzionalen kasuan.Artikulu osoa ...

Irakurri gehiago

Elikagaien arriskuei buruzko Eurobarometroa – EFSA 2006

Elikagaiek sorturiko arriskuei buruzko inkesta burutu eta kontsumitzaileen iritzia argitaratu du Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA). Osasuneko eta Kontsumitzaileen Babeserako Zuzendaritza Orokorrak ere hartu du parte aipatu inkestan. EBko 25 herrialdeetan egindako inkestaren emaitzen arabera, Europako kontsumitzaileek baiezko iritzia dute Elikagaien Segurtasunari buruz. Medikuek (%32), kontsumitzaileen elkarteek (%32) eta zientzialariek (%30) eskaintzen dituzte informazio-iturri fidagarrienak, elikagai-krisialdiaren aurrean. Horien ondoren, erakunde publikoak (%22) eta komunikabideak (%17) Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Hegazti-gripearen aurrean prebentzio neurriak- DEFRA 2006

Ingurumen, Elikagai eta Nekazaritza Gaietako Britainiako Sailak (DEFRA) kontrol eta biosegurtasun neurri batzuk argitaratu ditu Hegazti-griperen arriskua hegazti-ustiategietan murrizteko. Era berean, hainbat gomendio argitaratu ditu langileak babesteko. Horrekin batera, Erresuma Batuan gaixotasuna sartzeko arriskua kontuan hartuta, Arriskuaren Ebaluazioa ere argitaratu du. Informazio gehiago ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago