Bilaketa emaitza:

Abeltzaintza arloko Hondakinak lurzoruan sakabanatzea – FSAI 2008

Elikagaien Segurtasuneko Irlandako Agentziak (FSAI) abeltzaintza arloko hondakinen arriskua balioztatu du, hain zuzen ere, ea hondakin horiek ongarri gisa erabiltzean eta giza kontsumorako elikagaiak ekoizteko lur-eremuetatik sakabanatzean arriskurik egon ote litekeen jakinarazteko. Dokumentuak informazio eguneratua bildu du horrelako hondakinak nekazaritza arloan erabiltzean sor litekeen arriskua aldez aurretik ekiditeko: tratamenduaz, kudeaketaz eta eskuragarri ditugun teknikarik onenez hain zuzen. Agentziak hainbat ondorio atera ditu ikerketa horretatik, honako hau besteak beste: horrelako praktikak erabiltzea egokia izan litekeela, baina betiere kudeaketa egokiarekin eta Nekazaritzako Jardunbide Egokiekin batera erabiliz gero. Bestalde, Agentziak ondorioztatu du arrisku baxua dagoela abeltzaintza arloko hondakinak ongarri gisa erabiltzean; betiere hondakinon ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Liburu Berdea: Nekazaritzako elikagaien kalitatea

Hausnarketa prozesu bat da, eta bertan jasotzen du nola sortu marko politiko eta arautzaile egokiena nekazaritzako produktuen kalitatea zaindu eta sustatzeko inolako kostu gehigarririk sortu gabe. Artikulu osoa ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Kadmioaren presentzia elikagaietan – AESAN 2008

Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AESAN) txosten bat argitaratu du elikagaietan antzeman daitekeen kadmioaren presentziaz. Horretarako, 2000. urtetik 2007. urtera bitartean Estatuan merkaturatutako elikagaiak hartu dituzten aztergai. Guztira 3.552 lagin aztertu dituzte; eta, batetik, kontsumitzailearen dietan kadmioaren esposizioa kalkulatzea izan dute helburu, eta bestetik, antzemandako mailen gaineko ondorioak ezartzea. Indarrean dagoen legedia kontuan hartuta, lagin guztien %4,4k lege-hutsuneren bat edo beste izan dute. Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Nanoteknologiak izan litzakeen aplikazioak eta arriskuak – FSAI 2008

Elikagaien Segurtasuneko Irlandako Agentziak (FSAI) txosten bat argitaratu du Nanoteknologiari buruz; zehatzago esanda, nolako aplikazioak izan litzakeen Nanoteknologiak bai elikagaien industrian, bai eta animaliak elikatzeko industrian ere. Bestalde, ager litezkeen arriskuak ere balioztatu egin ditu; eta, azkenik, Europako egungo legedia gainbegiratu egin du material hauei dagokionez. Gaur egun, Elikagaietako Industriak dituen aplikazio garrantzitsuenetako bi hurrengo hauek dira: elikagaien egonkortasuna eta egitura hobetzea; eta elikagaiekin kontaktu zuzena duten materialen kasuan, material “Inteligenteak” sortzea.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Aurreko Arriskuaren Balioztatzea: Melamina eta Azido Zianurikoa – OMS – 2008

Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS), melamina eta azido zianurikoaren gaineko aurreko arriskuaren balioztatzea plazaratu egin du, esne-hautsaren inguruan Txinan antzemandako kutsadura kasua dela eta.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Komunikazioa arriskuen analisiaren markoan – ELIKA 2008

Artikulu honek arriskuen komunikazioaren garrantzia lantzen du. Komunikazioa arriskuen analisiaren hiru faseetako bat da, eta prozesuaren fase guztietan praktikan jartzeko ezinbesteko osagaiak ematen dira. Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

merkurioaren esposizioarekiko kalteberak izan litezkeen herritarrak identifikatzeko gidaliburua – OMS 2008

Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) gidaliburu bat argitaratu du, alde batetik, informatzeko merkurioaren esposizioak izan lezakeen inpaktua; eta bestetik, ahal den neurrian, arriskuan egon litezkeen herritar-taldeak identifikatzen laguntzeko. Gauzak horrela, lehenik eta behin, gidaliburuak deskribatzen du nolako metodologia erabili den esposizioa kalkulatzeko; eta, azkenik, merkurioaren esposizioa aurresatzeko hainbat eredu deskribatzen ditu.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Mikrobioen kontrako Produktuei Erresistentzia arrisku biologiko gisa – EFSA 2008

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) iritzi bat argitaratu du Mikrobioen kontrako Produktuei Erresistentziari buruz, hain zuzen ere ea faktore hori arrisku biologiko gisa har litekeen ala ez jakinarazteko. Horretarako, identifikatu nahi izan dute zein elikagaik transmititu litzakeen bakteria iraunkorrak; eta, horrela, bakteria horien aurrean gizakiekiko esposizio maila murrizteko aukerak proposatu.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Beste ebidentzia bat Akrilamidaren kartzinogenotasunari buruz – EFSA 2008

Tabianon (Italia) 2008ko maiatzaren 22an eta 23an egindako bilkuraren ondorioak biltzen dituen txostena argitaratu dute. Bilkura hartan honako informazio hau aztertu zuten: akrilamidaren epidemiologia, toxikologia eta jarduera kartzinogeno gisa, eta dietaren bidezko esposizioaArtikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arrain-lonjetan Praktika Egokien Gidaliburua

Kataluniako Generalitatearekin (GENCAT) batera, Kataluniako Arrantzaleen Kofradietako Federazio Nazionalak gidaliburu bat argitaratu du praktika egokiei buruz arrain-lonjetan. Lonjetako ekintzei dagokienez, eta arrain-produktuen kutsadura ahalik eta gehien murrizte aldera, gidaliburuak elikagai-higienearen inguruko betekizunak laburbiltzea du helburu. Horretarako, gidaliburuak lagundu nahi die eragileei autokontrolak egiten. Horrela, alde batetik, kontsumitzaileen osasuna babespean egongo dela bermatu ahal izango dute; eta bestetik, elikagaien segurtasuneko zein arrain-produktuetako kalitate maila homogeneizatu egin ahal izango dute.Artikulu osoa ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago