Bilaketa emaitza:

Kadmioa: Ingestarako maila berria – EFSA 2009

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) aldatu egin du kadmioaren Asteko behin-behineko Ingesta Toleragarrirako (PTWI) maila, hau da, gaur egunera arte erabilitako balorea. Ikerlan-talde batek lortutako emaitzak aztertu eta gero, Europako Agintaritzak erabaki du Asteko Ingesta Toleragarria (TWI) honako hau izan behar dela: 2,5 µg/kg gorputz pisu, eta ez 7µg/Kg gorputz pisu orain arte bezala. EFSAren arabera, Europako biztanleen batez besteko esposizioa balore honetatik hurbil dago; eta, batzuetan, gainditu egiten du zifra hori. Hainbat taldetan, gainera, barazkijaleetan, umeetan, erretzaileetan eta kutsadura maila altuko guneetan bizi direnetan, kasu bikoiztu egin daiteke TWIa.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

4-metilbenzofenonaren presentzia gosaltzeko zerealetan – EFSA – 2009

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) jakinarazpen bat argitaratu du substantzia honen gainean. Izan ere, substantzia hori gosaltzeko zerealak biltzeko kartoizko kaxetan erabiltzen da, kaxa horren tintan zehatzago adierazita. Jakinarazpen horretan estimazio bat jaso du Agintaritzak; eta, horretarako, aipatutako kasu bietan bildu diren datuetan oinarritu da. Gauzak horrela, diferentzia zehaztu du antzemandako esposizioaren eta Antzeman Daitezkeen Efektu Kaltegarrietako maila baxuenaren (LOAEL) artean; eta helduen artean diferentzia hori 600 aldiz altuagoa dela jakinarazi dute. Horrek esan nahi du esposizioa ez dela kaltegarria kontsumitzailearen osasunerako. Zereal asko kontsumitzen duten umeei dagokienez, aldiz, diferentzia hori baxuagoa da; beraz, ezin daiteke bazter utzi efektu kaltegarririk ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Sor litezkeen arriskuak: elikagaietan eta pentsuetan aplikatzen diren nanoteknologiek eragindako arriskuak – EFSA – 2009

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) zientzia-iritzi bat argitaratu du nanoteknologiei buruz eta horiek erabiltzeak ekar litzakeen arriskuei buruz bai elikagaietako industrian, bai animaliak elikatzeko produktuak ekoizten dutenetan. Nanomaterialen arriskua modu espezifikoan balioztatzeko metodologia garatzeko bidean dagoela baieztatu du EFSAk; eta, era berean, ziurgabetasun maila oso altua dela ere gaineratu du. Europako Agintaritzak baieztatu du hainbat ekintza gauzatu behar direla harik eta metodologia egokia lortu arte. Eta, horretarako, hurrengo lanak ezinbestekoak izango dira: 1) detektatzeko metodologiak garatzea bai elikagaiekin, bai pentsuekin 2) material horien erabilera aztertzea bai elikagaietan, bai pentsuetan 3) esposizioak balioztatzea bai kontsumitzaileetan, bai animalietan 4) nanomaterialen toxikotasun mailari ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arrisku Kimikoak balioztatzearen metodologia-printzipioak elikagaien artean – OMS – 2009

Osasunaren Munduko Erakundeak (OMS) zenbait ondorio argitaratu ditu aditu batzuen bilkuraren ostean. Bilkuraren helburua izan da elikagaien arloko Arrisku Kimikoak balioztatzearen printzipioak eta metodologia eguneratzea eta finkatzea. Dokumentuaren bidez, gidaliburu bat eskaini nahi izan du bai nazioarteko, bai tokiko erakundeetan esposizioarekiko balioztatzea aurrera eramateko eta interpretatze lanak egiteko.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Eusko Jaurlaritzaren Balioztatzea: Hondakinetarako Ikerkuntza Plana, animalia-jatorriko elikagaietan -Eusko Jaurlaritza – 2007

Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Sailaren Zuzendaritzak argitaratu egin ditu hondakinetarako ikerkuntza planaren gaineko emaitzak. Plana animalia-jatorriko elikagaietan gauzatu da 2007. urtean. Txostenaren datuen arabera, laginen portzentaje handi bat antzeman dute kokzidiostatikoek kutsatuta, nahiz eta kokzidiostatikoen kopurua baxua izan. Hainbatetan, pentsuak ekoizteko prozesuetan, ezinezkoa izaten da kutsadura gurutzatua saihestea; hori dela eta, fenomeno hau kontuan hartze aldera, Europako Batzordeak proposamen bat egin du produktu horien mugei buruz. Eta adierazi beharra dago azken urteotan jasotako laginek ez dituztela gainditu muga horiek.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EETen esposizioa dela-eta, esnea eta esnekiak kontsumitzeak eragin litzakeen arriskuak – EFSA 2008

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) iritzi bat argitaratu du Entzefalopatia Espongiforme Transmitigarrien (EET) arriskuaz. Horretarako, hausnarkari txikien (ahuntzak eta ardiak) esnea eta esnekien kontsumoan oinarritu da. Iritzia argitaratu baino lehen, beste zientzia-artikulu bi argitaratu dira lehenago. Artikulu horietan arriskua egon litekeela ohartarazi dute zenbait zientzialarik. Gauzak horrela, Panelak ondorioztatu du Scrapie gaixotasunak (ikaraio arrunta) jotako animalien esnea eta esnekiak kontsumitzea arriskutsua izan litekeela EETen esposizioari begira bai animalietan, bai gizakietan.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Salmonellaren arrisku faktoreak indioilarren taldeetan – EFSA 2008

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) azterlan baten emaitzak argitaratu ditu. Aipatu azterlana Salmonellaren prebalentziari lotutako arrisku faktoreen gainekoa izan da, eta bai aurrerakoen hazkuntzako, bai gizentzeko indioilarretan gauzatu da Europako hainbat ustiategitan. Aztertutako datuen arabera, badira hainbat faktore aurrerakoen hazkuntzako indioilarren taldeei lotuta egon litezkeenak, hala nola: 1) Kasu positiboak sarriago antzeman dira indioilar askoko ustiategietan, beroriek talde txikietan bananduta egon badira 2) Indioilar gazteagoen taldeetan kasu positibo gehiago antzeman dira helduagoen taldeetan baino 3) Kasu positibo gehiago antzeman dira txertorik jaso ez duten taldeetan. Gizentzeko indioilarren taldeei dagokienez: 1) Zenbat eta indioilar gehiago egon ustiategian, orduan eta handiagoa izan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Haurdun dauden emakumeentzako gomendioak: kafeinaren kontsumoa – FSA – 2008

Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziak (FSA) hainbat gomendio eman dizkie haurdun dauden emakumeei kafeinaren kontsumoari buruz. Gomendio hauek plazaratu ditu Toxikotasun Batzordeak (COT) egindako txostenaren emaitzak gainbegiratu eta gero. Gauzak horrela, Agentziak gomendatu du egunean ez kontsumitzea 200 mg kafeina baino gehiago. Kafeina kopuru hori hurrengo produktuen bidez kontsumitu ahal da: 2 kikara berehalako kafe, kikara bat ehotako kafe, kikara bi te edo kolazko 5 freskagarri. Kafeina modu naturalean topatu ahal dugu hurrengo elikagaietan: kafea, tea edo txokolatea. Eta ere berean, freskagarrietan edo edari energetikoetan ere antzeman ahal dugu. COT Txostena ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Anisakis simplex 2008

Clinical Microbiological Reviews, Apr. 2008, p. 360-379Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Anisakis simplex 2008

Clinical Microbiological Reviews, Apr. 2008, p. 360-379Artikulu osoa ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago