Bilaketa emaitza:

EFSAren iritzia: MON89788 Genetikoki Eraldaturiko Soja – EFSA – 2009

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Genetikoki Eraldaturiko Organismoen (GMO) Panelak zientzia iritzi bat argitaratu du. Aipatu iritzia genetikoki eraldatutako MON89788 sojaren gainekoa izan da; izan ere, erresistentea da glifosatoaren aurrean. Panelak ondorioztatu du soja hau genetikoki eraldatu gabea bezain segurua dela, abereen zein giza osasunean eta ingurumenean izan lezakeen eraginari dagokionez behintzat. Bestalde, alergenotasun mailari bagagozkio, Panelak ohartarazi du aldaera biak nahiko antzekoak direla. Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSAren iritzia: merkurioa pentsuetan – EFSA 2009

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Elikakateko Kutsatzaileen gaineko Zientzia Panelak (CONTAM) iritzi bat argitaratu du. Argitaratutako iritziak hizpide du merkurioaren kaltegarritasuna pentsuetan. Honen arabera, pentsuetako merkurioaren iturri nagusia arrain-irina da. Hala eta guztiz ere, aztertutako irin guztietatik batek ere ez ditu gainditu EBk zehazturiko legezko mugak. Bestalde, akuikulturako pentsuen %8k gainditu egin dituzte aipatu mugak. Hala eta guztiz ere, akuikulturako izokinei bagagozkie, Panelak adierazi du ia ez dagoela arriskurik kontsumitzaileentzat.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSAren iritzia: nitritoak substantzia kaltegarritzat jo beharrekoak diren ala ez pentsuetan – EFSA 2009

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) iritzi bat argitaratu du nitritoei buruz jakinarazteko, hain zuzen ere, ea substantzia horiek kaltegarritzat jo beharrekoak diren ala ez pentsuetan. Alde batetik, argitaratutako hainbat txostenek jasotzen dute nitritoek ondorio kaltegarriak eragiten dituztela, txerrien eta hausnarkarien artean bereziki. Izan ere, badirudi animaliarik kalteberenak direla substantzia hauen aurrean. Bestetik, kontsumitzailearekiko ondorioei bagagozkie, EFSAk ondorioztatu du animalia jatorria duten produktuekiko esposizioa (esnea, haragia eta arrautzak, kasu) %2,9koa dela (konposatu horien guztien kontsumoa kontuan hartuta). Horrenbestez, ez dirudi kaltegarriak direla kontsumitzailearen osasunerako. Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Plagiziden hondakinei buruzko 2007 urteko txostena – EFSA 2009

2007an Europar Batasunean plagiziden hondakinen zaintza programa gauzatu ondoren, EFSAk programa horren emaitzekin batera argitaratu ditu kontsumitzaileak epe motzean eta luzean izan dezakeen arriskuaren balioztapena.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Plagiziden hondakinei buruzko 2007 urteko txostena – EFSA 2009

2007an Europar Batasunean plagiziden hondakinen zaintza programa gauzatu ondoren, EFSAk programa horren emaitzekin batera argitaratu ditu kontsumitzaileak epe motzean eta luzean izan dezakeen arriskuaren balioztapena. Artikulu osoa ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Gidaliburua: enbaseak modu egokian maneiatzea arrainak eraldatzeko prozesuetan

Ingurumen eta Nekazaritza zein Itsas Gaietako Ministerioak (MARM) gidaliburu bat argitaratu du enbaseak modu egokian maneiatzeko arrainak eraldatzeko prozesuetan, gidaliburua arrantza produktuei zuzenduta dago hain zuzen. Gidaliburua gauzatzeko kontuan izan dute zein betekizun hartu behar den kontuan enbaseak modu egokian erabiltzeko; eta, era berean, bermatu nahi du kontserbarako arrantza produktuak elikagai seguruak izango direla, hau da, elikagaiek ez dezatela eduki inolako betekizun berezirik kontserbatu ahal izateko. MARM Gidaliburua ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Gidaliburua: arrain freskoa manipulatzeko eta kontserbatzeko (MAPTAP)-2009

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak gidaliburu bat argitaratu du arrantza itsasontzietan kontuan izan dezaten arraina manipulatzeko eta kontserbatzeko garaian. Gidaliburuak jasotzen du, alde batetik, nolako hobekuntzak egin diren arrantza flota tradizionalean; eta bestetik, sektoreko profesional onenek nolako kontzeptuak ikasi dituzten azken urteotan. Erosleek zein kontsumitzaileek arraina erostean aurkitu nahi dituzten ezaugarriak betetze aldera, gidaliburuak deskribatzen ditu bai prozedurak, bai oinarri orokorrak Manipulazio Praktika Egokiak (BPM) ezartzeko.Gidaliburua ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago