Ezagutu gaitzazu

Ezagutzera eman nahi diegu gure Interes Talde guztiei ahalegin sendoa eta irmoa egiten dugula ELIKA erakunde bikaina, lehiakorragoa, solidarioagoa, eta gizartearekin eta ingurumenarekin konprometituagoa eta eskuragarriagoa izan dadin.

Honako hauek dira gure ardatz estrategikoak:

EFQM ereduan oinarritutako kudeaketa bikainaren alde dihardugu lanean. 2010eko urtarrilean eskuratu genuen Euskaliten EFQM Ereduan oinarritutako Kudeaketa Bikainarekiko Konpromiso diploma.

Euskal sektore publikoko fundazio garenez, eskura ditugun bitartekoen kudeaketan gardenak izateko konpromisoa hartzen dugu. Hori dela eta, horri buruzko datuak eman nahi ditugu web gune honetan.

Zerbitzuak doan eskaintzen dituen fundazioa gara; hala ere, gure estrategia nagusia da, garatzen ditugun zerbitzuen bidez, bezeroari balioa ematea. Horregatik jakin behar dugu zein diren gure bezeroak. Eta horrexegatik identifikatzen ditugu bere beharrak eta igurikimenak, ezartzen ditugu loturak komunikazioa jariakorra izan dadin, eta balioesten dugu euren asebetetze-maila. Halaber, erabiltzen ditugun datuen konfidentzialtasuna garrantzitsua denez, zorrotz betetzen dugu datuen babeserako Legea.

Gure zerbitzuen kalitatea azpimarratu nahi dugu. Lana egiten dugu informazio egokiena izateko, gure langileak prestatzeko eta bezeroek gugandik espero dituzten baldintzen definizio zaindua emateko. Gainera, arlo bakoitzeko zientzia-aditu onenen laguntza jasotzen dugu, gure bezeroek izan dezaten ezagutza zientifiko eta tekniko egokiena, eta aholkularitzarik onena aplikagarriak diren segurtasun baldintzak betetzeko.

ELIKAko langile guztiek lan aktiboa egiten dute eskura dugun ezagutza eta informazioa partekatzeko. Beraz, gure web gunean eta aldizkari espezializatuetan argitaratzen dugu EAEko elikagaien segurtasuna hobetzeko iristen zaigun, eta interesgarritzat eta gaur egungotzat jotzen dugun informazio guztia. Ildo horretan, kontsumitzaileari ere helarazten diogu informazioa. Saiatu egiten gara kontsumitzailea gehien kezkatzen duten gaiak ezagutzen, eta modu dibulgatzaile eta eskuragarriagoan garatzen.

Denok hartzen dugu aintzat lankidetza; izan ere, horrek lagunduko digu EAEko elikagaien segurtasuna hobetzen eta kudeaketa praktika aurreratuenetatik ikasteko eta partekatzeko gai izaten.

Badakigu gure hornitzaileak gure erakundearen luzapen direla. Horregatik, eurekin egiten dugu lan geure baloreen hedapenean eta ingurumenarekiko jarrera arduratsuan.

Badakigu euskarak zail duela lan munduan komunikaziorako hizkuntza ofizial gisa erabil dadin, eta zehazki, elikagaien segurtasun arloan. Baina, guk euskaraz ere eskaintzen ditugu informazio eta jakinarazpen guztiak.

ELIKAk konpromiso sendoa du kutsadura ekiditeko, ingurumena kontserbatzeko eta energiaren eraginkortasuna eta aurreztea sustatzeko.

Fundazio publikoa garenez, gure gobernu-organoak, patronatuak, onetsi du Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko Politika; eta, era berean, bere kideek, patronatukideek, kode deontologikoa dute ardatz. Kode horrek ziurtatu egiten ditu kideen inplikazioa, objektibotasuna eta konpromisoa ELIKArekin Gobernua Arduratsua izan dadin.

Halaber, pertsonei buruzko politikak garatu egiten ditu RSC horrekin bat datozen baloreak. Horretarako, badira zenbait sistema lanean ahalik eta gogobetetze handiena lortzeko, eta lana familiarekin eta gure jarduera gauzatzen dugun inguruarekin uztartzeko.

Erantzukizun Sozial Korporatiboa oso kontzeptu konplexua da, eta bere baitan hartzen ditu Fundazioaren konpromisoa eta harremanak interes taldeekin, eta bere jarduera gauzatzen duen gizartearekin eta ingurumenarekin. Hori dela eta, erantzukizun hori dugula jakinda, web gune honetan saiatuko gara modu zehatz eta gardenean adierazten nola antolatzen garen, zein diren gauzatzen ditugun proiektuak, zertan gastatzen dugun aurrekontua, zein motatako harremana dugun interes taldeekin, nola zaintzen dugun ingurumena eta zein diren gure adierazle nagusiak ildo horretan.