Berriak

Metal astunekiko eta iodoarekiko elikadura-esposizioa itsas algak eta landare halofitoak kontsumitzeagatik

EFSAk zenbait metal astunekiko (artsenikoa, kadmioa, beruna eta merkurioa) eta iodoarekiko elikadura-esposizioa aztertu du, Europako herritarrek itsas algak eta landare halofitoak kontsumitzeagatik. Horretarako, EFSAk azken 10 urteetan lortutako datuak aztertu ditu (2011–2021), eta honako hauek dira emaitzak: Maila analitikoan, aldagarritasun handia aurkitu zen alga laginetako metal astunen eta iodoaren kontzentrazioan, baita espezie bereko algen artean ere. Hala ere, kontzentraziorik altuenak iodoarenak dira. Metal astunen artean, batezbestekorik altuena artsenikoarena izan zen, eta, bereziki, As totalarena; hala ere, lagin batzuetan As inorganikoak eta kadmioak izan zuten batezbestekorik altuena. Itsas algetako merkurioaren batez besteko kontzentrazioak baxuenak izan ziren metal astun guztien artean. Oro har, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

RASFF alerta-sarearen laburpena (pentsuak), 2022ko 3. lauhileko

2022ko hirugarren lauhilekoan, animalien elikagaiei buruzko 70 jakinarazpen egin dira. Horietatik 11 alertak izan dira, 48 informazio-jakinarazpenak eta 11 mugan egin diren ukapenak. Egindako kontrol motari dagokionez, 25 jakinarazpen kontrol ofizialek egin dituzte; 24 enpresako autokontroletan detektatu dira; 15 mugako ikuskapen-postuetan eta 6 kontsumitzaileen kexen ondorioz hauteman dira. Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 63, etxeko animalientzako pentsuei % 26, gehigarri eta aurre-nahasketei % 1 eta pentsu konposatuei % 10. Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokionez, honako lehengai hauek nabarmendu dira: soja‑produktuak (12), txakurrentzako mastekagarriak (9) eta etxeko animalientzako pentsua (7). ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

EFSAk selenioaren gehieneko ingestio-maila ezarri du

EFSAk dietaren bidezko selenio ingestioa aztertu du, elikadura-osagarriak barne, eta ondorioztatu du ez dela oso litekeena kontsumitzaile helduek gehieneko ingestio-maila jasangarria gainditzea, aintzat hartuta elikagaien eduki naturaletik datorren selenioa. Dena den, ohartarazi da selenio dosi handiak dituzten elikadura-osagarriak kontsumitzen dituzten pertsonek gehieneko ingestio jasangarria gainditu ahal dutela. Gehieneko selenio ingestioari buruzko ebidentziak, eragin klinikoak eta biomarkatzaile potentzialak identifikatu dira, bai eta gaixotasun kronikoen arriskua eta pertsonen garapen neuropsikologikoaren narriadura ere. Alopezia da selenioaren esposizioaren ondoriozko ezaugarri goiztiar ikusgarria eta ezarritako kontrako efektua, eta, horregatik, balorazio-irizpide kritiko gisa hautatu da selenioaren gehieneko muga ezartzeko. Behatutako kontrako efektu maila minimoa identifikatu da (LOAEL), 330μg/egun, gizakiengan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaietatik eta ez elikagaietatik datorren kobrea ahoratzearen ebaluazioa

EFSAk iturri guztietatik (elikagaietatik eta ez elikagaietatik) datorren kobrearekiko giza esposizioa ebaluatu du, eta ondorioztatu du ingestio horrek ez dakarrela osasun-arazorik herritarrentzat. Hala ere, EFSAren Batzorde Zientifikoak Eguneko Ingesta Onargarriaren (IDA) balio berri bat ezarri du Europako herritarrentzat: 0,07 g/kg-ko gorputz‑pisua/eguneko. Kobrea funtsezko mikronutrientea da izaki bizidun guztientzat, baita pertsonentzat ere; hala ere, dietan gehiegi edo gutxiegi kontsumitzeak osasun-arazoak eragin ditzake. Modu naturalean agertzen da elikagai askotan, eta elikakatean honako hauen bitartez sartzen da: pestizida organiko eta konbentzionalak, pentsuetarako eta elikagaietarako gehigarriak, eta elikagai aberastuetan eta elikadura-osagarrietako osagai gisa. Denboran zehar kobre gehiegi hartzea toxikoa izan daiteke, eta, batez ere, gibelari eragiten dio. Kobrearen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Segurtasun mikrobiologikoa haragi onduetan

EFSAk behi, txerri eta arkumeen okeletako bakterioen ugalketan ontzeak duen inpaktua ebaluatu du. Gainera, zenbait gomendio eta jardunbide egoki eman ditu haragia behar bezala ontzen dela bermatzeko. Haragi ondu guztietan egon daitezkeen patogenoen artean, hauek daude: Escherichia coli shiga toxinaren sortzailea (STEC); Salmonella spp.; Staphylococcus aureus; Listeria monocytogenes; Yersinia spp. enterotoxigenikoa; Campylobacter spp., eta Clostridium spp.. Lizunek, hala nola Aspergillus spp. eta Penicillium spp., mikotoxinak sor ditzakete ontze-baldintzak egokiak ez direnean, baina prebenitu egin daitezke haragiaren tenperatura -0,5-3,0 ºC bitartekoa bada, hezetasun erlatiboa % 75-85 artean badago eta aire-fluxua 0,2-0,5 m/s-koa bada, gehienez ere 35 egunez ontzean. Bestalde, kontserbazioa oker eginez gero, haragia honda dezaketen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

RASFF – ELIKAGAIAK: 2022ko hirugarren lauhilekoaren laburpena

  2022ko hirugarren lauhilekoan elikagaiei buruzko 1301 jakinarazpen izan dira. Horietatik 384 alertak izan dira (%29,5), 491 informazio-jakinarazpenak (%37,5) eta 426 mugan egin diren ukapenak (%33).   Gehien jakinarazi diren kutsadurak:   Elikagai-osagarrietan debekatutako substantziak Salmonella enteritidis  eta salmonela oilaskoan Salmonela sesamoan Etiketan deklaratu gabeko alergenoak Klorpirifos hondakina zitrikoetan eta piperretan     Jakinarazpen gehien sortarazi dituzten herrialdeak:   1.       Turkia 2.       Polonia 3.       India 4.       Frantzia 5.       Herbeherak ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Ohe-kakalardoa (Alphitobius diaperinus) EBren elikagai berrien zerrendan sartu dute

2023ko urtarrilaren 5an argitaratu zen Batzordearen 2022ko otsailaren 10eko (EB) 2023/58 Exekuzio Erregelamendua, zeinaren bidez Alphitobius diaperinus espeziea elikagai berri gisa merkaturatzea baimentzen den, izoztuta, pasta gisa, lehortuta eta hautsean. Erregelamendu horrek lehen aldiz jotzen du ohe-kakalardoa (Alphitobius diaperinus) elikagai berritzat. Hura merkaturatzea baimendu da izoztuta, pasta gisa, lehortuta eta hautsean, datuak babesteko eskaerari jarraikiz; beraz, eskatzaileak baimena izango du produktua merkaturatzeko modu esklusiboan, 5 urtez, “betiere beste eskatzaile batek ez badu baimena lortzen elikagai berri horretarako datu babestuei erreferentziarik egin gabe”. Erregelamendua 2022ko martxoaren 3an sartuko da indarrean. Erregelamenduaren eranskinean elikagai berria erabiltzeko baldintzak zehazten dira, eta bigarren zatian deskripzioa/definizioa, ezaugarriak/osaera, ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

EFSAren txostena hegazti basatietan PHHG birusa zaintzeaz

EFSAk txosten bat argitaratu du Europan hegazti basatietan patogenotasun handiko hegazti gripearen (PHHG) zaintza aktiboa egitearen potentziala laburtuz. Alerta goiztiarreko sistema bat egitea proposatzen du txostenak, zaintza planean oinarritutako dena. Plana birus honen egoera epidemiologiko aldakorrera egokitzeko bezain malgua izan behar du; hala eginez gero, Europar Batasun osorako onura epidemiologiko nabarmena izango luke. Ukrainan eta Georgian egin den landa-lanean datu birologikoak eta ornitologikoak aztertu dira eta argi geratu da PHHG azkar detektatzeko eta identifikatzeko laginketa-ahalmena eta logistika garatu daitezkeela.   EBn hegazti basatiak zaintzeko sare bat eraikitzea gomendatzen du txostenak, laginketa-nodoak hautatzeko tokiko aurrekari ornitologiko eta birologikoen datuak kontuan izanda, baina aldi berean egokitzeko ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Argitaratu da SIEX, REA eta Koaderno digitala arautuko dituen Errege Dekretua

Abenduaren 27an, 1054/2022 EDa argitaratu zen, zeinaren berritasun handiena Nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategien eta nekazaritza-ekoizpenaren informazio-sistema (SIEX) den. Sistemaren helburua da dauden nekazaritza- eta abeltzaintza-erregistroen zati handi bat integratzea. Horrez gain, Dekretuak Nekazaritza-ustiategien erregistro autonomikoen (REA) alderdiak arautu eta Nekazaritza-ustiategien koaderno digitalaren (CUE) ezarpen-datak zehazten ditu. SIEX sistemaren bidez nekazaritza- eta abeltzaintza-ekoizpenaren esparruko erregistroen zati handi bat integratu nahi da, Nekazaritza Politika Erkidea eraginkortasun handiagoz aplikatu ahal izateko. Horretarako, ustiategien kudeaketa dokumentala sinplifikatu eta politiken aplikazioaren analisia erraztu nahi da. Helburu hori lortzeko, SIEX sistema jada badauden erregistroen datu-baseen multzoa izango da; erregistro horiek sistema berriarekin elkarreragingarriak izan behar dute (RETO, PROLAC, ARCA, ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Elikadura-alergenoen arriskuaren ebaluazioa

Elikadura-alergenoen arriskuen ebaluazioari buruzko FAO/OME adituen batzordeak elikagaietan dauden lehentasunezko alergenoen atalase-mailak berrikusi eta ezarri ditu. Atalaseak ezagutzea funtsezko eskakizuna da alergenoen arriskua ebaluatzeko; izan ere, elikagaiekiko alergia duten herritarrentzat konposatu horiek duten arriskuaren ezaugarrietako bat dira. Horiek ezartzea funtsezkoa da, ebidentzia zientifikoan oinarrituta, arriskuak kudeatzeko eta arintzeko estrategiak aplikatzeko, hala nola alergenoen arreta-etiketatzea (PAL). Arriskuaren karakterizazioa arriskuen ebaluazioaren osagai kritikoa da, eta kontuan hartzen ditu bai alergeno-kopuru jakin batekiko esposizioagatiko erreakzio alergikoa jasaten duten pertsonen kopurua, bai gerta daitezkeen erreakzioen ezaugarriak. Adituen Batzordea bat etorri zen arriskuaren probabilitate-ebaluaziorako erreferentziazko dosiaren (RfD) ikuspegia doituena zela esatean, eta lehentasunezko elikagai alergenikoentzako RfDri buruzko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Behi-ustiategiak antolatzeari buruzko arautegi berria

MAPAk duela gutxi argitaratu du abenduaren 27ko 1053/2022 Errege Dekretua, behi-haztegiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituena. Arautegi berria behi-ustiategi guztiei aplikatuko zaie, eta behi-azienden ustiategien antolamendu zooteknikoa eta sanitarioa egiteko oinarrizko arauak jasotzen ditu, honako hauei dagokienez: Gehieneko ekoizpen-ahalmena, azienda motaren arabera. Baldintza minimoak, hauek dagokienez: Azpiegitura, ekipamendua eta maneiua. Kokapena, eta instalatu berri diren ustiategien osasun-bereizketa. Biosegurtasuna, animalien ongizatea, higiene- eta osasun-baldintzak, SIGEren bidez (Behi Ustiategiak Kudeatzeko Sistema Integrala). Simaurrak kudeatzeko eta ustiategiko isuriak murrizteko ingurumen-baldintzak. Ustiategietako titularren erantzukizunak eta betebeharrak, prestakuntzari, biosegurtasunari, higieneari, osasunari eta animalien ongizateari dagokienez. Errege Dekretua joan den abenduaren 30ean sartu zen indarrean, nahiz eta 2024ko ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Janari Berriak: Beste baimen bat Acheta domesticus-entzat

2023ko urtarrilaren 3an partzialki koipegabetutako Acheta domesticus hautsa merkaturatzea baimendu zen. Enpresa eskatzaileak 5 urteko merkaturatze-esklusibotasuna izango du 2023ko urtarrilaren 24tik aurrera, salbu eta enpresa eskatzaileak emandako datu babestuetara bidaltzen ez den beste eskaera bat aurkezten bada. ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Mingain Urdinik gabeko Euskadi

MAPAk duela gutxi ebazpen bat argitaratu du, APA/1251/20201 Agindua aldatzen duena eta EAE mihi urdinik gabeko eremu gisa kalifikatzen duena. Hori guztia, EAEn eta aipatutako arauaren I. eranskineko C zatian zerrendatuta zeuden beste eskualde batzuetan «mingain urdinaren birusagatiko gaixotasunetik aske» kalifikazioa onartzeko baldintzak betetzen direla frogatzen duen informazio-batzordeari aurkeztu ondoren. Batzordearen ebaluazioaren ondoren, egiaztatu da eskaera horrek betetzen dituela 2020/689 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 4. kapituluko II. zatian kalifikazio berria emateko ezarritako irizpideak, eta Euskadi II. eranskinaren barruan sartzen da, LA birusaren 1. eta 4. serotipoen aurkako borondatezko txertaketa-eremu gisa. Mingain urdinari buruzko informazio gehiago esteka honetan: ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikagai-krisien kudeaketarako Gida

AECOC fabrikatzaileen eta banatzaileen elkarteak elikagai-krisien kudeaketarako gida eguneratu du, elikagaien arloko enpresei eta sektoreei laguntzeko krisia kudeatzeko sistemak egungo testuingurura egokitzen. Gidaren bertsio berriak ikuspegi aplikatuagoa du, krisi-egoerei eraginkortasunez eta koordinatuta erantzuten laguntzeko adibideak edo metodologiak baititu. Krisi potentzialeko egoerak goiz hautemateko jarraibideak ditu argitalpenak eta enpresen eta, oro har, sektoreen ospeari erasan dakiekeen egoeretarako prestatzeko eta egoera horiei aurrea hartzeko ere bai.   Era berean, gidak metodologiak eta irizpideak eskaintzen ditu krisi-egoera bakoitzerako estrategia egokia eta proportzionatua definitzeko eta elikagai-krisietan batera eta koordinatuta jarduteko.   Gidaren bertsio berri horretan gomendio, jarraibide eta jarduera-irizpide berriak daude, azken urteetako ikaskuntzetan oinarritutakoak dira eta legezko baldintzei ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSAren konpromisoa Arriskuen Ebaluazioaren ikerketarekin

EFSAk, 2022ko abenduaren 7an, finantzaketaz eta erabakiak hartzeaz arduratzen diren 250 pertsona baino gehiago bildu zituen, bai eta elikagaien segurtasunean gidari diren ikerketa‑zentroetako ordezkariak ere. Bigarren batzar horren helburuak ziren elikagaien segurtasunerako arriskuen ebaluazioaren ekosistema osatzen jarraitzea, aztertzea elikagaien segurtasunari buruzko ikerketak nola lagun dezakeen GJHak, Osasun Bakarra (One Health) eta Europako politikak lortzen (Itun Berdea eta Baserritik Mahaira estrategia), eta Europa, nazio eta eskualde mailan B+i arloko inbertsioen osagarritasuna sustatzea. 2018an egin zen lehenengo RARAz geroztik, EFSAk ikerketa-jarduerak lerrokatu eta koordinatu ditu. Honako ekintza hauek dira nabarmenenak: Ikerketa Plataforma sortzea, proiektu-ideei laguntzeko, partzuergoak eratzea sustatzeko eta ikertzaileei estatu kideetan elikagaien segurtasunaren ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Txikizkako saltegietarako Errege Dekretu berria

2022ko abenduaren 21ean (asteazkena) argitaratu zen abenduaren 13ko 1021/2022 Errege Dekretua, zeinaren bidez txikizkako merkataritza-saltokietan elikadura-produktuak ekoitzi eta merkaturatzeko higiene-baldintza zehatzak arautzen diren. Errege Dekretuak elikadura-produktuak ekoizteko, prestatzeko, garraiatzeko, biltegiratzeko eta merkaturatzeko higiene-baldintzen oinarrizko araudia ezartzen du, eta 852/2004 eta 853/2004 (EE) araudietan jasotakoak jaso eta osatzen ditu. Araudi horiek II. eta III. eranskinetan jasotako baldintzak neurri batean malgutzea aurreikusten zuten; beraz, Erre Dekretuak txikizkako saltegietan aplikagarriak diren egokitzapenak ezartzen ditu. Errege Dekretu berriko alderdi hauek nabarmentzen ditugu: Txikizkako saltegiek ekoizpen propioko elikagaiak hornitu ahal izango dizkiete beste txikizkako saltegi batzuei, betiere: Bolumena merkaturatutako elikagaien urteko bolumenaren % 25 baino txikiagoa bada. Astean gehienez ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikaduraren eta nekazaritzaren etorkizuna: eraldaketaren sustatzaile eta eragileak

FAOk txosten bat argitaratu du pentsamendu estrategikoak eta ekintzak inspiratzeko, eta era horretan nekazaritzako elikagaien sistemak eraldatzeko eta etorkizun jasangarri, erresiliente eta inklusibo bat sortzeko. Txosten hori 2022-2030 FAOren esparru estrategikoa elikatu duen prospektiba estrategiko korporatiboaren ariketa integrala da. Txostenak nekazaritzako elikagaien sistemen bultzatzaileak ikertzen ditu, eta aztertzen du horren joerek nola eragin dezaketen nekazaritzako elikagai, ingurumen, eta gizarte eta ekonomiako sistema alternatiboetan. Txostenaren ondorio nagusia da nekazaritzako elikagaien sistemak sustatzea posible dela jasangarritasun- eta erresilientzia-eredu baten bidez, betiere eraldaketaren funtsezko eragileak behar bezala aktibatzen badira. Nolanahi ere, horiek aktibatu ahal izateko, sortutako interesak, ezkutuko agendak eta gatazkatsuak izan daitezkeen helburuak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

FAO/OMEk Listeria monocytogenesek elikagaietan duen arriskua aztertzen du, datu berriak ikusita

2020an, Arrisku Mikrobiologikoen Ebaluazioko FAO/OMEren adituen taldeak (JEMRA) gomendatu zuen Listeria monocytogenes arriskuen etorkizuneko ebaluazioak zenbait elikagaitara hedatzea, arriskuen ebaluazioaren datu eta ikuspuntu berriak ikusita. Proposamen hori duela gutxi jorratu da adituen bilera batean, Listeria monocytogenesek baserritik mahaira izan ahal dituen arriskuen ebaluazio osoa garatzeko asmoarekin. Agerraldiei eta gaixotasunei, birulentziari, herritarrentzako arrisku-faktoreei eta laborategi‑metodoetako eta zaintzako aurrerapenei buruzko datu berriak aztertu ostean, JEMRA taldeak  L. monocytogenesen arriskuak ebaluatzerakoan honako hausnarketak eman zituen: Ereduetan honako elikadura-produktu hauek aintzat hartu ziren: hosto berdeko barazki moztuak eta hosto berdeko barazki moztuak eta ontziratuak, hosto berdeko barazki osoak, meloia kubotan, meloia osorik, arrain ketua eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Haragi- eta esne-elikagaietan E.coli STEC kontrolatzeko neurriak

Arrisku Mikrobiologikoen Ebaluazioko FAO/OME adituen taldeak (JEMRA) azterlan bat argitaratu du, non behi-ganaduan eta eratorritako produktuetan (behi-haragi gordina, esne gordina eta esne gordinaren gazta, behi-esnearekin fabrikatuta) STEC kontrolatzeko aplikatutako neurriak berrikusi eta ebaluatzen diren, baita beste hausnarkari txiki batzuei (ahuntz eta ardiak), txerriei eta beste animalia batzuei (elur-oreinak, jakak, kamelidoak, bisonteak, bufaloak eta txerriak) begira eskuragarri dauden neurriak ere. Neurrien berrikuspena aplikatu da lehen mailako ekoizpenetik eraldaketaren amaierara arte. Halaber, STEC kontrol espezifikorako esku-hartzeen eraginkortasunaren babes-maila handi, ertain edo txiki gisa kalifikatu da. Lan hau egin da Elikagaien Higienearen Codexaren Batzordeak (CCFH) emandako behi‑haragian, esne gordinean eta esne gordinarekin ekoitzitako gaztan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Nerabeen elikadura eta bizi-ohitura osasuntsuen pertzepzioei buruzko azterlana

  Kontsumo Ministerioak, AESANen bitartez eta Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren eta autonomia-erkidego batzuetako Hezkuntza Sailburuordetzen laguntzarekin, Nerabeen elikadura, elikadura-praktika eta bizi-ohitura osasuntsuen pertzepzioei buruzko azterlan kualitatiboa egin du. Azterlanaren xedea da elikadura eta bizi-ohitura osasuntsuen pertzepzioak aztertzea 12-14 urteko ikasleengan, hau da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleengan.   Azterlanaren helburuak hauek izan ziren:   12-14 urteko nerabeen elikadura osasuntsuari buruzko pertzepzioak ezagutzea. Nerabe horien elikadura-praktikak eta bizi-ohitura osasuntsuak zehazten dituzten faktore erabakigarriak, oztopoak eta elementu erraztaileak aztertzea. Aztertzeko xede den biztanleriaren ikuspegia eta bizipenak deskribatu eta ulertzea, obesitatearen arazoari aurre egiteko bideratutako politika publikoen diseinuan parte hartzen dutela bermatzeko.     Ondorioak:   Ateratako ondorioen ...

Irakurri gehiago